Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 133. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 9an)
Atarikoa
Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak (otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatua), haren 37. artikuluan, ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena dela oihaneko suteen prebentziorako eta suteen kontra borrokatzeko neurriak planifikatu, koordinatu eta betearaztea.
Agindu horrek, 4. puntuan, Oihan Administrazioari mugak jartzeko ahalmena ematen dio, mendietan eta mugakide diren eremuetan sute arriskua eragin dezaketen jardueretarako, bertatik iragatea barne.
Bestalde, foru lege horren 39. artikuluak ezartzen du, ondoko atal eta artikuluetan adierazitakoa galarazi gabe, debekaturik dagoela oro har sua erabiltzea mendietan eta oihan lurretan eta, era berean, debekaturik dagoela sua erabiltzea lehorreko landa lurretan galondoak kentzeko.
Sua aisialdirako erabiltzeari dagokionez, 39. artikuluko 2. puntuak xedatzen du Oihan Administrazioak mugatu edo debekatu ahalko duela erabilera hori eguraldiaren arabera.
Halaber, sua kudeaketarako tresna gisa erabiltzeko erregulazioak kontuan hartu behar ditu baldintzen arloko araudia eta habitatak eta espeziak zaintzeari buruzkoa, batez ere babestutako espezieei dagokionez.
Premisa horren pean, Nafarroako Oihan Ondarea Babesteari eta Garatzeari buruzko Foru Legearen 40. artikuluak ezartzen du Oihan Administrazioak, salbuespen gisa, suaren erabilera baimendu dezakeela oihan edo nekazaritza kudeaketarako tresna gisa, haren ordez teknikoki beste bitartekorik erabiltzerik ez dagoenean.
Nekazaritzaren jarduera sozioekonomikoak eta ingurumenaren babesa bateragarriak izan daitezen, azken urte hauetan urtero onetsi dira, zenbait baldintzarekin, sua kudeaketarako tresna gisa ahalbidetzen duten arauak, batez ere Nafarroako iparraldean belaiak erretzeari dagokionez. Halaber, salbuespenez, nekazaritzako eta oihaneko lurretan erretzea baimendu da, hainbat faktore direla eta, besteak beste izurriak eta gaixotasunak agertzeagatik.
Era berean, udako aldian sute arriskua oso handia denez, urtero mugak ezarri dira sua erabiltzeko tenperaturarik altuenak eta plubiometriarik baxuenak dituzten hilabeteetan.
Sua erabiltzeari buruzko arauak hainbeste izanik, foru agindu honen helburua da arlo horren gaineko guztiak arau bakar batean biltzea, berariaz araututa ez dagoena argitzea, berme juridiko handiagoa ematea esku hartzen dutenei eta prozesuak bizkortzea, betiere prebentzioari eutsita pertsonen segurtasunaren alde eta Nafarroako Foru Komunitatean oihanak mantentzearen alde.
Aurreko guztia aintzat harturik eta urtero eman diren arau horiek frogatutako eraginkortasunarekin bat, arautu behar da, batetik, suaren erabilera Nafarroako Foru Komunitateko lurzoru urbanizaezinean, galerak prebenitzeko ekologiaren, ekonomiaren eta gizartearen aldetik, eta, bestetik, sua erabili aurreko salbuespeneko baimenei buruzko araubidea, oihaneko suteen kopurua murrizteko.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, agindu dut:
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea.
Foru agindu honen xedea da, batetik, lur urbanizaezineko oihaneko suteei aurrea hartzeko neurriak arautzea, eta bestetik, sua kudeaketarako tresna gisa erabiltzeko baimenei buruzko salbuespeneko araubidea ezartzea.
Ondorio horietarako, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluan definitzen da zer den lurzoru urbanizaezina.
2. artikulua. Arriskuko eremu deklaratzea.
Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa garapenerako laguntzari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an hartutako 1305/2013 EB Erregelamenduaren 24. artikuluarekin bat, kontuan harturik oihan sistema desberdinak eta haien banaketa espaziala, espazioak eta espezieak, erregai motak, oihaneko suteen maiztasuna eta norainokoa, eta lurraldearen erabilerak, Nafarroako Foru Komunitateko oihan lurralde guztiak eta mugakide diren eremuak deklaratzen dira oihaneko sutea izateko arrisku ertaineko eremu.
3. artikulua. Zonifikazioa.
Nafarroako Foru Komunitateko klimatologia dela medio eta hark oihaneko suteak izateko ekartzen duen arriskua dela medio, beharrezkoa da, foru agindu honetan xedatuaren ondorioetarako, Nafarroa bi eremutan banatzea: iparraldea eta hegoaldea.
Iparraldeko eta hegoaldeko eremuen arteko muga ondoren ageri diren toki erakundeen hegoaldeko mugek ezarriko dute: Ameskoako Limitaciones, Urbasa, Andia, Goñerri, Ollaran, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz, Aurizberri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.
4. artikulua. Aldi klimatikoak.
Urte naturalean klimatologia aldatzen duenez, foru agindu honen ondorioetarako, ondoko aldi klimatikoak ezartzen dira:
a) Udako aldia: ekainaren 15etik irailaren 30era arte.
b) Neguko aldia: urtarrilaren 1etik apirilaren 30era arte.
c) Gainerakoa: maiatzaren 1etik ekainaren 15era artekoa eta urriaren 1etik abenduaren 31ra artekoa.
Urtero, baldintza meteorologikoen ondorioz edo interes orokorreko bestelako inguruabarren ondorioz, ezarritako data horiek alda daitezke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren foru aginduaren bidez.
5. artikulua. Sua erabiltzearen erregulazio orokorra.
1.–Oro har, honako hau debekatuta dago:
a) Sua erabiltzea zuhaitzez, zuhaixkaz edo sasiz estalitako lur guztietan, larreetan eta belaietan, kontuan izan gabe zein den haien babes araubidea. Halaber, debeku da hegiak, ezpondak eta muinoak erretzea.
b) Nekazaritzako lehorreko lurrak erretzea.
c) Erretzen ari den edo sute bat sortzeko ahalmena duen edozer botatzea edo uztea, Nafarroako edozein komunikazio bidetatik zirkulatzen duten ibilgailuetatik zigarrokinak botatzea barne, bideen katalogazioa edozein dela ere.
2.–Salbuespenez eta modu justifikatuan, suaren erabilera baimendu daiteke baldintza jakin batzuetan, foru agindu honen hurrengo kapituluetan aurreikusten denaren arabera.
II. KAPITULUA. Salbuespeneko baimenak sua nekazaritzako eta oihaneko lurretan erabiltzeko
6. artikulua. Suaren salbuespeneko erabilera nekazaritzako lurretan.
6.1. Uztondoak erretzea.
1.–Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak berariaz eta jendaurrean deklaratzen badu ukipen fitosanitario orokorrak daudela Nafarroako nekazaritzako lurretan, uztondoak erre daitezke nekazaritzako lurretan berariazko baimenik izan gabe.
2.–Ukipen fitosanitarioak badaude Nafarroako nekazaritzako lurretan, baina orokorrak izan gabe, baizik eta lurzati jakin batzuetan, haien titularrek eska diezaiokete sua erabiltzeko dagokion baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari, gutxienez jarduera gauzatu baino 15 egun lehenago. Eskaeran datu hauek jasoko dira: jardueraren arduradunaren identifikazioa eta jardueraren deskripzioa eta kokapena. Ukipen fitosanitarioei buruzko aldeko txosten teknikoa erantsiko da, nekazaritzaren arloan eskumena duen organoak emana edo baliozkotua.
3.–Baimena emantzat jo daiteke hamar eguneko epean, eskaera aurkezten denetik hasita, ezesteko ebazpen bat eman ez bada. Halakoetan, horrenbestez, erreketa egin ahalko da.
4.–Ondoko kasuetan ezin izanen da uztondo erreketarik egin:
–Ekainaren 15etik irailaren 5era bitarte.
–Oihanen artean kokatuta dauden nekazaritzako lurretan.
–Oihan, zuhaizti edo sasitza batetik 100 metrotik behera dauden nekazaritzako lurretan, haien azalera 5 hektarea baino handiagoa denean.
5.–1. eta 2. ataletako uztondo erreketak foru agindu honen 14. artikuluan aurreikusitako baldintzak beteta egin behar dira beti, baita 1. eranskineko egutegia beteta ere (1. ataleko erreketen kasuan).
6.2. Bestelako erreketak nekazaritzako lehorreko lurretan.
Udako alditik kanpo, erreketak egiteko interesa dutenek baimena eskatu behar diote Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari.
Baimena zerbitzu horretan aurkeztu behar da, erreketa egin baino 15 egun lehenago gutxienez.
Baimenaren eskaeran, jardueraren arduradunaren identifikazioa eta jardueraren deskripzioa eta kokapena jasoko dira.
Eskaera aurkezten denetik hasita hamar egun baliodun igarota baimenaren ebazpena eman gabe, ulertuko da hura ezetsi dela eta ezin izanen da erreketa egin.
6.3. Nekazaritzako ureztalurrak.
1.–Nekazaritzako ureztalurretan, udako aldian surik erabili ezin denez, gainerako aldi klimatikoetan baimenik gabe erabil daiteke sua. Hala ere, erreketaren lurrak 100 metrotik behera daudenean oihan, zuhaizti edo sasitza batetik eta azalera gutxienez 5 hektareakoa denean, interesdunak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuan aurkeztu beharko du, erretzen hasi baino 15 egun lehenago gutxienez, foru agindu honen 2. eranskineko erantzukizuneko aitorpena.
2.–Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez, ezaugarri horietako lurretan sua erailtzea debeka daiteke, bertan babestutako espezieak egoteagatik, oihaneko suteak izateko arriskuagatik edo ingurumeneko beste balio batzuengatik.
3.–Edonola ere, erreketak egiten direnean, foru agindu honen 14. artikuluko baldintzak bete behar dira.
6.4. Landare hondarrak eta inausketa hondarrak erretzea.
1.–Udako aldia.
Debeku da sua erabiltzea, salbu eta landare hondarrak deuseztatzeko kasuetan, ureztalurretan edo bestelako nekazaritzako lurretan, berrogeialdiko organismoak suntsitzeko. Halakoak salbuespenez baimendu daitezke.
Baimena lortzeko eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuan aurkeztuko dira, aurreikusitako jarduera gauzatu baino 15 egun natural lehenago gutxienez. Eskaeran jardueraren arduradunaren identifikazioa eta jardueraren deskripzioa eta kokapena jasoko dira. Dagokionean, txosten teknikoa erantsi beharko da, nekazaritzaren arloan eskumena duen organoak emana edo baliozkotua, berrogeialdiko organismoa badela ziurtatzeko.
Eskaera aurkezten denetik hasita hamar egun baliodun igarota baimenaren ebazpena eman gabe, ulertuko da hura ezetsi dela eta ezin izanen da erreketa egin.
Baimendutako jarduketetan, gutxieneko baldintza hauek bete beharko dira, 14. artikuluan ezarritakoez gainera, bai eta kasuan kasuko baimenean berariaz jaso daitezkeenak ere:
–Landare hondarrak piloetan edo ilaretan bildu behar dira, sua hedatzeko arriskurik ez duen lurzati baten barnean.
–Jarduera baino hurbilago egiten bada oihan, zuhaizti edo sasitza batetik, eta horiek gutxienez 5 hektareako azalera badute, gutxienez zabal diren suebakiak eginen dira perimetro osoan, landare guztiak kenduz eta lurra irauliz lur minerala agertu arte.
2.–Urtearen gainerako aldia.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimenik ez da behar. Hala ere, baldintza hauek betez eginen da erreketa:
–Sua erabili aurretik, uzta hondarrak edo inausketa hondarrak piloetan edo ilaretan bildu behar dira, sua hedatzeko arriskurik ez duen lurzati baten barnean.
–For agindu honen 14. artikuluan ezarritako baldintzak betez eginen da erreketa.
6.5. Ureztatzeko nekazaritza azpiegitura artifizialak.
Debeku da sua erabiltzea azpiegitura horien mantentze-lanetarako udako aldiak irauten duen bitartean. Gainerako hilabeteetan, sua erabiltzeko baldintza hauek bete behar dira:
1.–Ureztatzaileen elkarteek erretzeko baimenaren eskaera orokorra egitea.
Ureztatzaileen elkarteek, ur publiko, azaleko ur eta lurpeko ur amankomunen aprobetxamendu kolektiboen antolatzaileak diren aldetik, haien kide diren nekazariei informazioa eman diezaiekete ureztatzeko elementuak kudeatzeko modu horretaz, haien beharrak eta elkartearenak jasoz. Orobat, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari eska diezaiokete arlo horretako beharrezko jardueren baimena, nolabait zehaztuz (xehetasuneko planoen bidez, poligonoa eta luzatia edo koordenadak adieraziz) zer eremu edo elementu garbitu behar den sua erabiliz.
Erreketa mota horiek ondoko alderdi hauek kontuan hartuz baimenduko dira:
–Erreten horiek baliabide mekanikoen bidez garbitzeko aukera izatea ala ez.
–Ondoko landareek sua hartzeko arriskua.
–Erre beharreko azalera arrazoizkoa eta finkoa izatea.
Erreketa horiek baimenduta, bermatuko da ez dela ukitzen igarabaren, ur-ipurtatsaren, Europako eta Mediterraneoko apoarmatuen eta babestutako beste espezie batzuen ugaltze aro kritikoa. Halaber, baimenak baldintzak ezar ditzake elementu horietakoren batek korridore ekologiko gisa izan duen funtzioa betetzen jarraitu dezan.
2.–Beste eskaera batzuk.
a) Hormigoizko erretenetako ertzak eta kutxak erretzea:
–Erreketak baino hurbilago egiten direnean oihan, zuhaizti edo sasitza batetik, eta horiek gutxienez 5 hektareako azalera badute, aurkeztu beharko du interesdunak, erre baino 15 egun lehenago gutxienez, erantzukizuneko aitorpen bat, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzura zuzendua, foru agindu honen 2. eranskineko ereduaren araberakoa.
–Erreketek, edozein kasutan, foru agindu honen 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez, ezaugarri horietako lurretan sua erailtzea debeka daiteke, bertan babestutako espezieak egoteagatik edo ingurumeneko beste balio batzuengatik.
b) Erretenetan pilatzen diren landare hondarrak erretzea.
–Toki horietan eta helburu horiekin sua erabiltzeko, ez da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimenaren beharrik.
–Erreketak baino hurbilago egiten direnean oihan, zuhaizti edo sasitza batetik, eta horiek gutxienez 5 hektareako azalera badute, aurkeztu beharko du interesdunak, erre baino 15 egun lehenago gutxienez, erantzukizuneko aitorpen bat, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzura zuzendua, foru agindu honen 2. eranskineko ereduaren araberakoa.
–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez, ezaugarri horietako lurretan sua erailtzea debeka daiteke, bertan babestutako espezieak egoteagatik edo ingurumeneko beste balio batzuengatik.
c) Atal honetan aurreikusten diren erreketekin ez da ukituko igarabaren, ur-ipurtatsaren, Europako eta Mediterraneoko apoarmatuen eta babestutako beste espezie batzuen ugaltze aro kritikoa.
7. artikulua. Salbuespeneko erreketak oihanetan.
1.–Udako aldia.
Salbuespenez, sua erabiltzea baimendu daiteke, berariazko baldintzetan, ondoko kasuetan soilik:
a) Oihaneko suteak prebenitu eta itzaltzeko lanetan, langile kualifikatuek egiten dutenean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuak gainbegiratuta.
b) Oihaneko osasunarengatik, oihaneko sistemetarako kaltegarriak diren organismoak erauzi edo kontrolatzeko jarduketetan.
c) Oihaneko suteak prebenitu edo itzaltzeari buruzko prestakuntza jardueretan, administrazio publikoek edo erakunde ofizialek antolatzen dituztenean.
d) Iparraldeko oihanetan kokatuta eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak baimenduak dauden kanpaleku finko ez ibiltarietan, Nafarroako Foru Komunitatean atari zabalean gazteekin egiten diren jarduerak arautzen dituen abuztuaren 22ko 107/2005 Foru Dekretuarekin bat.
Baimena lortzeko eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuan aurkeztuko dira, aurreikusitako jarduera gauzatu baino 15 egun natural lehenago gutxienez. Baimenean, jardueraren arduradunaren identifikazioa eta jardueraren deskripzioa eta kokapena jasoko dira.
2.–Neguko aldia.
a) Oro har, baimena izatetik salbuetsita daude:
–Sasiak erretzea ereindako belaietan.
–Makaldietako mozketa hondarrak erretzea ibaien ondoan ez dauden ureztalurretan.
b) Sua neguko aldian erabiltzen denean larre naturalak hobetzeko eta oihaneko beste lan batzuk egiteko, prozedura honi jarraituko zaio:
–Interesdunak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztuko du eskaera.
–Eskaera egiteko, horretarako prestatutako inprimakia erabiliko da; eskaeraren eredua foru agindu honen 3. eranskinean ageri da eta departamendu horren erregistroan, Basozaintzaren eskualdeko bulegoetan eta www.navarra.es web orrian egonen da eskuragarri.
–Eskaerari katastroko planoaren fotokopia erantsiko zaio, erre nahi den finka modu zehatzean identifikatuta.
–Martxoaren 1ean bukatuko da urte natural bakoitzeko eskaerak aurkezteko epea.
–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskaera ebatziko du eta interesdunari, baimenaren xedeko lurretako udalari, Basozaintzari, Foruzaingoari, Guardia Zibilari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziari jakinaraziko die.
–Ebazpenean sua erabiltzea baimentzen bada, zehaztuko da zer jarraibide eta baldintza jotzen diren beharrezkotzat erreketak ez ekartzeko nahi ez den ondorio kaltegarririk.
–Erreketak baimenduko dira baimenaren ebazpena jakinarazten denetik eskaeraren urte naturaleko neguko aldia amaitu arte (apirilaren 30a).
–Oro har, ez da baimenik emanen larre naturalak erretzeko, baldin eta azken aldiz erre zirenetik gutxienez ere bost urte igaro ez badira, edota larre natural horiek hobetzeko erretzea ez den beste metodo batzuk erabiltzea bideragarria dela argi badago.
III. KAPITULUA. Sua erabiltzeko beste erregulazio batzuk
8. artikulua. Barbakoak eta beroa edo sua sortzen duten beste tresna batzuk.
1.–Udako aldian:
Nafarroako hegoaldean, kanpin kategoriako ostatu-lekuetatik kanpo, debeku da sua egitea aisialdirako, horretarako egokitutako tokiak barne, hots, barbakoak edo kanpoko beste edozein instalazio eta errepideen ondoko atsedenguneak. Debeku horren barnean sartzen dira beroa edo sua sortzen duten tresna guztiak, hala nola kanpineko gasontziak eta abar.
Iparraldean sua aisialdirako erabiltzen ahal da soilik horretarako egokitutako tokietan, hots, barbakoetan edo kanpoko beste edozein instalaziotan eta komunikazio bideen ondoko atsedenguneetan.
2.–Urtearen gainerako aldia:
Sua aisialdirako erabil daiteke horretarako egokitutako tokietan, egoera onean baldin badaude, baina beharrezko neurri guztiak hartuko dira sutearen arriskurik ez izateko.
9. artikulua. Material piroteknikoa, suzko tresnak edo globoak.
Erabilera horiek, udako aldian, ondoko arauei jarraituko diete:
a) Ez da baimenik eskatu behar edo Foru Komunitateko Administrazioari aldez aurretik jakinarazi behar material piroteknikoa, globoak edo sua ekartzen duen edozein tresna erabiltzeko, helburua edozein delarik ere, kasuan kasuko toki entitateak baimendutako jardueren esparruan eta zuhaitzetatik, zuhaixketatik edo sasietatik baino urrutiago dauden kokapenetan, edo larreetan eta belaietan, kontuan izan gabe zein den haien babes araubidea.
b) Ikuskizun publiko horiek egiten direnean zuhaitzez, zuhaixkaz edo sasiz estalitako lurretatik baino hurbilago dauden lurretan, edo larreetan eta belaietan, edozein izanik ere haien babes eremua, ikuskizunaren sustatzaileek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziari jakinarazi behar diete, gutxienez aste bat lehenago, zer egunetan eta zein tokitan gauzatuko den jarduera hori. Kasu horretan ondoko prebentzio neurriak ezartzen dira, nahitaez bete beharrekoak:
–Suak hasten diren unean horren berri eman beharko zaio SOS Nafarroari (112 telefonoa). Bukatzen direnean ere berdin eginen da.
–Edozein su edo su-aztarna ikusiz gero, SOS Nafarroari eman beharko zaio abisua ahalik lasterrena (112 telefonoa).
–Jarduera egiten den lekuan, antolatzaileak gutxienez hiru pertsona izanen ditu su jotzekoekin, edo sua itzaltzeko beste tresna batzuekin, eta sua itzaltzeko bizkar-zorroekin.
10. artikulua. Ibilgailu motordunak mendiko pistetan eta makinak lurzoru urbanizaezinean.
Udako aldian, ondokoari jarraituko zaio ibilgailu motordunekin eta beste makina batzuekin zirkulatzeko mendiko pistetan eta lurzoru urbanizaezinean:
1.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak baimen bereziak ematea galarazi gabe, debekatuta dago errekuntzako motordun ibilgailu guztien zirkulazioa Nafarroako hegoaldeko baso-pistetan, ondotik adierazitakoena salbu.
a) Erabilera edozein izanik ere, nork bere jabetzara ibilgailuz sartu behar duenean.
b) Baso-suteen prebentziorako edo suteak itzaltzeko erabiltzen diren ibilgailuak.
c) Edozein administrazio publikotako ibilgailu ofizialak.
d) Basoko zereginetan erabiltzen diren ibilgailuak, zeregin horiek egiten diren lurrei zerbitzua ematen dien baso-pistan zirkulatzen dutenean (baso aprobetxamenduekin, baso-lanekin eta basoko azterlanekin zerikusia duten jarduera guztiak sartzen dira basoko zereginetan).
e) Nekazaritzako eta abeltzaintzako zereginetan erabiltzen diren ibilgailuak, zeregin horiek egiten diren lurrei zerbitzua ematen dien baso-pistan zirkulatzen dutenean.
f) Administrazio publikoenak ez diren ibilgailuak baina naturguneetan zaintza-lanetan ari direnak.
g) Linea elektrikoen, telekomunikazioen eta interes orokorreko beste azpiegitura batzuen mantentze-lanetan erabiltzen diren ibilgailuak, baita ur eta hondakinen mankomunitateen ibilgailuak ere.
h) Ehiza-barrutietako bazkideen eta zaindarien ibilgailuak, ehiza denboraldian, lurrei zerbitzua ematen dien baso-pistan zirkulatzen dutenean.
i) Nafarroako Gazteriaren Institutuak baimendutako kanpaleku antolatuei laguntza ematen dieten ibilgailuak.
j) Onddo-barrutietako bazkideen ibilgailuak, perretxiko eta onddo denboraldian. Horretarako, barrutiaren titularrak luzatutako egiaztagiria izan beharko dute.
2.–Arestian aipatutako ibilgailu guztiek, baso-pistetan barna ibiltzen direnean, honako prebentzio-neurri hauek bete beharko dituzte nahitaez:
a) Sakelako telefonoa eraman beharko dute aldean.
b) Ibilgailuak soilik aparka daitezke horretarako prestatutako tokietan, landarerik ez dutenean eta trafikoa oztopatu gabe.
c) Edozein su edo su-aztarna ikusiz gero, ibilgailuen erabiltzaileek SOS Nafarroa112-Nafarroako Larrialdietako Agentziari abisatu beharko diote ahalik eta lasterrena.
3.–Gainera, ibilgailuan sutea urez itzaltzeko ekipo eramangarri bat izatea gomendatzen da (itzalgailu hidrikoa, sulfatagailua, sua itzaltzeko bizkar-zorroa, etab.), 15 litroko edukierakoa, gutxienez.
4.–Foru agindu honen ondorioetarako, baso-lurretan den edozein bide hartuko da baso-pistatzat, zola emanda egon edo ez. Ez dira baso-pistatzat hartuko Nafarroako errepideen sarean sartuta dauden komunikazio bideak.
5–Mendian edozein makina edo tresna erabiltzeko, baso-pistetan zirkulatzen duten ibilgailuei eskatzen zaizkien baldintza berberak bete beharko dira. Gainera, makineria astunarekin (bulldozerrak, skidderrak, sasiak garbitzeko makina mailudunak, etab.) lan egiten den tokietan, udako aldian, su jotzekoak eta sua itzaltzeko bi bizkar-zorro, bakoitza 15 litroko edukierakoa, gutxienez.
Mendian motorra duen edozein tresna hartuko da basoko makina edo tresnatzat, zein den ere potentzia.
11. artikulua. Erromeriak eta herriko bestak. Erromerietan eta herriko bestetan otorduak prestatzeko.
Oro har debekatuta dago sua jarduera horretarako erabiltzea udako aldian.
Salbuespenez erabil daiteke sua udako aldian. Horretarako erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuan, gutxienez hilabete bat lehenago, eta jakinaraziko da zer jarduera gauzatuko den eta zer prebentzio neurri aurreikusi den oihaneko suteen kontra.
12. artikulua. Erlezaintza. Kea botatzekoak erabiltzeko erlauntzetako lanetan.
Oro har debekatuta dago sua jarduera horretarako erabiltzea udako aldian, non ez den salbuespenez baimentzen.
Salbuespeneko baimena eskuratzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari eginen zaio eskaera, bai norberaren izenean bai multzoka, jarduera horrekin lotutako elkarteen bidez.
Eskaeran adieraziko da non eginen diren jarduerak eta nor den ustiategi bakoitzaren arduraduna, multzoka eskatzen denean.
13. artikulua. Lasto metak.
1.–Espresuki debekatuta dago lasto metak erretzea.
2.–Ezin izanen da lasto metarik jarri arboladietatik 200 metrora edo hurbilago. Lasto meten jabeek metak kokatzen diren udalean identifikatuko dira, ondoko hauek adieraziz: jabearen izena, harremanetarako telefonoa eta lasto meta bakoitzaren kokalekua.
3.–Landutako lurzatietan dauden lasto meten kasuan, zerrenda bat goldatuko da haien inguruan, lasto metaren altuera halako bi zabal, gutxienez, lurzatiko uzta bildu eta 10 eguneko epean. Lasto metak uzta bildu ondoren egiten badira, inguruko zerrenda hori fardoak pilatzen hasi eta 10 eguneko epean goldatuko da.
IV. KAPITULUA. Nahitaez bete beharreko baldintzak, baimenen araubidea eta kontrola
14. artikulua. Nahitaez bete beharreko baldintzak.
Ezar daitezkeen bestelako baldintza berariazkorik ukatu gabe, honako hauek dira nahitaez bete beharreko baldintzak sua erabiltzeko:
1.–Nekazaritzako eta oihaneko lurretan.
a) Eguzkia ateratzen denetik ordubete igaro ondoren hasten ahalko dira erreketak, eta eguzkia sartu baino bi ordu lehenago erabat itzaliko dira.
b) Sakelako telefonoa eraman beharko dute aldean. Ezustekorik gertatzen bada, berehala jakinaraziko zaio SOS Nafarroari (112), erreketa non dagoen adierazita.
c) Ez da erreketarik eginen baldin eta hura kontrolatzea eragozten duen haizerik bada. Haizea zuhaitzen goiko aldea astintzen hasten bada, ez da deus ere erreko eta erretzen hasi eta gero altxatzen bada haizea, bertan behera geldituko da erreketa eta sua itzaliko da. Neurri horiek arreta handiz aplikatuko dira Kantauriko isurialdean hego haizea nagusi den lekuetan.
Erreketa hasita, haizea hasiko balitz, berehala etenen da.
d) Errepideetatik edo erabilera publikoko azpiegituretatik hurbil dauden lekuetan, ez da surik piztuko, edo piztu bada, itzali eginen da, haizeak kea leku horietara igortzeagatik bide segurtasuna eta/edo azpiegiturarena arriskuan jartzen direnean.
2.–Uztondoak erretzea.
Aurreko baldintzez gainera, ondokoak ere bete beharko dira sua erabiltzen denean nekazaritzako lehorreko lurretan:
a) 6.1.1 artikuluan araututako erreketetan izan ezik, haietan beharrezkoa ez baita izanen, besteetan, erretzen hasi aurretik, SOS Nafarroari (112) eman behar zaio abisua, titularra, udalerria, poligonoa, lurzatia, alderdiaren izena eta harremanetarako telefonoa jakinaraziz. SOS Nafarroak erreketa eteten ahalko du sute arriskua handia bada.
b) Suebaki bat egin beharko da, gutxienez 8 metroko zabalerakoa, erre beharreko eremuaren inguruan.
c) Erreketan, lanabes egokiak dauzkaten makinak eduki beharko dira, suebakiak egin ahal izateko.
d) Erreketan 3 pertsona egonen dira gutxienez, eta sua itzaltzeko tresnak izanen dituzte (urez betetako sulfatatzeko bizkar-zorroak eta beste tresna batzuk). Erreketatik ez da aldenduko harik eta hura erabat itzaltzen den arte.
3.–Sua oihanetan erabiltzea neguko aldian larreak hobetzeko.
Artikulu honetako 1. puntuan aurreikusitako baldintzez gainera, ondokoak ere bete behar dira:
a) Erreketa egin behar den egunean, eskatzaileak abisu eman beharko dio SOS-Nafarroa 112ri, egun horretan erretzeko baimenik ote duen egiaztatzeko. Halaber, finkaren kokalekua jakinarazi beharko dio. Era berean, SOS-Nafarroa 112ri jakinaraziko dio erreketa noiz bukatzen den.
b) Baimenaren xedeko landaredia baizik ez da erreko, eta guztiz debekatuta dago erre beharreko guneetan edo horien mugetan dauden zapaldak, errekak, ezpondak, erretenak, zuhaitz bakartuak edo zuhaizti txikiak erretzea.
c) Su eman aurretik, erreketa bukatu ondoan ezkutuko berogunea manten dezaketen erregaiak, landareak edo bestelakoak badira, erretzeko gunetik kenduko dira.
d) Erreketa bitartean gutxienez bost pertsonak egon beharko dute bertan; erreketaren arduradunak hautatuko ditu pertsona horiek eta sua kontrolatu beharko dute; hantxe egon beharko dute sua erabat itzali arte eta sugar edo txingarrik ikusten ez dela bi ordu iragan arte. Pertsona horiek sua itzaltzeko esku tresna egokiak eduki beharko dituzte eta, ahal dela, ura eta sakelako telefonoa.
4.–Sua erabiltzea ureztalurretan, uzta eta inausketa hondarretarako, eta ureztatzeko azpiegitura artifizialetan.
Artikulu honetako 1. puntuan aurreikusitako baldintzez gainera, ondokoak ere bete behar dira:
a) Erreketan bost pertsona egonen dira gutxienez, eta sua itzaltzeko tresnak izanen dituzte (urez betetako sulfatatzeko bizkar-zorroak eta beste tresna batzuk).
b) Baimenaren edo erregulazioaren xedeko landaredia baizik ez da erreko, eta guztiz debekatuta dago erre beharreko guneetan edo horien mugetan dauden zapaldak, errekak, ezpondak, erretenak, zuhaitz bakartuak edo zuhaizti txikiak erretzea.
15. artikulua. Beste baimen batzuekiko harremanak.
Foru agindu honi jarraikiz ematen diren baimen orokorrak edukitzeak ez du galarazten aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz eskatu behar den beste edozein ere lortu beharra.
Baimena emanen da, kasu guztietan, hirugarrenen eskubideak edo behar diren beste baimen batzuk ukatu gabe.
16. artikulua. Aurretik emandako baimenak.
Foru agindu honek indarra hartu aurretik eman ziren baimen guztiak indarrik gabe geldituko dira honako hau argitaratzen denetik, baldin eta foru agindu honetan espresuki baimendutako jarduerak ez badira.
Foru agindu honek baimendutako kasuak egokituko dira bertan ezarritako neurrietara.
17. artikulua. Baimenen indarraldia aldi baterako deuseztatzeko kasuak eta berariazko baldintzak.
1.–Baimena emateko baldintza bereziak ezartzen ahalko dira, kontuan harturik erreketaren konplexutasuna, ingurumeneko balioak edo bestelako faktoreak.
2.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, egoera meteorologikoen eta baso-suteak izateko arriskuaren bilakaera aintzat hartuta, indarrik gabe utz litzake foru agindu honetan jasotzen diren baimenak edo salbuespenez ematen diren gainerako guztiak.
18. artikulua. Zehapenen araubidea.
Foru agindu honetako erregulazioa betetzen ez denean, kasuan kasuko araudia aplikatuko da.
19. artikulua. Kontrola eta zaintza.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko basozaintzako langileei agintzen zaie, eta Foruzaingoa eta Guardia Zibila premiatzen, foru agindu honetan azaldutakoa bete dadin zaindu dezaten.
20. artikulua. Eskaerak ebazteko gehieneko epea.
Salbu eta foru agindu honetan kontrako aurreikuspen berariazkoa bada, ulertuko da ezesten direla baimenaren eskaerak kontzesioaren berariazko ebazpenik ez bada ematen hilabeteko epean, eta, horrenbestez, ezin izanen da eskatutako jarduera gauzatu.
Azken Xedapenetan Lehena. Jarduketak zehaztea.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak ezarriko ditu beharrezko egintza administratiboak foru agindu honetan aurreikusten diren tramiteak aplikatu eta zehazteko.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINAREN KODEA |
IZENA |
1. eranskina |
Udalerrien zonifikazioaren egutegia eta emandako datak |
2. eranskina |
Erantzukizuneko aitorpenaren eredua |
3. eranskina |
Larreak eta oihangintzako lanetako hondarrak (neguko aldian) erretzeko baimen eskaeraren orria |
1. ERANSKINA. Zonifikazioaren egutegia eta emandako datak
ESKUALDEA |
1. DATA |
2. DATA |
3. DATA |
4. DATA |
1 |
09/06 |
09/11 |
09/16 |
09/21 |
2 |
09/07 |
09/12 |
9/17 |
09/22 |
3 |
09/08 |
09/13 |
09/18 |
09/23 |
4 |
09/09 |
09/14 |
09/19 |
09/24 |
5 |
09/10 |
09/15 |
09/20 |
09/25 |
Udalerrien zerrenda eremuaren arabera
EREMUA |
UDALERRIA |
1. eremua |
Adios |
1. eremua |
Antsoain |
1. eremua |
Anue |
1. eremua |
Agoitz |
1. eremua |
Aranguren |
1. eremua |
Atetz |
1. eremua |
Basaburua |
1. eremua |
Beraskoain |
1. eremua |
Biurrun-Olkotz |
1. eremua |
Burlata |
1. eremua |
Ziritza |
1. eremua |
Zizur |
1. eremua |
Zizur |
1. eremua |
Etxarri |
1. eremua |
Etxauri |
1. eremua |
Eguesibar |
1. eremua |
Noain Elortzibar |
1. eremua |
Eneritz |
1. eremua |
Esteribar |
1. eremua |
Ezkabarte |
1. eremua |
Galar |
1. eremua |
Goñerri |
1. eremua |
Uharte |
1. eremua |
Ibargoiti |
1. eremua |
Imotz |
1. eremua |
Itza |
1. eremua |
Itzagaondoa |
1. eremua |
Txulapain |
1. eremua |
Lantz |
1. eremua |
Legarda |
1. eremua |
Lizoainibar |
1. eremua |
Longida |
1. eremua |
Elo |
1. eremua |
Muruzabal |
1. eremua |
Obanos |
1. eremua |
Odieta |
1. eremua |
Olaibar |
1. eremua |
Oltza |
1. eremua |
Ollaran |
1. eremua |
Iruña |
1. eremua |
Jaitz |
1. eremua |
Tebas-Muru Artederreta |
1. eremua |
Ukar |
1. eremua |
Ultzama |
1. eremua |
Untzitibar |
1. eremua |
Untzitibar |
1. eremua |
Untzue |
1. eremua |
Urrotz-Hiria |
1. eremua |
Uterga |
1. eremua |
Bidaurreta |
1. eremua |
Atarrabia |
1. eremua |
Zabaltza |
1. eremua |
35. fazeria |
1. eremua |
46. fazeria |
1. eremua |
49. fazeria |
1. eremua |
49. fazeria |
1. eremua |
50. fazeria |
1. eremua |
52. fazeria |
1. eremua |
55. fazeria |
1. eremua |
56. fazeria |
1. eremua |
62. fazeria |
1. eremua |
105. fazeria |
1. eremua |
Barañain |
1. eremua |
Berriobeiti |
1. eremua |
Berriozar |
1. eremua |
Beriain |
1. eremua |
Orkoien |
1. eremua |
Zizur Nagusia |
2. eremua |
Ablitas |
2. eremua |
Oibar |
2. eremua |
Añorbe |
2. eremua |
Arguedas |
2. eremua |
Artaxoa |
2. eremua |
Barasoain |
2. eremua |
Barillas |
2. eremua |
Berbintzana |
2. eremua |
Buñuel |
2. eremua |
Cabanillas |
2. eremua |
Cabanillas |
2. eremua |
Cabanillas |
2. eremua |
Cascante |
2. eremua |
Kaseda |
2. eremua |
Castejon |
2. eremua |
Cintruénigo |
2. eremua |
Corella |
2. eremua |
Cortes |
2. eremua |
Eslaba |
2. eremua |
Ezporogi |
2. eremua |
Fitero |
2. eremua |
Fontellas |
2. eremua |
Fustiñana |
2. eremua |
Galipentzu |
2. eremua |
Garinoain |
2. eremua |
Xabier |
2. eremua |
Xabier |
2. eremua |
Larraga |
2. eremua |
Leatxe |
2. eremua |
Leotz |
2. eremua |
Lerga |
2. eremua |
Ledea |
2. eremua |
Irunberri |
2. eremua |
Irunberri |
2. eremua |
Mendigorria |
2. eremua |
Miranda-Arga |
2. eremua |
Monteagudo |
2. eremua |
Murchante |
2. eremua |
Oloritz |
2. eremua |
Orisoain |
2. eremua |
Petilla Aragoi |
2. eremua |
Petilla Aragoi |
2. eremua |
Puiu |
2. eremua |
Ribaforada |
2. eremua |
Zare |
2. eremua |
Zangoza |
2. eremua |
San Martin Unx |
2. eremua |
Tafalla |
2. eremua |
Tirapu |
2. eremua |
Tutera |
2. eremua |
Tulebras |
2. eremua |
Uxue |
2. eremua |
Urraulgoiti |
2. eremua |
Urraulgoiti |
2. eremua |
Urraulbeiti |
2. eremua |
Valtierra |
2. eremua |
Valtierra |
2. eremua |
Esa |
2. eremua |
8. fazeria |
2. eremua |
11. fazeria |
2. eremua |
14. fazeria |
2. eremua |
15. fazeria |
2. eremua |
17. fazeria |
2. eremua |
106. fazeria |
2. eremua |
107. fazeria |
2. eremua |
Errege Bardea |
3. eremua |
Azagra |
3. eremua |
Beire |
3. eremua |
Cadreita |
3. eremua |
Caparroso |
3. eremua |
Zarrakaztelu |
3. eremua |
Faltzes |
3. eremua |
Funes |
3. eremua |
Martzilla |
3. eremua |
Melida |
3. eremua |
Melida |
3. eremua |
Milagro |
3. eremua |
Murillo el Cuende |
3. eremua |
Murillo el Fruto |
3. eremua |
Erriberri |
3. eremua |
Azkoien |
3. eremua |
Pitillas |
3. eremua |
Santakara |
3. eremua |
Alesbes |
3. eremua |
92. fazeria |
3. eremua |
108. fazeria |
4. eremua |
Abaigar |
4. eremua |
Abartzuza |
4. eremua |
Aguilar Kodes |
4. eremua |
Allin |
4. eremua |
Ameskoabarrena |
4. eremua |
Antzin |
4. eremua |
Aranaratxe |
4. eremua |
Aras |
4. eremua |
Armañantzas |
4. eremua |
Aiegi |
4. eremua |
Azuelo |
4. eremua |
Bargota |
4. eremua |
Cabredo |
4. eremua |
Desoio |
4. eremua |
Esprontzeda |
4. eremua |
Lizarra |
4. eremua |
Etaiu |
4. eremua |
Eulate |
4. eremua |
Genevilla |
4. eremua |
Gesalatz |
4. eremua |
Gesalatz |
4. eremua |
Lana |
4. eremua |
Lapoblación |
4. eremua |
Larragoa |
4. eremua |
Legaria |
4. eremua |
Lezaun |
4. eremua |
Marañón |
4. eremua |
Mendaza |
4. eremua |
Metauten |
4. eremua |
Mirafuentes |
4. eremua |
Mues |
4. eremua |
Murieta |
4. eremua |
Nazar |
4. eremua |
Oko |
4. eremua |
Olexoa |
4. eremua |
Piedramillera |
4. eremua |
Piedramillera |
4. eremua |
Sorlada |
4. eremua |
Torralba del Río |
4. eremua |
Viana |
4. eremua |
Villamayor de Monjardín |
4. eremua |
Deierri |
4. eremua |
Deierri |
4. eremua |
Zuñiga |
4. eremua |
22. fazeria |
4. eremua |
Ameskoako hermendia |
4. eremua |
24. fazeria “Larraiza” |
4. eremua |
26. fazeria |
4. eremua |
36. fazeria |
4. eremua |
37. fazeria |
4. eremua |
38. fazeria |
4. eremua |
39. fazeria |
4. eremua |
40. fazeria |
4. eremua |
42. fazeria |
4. eremua |
44. fazeria |
4. eremua |
45. fazeria |
4. eremua |
70. fazeria |
4. eremua |
71. fazeria |
4. eremua |
74. fazeria |
4. eremua |
75. fazeria |
4. eremua |
76. fazeria |
4. eremua |
79. fazeria |
4. eremua |
81. fazeria |
4. eremua |
82. fazeria |
4. eremua |
83. fazeria |
4. eremua |
84. fazeria |
4. eremua |
85. fazeria |
4. eremua |
103. fazeria |
4. eremua |
104. fazeria |
4. eremua |
Lokiz |
5. eremua |
Aberin |
5. eremua |
Allo |
5. eremua |
Andosilla |
5. eremua |
Los Arcos |
5. eremua |
Arellano |
5. eremua |
Arroitz |
5. eremua |
Artazu |
5. eremua |
Barbarin |
5. eremua |
El Busto |
5. eremua |
Cárcar |
5. eremua |
Zirauki |
5. eremua |
Deikaztelu |
5. eremua |
Girgillao |
5. eremua |
Iguzkitza |
5. eremua |
Iguzkitza |
5. eremua |
Elizagorria |
5. eremua |
Lerin |
5. eremua |
Lodosa |
5. eremua |
Lukin |
5. eremua |
Lukin |
5. eremua |
Mañeru |
5. eremua |
Mendabia |
5. eremua |
Morentin |
5. eremua |
Oteitza |
5. eremua |
Gares |
5. eremua |
San Adrián |
5. eremua |
Santsol |
5. eremua |
Sartaguda |
5. eremua |
Sesma |
5. eremua |
Torres del Río |
5. eremua |
Villatuerta |
5. eremua |
21. fazeria |
5. eremua |
27. fazeria |
5. eremua |
28. fazeria |
5. eremua |
29. fazeria “Aranbeltz” |
5. eremua |
30. fazeria “Samendieta” |
5. eremua |
31. fazeria |
5. eremua |
32. fazeria |
5. eremua |
41. fazeria |
5. eremua |
43. fazeria |
5. eremua |
65. fazeria |
5. eremua |
67. fazeria |
2. ERANSKINA. Erantzukizuneko aitorpena
Eskatzailearen datuak:
Izena: |
NANa: | |
Helbidea: | ||
Herria: |
Probintzia: |
P.K.: |
Harremanetarako telefonoa: |
Helbide elektronikoa: | |
Lurztien titularr(ar)en datuak:
Izena: |
NANa: | |
Helbidea: | ||
Herria: |
Probintzia: |
P.K.: |
Harremanetarako telefonoa: |
Helbide elektronikoa: | |
* Titular bat baino gehiago egonez gero, titularren datuak oharretan zehaztuko dira | ||
Oharrak:
................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
Erretzeko eskaeraren xedeko lurzatia(k), eskatzailearen titulartasunekoa ez d(ir)enean:
UDALERRIA |
POLIGONOA |
LURZATIA |
ESPARRUA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Erreketa kontrolatua egiteko lurzati(ar)en eskatzaileak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 24ko 195/2014 Foru Aginduan xedatuaren babesean (sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena baso-suteei aurrea hartzeko), bere erantzukizunpean adierazten du titularraren edo titularren (erreketaren xedeko lurzati(et)an bat baino gehiago badago) baimena duela erretzeko eskaera egin ahal izateko.
Eta jasota geldi dadin,
(Eskatzailearen sinadura)
......................(e)n, ................(e)ko .........................aren .........(e)an
3. ERANSKINA. Larreak eta oihangintzako lanetako hondarrak (neguko aldian) erretzeko baimen eskaera
Eskatzailearen datuak:
Deiturak: |
Izena: | ||||
NANa: |
Helbidea: Karrika |
Zk.: | |||
Herria: |
P.K. |
Telefonoa: | |||
Lurzatiak:
ALDERDIA |
UDALERRIA |
POLIGONOA |
LURZATIA |
ERRE BEHARREKO AZALERA (ha) |
ERRE BEHARREKO LANDAREAK |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Erantsi beharreko dokumentazioa: erreketa egin behar den lurzatiaren katastroko planoaren fotokopia, erre beharreko azalera identifikatuta.
Erreketaren helburua |
|
Larre naturalak erretzea |
|
Oihangintzako lanen hondarrak |
|
(X batekin markatu) |
Azal ezazu zein landare mota erre behar diren, eta zergatik ez den erabiltzen bestelako metodorik.
.......................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
....................... (e)n, 201...ko ................... aren ........(e)an
(eskatzailearen sinadura)
BASOZAINEK BETE BEHARREKOA
POLIG. |
LURZ. |
ERRE BEHARREKO ha |
ERRE BEHARREKO LANDAREAK |
SAILK. (1, 2, 3) |
BIDEZKOA DA BAIMENA EMATEA (X bat jarri) | |||
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
|
|
|
|
|
|
BAI |
|
EZ |
Oharrak: (inguruko landaredia, gune babestuak, arrisku egoerak, eta abar): ......................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
....................... (e)n, 201...ko ................... aren ........(e)an
Basozaina
Stua.: ..............................................