Castellano | Euskara | Français | English
(2009ko 103. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 21ean)
Atarikoa
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 46. artikuluan, baimena ematen du ehiza-hegaztiekin ehizatzeko. Artikulu horrek berak 2. puntuan ezartzen duenez, ehiza-hegaztiak edukitzeko baimen berezia behar da, eta baimen hori eskuratzeko behar bezala frogatu behar da hegaztiaren jatorria legezkoa dela, agiri ofizialaren bitartez.
Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearaziko duen Erregelamendua onetsi zuen, eta aipatutako artikuluaren edukia garatu. Erregelamenduaren 42. artikuluak zioenez, ehiza-hegaztiak dira falkoniformeen eta strigiformeen ordenetako eguneko zein gaueko hegazti harrapari guztiak, gatibu gordetzen direnak ehizan baliatzeko. Beraz, ez dira arau horretan sartzen erakustaldietarako diren hegaztiak, edo besterik gabe edukitzeko direnak, baldin eta ehizarako ez badira, 17/2005 Foru Legeak egindako definizioaren arabera. Foru dekretu horretako 43. artikuluak ehiza-hegaztien erregistroa sortu zuen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren mende, eta zenbait zehaztapen ezarri zituen funtzionamendurako.
Nafarroako ehiza-hegaztien erregistroa inplementatzeko, indarreko araudiarekin bat, beharrezkoa da erregistroaren funtzionamendurako prozedurak ezartzea. Helburu horrekin, aldez aurretik kontsulta egin zaie jarduera horrekin lotutako taldeei.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
Artikulu Bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko ehiza-hegaztien erregistroaren arauak onestea.
Onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko ehiza-hegaztien erregistroaren arauak. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.
Lehenbiziko Xedapen Gehigarria. Argitaratzea.
Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Nafarroako Foru Komunitateko ehiza-hegaztien erregistroaren arauak
1. artikulua
1. Prozedura.
1.1. Izen-ematea.
Hegaztiaren titularrak izena emateko eskaera aurkeztuko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, foru agindu honen 2. eranskineko ereduarekin bat. Horretan adierazten diren agiriak ere erantsiko dira, besteak beste, hegaztiaren titulartasuna eta jatorria frogatzeko behar dena. Beharrezkotzat jotzen denean, titularrari agiri jatorrizkoak eskatzen ahal zaizkio.
Agiriak egiaztaturik eta alderaturik, hegaztia inskribatuko da eta izen-ematearen egiaztagiria emanen zaio titularrari.
1.2. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren ikuskatzea.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak azter ditzake hegaztia, bere markak eta bizi den instalazioak, noiznahi ere, baldin eta gutxienez 10 egun lehenago abisatzen badio interesdunari.
Ondoko legeek araututako alderdiak ikuskatuko dira: Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea.
Aipatutako hegaztiaren erregistroko informazioari gehituko zaio ikuskatze horretatik ateratako txostena.
1.3. Erregistroko datuak aldatzea.
I. eranskinarekin bat egin beharko da erregistroko aldaketa oro.
1.4. Erregistroan baja hartzea.
Hegaztia hiltzen bada edo Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora eramaten bada behin betiko, hegaztiaren baja eskatuko da Nafarroako ehiza-hegaztien erregistroan, 3. eranskineko ereduarekin bat.
Ehiza-hegazti bat kanpoan galtzen bada, 48 ordu iragan baino lehen jakinaraziko zaio basozaintzari, animalia galdutako eskualdekoari, eta daraman igorgailuaren irrati-frekuentzia adieraziko. Ehiztariak hegaztia bilatu beharko du gutxienez ere galeraren ondoko 10 eguneko epean.
Halaber, hegaztia aurkitzen bada, eskualdeko basozaintzari jakinaraziko zaio.
1.5. Ez betetzeak.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hegaztiari baja ematen ahal dio erregistroan, interesdunari entzun ondoren, baldin eta foru agindu honetako baldintzaren bat betetzen ez bada, edo ehizarekin, biodibertsitatearen kontserbazioarekin eta animalien ongizatearekin lotutako araudiko baldintzaren bat. Erregistroan baja ematen bazaio, ezin izanen da hegazti horrekin ehizatu.
2. ERANSKINA. Ehiza-hegaztien erregistroan izena emateko / aldaketaren bat egiteko eskaera
Izena:
NANa/AIZ/Pasaportea:
Helbidea:
Herria:
Probintzia:
Telefonoa: Helbide elektronikoa:
Eskatzen du:
[ ] Izen-ematea.
[ ] Aldaketa.
Ondoko hegaztiaren datuak aldatzea, Nafarroako ehiza-hegaztiaren erregistroan:
Hegaztiaren datuak:
Espeziea:
Sexua: ....... Jaioteguna: ........ Jaioterria:
Pisua: ....................... Jatorria:
Eraztuneko datuak: ......................... Beste marka batzuk:
Erregistroko zenbakia: ..................................... Nongoa:
Aurkeztutako agiriak:
CITESeko agiriak:
Erosketako faktura:
Beste agiri batzuk hegaztiaren legezko jatorriari buruz (adierazi):
Hegaztia non egon ohi den:
Helbidea:
Herria: ............................................. Probintzia:
Lokalaren jabea:
.........(e)n, 20...(e)ko ......aren ....(e)an.
Sinadura
3. ERANSKINA. Hegazti bati ehiza-hegaztien erregistroan baja emateko eskaera.
Izena:
NANa/AIZ/Pasaportea:
Helbidea:
Herria:
Probintzia:
Telefonoa: .................................. Helbide elektronikoa:
Honako honen baja eskatzen da Nafarroako ehiza-hegaztien erregistroan:
Hegaztiaren datuak:
Espeziea:
Sexua:
Eraztuneko datuak: ............................ Beste marka batzuk:
Erregistroko zenbakia: ................................ Nongoa:
Bajaren arrazoia:
.........(e)n, 20...(e)ko ......aren ....(e)an.
Sinadura