Castellano | Euskara | Français | English
264/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, landare ugalketarako material identifikatua lortu eta merkaturatzeko Nafarroan hainbat hazi-hornitegirentzat baimena ematen duena, hazi-hornitegi horiek Oihanetako Ugaltzeko Materialen Erregistro eta Katalogo Nazionalean sartzeko tramitazioa eginez, bidenabar
(2006ko 31. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 13an)
Atarikoa
Martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuak, 2003ko martxoaren 8ko 58. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak, 1999ko abenduaren 22ko 1999/105/EK zuzentaraua bereganatu zuen. Zuzentarau hark aurreko europar zuzentarauak bategin eta eguneratu zituen, bai eta haien ondoriozko ministerio aginduak ere. Arau horiek guztiak eta oihanetako ugaltzeko materialei buruzko 1356/1998 Errege Dekretua indargabetu ditu arau berri honek.
Nafarroako hazi-hornitegiak baimentzeko helburua da Nafarroan oihanetako ugaltzeko materiala ekoizteko eta merkaturatzeko oinarrizko material identifikatua eskura izatea.
Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz, ebatzi dut:
1. Martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuan aurreikusiriko helburuen arabera, ondorengo oihan espezietako Nafarroako hazi-hornitegien zerrenda onestea:
Acer pseudoplatanus L. Quercus faginea Lam.
Castanea sativa Mill. Quercus pubescens Wild. (= Q. humilis).
Fraxinus angustifolia Vahl. Quercus ilex L.
Fraxinus excelsior L. Quercus robur L.
Juglans regia L. Quercus rubra L.
Juniperus comunnis L. Sorbus aria L.
Juniperus oxycedrus L. Sorbus aucuparia L.
Quercus coccifera L.
2. Nafarroako hazi-hornitegien zerrenda, horien gaineko datuen laburpenarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
3. Ingurumen Ministerioko Biodibertsitatearen Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan Nafarroako hazi-hornitegiak Oinarrizko Materialen Katalogo Nazionalean sartzeko tramiteak egitea, errege dekretuaren X. eranskinaren arabera prestatutako datu arau-emaileak erabiliz, mota identifikatuko ugalketa materialak, oihangintzan erabili beharrekoak, eskura izate aldera.
4. Ebazpen honen kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, Administrazio Publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
5. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Ministerioko Biodibertsitaterako Zuzendaritza Nagusira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusira eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenduko Oihanak Kudeatzeko Atalera, azken biak Nafarroako Gobernukoak.
NAFARROAKO HAZI-HORNITEGIEN LEHENENGO ZERRENDARI DAGOZKION AZALPEN FITXEN LABURPENA
*********************tabla**********************