(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Ehiza :
      • 144/1993 Foru Dekretua, maiatzaren 3koa, Ehizako Batzorde Aholkuemailea eratzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

144/1993 Foru Dekretua, maiatzaren 3koa, Ehizako Batzorde Aholkuemailea eratzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1993ko 60. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 14an. Aldaketa: 45/1996 Foru Dekretua, urtarrilaren 22koa)

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ingurugiro arloko ihardueran parte hartzen duten hirugarrenen aholkularitza areagotzeko behar-beharrezkoa da elkarrizketa bideak etengabe sortzea, agintari publiko eskudunek gizartearen zenbait sektoreren eta arlo horretan hartzen diren erabaki eta xedapen orokor garrantzitsuenak jasotzen dituztenen iritzia zuzenean ezagutzeko bide izan dezaten.

Alde horretatik, egoki dirudi organo kolejiatu bat eratzeak. Organo horrek lotura indarrik gabeko aholkularitza eginkizunak izanen lituzke eta Administrazioak Nafarroako ehizaren antolamendu eta hobekuntzarako politika eta programak tajutzerakoan ehiztarien herriko elkarteei entzutea emanen litzaieke. Horren helburua da Natura eta haren baliabideak probetxatzearen eta ingurugiroa zaintzearen artean oreka lortzea.

Horiek horrela, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamahiruko maiatzaren hiruko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. artikulua. Eraketa.

1. Ehizako Batzorde Aholkuemailea eratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ehiza arloan burutzen duen ihardueraren barnean Ehiztari Elkarteen gizarte partaidetzaren organo gisa.

2. Ehizako Batzorde Aholkuemailea Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuari atxikitzea.

2. artikulua. Eginkizunak.

Ehizako Batzorde Aholkuemaileak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari Nafarroan ehiza antolatu eta hobetzeko iharduketak proposatzea.

b) Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuari ehiza arloan hark hartu beharreko erabakiei buruzko iritzi-txostena igortzea.

c) Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuari ehiza arloko proposamenak eta iradokizunak igortzea.

3. artikulua.

1. Ehizako Batzorde Aholku-emailea kide hauek osatuko dute:                                                      

a) Batzordeburu: Natura Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.         

b) Zuzeneko esleipenaren bidez ematen diren ehiza barrutietako esleipen hartzaile diren herrietako ehiztarien elkarteetako bederatzi ordezkari, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko den Foru Aginduaren bidez ezarriko den moduan hautatuak.                                                        

c) Nafarroako Ehiza Federazioaren ordezkari bat.                

d) ADECANA Nafarroako Ehiztarien Elkartearen ordezkari bat.     

e) Ehiza arloko hiru aditu, gehienez, batzordeburuak berak hautatuak.                                                        

f) Idazkaria, botoa eta hizpidea izanen dituena: Ehiza eta Arrantza atalburua. Batzordeburua kanpoan denean, kargua bete gabe dagoenean eta hura eri dagoen kasuetan haren lanak hartuko ditu eta horrelakoetan Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuko teknikari bat izendatuko du idazkari.              

2. Egoki denean, batzordeburuak jorratuko diren gaietan adituak diren pertsona nahiz erakundeei eskaera edo gonbitea egin diezaieke

4. artikulua. Funtzionamendua.

Batzordea, antolamendu eta funtzionamenduari dagokienean, Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Arruntaren Erregimen Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, bere II. Tituluko II. Kapituluan Administrazio Publikoetako organo kolejiatuendako xedatzen duenaren arabera arautuko da.

Azken Xedapenetako Lehena

Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak oro eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa