(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitza erabilia

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza erosteko orduan beste aukera bat da etxebizitza erabilia edo bigarren eskukoa erostea. Honek ere baditu alde onak:

  • Etxebizitza berriak baino prezio txikiagoa izan ohi du, eta zenbaitetan are merkeago eros daiteke, saltzaileak etxebizitza saltzeko presa duenean.
  • Hiriko erdialdean bizitzea errazago izanen dugu bigarren eskuko etxebizitza erosten badugu; izan ere erdialdean ez da ohikoa eraikin berriak egitea.
  • "Planoaren gainean" baino berme gehiagorekin erosiko dugu, higiezina ikustera joatean guk geuk egiaztatu ahalko ditugulako hainbat ezaugarri: argitasuna, eraikinaren inguruak eta ekipamendua, atariaren eta eskaileren egoera...
  • Etxebizitza zaharberritu behar badugu, dena gure gustura utzi ahal izanen dugu.
  • Lehen eskuko etxebizitzetan ez bezala, ez dago eraikuntza lanak bukatu arte denbora batez itxaron beharrik bertan bizi ahal izateko.

Baditu zenbait eragozpen ere etxebizitza berriaren aldean:

  • Etxe zaharragoa denez, higiezinaren banaketa ez dago etxebizitza berrietan bezain ongi diseinatua.
  • Etxebizitza zaharberritu beharrak aurreikusitakoa baino gastu handiagoa eragin dezake.
  • Eraikin urtetsu batean gerta liteke zaharberrikuntza lanak egin behar izatea bizilagun guztien kontura, esate baterako teilatua edo ataria konpontzea...

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa