Castellano | Euskara | Français | English
231/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, larre naturalak tratatu eta oihangintzako lanak egiteko sua erabiltzeko baimenak emateari buruzko araubide berezia erregulatzen duena 2011-2012 kanpainarako
(2011ko 232. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 25ean)
Atarikoa
Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak eta otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak, aurrekoa aldatzen duenak, mendietan eta oihan lurretan sua erabiltzea debekatzen dute.
Hala ere, otsailaren 21eko 3/2007 Legearen 40.3 artikuluak ezartzen du, salbuespen gisa, suaren erabilera baimendu daitekeela oihana kudeatzeko tresna gisa, haren ordez beste bitartekorik erabiltzerik ez dagoenean.
Sua oraindik ere aspaldiko tresna gisa erabiltzen da sasiak kendu eta larreak hobetzeko, nahiz eta bestelako tresnen erabilera sustatzen ari den, sute arrisku gutxiago dutelako, esaterako, belar-sastrakak mekanikoki garbitzea.
Horregatik, bidezko da araubidea erregulatzea 2011-2012 kanpainan larreak hobetzeko sua erabili aurreko baimenak emateari dagokionez, oihanetako suteak gutxitzeko.
Era berean, foru agindu honen xedea da suaren erabilera arautzea oihangintzako lanen hondakinak kentzerakoan. Hala, irizpide hertsatzailea aplikatuko da, erreketen segurtasuna bermatze aldera, sua baso-eremu hurbiletan zabaltzeko aukera saihestuz.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua
2011-2012 kanpainan sua larre naturalak hobetzeko tratamendu gisa eta oihangintzako hainbat lanetan erabiltze aldera, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak salbuespeneko araubidea baliatuko du baimenak emateko, prozedura honen arabera:
a) Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan aurkeztuko da eskaera eta han arrazoituko da suaren ordez beste baliabiderik erabiltzea ezinezkoa dela; horrekin batera, larre naturalak hobetzeko izanez gero, erre beharreko gunearen abeltzaintza karga zein den adieraziko da. Eskaera egiteko, horretarako prestatutako inprimakia erabiliko da; eskaeraren eredua foru agindu honen I. eranskinean ageri da eta honako hauetan ere eskuragarri egonen da: Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren erregistroan (González Tablas, 9), Basozaintzaren eskualdeko langeletan edo www.navarra.es web orrian. Eskaerari katastroko planoaren fotokopia erantsi beharko zaio, erre nahi den finka modu zehatzean identifikatuta. Eskatzailea nahitaez pertsona fisikoa edo juridikoa izanen da eta izena, deiturak, helbidea eta NAN/IFZ zenbakia argi eta garbi agertuko dira eskabidean.
b) Eskabideak aurkezteko epea 2012ko martxoaren 16an amaituko da.
c) Baimena ematen bada, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak jakinaraziko dio interesdunari, kasuan kasuko udalari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko basozainei, Foruzaingoari eta SOS Nafarroa-Nafarroako Larrialdietako Agentziari eta Guardia Zibilaren Komandantziari, Sepronari, eta erreketak nahi gabeko ondorio kaltegarririk sor ez dezan beharrezkoak diren jarraibideak adieraziko dizkie.
2. artikulua
Baimendutako erreketak egiten ahalko dira foru agindu honen 5. artikuluan aipatutako baimena ematen denetik aurrera, eta 2012ko apirilaren 15a arte.
3. artikulua
Oro har, ez da baimenik emanen larre naturalak erretzeko, baldin eta azken aldiz erre zirenetik gutxienez ere bost urte igaro ez badira, edota larre natural horiek hobetzeko erretzea ez den beste metodo batzuk erabiltzea bideragarria dela argi badago.
Salbuespen gisa, eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Oihanak Kudeatzeko Atalak aldeko txostena prestatu ondotik, erreketak egiten ahal dira azkenekotik 5 urte iragan gabe.
4. artikulua
Salbuespen gisa, eta Oihanak Kudeatzeko Atalak txostena prestatu ondoren, baimena ematen ahal da arbola azpiko oihanpea erretzeko, erregaiaren karga kontrolatu eta su hartzeko arriskua gutxitzearren.
5. artikulua
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariak emanen du erretzeko baimena.
