Etxebizitza berri bat erosteko tramiteek dakartzaten gastu nagusiek higiezinaren prezioaren %12 inguru egiten dute, eta portzentaje hori handiagoa izan daiteke hipoteka-mailegua kontratatzen baldin bada. Hauek dira:
Zergak:
- BEZa (etxebizitzaren kostuaren %10).
- Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, gutxi gorabehera %1. BOE baten lehen eskualdatzea, baina ez PTE batena, salbuetsita dago egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga ordaintzetik.
Notarioaren gastuak eta jabetza-erregistroko inskripzioa. Etxebizitzaren prezioaren araberakoak dira.
Bankuko gastuak, hipoteka-mailegua eskatzen bada.