(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitza erabilia

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Gastuak

Etxebizitza berri bat erosteko tramiteek dakartzaten gastu nagusiek higiezinaren prezioaren %10 inguru egiten dute, eta portzentaje hori handiagoa izan daiteke hipoteka-mailegua kontratatzen baldin bada. Hauek dira:

Zergak:

  • Ondare eskualdaketen gaineko zerga
    • Nafarroan, ondasun higiezinak eskualdatzeko prezioaren %6.
    • Edo prezio horren %5 honako kasuetan:
      • Bi seme-alaba edo gehiago dituen familia unitatea.
      • Etxebizitzaren jabari osoa eskuratzen denean.
      • Familia unitatearen ohiko etxebizitza izanen dena eskuratzen denean.
      • Familia unitateko inor ez izatea beste etxebizitza baten jabe udal mugape berean
      (Tasa murriztu hori 180.304 euroko zerga oinarriari aplikatuko zaio, gehienez).
  • Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, gutxi gorabehera %1.

Notarioaren gastuak eta jabetza-erregistroko inskripzioa. Etxebizitzaren prezioaren araberakoak dira.

Bankuko gastuak, hipoteka-mailegua eskatzen bada.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa