(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Arte Plastikoak eta Diseinua :
      • 243/1998 Foru Dekretua, abuztuaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Autoedizioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

243/1998 Foru Dekretua, abuztuaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Autoedizioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena

 

(1998ko 136. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 13an)

Atarikoa

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren Titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak dira aipagai. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ziren; dekretu horren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Diseinu Grafikoaren lanbide-sailekoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen irailaren 1eko 1386/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-10-7ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen koalifikazioa ziurtatzea, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, bai eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa.

Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.

Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa eredu honen giltzarrietakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emango diote ikasleari hasiera-hasieratik lan merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.

Heziketa zikloetako heziketa modularraren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lanbide jardueran azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide jarduerari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako lanak argi erakutsi behar du ikasleak lortu dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak egiten ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak (1997-2-17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) xedatu zuena.

Autoedizioaren arloko Arte Aplikatuetako eta Diseinuko teknikariaren lanbide tituluak erantzuna izan nahi du prestakuntzak dituen beharrentzat, lanbide eremu hauetan aritzeko:

-Autoedizio-enpresa, fotokonposizio-tailer, moldiztegi eta abarretan.

-Diseinu grafikoko estudioetan.

-Garrantzitsuak eta kudeaketa handikoak diren enpresetan edo erakunde publikoetan, horrelakoek argitalpen-saila izaten baitute beren argitalpenak egiteko (txostenak, balantzeak, aldizkariak, aurkezpenak, enpresa-aldizkariak, memoriak etab.).

-Argitalpenen munduan: eguneroko prentsa, aldizkariak, liburuak.

-Profesional lokabe gisa ere lan egin dezake, diseinu grafikoaren oinarrizko arazoei aurre egiteko gaitasuna baitu.

Maila honetako profesionalak autoedizioaren lanbide-arloarekin erlazioa izan eta artisau- edo arte-lanak egiten dituzten enpresa edo tailer txiki, ertain eta handietan lan egiten ahal du, publikoetan nahiz pribatuetan.

Profesional lokabe gisa ere lan egin dezake, edo kooperatiban elkartutako profesional gisa.

Autoedizioko teknikariaren tituluari dagokion profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak lan teknikoaren koalifikazio beharrei erantzun behar die, eginkizun hauek betetzeko:

-Autoediziorako eta diseinu grafikorako sistema informatikoak eta programak erabiltzea.

-Diseinu grafiko, konposizio, tipografia eta maketagintzako oinarrizko arazoak ebaztea.

-Aurkezpen grafikoak eta infografia.

-Inprimaketa prozesuak ezagutu eta kontrolatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko abuztuaren hamazazpiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa, dekretatu dut:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Autoedizioko teknikariaren tituluari lotutako Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Autoedizioko teknikariaren heziketa zikloa Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko erdi mailako berariazko heziketan sartu behar da, Diseinu Grafikoa deritzon lanbide-sailari dagokion heziketan, hain zuzen, eta 950 orduko iraupena du.

3. artikulua

Autoedizioko zikloak, Diseinu Grafikoaren lanbide-sailari dagokion ikasketa zikloa denez, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:

-Kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein kulturaren agerpide gisa duten garrantziaz jabetzeko, sormena eta arterako sena garatzeko eta horrek guztiak lanbidean ematen dizkion aukerez ohartzeko gai izateraino.

-Autoedizioko teknikariaren tituluari dagokion lanbide gaitasuna hartzea, behar besteko gaitasuna eta ezagutza garatuz bai lanbide jardueran azalduko zaizkion arazo guztiei aurre egiteko eta bai prozesu teknikoen eta joera artistikoen bilakaerari bere burua egokitzeko ere.

4. artikulua

Autoedizioko zikloak, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko erdi mailako ikasketa zikloa den aldetik, ikaslea ondoko helburuok lortzeko prestatu behar du:

-Egokitasun teknikoa eta adierazkortasuna biltzen dituzten obrak proiektatu eta egitea, nortasun artistikoa, ahalmenak eta kultura plastikoa garatuz.

-Goragoko mailako profesionalen proiektuak interpretatu eta burutzea.

-Errealizazio-prozesu tekniko eta artistikoak koordinatzea.

-Erabili beharreko materialen portaera eta ezaugarri teknologikoak ezagutu, ulertu eta menperatzea, eta bai bere arte- eta lanbide-jarduerari dagozkion prozesu teknologikoak ere.

-Formak ikertzeko gaitasuna disziplina anitzen ikuspegietatik garatzea.

-Lan harremanetan eta enpresan eragina duten antolakuntza, ekonomi eta lege alderdiak ezagutzea, langile autonomo nahiz soldatapeko gisa lanbide eremuan sartzeko prest egoteko.

5. artikulua

1. Ikastetxeko ikasketak moduluka antolatuko dira.

2. Foru Dekretu honetan xedatu denaren ondoreetarako, "modulu" kontzeptua apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri diren "ikasgai teoriko", "ikasgai teoriko-praktiko" eta "eskola praktiko" kontzeptuen baliokidetzat hartuko da, Errege Dekretu horrek ezarri baititu Arte Irakastegiek bete beharreko gutxieneko baldintzak.

6. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, amaierako proiektua, iraupena, helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak Foru Dekretu honetako I. Eranskinean ezarri dira.

7. artikulua

Autoedizioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak honela antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

-Arte eta irudi grafikoaren historia.

-Autoedizioa.

-Diseinu grafikoaren funtsak.

-Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

-Lan prestakuntza eta orientazioa.

-Proiektu integratua.

2. Lantokietako prestakuntza:

-Prestakuntza praktikoa enpresa, estudio edo tailerretan.

3. Amaierako lana.

8. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu duena betetzeko, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko heziketa zikloen curriculumak barne hartu behar ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak. Berauek titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan praktikak eginez burutzen ahal dira, eta bai lan profesionalak eginez ere, nahiz zuzendaritza akademikoaren pean eta curriculumaren barruan, nahiz nazioko eta nazioarteko trukaketa-programen esparruan.

2. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak ondoko helburua izango du:

-Curriculumeko moduluei dagozkien ezagupenak, trebeziak eta abileziak osatzea.

-Foru Dekretu honetako 3.º eta 4.º artikuluetan ezarri diren helburu amankomunak eta Autoedizioko heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzea.

3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea antolatu eta ebaluatzeko, kontuan hartuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarri zuena, agindu horrexek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.

9. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, ikasleek, zikloko moduluak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko dute titulua eskuratu ahal izateko, eta curriculumean zehaztuko dira proiektuaren nondik-norakoak. Amaierako proiektu horretan ikasleak frogatu egin beharko du bere espezialitateko lanbidean aritzeko eskatzen zaizkion ezagupenak eta metodo zientifiko zein artistikoak erabiltzeko gaitasunak bereganatuak dituela.

2. Amaierako proiektu gisa, ikasleak Autoedizioaren arloko lana eginen du, horren nondik-norakoak azaltzen dituen memoriarekin batera.

10. artikulua

Diseinu Grafikoaren lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari tituluak ezarri zituen irailaren 1eko 1475/1995 Errege Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betetzeko, amaierako lana egin eta ebaluatzeko erabili beharreko prozedura Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarritakoari lotuko zaio, agindu horrek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazioa eta kreditazio akademikoa.

11. artikulua

Autoedizioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua erdiesteko ikastetxeko ikasketen modulu guztiak gainditu beharko dira, eta bai enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua ere.

12. artikulua

Autoedizioko erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako helburuak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen moduluak:

-Autoedizioa.

-Lan prestakuntza eta orientazioa.

Halaber, heziketa ziklo honekin zuzeneko lotura duen lanbide eremuan aritua izatea frogatuz gero, ikaslea enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egin beharretik salbuetsi ahal izanen da, erabat edo zati batez.

14. artikulua

1. Autoedizioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren ikasketak, Foru Dekretu honetan arautzen direnak, egin ahal izateko, Bigarren Hezkuntzako Gradudun tituluaren jabe izan behar da, edo titulu horren baliokidetzat jotzen diren ikasmailak gaindituta eduki, Hezkuntza Sistemaren antolamendu berria ezartzeko egutegia onetsi zuen ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuan ezarrita dagoenez; gainera, gaitasun-proba gainditu behar da, norbera tituluaren ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar diren trebetasunen jabe dela egiaztatzeko.

15. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 48. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Autoedizioko teknikariaren erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak "gai" kalifikazioarekin gainditua izan behar du Gizarte Bermerako egitarauren bat, edo hamazortzi urte eduki, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan. Hiru kasuetan ere, ikaslegaiak proba hauek gainditu behar ditu: proba orokorra, non maila honetarako adimen-heldutasun nahikoa duela frogatu behar baitu, hizkuntz gaitasunen, arrazoimenaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko ezagupenen bitartez, eta gaitasun proba, non erakutsi behar baitu Autoedizioko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez egiteko berariaz eskatzen zaizkion trebetasunak dituela.

Sarrera proba egin beharretik partzialki salbuetsi ahal izanen dira Gizarte Bermerako egitarauren bati edo arautu gabeko beste heziketa-ekimenen bati dagozkion ikasketen helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarauk eta zein heziketa-ekimenek emanen duten bidea sarrera proba osorik egin beharrik ez izateko.

Ikastetxeek Autoedizioko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko probak antolatu eta ebaluatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

16. artikulua

1. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleek Foru Dekretu honetako 14. artikuluan aipatu den sarrera proba egin beharretik salbuetsiko dira: Diseinu Grafikoaren arloko Arte Aplikatuetako teknikari edo goi mailako teknikariaren tituluaren jabe izatea; aprobetxamendu onez gaindituak izatea, Arte Aplikatuetako eta Arte Lanbideetako ikasmaila amankomunetatik, uztailaren 24ko 2127/1963 Errege Dekretuan ezarritako ikasketa planetakoak direnak, Arte Ikastegietako esperientzien arauketari buruzko martxoaren 28ko 799/1984 Errege Dekretuaren itzalpean esperimentu legez ezarritako ikasketa planetakoak direnak, eta ikastegietan heziketa-esperientziak egiteko arau orokorrak ezarri zituen maiatzaren 9ko 942/1986 Errege Dekretuan ezarritakoak.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko du zenbat plaza gorde ahal izanen diren artikulu honetako salbuespen kasuetan dauden ikasleentzat, eta bai plazak adjudikatzerakoan haiek egindako ikasketak nola baloratuko diren ere.

17. artikulua

Modulu bakoitzeko gehienez ere lau deialdi eginen dira, eta bi deialdi enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako eta amaierako lanerako. Salbuespen gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aparteko deialdia ezarri ahal izanen du, ikasketak ohi bezala egitea galarazten duen eritasuna edo aintzat hartzeko beste arrazoiren bat tartean badago.

18. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Autoedizioko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

19. artikulua

Ondotik adieraziko diren moduluei dagozkien ikasketetan, irakasle eta ikasle kopuruen arteko erlazioa gehienez 1/15 izango da, arte irakastegien gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuak 44. artikuluan eta Diseinu Grafikoaren lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluak ezarri dituen irailaren 1eko 1475/1995 Errege Dekretuak ezarri duten bezala. Moduluok ondorengoak dira:

-Autoedizioa.

-Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

-Proiektu integratua.

Gainerako moduluetan gehieneko ratioa 1/30 izango da.

20. artikulua

Autoedizioko erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktiko fasearen eta amaierako proiektuaren programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen helburuak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

21. artikulua

Ikastetxeei Autoedizioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai arte ikasketak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen apirilaren 15eko 389/1992 Foru Dekretuari, bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz.

22. artikulua

Autoedizioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua eskuratuz gero, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 35.3. artikuluan xedatuta dagoenez, Foru Dekretu honen 15. artikuluan aipatu diren ikasleek modua izanen dute Batxilergoan sartzeko, Arteen modalitatean, hain zuzen ere.

Xedapen Iragankor Bakarra

Harik eta irakas-espezialitate berriak ezarri arte, Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretako Irakasleen eta Maisuen kidegoetako irakasleek, Foru Dekretu honetako II. Eranskinean ageri diren espezialitateetarik zeinetakoak izan, hari dagozkion moduluak irakasteko gaitasuna izango dute. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beste modulu batzuk irakasteko baimena eman ahal izanen die Foru Dekretu hau aldarrikatzen denean lehengo antolamenduko ikasgai baliokideak irakasten ari diren irakasleei, baldin eta horretarako behar den prestakuntza dutela frogatzen badute.

Lehen Xedapen Gehigarria

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Foru Dekretu honetako 14. eta 15. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Autoedizioko erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak, behin gaitasun artistikoaren proba gaindituz gero.

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko Erreformaren lehen zikloa gainditua dutenak.

b) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen titulua dutenak.

c) Batxilergo Bateratu Balioanitzeko lehen eta bigarren ikasmailak gaindituak dituztenak.

d) Arte Aplikatu eta Arte Lanbideetako eskoletan espezialitateetako ikasmaila komunak gaindituak dituztenak.

e) Ondore akademikoetarako aurrekoen baliokide diren ikasketak gaindituak izatea.

Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

Azken Xedapenetako Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

I. ERANSKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Tituluaren identifikazioa.

Autoediziorako eta argitalpen elektronikorako programetan adituak diren profesionalen beharrizana gero eta handiagoa da, eta heziketa ziklo honen xedea eskari hori asetzea da.

Teknikari honek, beraz, prestakuntza sendoa behar du autoediziorako sistema eta programa informatikoak erabiltzeko. Tipografiaz eta diseinu grafikoaren oinarriez ere ezagutza zabalak bereganatu behar ditu.

1.2. Lanbide profilaren deskripzioa.

1.2.1. Lanbide eremua.

Maila honetako profesionala gai da autoedizioko aditu lanetan jarduteko eremu hauetan:

-Autoedizio-enpresa, fotokonposizio-tailer, moldiztegi eta abarretan.

-Diseinu grafikoko estudioetan.

-Garrantzitsuak eta kudeaketa handikoak diren enpresetan edo erakunde publikoetan, horrelakoek argitalpen-saila izaten baitute beren argitalpenak egiteko (txostenak, balantzeak, aldizkariak, aurkezpenak, enpresa-aldizkariak, memoriak etab.).

-Argitalpenen munduan: eguneroko prentsa, aldizkariak, liburuak.

Profesional lokabe gisa ere lan egin dezake, diseinu grafikoaren oinarrizko arazoei aurre egiteko gaitasuna baitu.

1.2.2. Zeregin nagusiak.

-Autoediziorako eta diseinu grafikorako sistema informatikoak eta programak erabiltzea.

-Diseinu grafiko, konposizio, tipografia eta maketagintzako oinarrizko arazoak ebaztea.

-Aurkezpen grafikoak eta infografia.

-Inprimaketa prozesuak ezagutu eta kontrolatzea.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

● Autoedizio lanak egiteko oinarrizko prozesuak aztertu eta garatzea.

● Espezialitate honetako teknika bereziak ezagutzea.

● Zorroztasun eta zentzu artistiko-plastikoarekin interpretatzea proiektuei loturik eta bere espezialitateko lan-prozesu bereziei buruz jasotzen duen informazioa, grafikoa izan nahiz idatzia edo ahozkoa.

● Lanean azaltzen zaizkion arazo artistiko eta teknikoak ebaztea.

● Ortografia, azentuazio eta puntuazio arauak behar bezala betetzea eta arauari egokitutako produktuak egitea.

● Erabili beharreko ekipo eta makinen zehaztasun teknikoak ongi ezagutzea eta haien mantenimendurako neurriak antolatzea, bai aldizkako neurriak eta bai aurrearretazkoak.

● Lan-prozesuek ingurunean eragin kaltegarririk izan ez dezaten aldez aurretik jarri behar diren neurriak zein diren eta nola antolatu behar diren jakitea.

● Arlo honetako lanbide-jarduera arautzen eta baldintzatzen duten legeak, arau ekonomikoak eta antolamenduzkoak ezagutu eta ulertzea.

● Lanari etekina ateratzeko behar adinako ezagutza lortzea.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: Arte eta irudi grafikoaren historia.

Iraupena: 84 ordu.

a) Helburuak:

● Liburuetan eta komunikazio grafikoaren beste elementu batzuetan islaturiko iraganeko idatzizko kulturari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

● Sentikortasun estetikoa garatzea, batez ere grafikagintzaren eta irudiaren arloarekin loturik.

● Sorkuntza grafikorako eta konposizio grafikoak egiteko oinarri legez erabiltzeko moduko ezagutzak izatea.

● Arte grafikoak aldi historiko bakoitzean izan dituen inguruabar ideologiko, sozial eta estetikoen funtsak ezagutzea.

● Egungo lan grafikoak ezagutzea eta kritikotasunez baloratzea.

● Iraganeko agiri-lekukotasunak ezagutzea eta denon ondarearen osagai diren aldetik baloratzea.

● Idatzizko adierazpena eta ortografia zuzenak izan daitezela lortzea.

● Arte grafikoen eta komunikazioaren iraganeko eta oraingo inguruabarrei loturiko terminologia zehatza ezagutzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

● Zenbait alditan egin diren liburu eta ilustrazioez eta erabili diren idazkerez erakutsitako ezagutza.

● Konposizio grafikoa eraz analizatzeko gaitasuna: lerroa, proportzioak, koloreak, irudiak - testua, banaketa etab.

● Egiten diren lan praktikoen zuzentasuna eta estetika.

● Kultura bakoitzak aldi historiko bakoitzean hitzez eta inprimatutako irudien bitartez islatu duen ideologia ezagutzea.

● Edizioaren arloko pertsonalitate nagusiak espazioan eta denboran kokatu ahal izatea: tipografoak, ilustratzaileak etab.

● Idatziz gramatika eta ortografia zuzenak erabiltzea, eta testua ulertu eta laburtzeko gaitasuna izatea.

● Espezialitateko hizkera berezia ezagutzea.

● Hizkera argia eta terminologia zehatza erabiltzea.

c) Edukiak:

● Kontzeptuak: kultura, artea eta arte aplikatua. Hizkuntza, idazkera, komunikazioa. Idazkeraren hastapenak: idazkera piktografikoak eta idazkera fonetikoak.

● Grezia eta Erroma: antzinateko munduko idatzizko agerkari ilustraziodunak.

● Kristauen liburuen hastapenak: Bizanziotik inbasioen garaira arte.

● Liburua musulmanen munduan.

● Erdi Aroa: Prerromanikoa eta Erromanikoa:

-Karolinjioen liburuak, otonianoenak eta mozarabeenak.

-Erromanikoa: monakoen scriptoriumak.

● Erdi Aroa: Gotikoa.

-Letra mota berriak.

-Miniaturak eta lehenbiziko grabatuak.

● Errenazimendua eta Humanismoa:

-Gutenberg eta inprentaren sorkuntza. Inkunableak.

-Aldo Manucio, Plantino etab.

-Artista grabatzaileak eta ilustratzaileak.

-Inprentaren garrantzia kultur eta erlijio aldaketetan.

● Barrokoa: Aldaketa ideologikoak, aldaketak formetan:

-Elzevirtarrak.

-XVIII. mendea: Ilustrazioa.

-Frantziako Entziklopedia.

-Bodoni, Didot, Baskerville.

-Carlos III.a eta haren inprimatzaileak.

● XIX. mendea: aldaketa teknikoak, aldaketa ideologikoak eta formetan:

-Egunkarietako ilustratzaileak eta karikaturagileak.

-Arts & Crafts eta Modernismoa.

-Lehenbiziko argazkiak agerkarietan.

● XX. mendea : bilakaera, eraldaketa, transgresioa:

-Abangoardiak eta beraien eragina irudi grafikoan.

-Hartzaile anitzeko komunikabideak eta beraien isla edizioan, irakurketan eta diseinu grafikoan.

-Diseinu grafikoa eta tipografikoa: Bauhaus, Constructibismoa, De Stijl.

● Edizioa gaur egun.

● Irudi grafikoa: irudi pertsonalizatua, publizitatea, markak.

2. lanbide modulua: Autoedizioa.

Iraupena: 280 ordu.

a) Helburuak:

● Material eta ekipo informatikoak zuzen erabiltzea.

● Ordenagailua aplikazio-teknika gisa erabiltzea sorkuntza-prozesuan eta ekoizpen-prozesuan, bai eta komunikazio eta kudeaketarako tresna gisa ere.

● Informazioaren teknologiak egungo gizartean duen eragina ulertzea.

● Ingurune digitalaren eta diseinu grafikoaren eta komunikazioaren munduak eskaintzen dituen aukera anitzen aurrean jarrera errealista eta sorkuntzazkoa izatea.

● Autoedizioko lanak egiteko oinarrizko prozesuak analizatu eta garatzea.

● Proiektuan espezialitate honetako lan-prozesuei buruz biltzen den informazioa zorrotz eta sentikortasun artistiko-plastikoarekin interpretatzea, dela informazio grafikoa, idatzizkoa zein ahozkoa.

● Erabiliko diren material eta tresnen ezaugarri teknikoak xehetasunez ezagutzea, eta haiek aldian-aldian mantentzeko aurrearreta-neurriak antolatzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

● Ikasleak informatikako materialaz eta ekipoez duen ezagutza eta haiek zuzen erabiltzeko gaitasuna.

● Bitarteko informatiko egokia aukeratzeko gaitasuna, haren emaitzak, eragina eta beste bitarteko batzuekin konbinatzeko posibilitateak.

● Lan-metodologia, aurkezpen-arauak eta ezarritako emate-epeak betetzea.

● Ezagutzak eta bitartekoak lanaren arabera zuzen erabiltzea.

● Norberaren lanaz eta besteenaz iritzi kritiko arrazoituak izateko gaitasuna.

c) Edukiak:

● Bitarteko informatikoak, sarrera.

● Sistema eragileak.

● Sistema eragileak: PC-Ms Dos, Mac-system 7 eta Amiga Workbenh-Cli inguruneak.

● Autoediziorako behar diren periferikoak: eskanerra, inprimagailuak, filmagailuak, biltegi-unitateak etab.

● Konposizio eta erreproduzioko sistemak. Konposizio eta inpresioko tekniken garapena.

● Softwarea: jarraiko lanetarako erregistraturik dauden programak: marrazketa, pintura, animazioa, 3-D marrazketa, argazkiei ukituak egitea etab.

● Artxiboak bihurtzea.

● Ingurune desberdinen arteko komunikazioa.

● Irudien tratamenduaren inguruko oinarrizko nozioak.

3. lanbide modulua: Diseinu grafikoaren funtsak.

Iraupena: 168 ordu.

a) Helburuak:

● Diseinu grafikoan nagusi diren oinarrizko elementu eta legeak ezagutzea, diseinatzailearen jarraibideak ahalik ongien interpretatzeko eta diseinuko arazo txikiak konpontzeko berariazko jarraibiderik ez dagoenean edo haiek zehatzak ez direnean.

● Familia tipografiko nagusiak ezagutzea eta sailkatzea, eta behar bezala erabiltzea.

● Tipografia, tipometria eta edizioari buruzko nahikoa ezagutza bereganatzea zenbait arazo konpondu ahal izateko: irakurgarritasuna, letren arteko hutsuneak, lerroartea, konpaginazioa eta ergonomia tipografikoa.

● Ortografia eta gramatikari buruzko ezagutzak izatea eta ezagutzok probak zuzentzeko erabiltzea, bai estiloa zuzentzeko, bai ortografia eta tipografia zuzentzeko.

● Elementu grafikoak ezagutzea eta haiek eta testua egokiro bateratzea, behar denean aurrez ezarritako estilo-beharretara moldatuz.

● Liburuaren osagaiak ezagutzea, bai eta haiez hitz egiteko hitz tekniko egokiak ere.

● Sentikortasun artistikoa eta sormena garatzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

● Diseinu grafikoaren eta ikusizko lengoiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta praktikan erabiltzea.

● Lehendik ezarritako estilo editorialak bereganatzea eta haietara moldatzea. Diseinatzaileak ematen dituen jarraibide orokorrak behar bezala interpretatzea.

● Diseinu-arazoak sortzen direnean, haiek konpontzeko ekimena izatea, dela emandako jarraibideak egokituz, dela berak diseinatuz.

● Arau tipografikoak zuzen erabiltzea, eta lanaren arabera nagusi diren irizpide estetiko edo funtzionaletara moldatzen jakitea.

● Formatoen normalizazioek, estilo-liburuek eta emate-epeek ezarritako eskakizunak betetzea.

● Probak zuzentzeko prozesuan buru-belarri parte hartzea, haren maila guztietan, nahiz eta inork berariaz hartan jarduteko eskatu ez.

● Hizkuntza zuzen erabiltzea ahoz zein idatziz.

● Tipografiako eta edizioaren prozesuko hizkera eta hitz tekniko bereziak zuzen erabiltzea.

● Familia tipografikoak ezagutzea eta egoki erabiltzea.

c) Edukiak:

● Ikusizko lengoiaren egitura eta oinarrizko arauak. Argitaletxeetako konposizioaren funtsak, tipografia ikusgarria eta tipografia egituratua. Konpaginazioaren kontzeptua, estilo "simetrikoa" eta "asimetrikoa". Irudia eta komunikazioa. Irudia nolakoa den. Pertzepzioa. ikuspegi teorikoak. Diseinu grafikoa eta ikusizko lengoaia. Diseinuaren identitatea eta bereizkuntza. Signografismoa.

● Sorkuntza-prozesua. Antolakuntza eta metodologia. Analisi-metodoak.

● Proportzioa, angeluzuzenen proportzio-sistemak. Sistema estatikoak: Fibonacci-ren seriea. Sistema dinamikoak: sekzio aureoa. Edizioan erabiltzen diren beste sistema batzuk.

● Grafismoaren kontzeptua. Letra, familia tipologikoak, sailkapena. Serieak, barietate edo motak (biribila, etzana, beltxa etab.). Lerroa, lerro laburrak, lapurrak, alargunak etab. Lerrokada, oinarrizko motak.

● Tipometria. Gune tipografikoa, zizeroa eta pika. Gorputza eta begia. Letraren pisua. Tipometroa eta lineometroa.

● Kontragrafismoa, kontzeptua. Prosa, hitzen arteko zuriuneak, lerroarteak, lerrokaden eta zutabeen arteko zuriuneak, marginak. Zuriunearen garrantzia konposizioan.

● Ilustrazioa: oinarrizko motak, jartzeko ohiko erak.

● Konpaginazioa, estiloak. Orrialde bereziak: kortesiakoak, azaltxoa, azalak etab.

● Probak zuzentzeko prozesua. Kontzeptuak zuzentzea, estiloa eta tipografia. Akats motak, dei-oharrak, zeinuak eta seinaleak zuzenketa tipografikoan.

● Proiektu grafikoa. Informazioa, identitatea eta limurtzea.

● Argitaletxe-diseinua.

4. lanbide modulua: Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

Iraupena: 112 ordu.

Modulu honen helburua curriculuma osatzea da, lanbide profila bereizten duten ezaugarriak sartuz, ikastetxearen ingurune sozio-ekonomikoari egokitzeko.

Aurreko idazatian aipatu diren bereizgarriak lortu beharreko amaierako gaitasun batzuetan zehaztuko dira, behar bezala landu ahal izan daitezen zenbait azpiarlo eta teknika eta tratamendu berariazkoa edota sakonagoa behar duten autoedizioko produktu batzuk, besteak beste honako hauek:

-Kolorea, konposizioaren eginkizun estetiko eta psikologikoari dagokionez.

-Diseinu grafikoa eta irudia.

-Hizkuntza eta idatzizko adierazpena.

-Goian proposatu diren helburuak eduki jakin batzuetan zehaztuko dira, bai eta garatutako lanbide profilaren berezitasunak bermatuko dituzten jarraibide eta zehaztapenetan ere. Horiek irakasteko, beharrezkoa izanen da Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren baimena izatea.

Ikasturtea hasi baino aski denbora lehenago, ikastetxe bakoitzak modulu honen curriculumaren proposamena aurkeztuko du Hezkuntza eta Kultura Departamentuan (Ikasketen eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuan), hura irakasteko baimena eskatuz.

Proposamenak ondoko atalak izanen ditu:

a) Lanbide profilaren bereizgarriak, ikastetxearen ingurune sozio-ekonomikoari dagokionez. Horren justifikazioa, aurretik ikusten den bilakaera eta abar.

b) Curriculuma, lortu nahi diren amaierako gaitasunak, gaitasun bakoitza ebaluatzeko irizpideak eta edukien zerrenda dakartzala. Antolamendua modulu guztietarako ezarriko da.

5. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 84 ordu.