6. artikulua
Erreketa baimenduetan neurri hauek hartuko dira:
a) Erreketa egin behar den egunean, eskatzaileak erretzeko gunetik hurbilenik dagoen Suhiltzaileen Parkeari horren berri eman beharko dio, egun horretan erretzeko baimenik ote dagoen egiaztatzeko. Halaber, finkaren kokalekua jakinarazi beharko dio. Era berean, Suhiltzaileen Parkeari jakinaraziko dio erreketa noiz bukatzen den.
b) Baimenaren xedeko landaredia baizik ez da erreko, eta guztiz debekatuta dago erre beharreko guneetan edo horien mugetan dauden zapaldak, errekak, ezpondak, erretenak, zuhaitz bakartuak edo zuhaizti txikiak erretzea.
c) Erreketa ez da goizeko 9:00ak baino lehenago hasiko eta arratsaldeko 17:00etan bukatuta egon beharko du.
d) Haizea zuhaitzen goiko aldea astintzen hasten bada, ez da deus ere erreko eta erretzen hasi eta gero altxatzen bada haizea, bertan behera geldituko da erreketa eta sua itzaliko da. Neurri horiek arreta handiz aplikatuko dira Kantauriko isurialdean hego haizea nagusi den lekuetan.
e) Errepideetatik edo erabilera publikoko azpiegituretatik hurbil dauden lekuetan, ez da surik piztuko, edo piztu bada, itzali eginen da, haizeak kea leku horietara igortzeagatik bide segurtasuna eta/edo azpiegiturarena arriskuan jartzen direnean.
f) Su eman aurretik, erreketa bukatu ondoan ezkutuko berogunea manten dezaketen erregaiak, landareak edo bestelakoak badira, erretzeko gunetik kenduko dira.
g) Erreketa bitartean gutxienez bost pertsonak egon beharko dute bertan; erreketaren arduradunak hautatuko ditu pertsona horiek eta sua kontrolatu beharko dute; hantxe egon beharko dute sua erabat itzali arte eta sugar edo txingarrik ikusten ez dela bi ordu iragan arte. Pertsona horiek sua itzaltzeko esku tresna egokiak eduki beharko dituzte eta ahal dela, ura eta sakelako telefonoa.
h) Erre beharreko azalerak oihanetik edo ingurumen balioa duten guneetatik 200 metrora baino gutxiago badaude, erre beharreko eremuaren inguru osoan suebaki bat eginen da, lau metro zabal gutxienez. Landareak lur arrasean moztuko dira eta gelditzen diren hondarrak kanpora botako. Oihanak su hartzeko arriskua baldin badago, landaredi guztia kenduko da lurzoru minerala agerian utzi arte. Lurraren ezaugarriak direla kausa, zerrenda hori egitea ezinezkoa gertatzen bada, arreta berezia jarriko da suak iragan ez dezan erre gogo den azaleraren ingurua.
7. artikulua
Erreketaren ardura izanik, bertan dauden pertsonek aldean izan beharko dute baimena, eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko landa langileek, Foruzaingoak edo Guardia Zibilak eskatuz gero, erakutsi.
8. artikulua
Erreketarik egiten bada arestian aipatu prebentzio neurriak hartu gabe, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen eta aurrekoa aldatzen duen otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legearen arabera zehatuko da.
9. artikulua
Ez da baimenik beharko ereindako larreetan edo landalurretan aldez aurretik moztutako eta behar bezala pilatutako sastrakak erretzeko, ezta behar bezala pilatutako uzta hondarrak edo lur ureztatuetako makal hondarrak erretzeko ere.
Nolanahi ere, erreketa horietarako foru agindu honen 6. artikuluan zehaztutako neurriak hartuko dira.
Azken Xedapen Bakarra
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Larreak eta oihangintzako lanetako hondarrak erretzeko baimen eskaera
Eskatzailearen datuak.
Deiturak: |
Izena: | ||||||||
NAN: |
Helbidea: Kalea |
Zk. | |||||||
Herria: |
P.K. |
Telefonoa: | |||||||
Lurzatiak | |||||||||
Alderdia |
Udalerria |
Poligonoa |
Lurzatia |
Erre beharreko |
Erre beharreko | ||||
|
|
|
|
|
| ||||
|
|
|
|
|
| ||||
|
|
|
|
|
| ||||
|
|
|
|
|
| ||||
Erantsi beharreko dokumentazioa: erreketa egin behar den lurzatiaren katastroko planoaren fotokopia, erre beharreko azalera identifikatuta. | |||||||||
Erretzearen helburua (X bat jarri):
[ ] Larreak erretzea.
[ ] Oihangintzako lanen hondarrak.
Azal ezazu zein landare mota erre behar diren, eta zergatik ez den erabiltzen bestelako metodorik: ........................................................................................................................................................................................
..........................(e)n, 201..(e)ko .....................aren ..............(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
Basozainek bete beharrekoa.
Pol. |
Lurzatia |
Hektarea kopurua |
Erre beharreko landareak |
Mota |
Baimena | |||
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
Oharrak (inguruko landaredia, gune babestuak, arrisku egoerak, etab.): ...................................................................................................................
......................(e)n, 201.........(e)ko ...................aren ....(e)an.
Basozaina
Sinatua: .........................................