(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Ehiza :
      • 5/2007 Foru Agindua, urtarrilaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Haren bidez basurdeak harrapatzeko baimena ematen du basurde populazioak nekazaritzari egiten dion kalteagatik berehalako ekintza ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

5/2007 Foru Agindua, urtarrilaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Haren bidez basurdeak harrapatzeko baimena ematen du basurde populazioak nekazaritzari egiten dion kalteagatik berehalako ekintza ...

 5/2007 Foru Agindua, urtarrilaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Haren bidez basurdeak harrapatzeko baimena ematen du basurde populazioak nekazaritzari egiten dion kalteagatik berehalako ekintza beharrezkoa den tokietan espezie hori kontrolatzeko metodotzat erabiltzeko. Halaber, aritzeko baldintzak arautzen ditu

(2007ko 29. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 7an)

Atarikoa

Gaur egun, basurdea arazo larria da Nafarroako nekazaritzarako sortzen dituen kalte ugariengatik. Izan ere, Nafarroaren zati handi batean populazio dentsitate handia du. Gainera, espezie horrek zaletasuna du laborantza mota batzuekiko.

Hori dela eta, beharrezkoa da basurde populazioa arautu eta kopuru txikiagoetan mantentzea. Horretarako, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak baimena eman du espezie hori sei hilabetez ehizatzeko.

Hala ere, ehizalditik aparte eta ehiza barrutietako erabilera batzuetarako eremuetan, ehizaldian berean, beharrezkoa da Nafarroan urterik urte behin eta berriro gertatzen diren kalteak berehala konpontzea. Horregatik beharrezkoa da basurde populazioa kontrolatzeko berariazko neurriak hartzea, sorturiko kalteak gutxitzen saiatzeko.

Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 39., 40. eta 41. artikuluetan, ehizan aritzeko mugak eta debekuak ezartzen ditu. Baina, orobat, berrogeita laugarren artikuluak aukera ematen du fauna erabiltzeari buruzko debeku batzuk indarrik gabe uzteko, horren xedea osasunerako edo gizakien segurtasunerako, nekazaritzarako edo bestelako basa espezieentzako kalte handiak saihestea denean.

Horretarako, berariazko betebeharrak dituzten baimenak ematen ahal dira edo, bestela, animaliak harrapatu eta hiltzeko baldintza eta baliabideak arautzen dituzten orotariko xedapenak ezarri, 17/2005 Foru Legeko 44. artikuluan xedatzen den bezala.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren proposamena ikusirik eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeko 44. artikulua garatuz.

Agindu dut:

Lehena

Baimentzea basurdeak harrapatzea, espezie horrek nekazaritzari egiten dion kaltea saihestearren. Hona hemen baimen honen baldintzak:

A) Esparrua. Baimen hau Nafarroako Foru Komunitate osoan aplikatzekoa da, ehiza barruti, erreserba eta aterpeak eta eremu libreak barne. Naturgune babestutzat jotzen diren lurrak baimenaren esparrutik kanpo gelditzen dira.

B) Aldia. Baimen honek 2007. urterako balio du.

C) Baliabideak. Populazioak eskopetarik gabeko ehizaldi zakurdunen, ehizaldi zakurdun eta eskopetadunen bidez eta iluntzeko edo gaueko itxaronaldi eskopetadun edo arkudunen bidez kontrolatzen ahalko dira.

D) Baimen honen kasuan kasuko aplikazioaren arduradunak, baimenak indarra galtzen duenetik hilabete bateko epean, memoria bat aurkeztu beharko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan. Horretan emaitzak, harrapaturiko aleak eta gorabehera interesgarri guztiak zehaztuko dira.

Bigarrena

Prozedura.

A) Kaltea landa-lurretan denean, ehiza barrutiaren aprobetxamenduaren titularrak edo, barruti batean egon ezik, lurraren jabeak harremanetan jarri beharko du bertako Ingurumenzaintzarekin, parte har dezala eskatzearren.

B) Ingurumenzaintzak ikuskapenaren akta eginen du. Horretan kaltea eta haren garrantzia, populazioa kontrolatzeko baliabide zehatza, jarduteko eremu zehatzak, epea eta arduraduna azalduko dira. Hala bada, partaideen izen-deiturak eta NANak ere agertuko dira.

C) Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariak, kasuan-kasuan, baimenduriko baliabideei, denbora eta tokiei, harrapatzen ahal diren aleen gehieneko kopuruari eta jarduketaren arduradunei buruzko baldintzak ezarriko ditu.

D) Ingurumenzaintza arduratuko da baimen honen aplikazio bakoitza horretarako ezarri bezala egin dadin eta kasu bakoitzerako neurri zehatzak hartzen ahalko ditu.

E) Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak kasu zehatz bakoitzerako baldintzak Foruzaingoko Babes Ekologikoaren Atalari, Guardia Zibileko Natura Babesteko Zerbitzuari, Ingurumenzaintzari eta ehiza barrutiaren titularrari edo ukituriko tokiaren jabeari igorriko zaizkio.

Hirugarrena

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa