(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Ehiza :
      • 296/1995 Foru Agindua, azaroaren 30ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, ehizatutako eta arrantzatutako espezietan zein diren Nafarroan merkaturatzen ahal direnak finkatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

296/1995 Foru Agindua, azaroaren 30ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, ehizatutako eta arrantzatutako espezietan zein diren Nafarroan merkaturatzen ahal direnak finkatzen duena

 

(1995eko 155. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 18an)

Atarikoa

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeak, bere 28. artikuluan, dio Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen duen Foru Aginduaren bitartez zehaztuko diren espezieak bakarrik harrapatu eta merkaturatzen ahal direla, bizirik nahiz hilik izan.

Urtero argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean Foru Aginduak, zeinetan agertzen baitira, hurrenez hurren, zein diren ehizatu edota arrantzatzen ahal diren espezieak, baina zehaztu gabe gelditzen dira zein diren merkaturatzen ahal direnak.

Zerrenda hori egitea beharrezkoa da, batez ere kontutan hartzen badugu ehizatzen ahal diren espezieen artean badirela batzuk Nafarroako zenbait lurraldetan antzinako denboretatik merkaturatu ohi direnak, ohiturazko zerbait izan da, eta merkaturatzeko orain ematen den baimenak ez dio kalterik ekarriko ez espezie autoktonoen kontserbazioari ezta aniztasun genetikoari ere.

Horrenbestez, eta basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, agindu dut:

Artikulu Bakarra

Foru Agindu honen eraskinean agertzen diren ehizarako eta arrantzarako basa-espezieak Nafarroako Foru Komunitatean merkaturatzen ahal direla deklaratzen da, baina bakar-bakarrik basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean agindutakoaren ondorioetarako.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean.

ERASKINA

-Ugaztunak:

Erbia (Lepues spp.). Untxia (Oryctolagus cuniculus). Azeria (Vulpes vulpes). Basurdea (Sus acropha). Oreina (Cervus elaphus). Orkatza (Capreolus capreolus). Adarzabala (Dama dama).

-Hegaztiak:

Basahatea (Anas platyrhynchos). Eper gorria (Alectoris rufa). Faisaia (Phasianus colchicus). Pagausoa (Columba palumbus). Txoloma (Columba oenas). Bakarrik haztegietan hazi direnak. Galeperra (Coturnix coturnix). Bakarrik haztegietan hazi direnak. Oilagorra (Scolopax rusticola). Araba zozo beltza.(Sturnus unicolor). Araba zozo pikarta (Sturnus vulgaris).

-Arrainak:

Aingira (Anguilla anguilla). Barbo iberiarra (Barbus bocagei). Barbo arrunta (Barbus comiza). Urre-arraina (zamoa) (Carassius auratus). Karpa (Cyprinus carpio). Loina (Chondrostoma toxostoma). Tenka (Tinca tinca). Lutxoa (Esox lucius). Amuarrain ortzadarra (Salmo gairdeneri). Izokina (Salmo salar). Amuarrain arrunta (Salmo trutta).

-Ornogabeak:

Karramarro gorria (Procambarus clarkii).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa