Castellano | Euskara | Français | English
196/1997 FORU DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena
(1997ko 154. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 24an)
Atarikoa
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren Titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak dira aipagai. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.
Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ziren; dekretu horren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko lanbide-sailekoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1994-10-25eko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.
Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen kualifikazioa ziurtatzea, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, bai eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.
Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren kualifikazio eskakizunari erantzuten dio.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.
Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute, lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko kualifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta kualifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.
Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa.
Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.
Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa eredu honen giltzarrietakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emanen diote ikasleari hasiera-hasieratik lan merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.
Heziketa zikloetako heziketa modularraren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lanbide jardueran azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide jarduerari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako proiektuak argi erakutsi behar du ikasleak lortu dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.
Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak egiten ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak (1997-2-17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) xedatu zuena.
Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Aplikatuetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak erantzuna izan nahi du prestakuntzak dituen beharrentzat, lanbide eremu hauek lantzeko:
-Eraikinen apaindura, berrikuntza, artapena eta birgaikuntza.
-Atrezzoko gaiak eta apaindurak egitea behin-behineko inguruneetarako (zine, antzerki, telebista eta abar) eta bai eszenatokiak eta bestelako antzeztoki edo agertokiak instalatzeko ere.
-Biziguneetarako ekipamenduak, nahiz ingurune naturalean nahiz hirian. Hala nola, haur-parke, haurtzaindegi eta jolas-parkeetako hiru dimentsioko objektuak, hiriko altzariak, azoka, biltzar, stand eta gizarte-kultur jardueretarako muntaketa eta instalazioak etab.
-Era guztietako joko eta jostailuak eta herri-jaietako berezko elementuak (mozorroak, erraldoi eta buruhandiak, txotxongiloak, marionetak etab.).
-Arte-objektutzat edo apaingarritzat erabili ohi diren objektuak egitea, nahiz xede erlijiosoetarako direnak, nahiz kirol lehiaketetako garaikurrak, enpresen opariak, dominak, oroigarrizko plakak, artisautzako manikiak etab.
-Eskultura-lanak edo haien erreprodukzioak egitea harriz, zurez zein metalez.
-Marmolezko lanak, hilarriak, oroigarrizko monumentu txikiak eta eskultura aplikatuari lotutako gainerako lanak egitea.
-Gai ezberdinez modulukako elementuak egitea apaindurak edo saretak osatzeko eta bestelako erabileretarako.
Tituluari dagokion profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak lan teknikoaren kualifikazio beharrei erantzun behar die, eginkizun hauek betetzeko:
-Erabiltzaile eta bezeroekin batera beharrizanak aztertu ondoren proposamena osatzea, proiektuaren oinarriak ezartzea eta emaitzarik onena lor dadin behar diren zehaztapen plastiko eta teknikoak ematea.
-Norbere lan-taldeak egin behar dituen era guztietako lan edo instalazioen plangintza egiten eta haiek garatzen laguntzea.
-Lanbide-eremu bereko espezialistek osatutako lan-taldeak koordinatzea, aholkatzea, eta emaitza egokia lortzeko behar den informazioa ematea taldeari, bai talde-lan orokorrean eta bai horren atal guztietan.
-Ardurapean dituen ekipo eta makinen zehaztapen teknikoak arretaz aztertzea eta haien mantenimendurako aldiro hartu behar diren neurriak antolatzea.
-Burutu beharreko proiektuen alderdi plastiko eta ikonografikoei buruzko agiri teknikoak aztertzea eta proiektuok burutzeko zein baliabide behar diren erabakitzea.
-Norbere lanbide-eremuko prozesu teknikoetan ari diren langileei aholku ematea, eskura dagoen ekipo teknikoari eta giza ekipoari ahalik etekinik handiena ateratzeko.
-Norbere ardurapeko aurreproiektuak eta maketak egiteko aholkua eta laguntza ematea, amaierako produktua eskala errealean egiteko behin-betiko proiektua eratuta eduki arte.
-Eskulturaren arte aplikatu eta arte-lanbideen arloko tailerra edo enpresa antolatzea eta zuzentzea.
Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita bateko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa, dekretatu dut:
1. artikulua
Foru Dekretu hau, Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.
2. artikulua
Eskulturaren Arte Aplikatuen heziketa zikloa Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, Eskulturaren Arte Aplikatuak deritzon lanbide-sailari dagokion heziketan, hain zuzen, eta 1.875 orduko iraupena du.
3. artikulua
Eskulturaren Arte Aplikatuetako zikloak, Eskulturaren Arte Aplikatuen lanbide-sailari dagokion Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa zikloa denez, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:
-Kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein kulturaren agerpide gisa duten garrantziaz jabetzeko, sormena eta arterako sena garatzeko eta horrek guztiak lanbidean ematen dizkion aukerez ohartzeko gai izateraino.
-Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide gaitasuna hartzea, behar besteko gaitasuna eta ezagutza garatuz bai lanbide jardueran azalduko zaizkion arazo guztiei aurre egiteko eta bai prozesu teknikoen eta joera artistikoen bilakaerari bere burua egokitzeko ere.
4. artikulua
Eskulturaren Arte Aplikatuetako zikloak, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako ikasketa zikloa den aldetik, ikaslea ondoko helburuok lortzeko prestatu behar du:
-Errealizazio proiektu tekniko eta artistikoak landu eta koordinatzea.
-Egokitasun teknikoa eta adierazkortasuna biltzen dituzten obrak proiektatu eta egitea, nortasun artistikoa, ahalmenak eta kultura plastikoa garatuz.
-Behar adinako ezagutza zientifiko-teknikoak eta praktikoak lortzea bere eginkizuna bete ahal izateko, hau da, aukeratutako lanbide jarduera artistikoarekin erlazionaturik dauden prozesu teknologiko tradizionalak eta gaurregunekoak behar bezala burutu ahal izateko.
-Formak ikertzeko gaitasuna disziplina anitzen ikuspegietatik garatzea.
-Lanbidearen antolamendua eta ezaugarriak ezagutzea, eta bai lanbideratzeko oinarrizko mekanismoak ere; lanbideari dagokion oinarrizko legeria eta lanean arriskuei aurre egiteko mekanismoak ezagutzea.
-Lan harremanetan eta enpresan eragina duten antolakuntza, ekonomi eta lege alderdiak ezagutzea, langile autonomo nahiz soldatapeko gisa lanbide eremuan sartzeko prest egoteko.
5. artikulua
1. Ikastetxeko ikasketak moduluka antolatuko dira.
2. Foru Dekretu honetan xedatu denaren ondoreetarako, "modulu" kontzeptua apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri diren "ikasgai teoriko", "ikasgai teoriko-praktiko" eta "eskola praktiko" kontzeptuen baliokidetzat hartuko da, Errege Dekretu horrek ezarri baititu Arte Irakastegiek bete beharreko gutxieneko baldintzak.
6. artikulua
Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, amaierako proiektua, iraupena, helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak Foru Dekretu honetako I. Eraskinean ezarri dira.
7. artikulua
Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak honela antolatuko dira:
1. Ikastetxeko prestakuntza:
-Eskulturaren arte aplikatuen historia.
-Geometria deskriptiboa.
-Bolumena eta proiektuak.
-Harri tailaketa artistikoko tailerra.
-Zur tailaketa artistikoko tailerra.
-Forjaketa artistikoko tailerra.
-Hustuketa eta moldeaketa artistikoko tailerra.
-Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinatutakoa.
-Lan prestakuntza eta orientazioa.
-Proiektu integratua.
2. Lantokietako prestakuntza:
-Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.
3. Amaierako proiektua.
8. artikulua
1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu duena betetzeko, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko heziketa zikloen curriculumak barne hartu behar ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak. Berauek titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan praktikak eginez burutzen ahal dira, eta bai lan profesionalak eginez ere, nahiz zuzendaritza akademikoaren pean eta curriculumaren barruan, nahiz nazioko eta nazioarteko trukaketa-programen esparruan.
2. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak ondoko helburua izanen du:
-Curriculumeko moduluei dagozkien ezagupenak, trebeziak eta abileziak osatzea.
-Foru Dekretu honetako 3.º eta 4.º artikuluetan ezarri diren helburu amankomunak eta Eskulturaren Arte Aplikatuetako heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzea.
3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea antolatu eta ebaluatzeko, kontuan hartuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarri zuena, agindu horrexek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.
9. artikulua
1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, ikasleek, zikloko moduluak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko dute titulua eskuratu ahal izateko, eta curriculumean zehaztuko dira proiektuaren nondik-norakoak. Amaierako proiektu horretan ikasleak frogatu egin beharko du bere espezialitateko lanbidean aritzeko eskatzen zaizkion ezagupenak eta metodo zientifiko zein artistikoak erabiltzeko gaitasunak bereganatuak dituela.
2. Helburu horrekin, ikasleak bere espezialitateko proiektua eginen du. Halaber, memoria idatziko du, egin duen proiektua burutu ahal izateko ase beharko liratekeen beharrizan funtzional, sozial eta artistikoen azalpena eta teknologiari, kostuari eta bitartekoei buruzko aurreikuspen eta kalkuluak bilduko dituena.
10. artikulua
Eskulturaren Arte Aplikatuen lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak ezarri zituen irailaren 9ko 1843/1994 Errege Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betetzeko, amaierako proiektua egin eta ebaluatzeko erabili beharreko prozedura Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarritakoari lotuko zaio, agindu horrek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazioa eta kreditazio akademikoa.
11. artikulua
Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua erdiesteko ikastetxeko ikasketen modulu guztiak gainditu beharko dira, eta bai enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua ere.
12. artikulua
Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako helburuak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.
13. artikulua
Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen moduluak:
-Harri tailaketa artistikoko tailerra.
-Zur tailaketa artistikoko tailerra.
-Forjaketa artistikoko tailerra.
-Hustuketa eta moldaketa artistikoko tailerra.
-Lan prestakuntza eta orientazioa.
Halaber, heziketa ziklo honekin zuzeneko lotura duen lanbide eremuan aritua izatea frogatuz gero, ikaslea enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egin beharretik salbuetsi ahal izanen da, erabat edo zati batez.
14. artikulua
1. Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren ikasketak, Foru Dekretu honetan arautzen direnak, Batxiler tituluaren jabe izan eta Foru Dekretu honek arautzen duen sarrera proba gainditzen duten ikasleek egin ahal izanen dituzte.
2. Sartzeko probaren egitura, edukia eta kalifikazio irizpideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko ditu. Ikaslegaiak, proba horren bitartez, ikasketa hauek aprobetxamendu onez egiteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela frogatu beharko du.
15. artikulua
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan. Horrez gainera, bi proba gainditu beharko ditu: sarrera proba orokorra, non maila honetarako adimen-heldutasun nahikoa duela frogatu behar baitu, hizkuntz gaitasunen, arrazoimenaren eta Batxilergoko oinarrizko ezagupenen bitartez, eta gaitasun proba, non erakutsi behar baitu Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez egiteko berariaz eskatzen zaizkion trebetasunak dituela.
Ikastetxeek Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako heziketa zikloan sartzeko probak antolatu eta ebaluatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.
16. artikulua
1. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleak Foru Dekretu honetako 14. artikuluan ezarri den sarrera proba egin beharretik salbuetsiko dira:
-Batxilergoaren Arte modalitatean "Diseinuaren oinarriak" ikasgaia gainditua izatea, eta Batxilergoaren modalitate berberean lanbide-sail honekin zuzeneko erlazioa duten beste bi ikasgai gaindituak izatea. Azken biok Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aukeratuko ditu.
-Batxilergo Artistikoko ikasketa esperimentalak gaindituak izatea.
-Lanbide-sail bereko beste heziketa zikloren baten bitartez Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua eskuratu izana, edo eskulturaren arte aplikatuen eremuko espezialitateren batean Arte Plastikoetako gradudun titulua edukitzea.
2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko du zenbat plaza gorde ahal izanen diren artikulu honetako salbuespen kasuetan dauden ikasleentzat, eta bai plazak adjudikatzerakoan haiek egindako ikasketak nola baloratuko diren ere.
17. artikulua
Modulu bakoitzeko gehienez ere lau deialdi eginen dira, eta bi deialdi enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako eta amaierako proiekturako. Salbuespen gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aparteko deialdia ezarri ahal izanen du, ikasketak ohi bezala egitea galarazten duen eritasuna edo aintzat hartzeko beste arrazoiren bat tartean badago.
18. artikulua
Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.
Ikastetxeek Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.
19. artikulua
Ondotik adieraziko diren moduluei dagozkien ikasketetan, irakasle eta ikasle kopuruen arteko erlazioa gehienez 1/15 izanen da, arte irakastegien gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuak 44. artikuluan eta Eskulturaren Arte Aplikatuen lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak ezarri dituen irailaren 9ko 1843/1994 Errege Dekretuak ezarri duten bezala. Moduluok ondorengoak dira:
-Harri tailaketa artistikoko tailerra.
-Zur tailaketa artistikoko tailerra.
-Forjaketa artistikoko tailerra.
-Hustuketa eta moldeaketa artistikoko tailerra.
-Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinatutakoa.
-Proiektu integratua.
Gainerako moduluetan gehieneko ratioa 1/30 izanen da.
20. artikulua
Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktiko fasearen eta amaierako proiektuaren programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen helburuak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.
21. artikulua
Ikastetxeei Eskulturaren Arte Aplikatuen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai arte ikasketak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen apirilaren 15eko 389/1992 Foru Dekretuari, bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz.
Xedapen Iragankor Bakarra
Harik eta irakas-espezialitate berriak ezarri arte, Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretako Irakasleen eta Maisuen kidegoetako irakasleek, Foru Dekretu honetako II. Eraskinean ageri diren espezialitateetarik zeinetakoak izan, hari dagozkion moduluak irakasteko gaitasuna izanen dute. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beste modulu batzuk irakasteko baimena eman ahal izanen die Foru Dekretu hau aldarrikatzen denean lehengo antolamenduko ikasgai baliokideak irakasten ari diren irakasleei, baldin eta horretarako behar den prestakuntza dutela frogatzen badute.
Lehen Xedapen Gehigarria
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.
Bigarren Xedapen Gehigarria
Foru Dekretu honetako 14. eta 15. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako heziketa zikloaren ikasketak, behin gaitasun proba gainditu ondoren:
a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak dituztenak.
b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua dutenak.
c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua dutenak.
Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.
Azken Xedapenetako Lehena
Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken Xedapenetako Bigarrena
Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.
I. ERASKINA
1. Produkzio sistemaren erreferentzia.
1.1. Tituluaren identifikazioa.
Lan eskariak, pribatu zein publikoak, arte eta lanbideetan aritzeko aukera ugari eskaintzen du Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako heziketa zikloari dagokion eremuan. Izan ere, hainbat eta hainbat dira erabilera praktiko nahiz kulturaletarako edo sormena lantzeko hiru dimentsioko objektuak sortzen diharduten tailerrak, era guztietako teknika, prozedura eta gaiak darabiltzatela. Gaurregun beharrezkoa da aspaldiko tradizioa duten lanbide hauek jaso eta jorratzea, berrikuntzak eta teknologia berriak erantsiz gaurko munduari egokitzeko, arte sorkuntzaren aitzindarien artean egon daitezen.
Maila honetako teknikariak kultura egokiaz jantzita egon behar du. Batik bat, ongi ezagutu behar ditu adierazpen artistikoaren izatea eta oinarriak, eta bai sormena eta lanerako trebezia garatzeko tresnak diren irudikapen bideak ere.
Prestakuntza egokia emanen zaio proiektuen eskemak sortu, interpretatu eta edozein joera plastikori jarraikiz (tradizionala izan nahiz gaurkoa) gauzatu ditzan, eta neurgailuak eta doitasuneko elementu eta tresnak erabiltzeko gai izan dadin, ematen zaizkion ereduak jaso, handitu, txikitu edo erreproduzitzeko. Azken finean, bere lanbidean aritzeko metodo zabal eta malgua garatu ahal izateko behar dituen baliabideak eskuratuko zaizkio.
Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako heziketa zikloan dago lengoaia plastikoen oinarrizko gune nagusia. Aukerarik onenak eskaintzen dizkio ikasleari bere trebeziak berriztatzeko eta gure garaiko premiei berariaz egokitzeko.
1.2. Lanbide profilaren deskripzioa.
1.2.1. Lanbide eremua.
Maila honetako profesionala artisautza eta arte alorretako enpresa eta tailer publiko edo pribatuetan arituko da. Berauek hainbat arlo lantzen dituzte, hala nola:
-Eraikinen apainketa, zaharberrikuntza, mantenimendua eta birgaikuntza.
-Atrezzoko gaiak eta apaindurak egitea behin-behineko inguruneetarako (zine, antzerki, telebista eta abar) eta bai eszenatokiak eta bestelako antzeztoki edo agertokiak instalatzeko ere.
-Biziguneetarako ekipamenduak, nahiz ingurune naturalean nahiz hirian. Hala nola, haur-parke, haurtzaindegi eta jolas-parkeetako hiru dimentsioko objektuak, hiriko altzariak, azoka, biltzar, stand eta gizarte-kultur jardueretarako muntaketa eta instalazioak etab.
-Era guztietako joko eta jostailuak eta herri-jaietako berezko elementuak (mozorroak, erraldoi eta buruhandiak, txotxongiloak, marionetak etab.).
-Arte-objektutzat edo apaingarritzat erabili ohi diren objektu gorpuztunak egitea, nahiz xede erlijiosoetarako direnak, nahiz kirol lehiaketetako garaikurrak, enpresen opariak, dominak, oroigarrizko plakak, artisautzako manikiak etab.
-Eskultura-lanak edo haien erreprodukzioak egitea harriz, zurez zein metalez.
-Marmolezko lanak, hilarriak, oroigarrizko monumentu txikiak eta eskultura aplikatuari lotutako gainerako lanak egitea.
-Gai ezberdinez modulukako elementuak egitea apaindurak edo saretak eratzeko eta bestelako erabileretarako.
-Aurrekoez gainera, espezialitatearekin zuzeneko erlazioa duten arloetarako lan egiten duten enpresa edo tailer ertain eta txikietan jardun dezake lanbidean, baita bere kontura ere, edo kooperatiban elkarturik.
Maila honetako profesionalak gai izan behar du ondoko helburuak betetzeko:
-Goian aipaturiko ezaugarriak dituen enpresa edo tailerrean lan egitea, goragoko maila duten beste titulatu batzuen zuzeneko solaskide gisa diharduela.
-Ematen dioten informazio teknikoa eta plastikoa egokiro erabiltzea.
-Egiten duen lanaren alderdi plastikoak, teknikoak, antolamenduzkoak eta ekonomikoak egokiro baloratzea.
-Gizartearen aurrerapen teknologikoak dakartzan egoera plastiko, tekniko eta kulturaletara moldatzea.
-Bere lan-eremuan erabiltzen diren formak, materialak eta sorkuntza prozesuak ikertzea, artearen arloan jaso duen prestakuntza orekatu eta zabalaz baliaturik.
-Talde-lanean aritzea, bere eremuko prozesu plastikoak eta teknikoak koordinatzeko ardura duelarik.
-Egitarauetan parte hartzea, disziplina anitzeko langile-ekipoen barruan.
-Prototipoak sortu, landu, erreproduzitu eta zabaltzeko sistemak ezagutzea, bai joera plastikoei bai bere lanbide-eremuaren barneko lanbide guztien teknikei dagokienez.
-Beraren edo bere menpe dituen langileen ardurapean erabiltzen diren erreminta eta makinen oinarriak eta eragina ezagutzea.
1.2.2. Zeregin nagusiak:
-Erabiltzaile eta bezeroekin batera beharrizanak aztertu ondoren proposamena osatuko du, proiektuaren oinarriak ezarriko ditu eta emaitzarik onena lor dadin behar diren zehaztapen plastiko eta teknikoak emanen ditu.
-Beraren lan-taldeak egin beharreko edonolako lan edo instalazioen plangintza egiten eta haiek garatzen lagunduko du.
-Lanbide-eremu bereko espezialistek osatutako lan-taldeak koordinatu eta aholkatuko ditu eta emaitza egokia lortzeko behar den informazioa emanen die, bai talde-lan orokorrean eta bai horren atal guztietan.
-Bere ardurapean dituen ekipo eta makinen zehaztapen teknikoak arretaz aztertuko ditu eta haien mantenimendurako aldizka hartu behar diren neurriak antolatuko ditu.
-Burutu beharreko proiektuen alderdi plastiko eta ikonografikoei buruzko agiri teknikoak aztertuko ditu eta proiektuok burutzeko zein baliabide behar diren erabakiko du.
-Beraren lanbide-eremuko prozesu teknikoetan ari diren langileei aholku emanen die, eskura dagoen ekipo teknikoari eta giza ekipoari ahalik etekinik handiena ateratzeko.
-Bere ardurapeko aurreproiektuak eta maketak egiteko aholkua eta laguntza emanen du, amaierako produktua eskala errealean egiteko behin-betiko proiektua eratuta eduki arte.
-Eskulturaren arte aplikatu eta arte-lanbideen arloko tailerra edo enpresa antolatu eta zuzentzeko gai izanen da.
2.-Curriculuma
2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak:
● Bolumena duten objektuak, hala nola, eskulturak, joko eta jostailuak, eraikinen apaindurak, biziguneetarako ekipamendua, modulukako elementu apaingarriak etab., hainbat teknikaren bidez egiteko oinarrizko prozesuak aztertu eta burutzea, eskulturaren arte aplikatuen berezko eremuetan ari delarik.
● Prototipoak sortu, landu, erreproduzitu eta zabaltzeko sistemak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, bai joera plastikoei dagokienez eta bai lanbide-eremu horren barneko lanbide guztien teknikei dagokienez.
● Lanerako proposamenean aipatzen diren beharrak egokiro baloratzea, eta bai proposamenaren alderdi plastikoak, artistikoak, teknikoak, antolamenduzkoak eta ekonomikoak ere, proiektu egokia eratu ahal izateko, eta bere lanak emaitzarik hoberena izan dezan behar diren zehaztapen plastikoak eta teknikoak aukeratzea.
● Proiektua sortzen eta burutzen ari den bitartean artearen eta teknologiaren aldetik azal daitezkeen arazoak ebaztea.
● Erabiltzen diren ekipoen eta makineriaren zehaztapen teknikoak ondo ezagutzea, eta haien mantenimendurako aldizkako neurriak antolatzea.
● Lan-prozesuek ingurugiroari kalterik egin ez diezaioten aldez aurretik ezarri beharreko neurriak zein diren eta nola erabili behar diren jakitea.
● Eskulturaren arte aplikatuekin erlazioa duten formak, materialak, teknikak, sorkuntza prozesuak eta arte prozesuak ikertzea.
● Eskulturaren arte aplikatuen eremuko lanbide-jarduera arautzen eta baldintzatzen duten legeak, ekonomi esparrua eta antolamendua ezagutu eta ulertzea.
● Arloko langileak prestatu eta trebatzeko ezinbestekoak diren agiri artistiko-teknikoak aztertzea, moldatzea eta, hala behar denean, sortzea.
● Gizartea teknologiaren eta artearen arloetan aurreratu ahala sortzen diren egoera plastiko, artistiko, tekniko eta kultural berriak antzematea eta zorroztasunez baloratzea, bere kabuz ikasteko gaitasuna garatu eta lanbidean bilakaera egokia izateko bide bezala.
● Lanari etekina ateratzeko oinarrizko ezaguerak bereganatzea.
2.2. Lanbide moduluak.
1. lanbide modulua: Eskulturaren arte aplikatuen historia.
Iraupena: 128 ordu.
a) Helburuak:
● Estetikarako sena garatzea.
● Hiru dimentsioko arte aplikatua begiz eta adimenaz hautemateko gaitasuna garatzea, arte garaikidea eta bestelako adierazpide estetikoak, baita antzinakoenak ere, ongi ulertzeko abiapuntu gisa.
● Espezialitateari dagokion terminologia ikasi eta erabiltzea.
● Hiru dimentsioko lengoaia plastikoaren sorrera eta bilakaera ulertzea eta haren adierazpideak baloratzea, kontzeptu estetiko orokorrekin erlazionatuz.
● Bere espezialitatearen esparruko arte aplikatuen garapen historikoari buruzko erreferentzia zehatzak ikastea, haien sorreran zerikusia izan duten eragile kultural eta historikoak ezagutzeko. Halaber, beraiek eta gainerako lengoaia estetikoek espazioan eta denboran elkarrekin dituzten erlazioak ezagutzea.
● Joera estetiko eta historiko nagusiak bereiztea.
● Eskulturako arte aplikatuetan erabiltzen diren material nagusiak eta prozedura tekniko historikoak ezagutzea.
● Hiru dimentsioko arte aplikatuaren ezagutza teorikoa eta gauzatze teknikoa erlazionatzea, lan-planteamenduen eta disziplinarteko jardueren bidez.
● Ikasteko teknikak zabaltzea, ikaslea aztergai duen artelan, arte-aldi edo arte-estiloa ikertu, laburbildu, garatu eta kritikatzeko gai izan dadin.
● Arte-irudiak osoan iruzkintzea.
● Liburutegi, liburudenda eta informazioguneetan liburu eta agiriak bilatzea.
b) Ebaluazio irizpideak:
Alderdi hauek baloratuko dira:
● Estetikarako senaren garapen maila.
● Eskulturaren arte aplikatuei ikuspegi arrazoitu eta zientifikotik begiratzeko, denboran zehar nola aldatu diren ulertzeko eta zein inguru historiko-sozialetan asmatu eta egin diren jakiteko gaitasuna.
● Artearen arloko edozein gertakari edo agerpen arrazoiaren eta kritikaren bidez ulertzea, batez ere arte garaikidekoak eta Eskulturaren Arte Aplikatuetakoak.
● Kontzeptu plastikoak elkarrekin erlazionatu, zuzen interpretatu eta sentikortasunez atzemateko gaitasuna.
● Berariazko termino eta hitzak beti zuzen erabiltzea.
● Arteari buruzko iruzkin orokorrak: artelanaren inguru historikoa eta soziologikoa, artelanaren formaren eta esanahiaren analisia.
● Artearen aro bakoitzeko obra nagusiak ezagutzea.
● Materialak, prozedura teknikoak eta horien ahalbide estetikoak ezagutu eta baloratzea.
● Txostenak, azterlanak, dosierrak etab. egitea bakarka edo taldean. Edukia, antolaketa eta aurkezpena baloratuko dira.
c) Edukiak:
● Bolumenaren Arteen ikusizko lengoaia:
-Haren teknikak eta garrantzia historikoa.
-Eskulturaren eta beraren arte aplikatuen adierazmena eta oinarrizko terminologia.
● Figurazioa eta abstrakzioa historiaurrean:
-Forma plastikoaren sorrera.
-Eskultura eta arte aplikatuak nekazari-inperioetako kontzepzio plastikoetan.
-Kontzeptu estetiko berria: edertasuna eta errealitatearen bilaketa aro klasikoko lengoaia estetikoetan.
● Kristau ikonografia eta sinbologia eta hauen eragina Erdi Aroan.
-Apaindura-programa islamikoak: haien eragina arte aplikatuetan.
-Erlijiotasuna, Europako estetikaren bateratzaile.
-Erromaniko eta Gotikoko ikusizko sistemak.
● Humanismoaren Aroa:
-Oreka, harmonia eta proportzio kontzeptuak.
-Errenazimentuko plastikaren bereizgarriak.
-Gruteskoa eta haren eragina apainketan.
-Italianismoaren hedapena Europako eskultura eta arte aplikatuetako bertsioen bitartez, batez ere Espainiari dagokionez.
● Barrokoa, triunfalismo erlijioso eta profanoaren adierazpide gisa.
-Espazio figuratibo eskultorikoaren ikuspegi berria.
-«tses era»ren arrakasta.
-Eskulturaren arte aplikatuen berezitasunak.
● Klasizismo berria eta lengoaia modernoaren eraketa:
-Haren azalpena hiru dimentsioko arte aplikatuetan.
-Aldaketa politiko eta ekonomikoen ondorioak aro burges berrian.
-Erromantizismoa eta estilo historikoen itzulera.
-Mekanizazioaren eragina arte aplikatuetako irudikapenetan.
-Mende bukaerako joera berritzaileak.
● «Art Nouveau»:
-Haren osagai estetikoak eta bertsio nazionalak.
-Lehen abangoardiak eta lengoaia plastikoari buruzko haien ikuspegi berria.
-«Bauhaus»en postulatuak eta haien eragina Europako eta Amerikako eremu artistikoetan.
● «Art Déco» eta haren irudikapenak hiru dimentsioko arte aplikatuan:
-Bigarren Mundu Gerraren ondorengo joera plastikoak.
-Diseinua eta objektuaren lengoaia: honelako lengoaiaren eta gainerakoen arteko erlazioa.
2. lanbide modulua: Geometria deskriptiboa.
Iraupena: 128 ordu.
a) Helburuak:
● Hiru dimentsioko objektuetarako ikusmen espaziala garatzea, analisiaren eta sintesiaren metodoak erabiliz.
● Forma laua eta bolumetrikoa argiro eta zehatz adierazteko behar diren irudikapen sistemak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
● Proiektua interpretatzea beraren burutzapen materialari ekiteko.
b) Ebaluazio irizpideak:
Alderdi hauek baloratuko dira:
● Objektuaren kontzepzio eta ikuspegi espazial zuzenak.
● Grafiko garbiak egitea: krokisak, akotazioa, errotulazioa etab.
● Edozein plano tekniko interpretatu edo burutzeko gai izatea, haren funtsa atzeman eta erlazio bolumetrikoetara edo hiru dimentsioko erlazioetara itzultzeko eta alderantziz egiteko.
● Irudikapen sistema guztiei buruz ikasitakoa erabiliz irudikapen espazialak egiteko gaitasuna.
● Proiektuak bakarka edo lankidetzan eta teknika egokiak erabiliz garatzeko gaitasuna.
● Proiektua irudikatu eta garatzeko sistema edo sistema-multzo egokia aukeratzea.
● Disziplinarteko proiektua egoki garatu eta aurkeztea.
● Teknika grafikoak erabiltzea marrazkiak egiteko (tinta, kolorea, bilbeak, aerografoa etab.).
● Lanean arterako sena eta sormena erakustea.
c) Edukiak:
● Espazioaren elementuak eta lengoaia:
-Irudikapen sistemak eta haien aplikazio praktikoa.
● Forma plastikoaren deskripzioa:
-Irudikapen sistemak: diedrikoa, axonometrikoa, konikoa, plano akotatuak.
● Proiektugintza.
● Geometria deskriptiboko kontzeptuek adierazpen artistiko-plastikoan duten eragina.
● Lanen aurkezpena.
● Plano eta agirien erreprodukzioa.
● Normalizazioa.
3. lanbide modulua: Bolumena eta proiektuak.
Iraupena: 256 ordu.
a) Helburuak:
● Sentsibilitatea behar adina garatzea hiru dimentsioko arte-objektuak sortzeko eta arte-artisautzako gaien eta apainduren produkziorako bitartekoekin erlazionatutako bozeto edo prototipoak taxutzeko.
● Eskulturaren arte aplikatu eta arte-lanbideetarako eta berorien teknika eta prozeduretarako ideia espazialak sortzeko egoki den materia ezagutzea.
b) Ebaluazio irizpideak:
Alderdi hauek baloratuko dira:
● Forma sentigarriaren bidez adierazteko gaitasuna.
● Hiru dimentsioko proiektuak sortu eta garatzeko gaitasuna.
● Eskulturaren lengoaia konposizio funtzional, dekoratibo eta apaingarrietan trebetasunez erabiltzeko gaitasuna.
● Proiektu eskultorikoak, oro har, eta bereziki Eskulturaren Arte Aplikatuetakoak garatzeko ezinbestekoak diren teknikak eta materialak lanbide-mailako gaitasunez erabiltzea.
c) Edukiak:
● Hiru dimentsioko lengoaiaren elementu adierazleak.
● Errealitatea motibo gisa. Forma organikoa. Analisi eta abstrakzio prozesuak.
● Forma, funtzioa eta egitura:
-Forma, funtzio eta egiturazko alderdiak arte-objektu erabilgarrien sorreran eta garapenean.
● Espazio kontzeptua. Teknikak eta materialak espazioko konfigurazio prozesuan.
● Giza irudia eta hark arte aplikatuarekin duen erlazioa.
● Masak erreproduzitu, handitu, txikitu eta zatikatzeko sistemak. Hustuketaren oinarrien ezagutza eta erabilera praktikoa.
● Eskulturaren lengoaiaren bilakaera historikoa eta honek Eskulturaren Arte Aplikatuetan gaurregun duen eragina.
-Teknika eta material berrien sarrera.
● Hiru dimentsioko formak proiektatzeko prozesuak eta hauek tailer eta disziplina desberdinekin duten erlazioa.
-Taldean egiten diren lanak.
4. lanbide modulua: Harri tailaketa artistikoko tailerra.
Iraupena: 175 ordu.
a) Helburuak:
● Artearen arloan sortutako proiektu, maketa eta prototipoak Eskulturaren Arte Aplikatuetako kasu praktikoetan erabiltzea, kasuan kasuko tailerrarekin benetako elkarlanean, tailerraren produkzio bitartekoak kontuan harturik, tamaina naturaleko produktu burutua egiteko.
● Espezialitateak berezkoak dituen materialak ezagutzea, egungoak zein tradiziozkoak.
● Egungo eta tradiziozko materialen jokaera eta ahalbide plastikoak ezagutzea, baita haiek behar dituzten tratamendu plastikoak ere.
● Lehen esandako prototipoak edo produktu burutuak egiteko behar diren tresnak eta makineria ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
● Disziplinarteko proiektuak taldean lantzeko metodoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, kasu praktiko berari ikuspegi bateratutik heldu ahal izateko, gainerako irakas-arloekin elkarlanean. Horrela lankidetzara jotzen duen lanbide-esperientzia sustatuko da, lan praktikoan sormena eta teknologia koordinatzen dituena.
b) Ebaluazio irizpideak:
Alderdi hauek baloratuko dira:
● Erremintak eta makineria abilezia eta trebetasunez erabiltzea eta oinarrizko teknikak Eskulturaren Arte Aplikatuetako kasu praktikoei aplikatzeko gai izatea.
● Harri tailaketako tailerreko berariazko materialak lanbide gaitasunez erabiliz ahalik emaitzarik onenak lortzea.
● Gai izatea forma kasuan kasuko euskarriari dagokion gisan irudikatzeko, kontzeptu estetiko eta kultural zabalarekin.
● Lanak eta proiektuak sortzen eta garatzen parte hartzeko prest egotea eta edozein arazo teknikori ikerketa arrazoitu eta logikoaren bidez aurre egiteko gai izatea.
● Talde-lanerako metodoak erabiliz proiektugintzarako sena garatzea.
c) Edukiak:
● Harri-blokearen kontzeptua.
● Harrien egonkortasun minerala, gogortasuna eta dentsitatea.
● Mota desberdinetako harri, marmol eta material sintetikoen kubikazioa eta despiezea.
● Teknikak eta prozedurak.
● Tratamendu tekniko egokiak, erremintak eta gertuketa.
● Teknika berrien eta material berrien sarrera.
● Haien balio artistiko eta adierazmenaren ikerketa.
● Harri artifizialen lanketak eta tratamendu teknikoak.
● Disziplinarteko esperientziak taldeko gainerako tailerrekin batera.
5. lanbide modulua: Zur tailaketa artistikoko tailerra.
Iraupena: 256 ordu.
a) Helburuak:
● Artearen arloan sortutako proiektu, maketa eta prototipoak Eskulturaren Arte Aplikatuetako kasu praktikoetan erabiltzea, kasuan kasuko tailerrarekin benetako elkarlanean, tailerraren produkzio bitartekoak kontuan harturik, tamaina naturaleko produktu burutua egiteko.
● Espezialitateak berezkoak dituen materialak ezagutzea, egungoak zein tradiziozkoak.
● Egungo eta tradiziozko materialen jokaera eta ahalbide plastikoak ezagutzea, baita haiek behar dituzten tratamendu plastikoak ere.
● Prototipoak edo produktu burutuak egiteko behar diren tresnak eta makineria ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
● Disziplinarteko proiektuak taldean lantzeko metodoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, kasu praktiko berari ikuspegi bateratutik heldu ahal izateko, gainerako irakas-arloekin elkarlanean. Horrela lankidetzara jotzen duen lanbide-esperientzia sustatuko da, lan praktikoan sormena eta teknologia koordinatzen dituena.
b) Ebaluazio irizpideak:
Alderdi hauek baloratuko dira:
● Erremintak eta makineria abilezia eta trebetasunez erabiltzea eta oinarrizko teknikak Eskulturaren Arte Aplikatuetako kasu praktikoei aplikatzeko gai izatea.
● Zur tailaketako tailerreko berariazko materialak lanbide gaitasunez erabiliz ahalik emaitzarik onenak lortzea.
● Gai izatea forma kasuan kasuko euskarriari dagokion gisan irudikatzeko, kontzeptu estetiko eta kultural zabalarekin.
● Lanak eta proiektuak sortzen eta garatzen parte hartzeko prest egotea eta edozein arazo teknikori ikerketa arrazoitu eta logikoaren bidez aurre egiteko gai izatea.
● Talde-lanerako metodoak erabiliz proiektugintzarako sena garatzea.
c) Edukiak:
● Zuraren tailaketa artistikoaren adierazmena.
● Mota desberdinetako zuren ezaugarri organikoak, tentsioak, tratamendu teknikoak eta artisautzako prozedurak.
● Kubikazioa, kolaketak eta despieze espazialak.
● Teknika berrien eta material berrien sarrera.
● Talde-lanerako disziplinarteko teknologiak.
6. lanbide modulua: Forjaketa artistikoko tailerra.
Iraupena: 175 ordu.
a) Helburuak:
● Artearen arloan sortutako proiektu, maketa eta prototipoak Eskulturaren Arte Aplikatuetako kasu praktikoetan erabiltzea, kasuan kasuko tailerrarekin benetako elkarlanean, tailerraren produkzio bitartekoak kontuan harturik, tamaina naturaleko produktu burutua egiteko.
● Espezialitateak berezkoak dituen materialak ezagutzea, egungoak zein tradiziozkoak.
● Egungo eta tradiziozko materialen jokaera eta ahalbide plastikoak ezagutzea, baita haiek behar dituzten tratamendu plastikoak ere.
● Prototipoak edo produktu burutuak egiteko behar diren tresnak eta makineria ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
● Disziplinarteko proiektuak taldean lantzeko metodoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, kasu praktiko berari ikuspegi bateratutik heldu ahal izateko, gainerako irakas-arloekin elkarlanean. Horrela lankidetzara jotzen duen lanbide-esperientzia sustatuko da, lan praktikoan sormena eta teknologia koordinatzen dituena.
b) Ebaluazio irizpideak:
Alderdi hauek baloratuko dira:
● Erremintak eta makineria abilezia eta trebetasunez erabiltzea eta oinarrizko teknikak Eskulturaren Arte Aplikatuetako kasu praktikoei aplikatzeko gai izatea.
● Forjaketa tailerreko berariazko materialak lanbide gaitasunez erabiliz ahalik emaitzarik onenak lortzea.
● Gai izatea forma kasuan kasuko euskarriari dagokion gisan irudikatzeko, kontzeptu estetiko eta kultural zabalarekin.
● Lanak eta proiektuak sortzen eta garatzen parte hartzeko prest egotea eta edozein arazo teknikori ikerketa arrazoitu eta logikoaren bidez aurre egiteko gai izatea.
● Talde-lanerako metodoak erabiliz proiektugintzarako sena garatzea.
c) Edukiak:
● Forjaketa eta metal-lanketa artistikoak.
● Metalezko euskarrien tentsioa eta konpresioa.
● Gune irekiak, dinamika eta sekuentzia.
● Hari eta gainazal elastikoen sekuentzia modularra.
● Burdinaren forjaketa.
● Bilbeak eta lerro geometrikoak.
● Landare-irudiz, giza irudiz edo irudi abstraktuz osaturiko dekorazio-eskemak.
● Metalezko euskarriak. Soldadura, errematxeak, plasma etab.
● Hutsartea konposizioan.
● Tradiziozko teknikak, teknologia berriak eta material berriak.
7. lanbide modulua: Hustuketa eta moldeaketa artistikoko tailerra.
Iraupena: 175 ordu.
a) Helburuak:
● Artearen arloan sortutako proiektu, maketa eta prototipoak Eskulturaren Arte Aplikatuetako kasu praktikoetan erabiltzea, kasuan kasuko tailerrarekin benetako elkarlanean, tailerraren produkzio bitartekoak kontuan harturik, tamaina naturaleko produktu burutua egiteko.
● Espezialitateak berezkoak dituen materialak ezagutzea, egungoak zein tradiziozkoak.
● Egungo eta tradiziozko materialen jokaera eta ahalbide plastikoak ezagutzea, baita haiek behar dituzten tratamendu plastikoak ere.
● Prototipoak edo produktu burutuak egiteko behar diren tresnak eta makineria ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
● Disziplinarteko proiektuak taldean lantzeko metodoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, kasu praktiko berari ikuspegi bateratutik heldu ahal izateko, gainerako irakas-arloekin elkarlanean. Horrela lankidetzara jotzen duen lanbide-esperientzia sustatuko da, lan praktikoan sormena eta teknologia koordinatzen dituena.
b) Ebaluazio irizpideak:
Alderdi hauek baloratuko dira:
● Erremintak eta makineria abilezia eta trebetasunaz erabiltzea eta oinarrizko teknikak Eskulturaren Arte Aplikatuetako kasu praktikoei aplikatzeko gai izatea.
● Hustuketa eta moldeaketa tailerreko berariazko materialak lanbide gaitasunez erabiliz ahalik emaitzarik onenak lortzea.
● Gai izatea forma kasuan kasuko euskarriari dagokion gisan irudikatzeko, kontzeptu estetiko eta kultural zabalarekin.
● Lanak eta proiektuak sortzen eta garatzen parte hartzeko prest egotea eta edozein arazo teknikori ikerketa arrazoitu eta logikoaren bidez aurre egiteko gai izatea.
● Talde-lanerako metodoak erabiliz proiektugintzarako sena garatzea.
c) Edukiak:
● Hustuketa eta moldeaketa.
● Tradiziozko erremintak eta metodo teknikoak.
● Forma positiboaren eta negatiboaren lengoaia.
● Moldeak eta kontramoldeak.
● Bolumen ahurraren eta ganbilaren plastika.
● Molde zurrunak eta malguak.
● Teknologia berriak eta material sintetikoak.
8. lanbide modulua: Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinatutakoa.
Iraupena: 192 ordu.
Modulu honen xedea ondokoa da: curriculuma lanbide profilaren ezaugarri bereizgarriak erasoz osatzea, ikastetxearen ingurune sozioekonomikora moldatzeko.
Aurreko puntuan aipatu diren ezaugarri bereizgarriak erdietsi beharreko helburuetan zehaztuko dira. Helburuok eskulturaren lanbide-eremuan tratamendu berezia edo/eta sakonkiago aztertzea behar duten azpisektore, teknika eta produktuei dagozkie; besteak beste, ondokoak dira:
-Joera plastikoen ezagutza sendotzea eta nortasun artistikoa garatzea, interpretatzeko, konposizioak egiteko, diseinatzeko eta sortzeko gaitasunak areagotuz.
-Zikloko tailerrekin zerikusia duten arte-eremuetan teknika, produktu eta diseinu berriak azaldu ahala beroriek aztertzeari ekitea. Zikloko tailerrak honakoak dira: harri tailaketa artistikoa, zur tailaketa, forjaketa, eta hustuketa eta moldeaketa.
Goian proposatu diren helburuak edukietan zehaztuko dira; horrez gainera, garatzen diren ikasketen alderdi bereziak bermatzeko orientabide, gidalerro eta zehaztapenetan ere gauzatuko dira. Eduki horiek irakatsi ahal izateko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren manuzko baimena eskuratu beharko da.
Ikasturtea hasi baino lehen, aski denboraz, ikastetxeak modulu honi dagokion curriculum proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Ikasketak eta Ikastetxeak antolatzeko Zerbitzuari), baimena eskatzeko.
Proposamenak ondoko atal hauek izanen ditu:
a) Lanbide profilak ikastetxearen ingurune sozioekonomikoarekiko dituen ezaugarri bereizgarrien identifikazioa, berorien bidezkoketa, aurreikusten den bilakaera etab.
b) Curriculuma, lortu beharreko helburuetan zehaztua, ebaluazio irizpideak eta edukien zerrendaketa. Curriculumaren antolamendua modulu guztietarako ezarririk dagoena izanen da.
9. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.
Iraupena: 75 ordu.
Lehen blokea lanbide-informazioak osatzen du. Ikastetxean arlo horretan ari den irakasleak irakatsiko du. Edukiek atal orokor bat dute. Honen bidez ikasleak ongi ezagutu behar du lan eta osasun baldintzen esparru juridikoa, eta bai, lana besteren kontura nahiz norberaren kontura egin, kontratuzko lan-harremanek sortarazten dituzten eskubide eta betebeharrak ere. Gainera, bere lanbide profilari dagokion lanpostua bilatzeko edo/eta bere burua enplegatzeko orientabideak emanen zaizkio.
Bigarren blokean ikastetxetik kanpoko adituen kolaborazioak jasoko dira. Ikasleei gizarte, lan, kultura eta teknikaren errealitatea erakutsiko zaie, beraien espezialitatea ardatz duten eduki teoriko eta praktikoak irakatsiz. Bide horretan interesgarria izanen litzateke hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak edo tailerrak egitea, lanbide elkarte eta kolegioen, arte-kritikarien zein teknologia berrietako edo sorkuntzaren arloko profesionalen eskutik.
Ikastetxeek antolatuko dituzte adituen kolaborazioak. Horretarako denbora malgutasunez banatuko dute, beti ere, bloke honetan ezarritako denbora-mugak zainduz. Moduluaren irakaslea arduratuko da adituak bilatu eta haien kolaborazioa antolatzeaz.
a) Helburuak.
● Estatu espainiarreko legeria eta arauteriari buruzko oinarrizko ezagutza hartzea.
● Lanaren lege-esparrua eta lan-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta kontratazioaren modalitateak bereiztea.
● Enpresa txikia edo ertaina administratu eta kudeatzeko edo langile autonomo gisa lanbidean aritzeko jakin behar diren lege, ekonomia eta gizarte alderdiak ikastea.
● "Hartzekoen kitapen" batean parte hartzen duten kontzeptu desberdinak interpretatzea.
● Espezialitatea arautzen duten legeen funtsak ikastea. Espezialitatean erabiltzen diren tresnak, juridikoak nahiz enpresa- eta lanbide-eremuetakoak, behar adinako trebetasunez erabiltzea.
● Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, haietan eragina duten aldagaiak identifikatzea eta hauen aldakuntzek izaten ahal dituzten ondorioen berri ematea.
● Aldagai sozioekonomiko desberdinak eta berauek Nafarroakoekin duten erlazioa ezagutzea.
● Lanbideari dagozkion gaitasunak, interesak eta ibilbide profesional egokiena identifikatzea.
● Sektoreko enpresa baten antolamendua eta egoera ekonomika aztertzea, enpresan agintzen duten parametro ekonomikoak interpretatuz.
● Besteren edo norberaren konturako lanpostua lortzeko bideak eta tokiko, Estatuko eta erkidegoko erakundeek horretarako ematen dituzten laguntzak ezagutzea.
● Arrisku-faktoreak gutxitzeko eta haiek osasunari eta ingurugiroari sortzen dizkieten ondorioak murrizteko aurrearreta edota babeseko jarduketak zehaztea.
● Lan-osasuna aintzat hartzea, bai bizi-kalitatea bai produkzio-jardueraren emaitzen kalitatea haren menpe daudela jabetuz.
● Zereginak taldean egiteko gai bihurtzea, lankidetasuna, elkartasuna eta talde-lanerako joera landuz.
● Enpresa txiki edo ertaina antolatzeko eta haren produktuak merkaturatzeko oinarriak ikastea, enpresan esku hartzen duten faktore hauek kontuan hartuz: produkzio eta banaketaren ingurukoak, merkataritzako harremanak, eta lege, gizarte eta lan arloetako faktoreak.
b) Ebaluazio irizpideak.
● Osasunak eta ingurugiroak jaso ditzaketen kalteak sailkatzea, batetik ondorioen arabera eta bestetik arrisku-eragile ohikoenen arabera.
● Produkzio sektore honetan dauden lan-kontratazio desberdinak ezagutzea, hain zuzen ere indarreko legeriak bideratzen dituenak.
● Norberaren konturako langile izateko behar diren agiriak identifikatu eta zuzen betetzea eta beharrezko baliabideak bilatzea.
● Lanaren lege-esparrua interpretatzea, eta lan-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.
● Lan-arloko zuzenbideko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europar Batasuneko gidalerroak, Taldeko Lan Hitzarmena), berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.
● Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak ezagutzea.
● Ekonomiako informazio orokorrak abiaburutzat hartuta:
-Magnitude makroekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta horien arteko erlazioak aztertzea.
-Enpresaren aldagai ekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta interpretatzea.
● Enpresa baten memoria ekonomikoa abiaburutzat hartuta:
-Horretan parte hartzen duten aldagai ekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta interpretatzea.
-Enpresaren finantza egoera zehazten duten oinarrizko ratioak kalkulatzea eta interpretatzea (finantza autonomia, kaudimena, bermea eta ibilgetuaren finantzaketa).
-Enpresak finantzatzeko bideak adieraztea.
Gainera, ondokoak baloratuko dira:
-Blokeetan gaika multzokatu diren funtsezko kontzeptuak atzemateko gaitasuna frogatzea, horretarako proposatuko diren lan eta saioak eginez.
-Ikasgaiari arreta ematen zaiola erakustea, lanerako eta parte hartzeko gogoa agertuz.
-Ekonomia, lana, "marketing" eta merkadoteknia, arlo juridikoa eta enpresa-arloa aztergai dituzten edukiak lantzean berariazko terminologia zuzen erabiltzea.
-Lanbide-eremu hau eraentzen duten berariazko arauen balorazio argudiatua azaltzea.
-Adituen eskutik hitzaldi, solasaldi, mintegi edo tailerrak egiten direnean, Ikastetxean "Lan prestakuntza eta orientazioa" irakasten duen irakasleak eginen du ebaluazioa, ondorengoak kontuan hartuz: ikasleen partehartzea, egin dituzten esperientziak, hala denean, eta ikasle bakoitzak koadernoan idatzitako oharrak.
c) Edukiak.
● Lan- eta lanbide-harremanen esparru juridikoa:
-Lan-arloko zuzenbidearen oinarrizko alderdiak: naziokoa eta Batasunekoa.
-Lan-kontratua.
-Soldata eta lanaldia.
-Kontratuaren aldaketa, etendura eta iraungipena.
-Berariazko arauak: Lanbide-eremua: dimentsioak, elementuak eta harremanak.
-Gizarte Segurantzako Espainiako sistema.
-Lan-ordezkaritza eta taldeko negoziaketa.
● Lan-osasuna:
-Laneko baldintzak eta segurtasuna. Lan-osasuna eta bizi-kalitatea. Ingurugiroa eta haren artapena.
-Lanbidearen arriskuak eta kalteak: arrisku eragileak.
-Lanbidearen arrisku eta kalteen aurkako babes eta aurrearreta neurriak. Azterketa, ebaluazioa eta jarduteko proposamena.
-Lehen laguntzak enpresan.
● Lanpostura iristeko sistemak:
-Lan-merkatua. Egitura. Tokiko, nazioko eta Batasuneko ikuspegiak.
-Lanbideratzeko teknikak eta horretarako laguntza ematen duten erakundeak.
-Norberaren kontura lan egiteko ekimenak: Autoenplegua: prozedurak eta bitartekoak.
-Nork bere lan-ahalbideak eta interesak aztertu eta ebaluatzea: nork bere burua ezagutzeko teknikak. Autokontzeptua. Hobekuntzarako teknikak.
-Lanpostu publiko eta pribatuak bilatu eta eskuratzeko teknikak.
-Bazterkeriarik gabeko gizarteko ohiturak. Berdintasunaren aldeko egitarauak.
-Prestakuntza/profesionalizazioaren bideak.
-Erabakiak hartzea.
● Ekonomia eta merkadotekniako oinarrizko kontzeptuak:
-Ekonomiako oinarrizko kontzeptuak.
-Makroekonomiaren ikuspegi panoramikoa; aldagai makroekonomikoak eta adierazle sozioekonomikoak.
-Trukea eta merkatua. Produkzioa eta elkarrekiko menpekotasun ekonomikoa. Joerak eta jokabideak.
-Nazioarteko ekonomia. Ekonomia globala eta Europar Batasuna.
-Ekonomiaren nondik-norakoak Nafarroako Foru Komunitatean.
● Merkataritzako zuzenbidea eta enpresa zuzenbidea:
-Merkataritzako zuzenbidea: kontzeptua; merkataritzako egintzak; merkatari motak.
-Enpresa eta haren antolaketa: enpresaren egitura, antolaketa, izaera eta kultura.
-Gizarte zibila: gizarte irregularra.
-Merkataritza enpresen eredu juridikoen deskripzioa: merkataritzako sozietateak.
-Gizarte-ekonomiako enpresak: lan-sozietate anonimoak eta lan elkartuko kooperatiba sozietateak.
-Irabazasmorik gabeko erakundeak: elkarteak eta fundazioak. Partaidetzako kontuetako kontratua.
-Banako enpresaria: enpresa jarduerari ekiteko tramiteak. Bideragarritasuna. Finantzaketa egitarauak eta enpresei laguntza ematekoak.
● Enpresa txiki eta ertainaren administrazioa eta kudeaketa:
-Oinarrizko agiriak eta kontabilitateko tekniken oinarrizko ezagutza.
-Betebehar juridikoak eta zerga betebeharrak. Zerga zuzenbidea: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (B.E.Z.), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (P.F.E.Z.) eta Sozietateen gaineko Zergaren oinarrizko nozioak. Zerga lizentzia.
-Agiriak betetzea eta zerga egutegia: B.E.Z., P.F.E.Z., Sozietateen gaineko Zerga.
● Berariazko zuzenbidea:
-Artelanen arloko legeria: azalpen historiko laburra, aurrekariak eta bilakaera. Oinarrizko arauteria.
-Asmakarien babesa: patenteak eta erabilgarritasun ereduak.
-Diseinuaren babesa: jabetza intelektuala eta egile-eskubideak. Jabetza intelektualaren erregistroa. Erakunde kudeatzaileak. Industri jabetza. Eredu eta marrazki industrialak eta artistikoak. Erregistroa eta erregistro prozedura.
-Berrikuntzen nazioarteko babesa.
-Ikur bereizgarriak: marka, errotulua eta merkataritza-izena.
-Publizitateari buruzko legeria.
9. modulua: Proiektu integratua.
Iraupena: 150 ordu.
a) Helburuak:
● Diseinuari buruzko funtsezko ezagupenak bereganatzea, ondokoak landuz: formaren azterketa, lan-metodologia eta eskulturaren arte aplikatuetako objektuak diseinatzeko berariazko arauen garapena.
● Bereganatutako ezagupen tekniko eta artistikoak lanbideko jarduerari dagozkion zereginetan aplikatzea, beti ere lan-errealitatearen arabera jokatzen saiatuz.
● Fabrikaziorako benetan balio duten proiektuak egitea, zikloan eskuratutako ezagupen eta gaitasunak erabiliz.
● Lanean sormena, arterako sena eta ekimena garatzea.
b) Ebaluazio irizpideak:
Alderdi hauek baloratuko dira:
● Sormena, ikertzeko gaitasuna eta arterako sena egokiro lantzea.
● Funtsezko kontzeptuak eta metodologia diseinuan zuzen erabiltzea.
● Objektu diseinatua kritikatu eta aztertzeko gaitasuna egokiro garatzea.
● Proiektuaren alderdi artistikoak eta sormenari dagozkionak lantzea.
● Proiektua irudikatu eta garatzeko aukeratutako sistema edo sistemak egokiro eta zuzen aplikatzea.
● Kalitateko proiektua oinarri duten lanak egitea.
● Lanak egoki aurkeztea.
c) Edukiak:
● Proiektugintza eta diseinuaren teoria:
-Proiektugintza. Sarrera:
-Diseinuaren eta Diseinu Proiektuaren definizioak.
-Proiektugintzaren ezaugarriak.
-Proiektatzen diren produktuen ezaugarriak.
-Arazoen tipologia.
-Diseinuaren Teoria. Sarrera:
-Diseinuaren Teoriaren garapena.
-Diseinuaren disziplina-teoria.
-Produktuaren funtzioen definizioa: funtzio estetiko-formalak; adierazpen funtzioak; funtzio sinbolikoak.
-Joera berriak Diseinuaren Teorian.
-Proiektuen azterketa eta kritika.
● Proiektugintzaren metodologia:
-Proiektua antolatzeko prozesuaren eredua:
-Problemaren aurkezpena eta egituraketa: baldintza edo beharkizunen azterketa; problemaren eta helburuaren definizioa.
-Proiektugintza edo proiektuaren garapena: hautabideen prestaketa; balorazioa, erabakia eta hautapena.
-Proiektuaren aurkezpena: deskripzio sintetikoa; fitxa teknikoa; dokumentazioa.
-Metodologiako joera berriak.
● Proiektuen definizio eta garapenaren azterketa:
-Proiektuaren metodoa eta egitura: eskulturaren arte aplikatuetako proiektuen planteamendu, garapen eta aurkezpenen kritika.
-Eskulturaren arte aplikatuetako objektuen eta objektu-multzoen azterketa.
-Forma eta funtzioa: proiektu jakinen forma, funtzio, burutzapen eta testuinguruaren kritika.
● Pieza eta multzo desberdinetan gauza litezkeen proiektu gero eta konplexuagoak taxutu eta garatzea:
-Eskulturaren arte aplikatuetako proiektu- proposamenetarako egokiak diren proiektugintza metodoak aplikatzea.
-Berariaz bete behar diren beharkizunak, alderdi hauek kontuan hartuta: erabilera, funtzioa, egitura, teknika eta produkzioa, ekonomia, merkatua, forma, identifikazioa eta legeria.
-Hautabideak prestatzea.
-Proiektugintzan sormena lantzeko metodoak eta teknikak.
-Eskulturaren arte aplikatuetako proiektuen irudikapen grafikoa: bozetotik behin-betiko marrazkira. Proiektuak bildu behar dituen planoen konposizioa eta egitura: proiektuaren lengoaia grafikoa: proportzioa, simetria eta egitura. Formaren haziera. Bionika, antropometria eta ergonomia: beroriek forman duten eragina; espezialitate honetako piezen bozetoak eta konposizioak egiteko material, teknika eta prozedura grafiko egokiak; diseinu lagundurako programa egokiak: saiakuntzak 2D eta 3Dko sistema grafikoekin eta modelatzeko sistemekin, animazioa, ofimatika eta irudiaren artxibaketa; irudi finkoa eta irudi mugikorra, eskulturaren arte aplikatuetako proiektugilearen tresnak diren aldetik.
-Irudikapen bolumetrikoa proiektuan: saiakuntzak eta proiekturako eredu edo prototipo egokien eraketa.
-Proiektuaren agiriak: eskulturaren arte aplikatuetako proiektuaren memoria, bibliografia eta fitxa teknikoa.
● Talde-lanaren antolaketa eta kudeaketa:
-Zereginen banaketa.
-Plangintza: faseak eta denboraren banaketa.
-Lan-azpitaldeak eta lidergoa.
2.3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.
Iraupena: 50 ordu.
a) Helburuak:
● Lanbidearen errealitatea aintzat hartzea prestakuntza akademikoa osotzeko, nork bere mailari dagokion lan-eginkizuna betez.
● Lan-mundua eta bertako gizarte-harremanak, lan-harremanak eta harreman teknikoak bertatik bertara ezagutzea.
● Ikastetxean ikasitakoa enpresa eta lanaren errealitatearekin erkatzea.
● Lanbidean aritzeko jakingarriak diren gauzak ezagutzea enpresarekiko harremanen bidez, bai norberaren espezialitateari dagozkionak eta bai merkatuko egoera eta harremanak, arte eta kulturako joerak, lanaren antolaketa eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresaren harremanak eta abar.
● Bereziak, garestiak edo berriak direlako Ikastetxean eskura ez dauden tresna, erreminta, aparatu eta makinen teknikak ikastea.
● Produkzioaren faseetan eraginkor parte hartzea tutore edo zuzendariak gidatuta.
● Ikastetxeetako prestakuntza teoriko eta praktikoan eskuratutako ezagupen eta trebetasunak aplikatzea.
● Lan-munduan eta enpresako sistema teknikoan eta gizartean sartzea.
b) Ebaluazio irizpideak:
● Norberaren jarduerak lantokiko produkzio sisteman duen eragina aztertzea.
● Lana antolatzea, aurretik hartutako jarraibideei lotuz, lehentasunaren araberako hurrenkeran eta kalitate eta segurtasun irizpideei jarraikiz.
● Agindutako lana kalitate eta segurtasunarekin eta ezarritako epean egitea.
● Lankideekin koordinaturik aritzea eta aurreikusi gabeko aldaketa, beharrizan edo arazoak beraiei jakinaraztea.
● Lanlekua garbi eta txukun edukitzea arriskuak baztertzeko.
● Enpresak ezarriak dituen kalitaterako sistema eta arauak aplikatzea.
● Prozesuetatik sortzen diren kalitate-akatsak eta hauen eragileak identifikatzea.
● Lantokian arduraz jokatzea eta enpresako ingurune teknikora eta gizartera biltzea.
● Norberaren babeserako eskura dauden tresnak erabiltzea.
● Makina, instalazio eta ekipoak babesteko gailuak erabiltzea.
● Proposaturiko lanari ekimenez heltzea eta plastika eta estetikarako senaz egitea.
c) Edukiak.
● Egin beharreko prozesuen zehaztasun teknikoak eta ezaugarriak.
● Prozesuaren informazio teknikoa: fabrikazio sistema, bitartekoak, lan-orria.
● Makina, erreminta eta tresnak prestatu eta prest jartzea.
● Lanaren fase bakoitzean erabiliko diren prozedurak hautatzea.
● Bereziak, garestiak edo berriak direlako ikastetxean eskura ez dauden ekipo eta makinak erabili eta mantentzea.
● Produkzio prozesuetan segurtasun eta higieneari buruzko arauak aplikatzea: norberarenak, instalazio, makina eta tresnenak.
● Prozesu osoan eta haren fase bakoitzean egiten diren produktuen kalitatea kontrolatzea.
● Material, makina eta ekipoen anomalia eta matxurak eta hauen eragileak antzematea.
● Harremanak enpresako ingurune teknikoan eta gizarte-ingurunean.
2.4. Amaierako proiektua.
Iraupena: 115 ordu.
a) Helburuak
● Egiaztatzea ikasleak jabetu direla ikastetxean burututako ikasketen bidez eskuraturiko ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez eta horiek integratu, sinkretizatu eta erabiltzeko gauza direla.
● Egiaztatzea gauza direla lanbide jarduera garatzeko Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako espezialitateari dagokion alorrean.
b) Ebaluazio irizpideak.
Hurrengo atalak ebaluatuko dira:
1. Informazioa eta komunikazioa:
● Azterketa Historiko-Artistikoa.
● Memoria.
● Lekukotasun grafikoa.
2. Errealizazioa.
Epaimahaiak zehaztuko ditu amaierako proiektu bakoitza ebaluatzeko berariazko irizpideak; horiez gain, orokorrean hurrengoak ezarri dira:
● Kalitatea errealizazioan eta publizitate grafikorako tekniken aplikazioan.
● Sentikortasun artistiko-plastikoa, espezialitatean erakutsi beharrekoa.
● Ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez jabetzea eta horiek erabiltzea.
● Lanbide jarduerarako gaikuntza grafika publizitarioaren alorrean.
c) Edukiak.
Amaierako proiektua egitea Eskulturaren Arte Aplikatuen alorreko produktu bat edo gehiago asmatu eta sortzea da, produktu isolatu zein multzo gisa.
Amaierako proiektuak hurrengo edukia izanen du:
1. Informazioa eta komunikazioa:
● Azterketa historiko-artistikoa, proiektuaren xede den obraren nondik-norakoak azaldu eta Arte Plastikoen testuinguruan kokatuko duena, produkzio artistiko eta garaikideekin eta aurrekari estetikoekin erlazionatuz, argi eta zehatz azalduz lana egiteko erabilitako teknikak, eta lanak eskaintzen dituen ekarpenak edo berezitasunak azpimarratuz.
● Memoria, zeinetan produktua burutzeko prozesu eta faseen azterketa eginen den. Gutxienez hurrengo alderdiak bilduko ditu:
-Komunikaziozkoak: bete behar diren gizarte- eta funtzio-beharrak.
-Estetikoak: Harmonia, oreka, sentikortasuna eta sormena.
-Teknikoak: materialak, prozesuak, zereginak eta epeak, amaierako produktua egiteko behar direnak, eta kalitatearen kontrolerako zehaztapenak.
-Ekonomikoak: amaierako produktua burutzeko behar diren kostuen kalkulua, bitartekoak optimizatzea eta errentagarri bihurtzea.
● Amaierako lana burutu arteko lan-etapa guztien lekukotasun grafikoa eskaintzea: bozeto eta maketak aukeratu eta katalogatzea, informazio teknikoaren eta zehaztapenen taulekin batera; baitaere, beharrezkoa izatera, proiektuen erakusketaren katalogoak, muntaketa eta antolaketa proposatzea.
2. Errealizazioa:
● Proiektuaren xede den lan grafikoa eta amaierako arteak burutzea, eta unitate sorta mugatua produzitzea, proiektuaren garrantziaren eta Epaimahaiaren zehaztapenen arabera.
2.5. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.
1. Eskulturaren arte aplikatuen historia 128 4 1.
2. Geometria deskriptiboa 128 4 1.
3. Bolumena eta proiektuak 256 8 1.
4. Harri tailaketa artistikoko tailerra 175 7 2.
5. Zur tailaketa artistikoko tailerra 256 8 1.
6. Forjaketa artistikoko tailerra 175 7 2.
7. Hustuketa eta moldeaketa artistikoko tailerra 175 7 2.
8. Ikastetxeak diseinaturiko modulua 192 6 1.
9. Lan prestakuntza eta orientazioa 75 3 2.
10. Proiektu integratua 150 6 2.
11. Enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea 50 Lanaldian. 2.
12. Amaierako proiektua 11 5 2.
III. ERASKINA. Eskulturaren Arte Aplikatuetako moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleak
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko Maisuen kidegoko funtzionarioek irakatsiko dituzte ziklo hauetako moduluak, Eraskin honetako (A) zutabean agertzen den moduluak espezialitateei esleitzeko moduaren arabera.
Hala eta guztiz ere, ikastetxean eskura dauden baliabideen aprobetxamendua optimizatzeko eta ikastetxea bera behar bezala antolatzeko, modulu horietako eskolak beste espezialitate batzuetako funtzionarioek ere eman ahal izanen dituzte, (B) zutabean azaltzen denaren arabera, baina horrek ez du inongo eraginik izanen irakasleak espezialitate horiei atxikitzeko.
IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK
M O D U L U A K
(A) (B)
1. Eskulturaren arte aplikatuen historia.A.P.D. Irakaslea:
● Zeramikari buruzko Kultura Orokorra
● Artearen Historia
● Artearen eta Zeramikaren Historia
2. Geografia deskriptiboa.A.P.D. Irakaslea:
● Marrazketa Lineala
3. Bolumena eta Proiektuak.A.P.D. Irakaslea:
● Moldeaketa eta hustuketa
● Gaztelako imajinagintza
● Irudien moldeaketa
● Moldeak
● Apaingarria eta Irudia
4. Harri tailaketa artistikoko tailerra.A.P.D. Tailer Maisua:
● Harri eta Zur Tailaketa
● Tailaketa
● Zur Tailaketa
● Harri Tailaketa
● Apaindurazko Tailaketa
5. Zur tailaketa artistikoko tailerra.A.P.D. Tailer Maisua:
● Harri eta Zur Tailaketa
● Tailaketa
● Zur Tailaketa
● Harri Tailaketa
● Apaindurazko Tailaketa
6. Forjaketa artistikoko tailerra.A.P.D. Tailer Maisua:
● Forjaketa eta Metal-lanketa Artistikoak.
● Sarrailgintza Artistikoa
● Sarrailgintza eta Forjaketa
● Forjaketa eta Sarrailgintza
● Metal-lanketa eta forjaketa
● Metal-lanketa artistikoa
● Forjaketa eta metal-lanketa
● Forjaketa eta Galdaketa
● Forjaketa Artistikoa
● Errementaritza.
7. Hustuketa eta moldeaketa artistikoko tailerra.A.P.D. Tailer Maisua:A.P.D. Tailer Maisua:
● Hustuketa. Molde zeramikoak eta trokelgintza
● Hustuketa eta Moldeaketa
● Dekorazio arabiarra
● Esgrafiatua
● Moldeaketa
8. Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinatutakoa. (1)A.P.D. Irakaslea:
● Marrazketa artistikoa
9. Lan prestakuntza eta orientazioa.A.P.D. Irakaslea:
● Usadiozko Zuzenbidea
● Industri Antolaketa
10. Proiektu integratua. (1)
(1) Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako Teknikariari dagokion Heziketa zikloko lanbide moduluetan irakasteko eskumena duten espezialitateak.