Ikasgune honen bidez ikasleak ongi ezagutu behar du lan eta osasun baldintzen esparru juridikoa, eta bai, lana besteren kontura nahiz norberaren kontura egin, kontratuzko lan-harremanek sortarazten dituzten eskubide eta betebeharrak ere. Gainera, bere lanbide profilari dagokion lanpostua bilatzeko edo/eta bere burua enplegatzeko orientabideak emanen zaizkio.

a) Helburuak.

● Estatu espainiarreko legeria eta arauteriari buruzko oinarrizko ezagutza hartzea.

● Enpresa txikia edo ertaina administratu eta kudeatzeko jakin behar diren lege, ekonomia eta gizarte alderdiak ikastea.

● Langile autonomo gisa lanbidean aritzeko jakin behar diren lege, ekonomia eta gizarte alderdiak ikastea.

● Espezialitatea arautzen duten legeen funtsak ikastea. Espezialitatean erabiltzen diren tresnak, juridikoak nahiz enpresa- eta lanbide-eremuetakoak, behar adinako trebetasunez erabiltzea.

● Norberaren edo inoren konturako lanaren merkatura iristeko mekanismoak ezagutzea, eta bai toki erakundeek, estatukoek eta komunitatekoek horretarako ematen dituzten laguntzak ere.

● Arrisku-faktoreak gutxitzeko eta haiek osasunari eta ingurugiroari sortzen dizkieten ondorioak murrizteko aurrearreta edota babeseko jarduketak zehaztea.

● Lan-osasuna aintzat hartzea, bai bizi-kalitatea bai produkzio-jardueraren emaitzen kalitatea haren menpe daudela jabetuz.

● Zereginak taldean egiteko gai bihurtzea, lankidetasuna, elkartasuna eta talde-lanerako joera landuz.

● Lan munduaren lege-esparrua ezagutzea

lan harremanek sortarazten dituzten eskubide eta betebeharrak; kontratazio motak bereiztea.

b) Ebaluazio-irizpideak.

● Osasunak eta ingurugiroak jaso ditzaketen kalteak sailkatzea, batetik ondorioen arabera eta bestetik arrisku-eragile ohikoenen arabera.

● Produkzio sektore honetan dauden lan-kontratazio desberdinak ezagutzea, hain zuzen ere indarreko legeriak bideratzen dituenak.

● Norberaren konturako langile izateko behar diren agiriak identifikatu eta zuzen betetzea eta beharrezko baliabideak bilatzea.

● Lanaren lege-esparrua interpretatzea, eta lan-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.

● Lan-arloko zuzenbideko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europar Batasuneko gidalerroak, Taldeko Lan Hitzarmena), berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.

● Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak ezagutzea.

● Lanbide-eremu honetako berariazko terminoak eta arauak zuzen erabiltzea.

● Adituen eskutik hitzaldi, solasaldi, mintegi edo tailerrak egiten direnean, Ikastetxean "Lan prestakuntza eta orientazioa" irakasten duen irakasleak eginen du ebaluazioa, ondorengoak kontuan hartuz: ikasleen partehartzea, eginak dituzten esperientziak, hala denean, eta ikasle bakoitzak koadernoan idatzitako oharrak.

c) Edukiak.

● Esparru juridiko orokorra:

-Zuzenbidea. Arau motak. Sailkapenerako irizpideak. Arauen lerruna.

-Espainiako egitura soziojuridikoa. Konstituzioa. Botereen bereizketa. Autonomien Estatua.

-Europar Batasuna. Nazioarteko beste erakunde batzuk.

● Lan- eta lanbide-harremanen esparru juridikoa:

-Lan Zuzenbidearen oinarrizko alderdiak: naziokoa eta Batasunekoa.

-Lan-kontratua.

-Soldata eta lanaldia.

-Lan-kontratuaren aldaketa, etendura eta iraungipena.

-Berariazko arauak: Lanbide-eremua: dimentsioak, elementuak eta harremanak.

-Gizarte Segurantzako Espainiako sistema.

-Lan-ordezkaritza eta taldeko negoziaketa.

● Lan-osasuna:

-Laneko baldintzak eta segurtasuna. Lan-osasuna eta bizi-kalitatea. Ingurugiroa eta haren artapena.

-Lanbidearen arriskuak eta kalteak: arrisku-eragileak.

-Lanbidearen arrisku eta kalteen aurkako babes eta aurrearreta neurriak. Azterketa, ebaluazioa eta jarduteko proposamena.

-Lehen laguntzak enpresan.

● Lanpostura iristeko sistemak:

-Lan-merkatua. Egitura. Tokiko, nazioko eta Batasuneko ikuspegiak.

-Lanbideratzeko teknikak eta horretarako laguntza ematen duten erakundeak.

-Norberaren kontura lan egiteko ekimenak: Autoenplegua: prozedurak eta bitartekoak.

-Nork bere lan-ahalbideak eta interesak aztertu eta ebaluatzea:

-Nork bere burua ezagutzeko teknikak. Autokontzeptua.

Hobekuntzarako teknikak.

-Lanpostu publiko eta pribatuak bilatu eta eskuratzeko teknikak.

-Bazterkeriarik gabeko gizarteko ohiturak. Berdintasunaren aldeko egitarauak.

-Prestakuntza/profesionalizazioaren bideak.

● Merkataritzako zuzenbidea eta enpresa zuzenbidea:

-Merkataritzako Zuzenbidea: kontzeptua; merkataritzako egintzak; merkatari motak.

-Enpresa eta haren antolaketa:

-Enpresaren ekonomia-finantzazko informazioa.

-Gizarte zibila: gizarte irregularra.

-Merkataritza enpresen eredu juridikoen deskripzioa: merkataritzako sozietateak.

-Gizarte-ekonomiako enpresak: lan-sozietate anonimoak eta lan elkartuko kooperatiba sozietateak.

-Irabazasmorik gabeko erakundeak: elkarteak eta fundazioak. Partaidetzako kontuetako kontratua.

-Banako enpresaria:

-Enpresa jarduerari ekiteko tramiteak. Bideragarritasuna.

-Finantzaketa egitarauak eta enpresei laguntza ematekoak.

-Betebehar juridikoak eta zerga betebeharrak. Zerga Zuzenbidea: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (B.E.Z.), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (P.F.E.Z.) eta Sozietateen gaineko Zergaren oinarrizko nozioak. Zerga lizentzia.

● Espezialitateari aplikaturiko zuzenbidea:

-Artelanen arloko legeria. Azalpen historiko laburra: aurrekariak eta bilakaera. Oinarrizko arauteria.

-Jabetza intelektuala eta egile-eskubideak. Erregistroak eta erakunde kudeatzaileak.

-Industri jabetza.

6. lanbide modulua: Proiektu integratua.

Iraupena: 112 ordu.

a) Helburuak:

● Gainerako moduluetan bereganatutako ezagutzak eta gaitasunak bateratzea eta autoedizioan sortzen diren arazo praktikoak konpontzeko erabiltzea.

● Autoedizio-lana ezagutzea, bai eta lana nolako egoeran egiten den ere. Lan horretan eragina duten baldintzetara moldatzea (ortotipografia, estilo-liburuak, paperaren formatoak etab.).

● Disziplinarteko lan-taldeetan sartzeko prest egotea, edizioaren prozesuari buruzko ezagutza orokorrak izatea eta berak prozesuan duen zereginaz jabetzea.

● Lan-munduaren premietara egoki moldatzeko behar diren lan- gaitasun eta azturak garatzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

● Gainerako moduluetan bereganatutako ezagutzak eta gaitasunak batera erabiltzea, eta lan-prozesuan behar bezala integratzea.

● Jasotzen dituen jarraibideak behar bezala interpretatu eta betetzea, eta diseinuak ustegabeko arazoak sortzen dituenean ekimenetan asmatzea.

● Diseinatzaileak jarraibiderik eman ez duen lanetan arazoa konpontzeko sormena izatea.

● Lan-taldeetan integratzea. Edizioaren faseen berri izatea.

● Hizkuntza zuzen erabiltzea ahoz zein idatziz, bai eta autoedizioaren inguruko hitz eta termino zehatzak ere.

c) Edukiak:

● Argitaletxeez kanpoko inprimakiak. Publizitatea, merkataritzako inprimakiak, egutegiak, erremenderiako lanak.

● Inprimaki paraeditorialak edo hemerologikoak. Egunkarien eta aldizkarien aergitalpenen arteko aldeak, estilo-liburuak.

● Inpresio editorial edo bibliologikoak. Liburua.

2.3. Prestakuntza praktikoa enpresa, estudio edo tailerretan.

Iraupena: 40 ordu.

a) Helburuak:

● Lanbidearen errealitatea aintzat hartzea prestakuntza akademikoa osotzeko, nork bere mailari dagokion lan-eginkizuna betez.

● Lan-mundua eta bertako gizarte-harremanak, lan-harremanak eta harreman teknikoak bertatik bertara ezagutzea.

● Ikastetxean ikasitakoa enpresa eta lanaren errealitatearekin erkatzea.

● Lanbidean aritzeko jakingarriak diren gauzak ezagutzea enpresarekiko harremanen bidez, bai norberaren espezialitateari dagozkionak eta bai merkatuko egoera eta harremanak, arte eta kulturako joerak, lanaren antolaketa eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresaren harremanak eta abar.

● Bereziak, garestiak edo berriak direlako Ikastetxean eskura ez dauden tresna, erreminta, aparatu eta makinen teknikak ikastea.

● Produkzioaren faseetan eraginkor parte hartzea tutore edo zuzendariak gidatuta.

● Ikastetxeetako prestakuntza teoriko eta praktikoan eskuratutako ezagupen eta trebetasunak aplikatzea.

● Lan-munduan eta enpresako sistema teknikoan eta gizartean sartzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

● Norberaren jarduerak lantokiko produkzio sisteman duen eragina aztertzea.

● Lana antolatzea, aurretik hartutako jarraibideei lotuz, lehentasunaren araberako hurrenkeran eta kalitate eta segurtasun irizpideei jarraikiz.

● Agindutako lana kalitate eta segurtasunarekin eta ezarritako epean egitea.

● Lankideekin koordinaturik aritzea eta aurreikusi gabeko aldaketa, beharrizan edo arazoak beraiei jakinaraztea.

● Lanlekua garbi eta txukun edukitzea arriskuak baztertzeko.

● Enpresak ezarriak dituen kalitaterako sistema eta arauak aplikatzea.

● Prozesuetatik sortzen diren kalitate-akatsak eta hauen eragileak identifikatzea.

● Lantokian arduraz jokatzea eta enpresako ingurune teknikora eta gizartera biltzea.

● Norberaren babeserako eskura dauden tresnak erabiltzea.

● Makina, instalazio eta ekipoak babesteko gailuak erabiltzea.

c) Edukiak.

● Egin beharreko prozesuen zehaztasun teknikoak eta ezaugarriak.

● Prozesuaren informazio teknikoa: fabrikazio sistema, bitartekoak, lan-orria.

● Makina, erreminta eta tresnak gertatu eta prest jartzea.

● Lanaren fase bakoitzean erabiliko diren prozedurak hautatzea.

● Bereziak, garestiak edo berriak direlako ikastetxean eskura ez dauden ekipo eta makinak erabili eta artatzea.

● Produkzio prozesuetan segurtasun eta higieneari buruzko arauak aplikatzea: norberarenak, instalazio, makina eta tresnenak.

● Autoedizio-prozesu osoan eta haren fase bakoitzean egiten diren produktuen kalitatea kontrolatzea.

● Material, makina eta ekipoen anomalia eta matxurak eta hauen eragileak antzematea.

● Harremanak enpresako ingurune teknikoan eta gizarte-ingurunean.

2.4. Amaierako lana.

Iraupena: 70 ordu.

a) Helburuak.

● Egiaztatzea ikasleak jabetu direla ikastetxean burututako ikasketen bidez eskuraturiko ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez eta horiek integratu, sinkretizatu eta erabiltzeko gauza direla.

● Egiaztatzea gauza direla lanbide jarduera garatzeko Eskulturaren Arte Aplikatuetako erdi mailako espezialitateari dagokion alorrean.

b) Ebaluazio-irizpideak.

Ondokoak ebaluatuko dira:

1. Informazioa eta komunikazioa:

● Azterlan historiko-artistikoa.

● Memoria.

● Lekukotasun grafikoa.

● Lana defendatzea eta Epaimahaiari aurkeztea (eta, egoki denean, Epaimahaiak deitutako profesional eta adituei ere bai).

2. Errealizazioa.

Epaimahaiak zehaztuko ditu amaierako proiektu bakoitza ebaluatzeko berariazko irizpideak; horiez gain, orokorrean hurrengoak ezarri dira:

● Kalitatea errealizazioan eta publizitate grafikorako tekniken aplikazioan.

● Sentikortasun artistiko-plastikoa, espezialitatean erakutsi beharrekoa.

● Ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez jabetzea eta horiek erabiltzea.

● Lanbide jarduerarako gaikuntza autoedizioaren alorrean.

c) Edukiak.

Amaierako lana egitea autoedizioaren alorreko produktu bat edo gehiago asmatu eta sortzea da, produktu isolatu zein multzo gisa.

Amaierako lanak hurrengo edukia izanen du:

1. Informazioa eta komunikazioa:

● Azterlan historiko-artistikoa, lanaren nondik-norakoak azaldu eta autoedizioaren testuinguruan kokatuko duena, produkzio artistiko eta publizitario garaikideekin eta aurreko lan estetiko eta komunikazio-lanekin erlazionatuz, argi eta zehatz azalduz lana egiteko erabilitako teknikak, eta lanak eskaintzen dituen ekarpenak edo berezitasunak azpimarratuz.

● Memoria, zeinetan produktua burutzeko prozesu eta faseen azterketa eginen den. Gutxienez hurrengo alderdiak bilduko ditu:

-Komunikaziozkoak: bete behar diren gizarte- eta funtzio-beharrak.

-Estetikoak: harmonia, oreka, sentikortasuna eta sormena.

-Teknikoak: materialak, prozesuak, zereginak eta epeak, amaierako produktua egiteko behar direnak, eta kalitatearen kontrolerako zehaztapenak.

-Ekonomikoak: amaierako produktua burutzeko behar diren kostuen kalkulua, bitartekoak optimizatzea eta errentagarri bihurtzea.

● Amaierako produktua burutu arteko lan-etapa guztien lekukotasun grafikoa eskaintzea: bozeto eta maketak aukeratu eta katalogatzea, informazio teknikoaren eta zehaztapenen taulekin batera; baita ere, beharrezkoa izatera, lanen erakusketaren katalogoak, muntaketa eta antolaketa proposatzea.

2. Errealizazioa:

● Lana burutzea: ale-sorta mugatua produzitzea, lanaren garrantziaren eta Epaimahaiaren zehaztapenen arabera.

2.5. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Arte eta irudi grafikoaren historia 84 3 1.a

2. Autoedizioa 280 10 1.a

3. Diseinu grafikoaren funtsak 168 6 1.a

4. Ikastetxeak diseinaturiko modulua 112 4 1.a

5. Lan prestakuntza eta orientazioa 84 3 1.a

6. Proiektu integratua 112 4 1.a

7. Prestakuntza praktikoa enpresa, estudio edo tailerretan 40 Lanaldian 1.a

8. Amaierako lana 70 - 1.a

II. ERANSKINA. Autoedizioko moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko Maisuen kidegoko funtzionarioek irakatsiko dituzte lehentasunez ziklo hauetako moduluak, Eranskin honetako (A) zutabean agertzen den moduluak espezialitateei esleitzeko moduaren arabera.

Hala eta guztiz ere, ikastetxean eskura dauden baliabideen aprobetxamendua optimizatzeko eta ikastetxea bera behar bezala antolatzeko, modulu horietako eskolak beste espezialitate batzuetako funtzionarioek ere eman ahal izanen dituzte, (B) zutabean azaltzen denaren arabera, baina horrek ez du inongo eraginik izanen irakasleak espezialitate horiei atxikitzeko.

1. Arte eta irudi grafikoaren historia.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Zeramikaren Kultura Orokorra

-Artearen Historia

-Artearen eta Zeramikaren Historia

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Diseinu Grafikorako Teknikak

-Industri Teknika Grafikoak

2. Autoedizioa.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Ordenadorez Lagundutako Diseinu Grafikoa

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Ordenadorez Lagundutako Diseinua

3. Diseinu grafikoaren funtsak.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Diseinu Grafikorako Teknikak

-Industri Teknika Grafikoak

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Dekorazio-Arteko Proiektuak

-Diseinuaren Teoria eta Praktika

-Marrazketa Artistikoa

-Koloreak eta Pintura Prozedurak

-Dekorazioko Konposaketa, Erlijioari loturiko Pintura eta Eskultura

-Ore Zeramikoekin egindako Dekorazioa

-Formaren eta Kolorearen Analisia

-Pintura Prozedurak

-Zeramikari Aplikaturiko Kolore Teknikak

-Marrazketa Publizitarioa

-Apainketako Konposizioa

-Estilizazio Artistikoa eta Kolorea

-Zeramikako Oinarrizko Dekorazioa

4. Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

(1)

5. Lan Prestakuntza eta orientazioa

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Ohiko Zuzenbidea

-Industri Antolamendua

6. Proiektu integratua

(1)

(1) Autoedizioko teknikariaren heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa