(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Arte Plastikoak eta Diseinua :
      • 60/1997 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Ebanisteria Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

60/1997 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Ebanisteria Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena

 

(1997ko 49. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 23an)

Atarikoa

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak dira aipagai. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ziren; haren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Diseinu Grafikoaren arloko lanbide-multzokoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-10-6ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen koalifikazioa ziurtatzea, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, bai eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen dute, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako Aldizkari Ofizial) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak helburuak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa.

Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.

Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa eredu honen giltzarrietakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emango diote ikasleari hasiera-hasieratik lan merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.

Heziketa zikloetako heziketa modularraren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lan profesionalean azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide bizitzari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako lanak argi erakutsi behar du ikasleak lortu dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako Aldizkari Ofizial) xedatu zuena.

Ebanisteria Artistikoaren arloko Arte Aplikatuetako eta Diseinuko teknikariaren lanbide tituluak erantzuna izan nahi du prestakuntzak dituen beharrentzat, lanbide eremu honetan:

Maila honetako profesionalak artisautza eta arte enpresetan jardungo du. Berdin da enpresa publikoa edo pribatua, txikia, ertaina nahiz handia izan, baldin eta ebanisteria artistikoaren lanbide eremuaren ingurukoa bada.

Halaber, profesional lokabe edo kooperatiban elkarturiko profesional gisa jardun dezake.

Maila honetako profesionalak goragoko mailetako teknikariek landutako proiektuak gauzatu ahal izanen ditu. Horretarako, bere burua prestatu eta trebatu beharko du ondokoak egiteko gai izan arte:

-Tailerrean egin ohi diren lan-prozesuei buruz proiektuak ematen dion informazio guztia, hau da, irudiak, gauzak, idazkiak eta ahozko argibideak, zuzen eta arte plastikoekiko senez interpretatzea.

-Bere jardunean erabiltzen dituen makina, erreminta eta tresnei buruz eskura daukan informazio tekniko guztia ezagutzea eta zuzen erabiltzea.

-Bakarrik edo elkarlanean piezak eta lan-prozesuak burutzea, proiektuaren plano, diseinu edo krokisetan dauden zehaztapenei jarraikiz, eta egoki diren teknikak, eskuzko tresnak eta tresna automatikoak egokiro erabiliz.

-Goi-mailako teknikariek koordinaturiko lantaldeetan aritzea, proiektua burutzeko prozesu, teknika eta tresna egokienak zeintzuk diren erabaki eta beroriek egin edo erabiltzeko.

-Bere espezialitatearen alorrean betidanik erabiltzen diren teknologiak eta azken aldikoak ezagutzea, bere burua prozedura berriei etengabe egokitu ahal izateko.

-Lan egiteko erabiltzen dituen bitartekoen ardura hartzea.

-Nahiz soldatapean diharduela, nahiz autonomo edo kooperatiban, bere tailerra antolatzeko gai izatea, kontuan harturik ezinbestekoak diren alderdi artistikoak, teknikoak, ekonomikoak eta laneko segurtasunekoak.

Ebanisteria Artistikoko teknikariaren tituluari dagokion profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak lan teknikoaren koalifikazio beharrei erantzun behar die, eginkizun hauek betetzeko:

-Proiektua egiteko material egokiena ezagutu eta aukeratzea, eta ematen dizkioten gidalerroei jarraikiz burutzapen-prozesuei buruz aholku emateko gai izatea.

-Proiektua burutzeko behar diren erreminta, makina eta tresnak prestatzea.

-Proiektua burutzeko prozesuan piezak egiaztatzea, muntatzea eta azken ukituak ematea.

-Akabera ondo egiteko beharrezkoak diren patinak eta gainjazkiak ematea.

-Makina, tresna eta erreminten mantenimendu sistematikoaz arduratzea eta konponketa lan errazak egiteko gai izatea.

-Beraren lana errentagarria izan dadin behar adinako ezagupenak bereganatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazapiko martxoaren hiruko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, dekretatu dut:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Ebanisteria Artistikoko teknikariaren tituluarekin loturik dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko arte ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Ebanisteria Artistikoko teknikariaren heziketa zikloa Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko erdi mailako berariazko heziketan sartu behar da, Eskultura Arte Aplikatuak deritzon lanbide-multzoari dagokion heziketan, hain zuzen, eta 1.600 orduko iraupena du.

3. artikulua

Ebanisteria Artistikoko zikloak, Eskultura Arte Aplikatuen lanbide-multzoari dagokion heziketa zikloa denez, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:

-Kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein kulturaren agerpide gisa duten garrantziaz jabetzeko, sormena eta arterako sena garatzeko eta horrek guztiak lanbidean ematen dizkion aukerez ohartzeko gai izateraino.

-Ebanisteria Artistikoko teknikariaren tituluari dagokion lanbide gaitasuna hartzea, behar besteko gaitasuna eta ezagutza garatuz bai lanbide jardueran azalduko zaizkion arazo guztiei aurre egiteko eta bai prozesu teknikoen eta joera artistikoen bilakaerari bere burua egokitzeko ere.

4. artikulua

Ebanisteria Artistikoko zikloak, Arte Plastikoaren eta Diseinuaren arloko erdi mailako ikasketa zikloa den aldetik, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:

-Teknikaren egokitasuna eta adierazkortasuna biltzen dituzten obrak egitea, bere nortasun artistikoa, ahalmenak eta kultura plastikoa garatuz.

-Goragoko mailetako profesionalen proiektuak interpretatu eta burutzea.

-Lanak egiteko prozesu tekniko eta artistikoak koordinatzea.

-Erabiltzen dituen materialen portaera eta ezaugarri teknologikoak ezagutu, ulertu eta menperatzea, baita arte eta lanbide jarduerari loturiko prozesu teknologikoak ere.

-Formak ikertzeko gaitasuna disziplina anitzen ikuspegietatik garatzea.

-Lan harremanetan eta enpresan eragina duten antolakuntza, ekonomi eta lege alderdiak ezagutzea, profesional autonomo edo soldatapeko gisa lanbide eremuan sartzeko prest egoteko.

5. artikulua

1. Ikastetxeko ikasketak moduluka antolatuko dira.

2. Foru Dekretu honetan xedatu denaren ondoreetarako, "modulu" kontzeptua apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri diren "ikasgai teoriko", "ikasgai teoriko-praktiko" eta "eskola praktiko" kontzeptuen baliokidetzat hartuko da, Errege Dekretu horrek ezarri baititu Arte Irakastegiek bete beharreko gutxieneko baldintzak.

6. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, amaierako lana, iraupena, helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

7. artikulua

Ebanisteriaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak honela antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

-Kulturaren eta artearen historia: eskulturaren arte aplikatuak

-Marrazketa artistikoa

-Bolumena

-Ebanisteria-tailerra

-Ikastetxeak berak diseinatu beharreko modulua

-Lan prestakuntza eta orientazioa

-Proiektu integratua

2. Lantokietako prestakuntza:

-Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.

3. Amaierako lana.

8. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu duena betetzeko, arte plastikoen eta diseinuaren arloko heziketa zikloen curriculumak barne hartu behar ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak. Berauek titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan praktikak eginez burutzen ahal dira, eta bai lan profesionalak eginez ere, nahiz zuzendaritza akademikoaren pean eta curriculumaren barruan, nahiz nazioko eta nazioarteko trukaketa-programen esparruan.

2. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak ondoko helburua izango du:

-Curriculumeko moduluei dagozkien ezagupenak, trebeziak eta abileziak osatzea.

-Foru Dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan ezarri diren helburu amankomunak eta Ebanisteria Artistikoko heziketa zikloaren berariazko helburuak lortzen laguntzea.

3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea antolatu eta ebaluatzeko, kontuan hartuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuena, agindu horrek Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen baititu.

9. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, ikasleek, zikloko moduluak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko dute titulua eskuratu ahal izateko, eta curriculumean zehaztuko dira proiektuaren nondik-norakoak. Amaierako lan horretan ikasleak frogatu egin beharko du bere espezialitateko lanbidean aritzeko eskatzen zaizkion ezagupenak eta metodo zientifiko zein artistikoak erabiltzeko gaitasunak bereganatuak dituela.

2. Amaierako proiektu gisa, ikasleek Ebanisteria Artistikoaren eremuko obra bat landuko dute, eta obrari buruzko memoria idatziko dute.

10. artikulua

Eskultura Arte Aplikatuen lanbide- multzoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari tituluak ezarri zituen abuztuaren 4ko 1385/1995 Errege Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Foru Dekretu honen I. eraskinean jarri da amaierako lana egin eta ebaluatzeko prozedura.

11. artikulua

Ebanisteria Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua erdiesteko gainditu egin beharko dira ikastetxeko ikasketak osatzen dituzten modulu guztiak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, eta bai amaierako lana ere.

12. artikulua

Ebanisteria Artistikoko erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako helburuak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

-Ebanisteria-tailerra.

-Lan prestakuntza eta orientazioa.

Halaber, heziketa ziklo honekin zuzeneko lotura duen lanbide eremuan aritua izatea frogatuz gero, ikaslea enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egin beharretik salbuetsi ahal izanen da, erabat edo zati batez.

14. artikulua

1. Ebanisteria Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren ikasketak, Foru Dekretu honetan arautzen direnak, Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua duten ikasleek egin ahal izanen dituzte, bai eta titulu horren baliokidetzat emandako ikastaroak gainditurik dituztenek ere, Hezkuntza Sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia onetsi zuen ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuak ezarri zuenez. Sartzeko proba gainditu beharko dute, tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituztela erakusteko.

15. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 48. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Ebanisteria Artistikoko teknikariari dagokion erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak Gizarte Bermerako Egitarauren bat Gai kalifikazioarekin gainditua izan beharko du, edo bestela hamazortzi urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan. Horrez gainera, sartzeko proba bat gainditu beharko du, erakusteko maila honetarako behar adinako adimen-heldutasuna duela, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hartzen diren hizkuntz gaitasunak, arrazoimena eta funtsezko ezagupenak dituela eta Ebanisteria Artistikoko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.

Sartzeko proba osorik egin beharretik salbuetsi ahal izanen dira gizarte bermerako egitarauren batean edo arautu gabeko beste heziketa-ekintzaren batean parte hartu eta helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarau eta zein heziketa-ekintzek emanen duten bidea sarrera-proba osorik egin beharrik ez izateko.

Ikastetxeek Ebanisteria Artistikoko teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

16. artikulua

1. Foru Dekretu honetako 14. artikuluan aipaturiko proba egin beharretik salbuetsiko dira Eskultura Arte Aplikatuetako teknikari edo goi mailako teknikariaren titulua duten ikasleak, bai eta Arte Aplikatuen eta Arte Lanbideen arloko ikasketa-plan hauetakoren batean ikasmaila amankomunak aprobetxamenduz gaindituak dituztenak ere: uztailaren 24ko 2127/1963 Errege Dekretuak ezarri zuen ikasketa-planean, edo Arte Ikastegietako esperientzien arauketari buruzko martxoaren 28ko 799/1984 Errege Dekretuaren itzalpean saio moduan ezarri ziren ikasketa-planetan, edo irakastegietan hezkuntzaren inguruko esperientziak egiteko arau orokorrak ezarri zituen maiatzaren 9ko 942/1986 Errege Dekretuak ezarri zituen ikasketa-planetan.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak esanen du zenbat plaza gorde ahal izanen diren artikulu honetako salbuespen kasuetan dauden ikasleentzat, eta bai plazak adjudikatzerakoan beraiek egindako ikasketak nola baloratuko diren ere.

17. artikulua

1. Modulu bakoitzeko gehienez ere lau deialdi eginen dira, eta bi deialdi enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako eta amaierako lanerako. Salbuespen gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aparteko deialdia ezarri ahal izanen du, ikasketak ohi bezala egitea galerazten duen eritasuna edo aintzat hartzeko beste arrazoiren bat tartean badago.

18. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Ebanisteria Artistikoko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

19. artikulua

Ondotik adieraziko diren moduluei dagozkien ikasketetan, irakasle eta ikasle kopuruen arteko erlazioa gehienez 1/15 izango da, arte irakastegien gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuak 44. artikuluan eta Eskultura Arte Aplikatuen lanbide-multzoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluak ezarri dituen abuztuaren 4ko 1385/1995 Errege Dekretuak ezarri duten bezala. Moduluok ondorengoak dira:

-Ebanisteria-tailerra.

-Ikastetxeak berak diseinatu beharreko modulua.

-Proiektu integratua.

Gainerako moduluetan gehieneko ratioa 1/30 izango da.

20. artikulua

Ebanisteria Artistikoko erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktiko fasearen eta amaierako lanaren programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen helburuak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

21. artikulua

Ikastetxeei Ebanisteria Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai arte ikasketak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen apirilaren 15eko 389/1992 Foru Dekretuari, bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz.

22. artikulua

1. Ebanisteria Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua edukitzeak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoak 35.3. artikuluan xedatu zuenez, Batxilergoko Arte modalitatera iragateko bidea emanen die Foru Dekretu honetako 14. artikuluan aipatu diren ikasleei.

2. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 31.4. artikuluan ezarri zuenari jarraikiz, ikasleek Foru Dekretu honen itzalpean Ebanisteria Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua erdietsi ondoren ikasten jarraitu nahi badute, beraiek eginak dituzten ikasketak eta Batxilergoko Arte modalitateko ikasketa hauek baliokideak izango dira:

HEZIKETA ZIKLOAREN BATXILERGOKO ARTE

MODULUAK MODALITATEKO IKASGAIAK

Bolumena Bolumena

Marrazketa artistikoa Marrazketa artistikoa I

Xedapen Iragankor Bakarra

Harik eta irakas-espezialitate berriak ezarri arte, Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretako Irakasleen eta Maisuen kidegoetako irakasleek, Foru Dekretu honetako II. eraskinean ageri diren espezialitateetarik zeinetakoak izan, hari dagozkion moduluak irakasteko gaitasuna izango dute. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beste modulu batzuk irakasteko baimena eman ahal izanen die Foru Dekretu hau aldarrikatzen denean lehengo antolamenduko ikasgai baliokideak irakasten ari diren irakasleei, baldin eta horretarako behar den prestakuntza dutela frogatzen badute.

Lehen Xedapen Gehigarria

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Foru Dekretu honetako 14. eta 15. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Ebanisteria Artistikoko erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Orokorreko 1. eta 2. mailak gaindituak dituztenak.

b) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen titulua dutenak.

c) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen eta bigarren mailak gaindituak dituztenak.

d) Arte Aplikatu eta Arte Lanbideen Eskoletan espezialitate guztietarako maila amankomunak gaindituak dituztenak.

Hori guztia, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruzko jarraibideak eman zituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz.

Azken Xedapenetako Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

I. ERASKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Identifikazioa

Ebanisteria artistikoak, betidanikoak zein gaur egungoak, lanbide eta enpresa jarduerako oso esparru zabala hartzen du.

Maisu ebanistarekin, artisau independiente gisa, hasiz eta kalitate artistiko nabarmeneko produktua eskatzen duen gizarte-sektore baten kontsumorako altzari artistikoak fabrikatzen dituen enpresa handian amaituz, lanbide esparruak aukera ezin ugariagoak eskaintzen dizkio ertaineko profesional bati, ebanisteriaren berariazko teknikei buruzko prestakuntza bereganatu eta kultura zein artearen inguruko oinarrizko ezagumenduez jabetu denari.

1.2. Lanbide profilaren deskribapena.

1.2.1. Lanbide esparrua.

Maila honetako profesionala arituko da izaera artistikoa eta artisautzazkoa duten enpresa eta tailerretan, publiko zein pribatuetan, txikiak, handiak edo ertainekoetan, ebanisteria artistikoaren lanbide esparruarekin zerikusia dutenetan.

Profesional independiente gisa edo kooperatibako bazkide bezala ere jardun ahal du.

Maila honetako profesionalak gauzatu ahal izango ditu goi mailako teknikariek asmaturiko proiektuak. Horregatik, hurrengo hauetarako gaituko duten prestakuntza eta trebetasuna izan behar du:

-Interpretatzea zorroztasunez eta sentikortasun artistiko-plastikoaz proiektuari buruz emango zaion informazioa, grafikoa edo gorpuztua, idatzizkoa edo ahozkoa izanik ere, tailer hau bereizten duten lan prozesu ezberdinei dagokiena.

-Ezagutzea eta zuzen erabiltzea esku dagoen informazio tekniko guztia, jarduerari dagozkion makinak, erremintak eta tresnei buruzkoa.

-Burutzea, banaka edo taldeka, piezak eta lan prozesuak, proiektu baten plano, diseinu edo krokiei jarraituz, dagozkien teknikak eta tresnak, eskuzkoak zein automatikoak, egokiro erabiliz.

-Goi mailako teknikariek koordinatzen dituzten lan taldeetan laguntzea, prozesuak, teknikak eta tresnak xedatu eta gauzatzeko, proiektu bat burutzeko egokienak direnak.

-Ezagutzea betidaniko teknologiak eta gaur egungoak, espezialitate honen jardute-alorrean, prozedura berriei egokitu ahal izateko.

-Bere gain hartzea bere lana garatzeko erabiltzen dituen tresnen ardura.

-Soldatapekoko jarduera batean, zein autonomo edo kooperatibako batean, nork bere tailerra antolatzeko gauza izatea, kontuan hartuz ezinbestekoak diren faktore artistiko, tekniko, ekonomiko, eta lan-segurtasuneko guztiak.

1.2.2. Zeregin garrantzitsuenak.

-Ezagutzea eta aukeratzea material egokiena proiektua burutzeko, gauza izanik burutze-prozesuen gainean aholkuak emateko, jasotako jarraibideei orpoz orpo jarraituz.

-Atontzea erremintak, makinak edo tresnak, proiektua burutzeko behar direnak.

-Egiaztatzea piezak burutze-prozesua bitartean eta horien muntaia eta azken errepasaketa gauzatzea.

-Ematea patina eta estaldura babesleak, akabera ona lortzeko behar direnak.

-Ardura hartzea makinak, tresna eta erreminten mantenimendu sistematikoaz, konpontze-lan errazak egiteko gauza izanik.

-Bereganatzea oinarrizko ezagumenduak, bere lana errentagarri bihurtzeko.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

● Aztertzea eta garatzea oinarrizko prozesuak burutzeko objektu bolumetrikoak, ebanisteria tekniken bidez lorturikoak.

● Ezagutzea betidaniko teknologiak eta gaur egungoak, espezialitate honek berezko dituenak.

● Erabiltzen jakitea prototipoen erreprodukzio- sistemak, ebanisteria tekniken bitartez.

● Interpretatzea zorroztasunez eta sentikortasun artistiko-plastikoaz proiektuari buruz emango zaion informazioa, grafikoa edo gorpuztua, idatzizkoa edo ahozkoa izanik ere, tailer hau bereizten duten lan prozesu ezberdinei dagokiena.

-Ezagutzea eta zuzen erabiltzea esku dagoen informazio tekniko guztia, jarduerari dagozkion makinak, erremintak eta tresnei buruzkoa.

● Irtenbidea ematea burutze-prozesua bitartean sortzen diren arazo artistiko eta teknologikoei.

● Zehatz-mehatz ezagutzea erabilitako ekipoen eta makineriaren espezifikazio teknikoak, antolatuz horien prebentziorako behar diren aldizkako mantenimendu-neurriak.

● Ezagutzea eta erabiltzen jakitea behar diren prebentzio-neurriak, erabilitako burutze-prozesuek eragin kaltegarririk izan ez dezaten ingurugiroan.

● Ezagutzea eta ulertzea lege-esparrua, ekonomikoa eta antolamenduzkoa, ebanisteriaren alorreko lanbide jarduera arautu eta baldintzapetzen duena.

● Bereganatzea funtsezko ezagumenduak lana errentagarri bihurtzeko.

● Ezagutzea eta erabiltzea katalogatu gabeko ondasunak, espezialitatearekin zerikusia dutenak, zaharberritu, berreraiki eta errestauratzeko teknikak.

2.2. Lanbide moduluak.

1. Lanbide modulua: Kultura eta artearen Historia: Eskulturaren gaineko arte aplikatuak.

Iraupena 112 ordu.

a) Helburuak

● Sentikortasun estetikoa garatzea.

● Ezagumendu humanistikoak ematea, prestakuntza teknikoa eta plastikoaren osagarri modura.

● Kultur zikloetara hurbiltzea, jarrera irekiaz, funtsezkoena ezagutuz haien berezitasun ideologikoak, sozialak, ekonomikoak eta artistikoei buruz.

● Ikastea eta erabiltzea oinarrizko terminologia.

● Ezagutzea Historiako estilo artistiko nagusiak.

● Bereiztea altzarien estilo nagusiak, haien testuinguru historikoan kokatuz.

● Iruzkina egitea irudi artistikoei buruz, horiek osoki hartuta.

● Ezagutzea material eta prozedura tekniko nagusiak, historian zehar eskultura eta ebanisteriaren arloetan erabili direnak.

● Ikasteko teknikak hedatzea, ikaslea artelana, aro artistikoa edo ikasitako estiloen analisia, sintesia, garapena eta kritika egiteko gaitasuna eskuratzera eramango dutenak.

● Bilatzea bibliografia edo dokumentazioa liburutegietan, liburudendetan, informazio zentroetan.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo gauzak hartuko dira kontuan:

● Lortutako sentikortasun artistikoaren garapen maila.

● Gizadiak denboran zehar izan dituen jokaera historiko-artistikoen ulerkuntza arrazoitua eta horiek eragin dituzten egintza artistikoekin lotzeko gaitasuna.

● Ikusmena eta sentikortasunaren garapena, Ebanisteria Artistikoaren izaera sortzaileari, garapen historikoari, eta haren lanak tokian eta lekuan kokatzeari dagokienez.

● Mintzaira argia eta berariazko terminologia egokiaren erabilpena.

● Iruzkin artistiko osoak: hurbilpen historikoa, soziologikoa, artelanaren azterketa formala eta esanahia.

● Arte estiloak eta haien ordezkari nagusien arteko lotura (eskultoreak, ebanistak, e.a.) eta horiek kokatzea grafikoki eta historikoki.

● Aro artistiko bakoitzeko lan nabarmenenak ezagutzea.

● Ezagutzea eta baloratzea materialak eta prozedura teknikoak eta adierazpenerako eskaintzen dituzten aukerak.

a) Edukiak.

● Kultura, Arte eta Arte Aplikatuaren kontzeptuak:

-Gizakien erantzuna eta bilakaera, historiaurrearen ingurunearen aurrean.

-Aintzinako kulturen egituratze sozio-politikoa, erlijiosoa eta artistikoa:

-Ejipto, Grezia eta Erroma: Mendebaleko zibilizazioa eta arteari egindako ekarpenak.

-Zura eta altzarien inguruko arteak aro hauetan.

● Aurkikuntza geografikoen eta nazio handiak eratzearen aroa:

-Humanismoa.

-Pizkundea arte plastikoetan.

-Altzariak eta erosotasunarekiko jarrera: tipologia nazionalak.

● Barrokoaren kultura aristokratikoa: zientziak eta arteak:

-Razionalismoa eta Despotismo Ilustratua.

-Rococoaren adierazpen artistikoa.

-Ebanisteria artistikoaren lan garrantzitsuenak bi aroetan: errege manufakturak.

tziako Iraultza eta Iraultza Industriala: bien ondorioak:

-XIX. mendeko liberalismoa eta gizarte industriala.

-Bilakaera kulturala eta artistikoa eta Arte Aplikatuetan eragindako ondorioa.

-Arte eta industria eta horien eragina altzarietan.

● XX. mendeko eraldaketa sozio-kulturalak:

-Altzaria gaur egungo plastikan.

-Diseinua.

-Artisautzazko altzaria.

2. Lanbide eremua: Marrazketa artistikoa.

Iraupena 224 ordu.

a) Helburuak

● Sentikortasun estetikoa garatzea: proportzioa, oreka, eta konposizioa, simetriak eta asimetrietarako sena.

● Inguruneko objektuen irudia antzematea, gauza izanik marrazteko eta grafikoki errepresentatzeko, metodo plastiko eta tekniko ezberdinen arabera.

● Interpretatzea zirriborroak, marrazkiak eta planoak, arauak eta bestelako informazio grafikoa, ebanisteria artistikoa burutzearekin eta arte-, artisautza- eta ornamentazio-produkziorako bitartekoekin zerikusia duena, beti ere bi dimentsioko errepresentazioan ematen dena.

● Erabiltzea tonuen eskala eta horren nabardurak giroa egitean.

● Sormena garatzea.

● Marrazketa Geometriarekin lotzea.

● Gorputzak errepresentatzea perspektiba konikoan.

● Erabiltzea esku altxatuaz egiten den apuntea, altzariak marraztean.

● Erabiltzea argiaren proiekzioari buruzko mekanika.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo gauzak hartuko dira kontuan:

● Adierazpen grafikorako sen artistikoa.

● Sortzeko gaitasunaren garapena.

● Objektu soilen errepresentazio sentikorra eta elkarturiko objektuen arteko harremana espazioan.

● Itzalen erabilera, lagungarri gisa, bolumena itxuratzean.

● Zuzen erabiltzea proposaturiko materialak eta teknikak, dituzten aukera plastikoak ikertuz.

● Ulertzea zer eragin mota duten errepresentazioan honako osagai hauek: proportzioak, espazio-harremanak, tonu- harremanak,e.a.

● Espezialitatearekin zerikusia duten marrazkiak egiteko gaitasuna.

● Lanaren aurkezpen zuzena.

● Formak espazioan eta haien arteko harremanez jabetzeko gaitasuna. Espazio erlatiboak antzematea eta trebetasuna horiek adierazteko azalera baten gainean.

● Ulertzea eraikuntzarako sena eta gorputzak, forma geometrikoen bidez, sinplifikatzeari ekiteko gaitasuna.

● Prespektiba konikoaren oinarrizko osagaiak eskuratzea, ulertzea eta gauzatzea esku altxatuaz egin apuntearen bidez.

● Ongi erabiltzea tresnak eta errepresentazio prozedurak, irakasgaia garatzean erabili direnak.

● Argiaren proiekzioari buruzko mekanika fisikoaren ikus-ulerpena:

-Ikastea gutxieneko ikuspegiak, argiluna eta horren banaketa logikoaren errepresentazio bisualerako behar direnak.

-Hautematea tonu-eskaletan dauden ±abardurak.

-Banatzea argi- eta itzala-aldeak objektuen errepresentazioan.

-Ulertzea proiektaturiko itzala eta altzaria marraztean duen erabilera.

● Lerroaren erabilera menderatzea eta baliabideak bereganatzea marradura motei dagokienean.

● Errepresentazio maila esku altxatuaz egindako altzariari buruzko apuntearen bidez.

● Oinarrizko gaitasuna konposiziozko izaera duten osagaiak maneiatzean.

c) Edukiak.

● Lotura osotasuna eta aldeen artean. Neurrien arteko lotura. Proportziorako sena.

● Marrazketa eta geometriaren arteko lotura:

-Objetuen kokapen espaziala forma geometrikotan.

-Bi eta hiru dimentsioko forma eta planoan nola adieraztea.

● Perspektiba konikoa: horizonte-lerroa, ihes-puntuak, ikuspuntuak, horizontearen kokapena.

● Marrazketako materialak eta teknikak. Errepresentazio grafikoaren erak.

● Bolumena. Argiaren proiekzioari buruzko mekanikaren azterketa.

-Argiluna. Balio-harremanak hiru dimentsioko forma planoan gorpuzte gisa.

-Kolorea, argia eta itzala. Balio adierazleak eta deskribatzaileak.

● Tonu-eskala eta bere nabardurak.:

-Altzaria marrazteko horren erabilera.

-Girotzea

● Lerrozko marrazketa:

-Forma, profil eta bolumen gisa.

-Zehaztasuna eta argitasuna.

-Adierazgarritasuna eta sentikortasuna. Marradura-erak: arkatza eta tinta.

● Esku altxatuaz egindako apuntea: eraikitzeko sena, sinplifikazioa, altzariaren itzaleztadura:

-Trazuaren erabilera.

● Zirriborroa eta planoaren irakurketa.

● Konposizioa: oinarrizko kontzeptuak, oreka, simetria, asimetria:

-Konposizio-erritmoa: estilizazioa eta sintesia.

-Konposizio organikoa, geometrikoa eta abstraktua.

-Naturaren formak. Landare eta animalien mundua. Gizakien gorputza.

● Arte- eta artisautza-objektua:

-Objektu plastikoaren deskribapena: Ebanisteria artistikoaren proiektuen inguruko mintzairan hastea.

-Zirrimarrak eta garapenak planoan.

● Diseinua, forma sortzea. Prozesu sortzailea.

3. Lanbide modulua: Bolumena.

Iraupena 192 ordu.

a) Helburuak

● Forma bolumetrikoaren inguruko mintzaira erabiltzea, gorpuzteko eta interpretatzeko ideiak, zirrimarrak, maketak, prototipoak, eta hiru dimentsioko gida-lerroak beharrezkoa dena, oro har Eskulturaren Arte Aplikatuen eta zehatzago Ebanisteria Artistikoa burutzearekin eta arte artisautza eta ornamentazioko adierazpen-bitartekoekin zerikusia dutenak.

● Ezagutzea Ofizio Artistikoen kontzepzio espazialari dagozkien materialak, teknikak eta prozedurak.

● Garatzea sormena eta sentikortasun artistikoa.

● Ezagutzea, egituraren aldetik, hainbat forma bolumetriko, eta horien ezaugarri bereiztuak.

● Ezagutzea proportzioak-espazioak eta egiturak, nahiz gida-lerro bolumetrikoak.

● Erabiltzea arte plastikoei dagozkien materialak eta erremintak.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo gauzak hartuko dira kontuan:

● Zuzen adieraztea, analisi- eta sintesi-prozesua abiapuntutzat hartuz, adierazpen bolumetrikoko formak, ukitu ahal den errealitateari dagozkionak.

● Hezurmamitzea koherenteki eta sentikortasun plastikoaz hiru dimentsioei buruzko mintzairaren oinarrizko osagaiak.

● Zehatz-mehatz interpretatzen jakitea plano teknikoak, zirrimarrak, maketak eta ereduak.

● Egoki erabiltzea oinarri enpirikoa duten ezagumendu teorikoak modalitate honen berariazko kasuei irtenbide praktikoa ematean.

● Sentikortasun artistikoa eta sormena, bere lanean erakutsitakoak.

● Ezagumendu teorikoen aplikazioa.

● Ezagutzea eta egoki erabiltzea erliebeari buruzko prozedura tekniko-plastikoak.

● Zuzen interpretatzea, marrazki eta zirrimarren bidez, ereduak eta maketak.

● Formen konposizioa, funtzionala, formala eta apaingarria.

c) Edukiak.

● Material, erreminta eta tresna ezberdinen ezagutza eta erabilera.

● Planoa. Erliebe baxua, ertainekoa eta altua.

● Oinarrizko irudien garapena planoan, geometrikoak zein organikoak: bolumenak bustin hutsean, eraikuntza soilak.

● Bolumenaren sorrera material ezberdinetan.

● Hainbat motako armadurak.

● Material plastikoak: bustina, eskaiola, plastilina, argizaria, poliespana.

● Forma eragiteko prozedurak: gehiketaz eta kenketaz, teinkaketaz eta uzkurduraz.

● Materiazko euskarriak eta dagokien kontzeptu formala:

-Harrizkoak, organikoak (zura), sintetikoak (plastikoak, zementua), metalezkoak (burdina, aluminioa, e.a.), masak bloke itxian, forma organikoak teinkatuta, bolumen irekiak, material estatikoak, e.a.

4. Lanbide modulua: Ebanisteria tailerra.

Iraupena 528 ordu.

a) Helburuak

● Eskuratzea ezagumenduak, trebetasunak eta abileziak, ebanisteriako teknikak eta balio plastikoak zuzen gauzatzeko behar direnak.

● Ikaslegoa harremanetan sartzea berariazko materialekin eta euren adierazpen-mintzairekin, behar diren ezagumenduak emanez, erreminta eta prozedurei buruz, horien erabilera eta eraginkortasun praktikoari buruz.

● Partehartzea sustatzea, norbanako zein taldearena, ariketa egokien bitartez.

● Bultzatzea diziplinarteko proiektuak egiteko.

● Garatzea sentikortasun artistikoa eta sormena.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo gauza hauek hartuko dira kontuan:

● Trebetasuna eta abilezia erabiltzean materialak, erremintak, makinaria eta teknikak, ebanisteria artistikoaren tailerrari dagozkionak, lan mundura egokituriko errentagarritasun ekonomikoaren arabera.

● Ezagutzea mintzaira plastiko ezberdinak, ebanisteria artistikoaren tailerrari berez dagozkionak.

● Gaitasuna talde lanak egiteko, diziplinarteko ariketekin zerikusia dutenak.

● Sentikortasun artistikoa eta sormena, bere lanean erakutsitakoak.

● Ezagutzea tailerrean erabiltzen diren zura eta material mota nagusiak.

● Gaitasuna, mantenimendu eta konpontzeko lan errazak egiteko makina-erremintetan.

● Lan segurtasun eta osasunari buruzko arauak aplikatu eta horiei dagozkien tresnak eta babeskiak erabiltzea.

● Erantzukizuna bere lana garatzean: makina eta erreminten erabilera, prozeduren garapena eta amaierako emaitza.

● Interpretatze espezifikazio teknikoak, proiektuetako plano, diseinu edo krokienak eta horiei orpoz orpo jarraitzea.

● Kalitatea altzari eta objektuen gauzatze teknikoan.

● Kalitatea akaberako teknikak erabiltzean: lixatua, patinak, bernizak, e.a.

c) Edukiak.

● Zura eta material ezberdinen ezagumendua, gaur egungo artisautzari erantsi ahal zaizkionena, zuraren industriari aplikatuz.

● Materialen funtsezko ezaugarriak.

● Oinarrizko ezagumenduak diseinuaren prozesuan.

● Burutze-planoen interpretazioa.

● Txantiloiak, edozein piezaren gauzatze artistikorako behar direnak.

● Altzari bat fabrikatzeko behar den zuraren bolumena kalkulatzea.

● Zuraren trazua eta piezen trazadurarako ikur konbentzionalak, amaierako objektuan duten kokapenaren arabera.

● Eskuzko erreminta, ebanisteria artistikoari berez dagokiona: atontzea eta erabiltze zuzena.

● Makineriaren erabilera.

● Marketeria artistikoari buruzko hatsapenak.

● Burdineria eta osagarrien erabilera.

● Ikerketa artistiko eta teknologikoa altzarien diseinua eta zura eraldatzeko bitartekoen alorrean, egungo munduan zura lehiakorra izan dadin.

5. Lanbide modulua: Ikastetxeak berak diseinatutako lanbide modulua.

Iraupena 128 ordu.

Modulu honen helburua curriculuma osatzea da, lanbide profilaren ezaugarri bereizgarriak sartuz, Ikastetxeko ingurune sozio-ekonomikora egokitzeko.

Arestiko puntuan aipaturiko ezaugarri bereizgarriak lortu beharreko helburuetan zehaztuko dira eta helburu horiek azpisektorei, teknikei eta ebanisteria artistikoaren lanbide munduko produktuei, tratamendu berezia edo/eta gehiago sakontzea eskatzen duten produktuei alegia, egokituko zaizkie, hala nola:

-Hedatzea eta finkatzea objektu bolumetrikoak grafikoki adierazteko teknikak, eta planoak, krokiak eta zirrimarrak interpretatzekoak, proiektuak burutzearen aurretiko fase gisa.

-Sakontzea betidaniko eta egungo tekniketan, espezialitatearekin zerikusia duten katalogatu gabeko ondasunen berreraikuntza, zaharberritze eta kontserbazioan erabiltzen direnetan.

Proposaturiko helburuak edukinetan gauzatuko dira eta, horrezaz gain, orientabide, jarraibide eta erabakietan, garatutako lanbide profilaren berezitasunak ziurtatzeko. Horiek emateko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eman behar duen baimena eskuratu beharko da.

Ikasturtea hasi baino nahiko lehenago, Ikastetxeak modulu honi buruzko curriculumaren proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Ikasketen Antolamendua eta Ikastetxeetarako Zerbitzua), horretarako baimena eskatuz.

Proposamena honako alderdi hauek osatuko dute:

a) Lanbide profilaren ezaugarri bereizgarrien identifikazioa, Ikastetxeko ingurune sozio-ekonomikoari buruz, justifikazioa, aurreikusitako bilakaera, e.a.

b) Curriculuma, hurrengo hauetan gauzaturik: lortu beharreko helburuak, helburu bakoitzerako ebaluazio irizpideak eta edukien zerrenda. Antolamendua modulu guztietarako xedatuko da.

6. Lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena 84 ordu.

Ikas-eremu honek helburutzat dauka ikasleak ohitzea lan eta osasun baldintzen esparru juridikoarekin nahiz lan eta kontratu harremanek eragiten dituzten eskubide eta betebeharrekin, lana euren kontura edo besteen kontura burutzean. Bidea ematen du, bestalde, lana bilatzean orientatzeko, lanbide profilarekin bat, edo/eta autoemplegurako prestatzeko.

a) Helburuak

● Oinarrizko ezagumenduak eskuratzea legeriari buruz eta Estatu espainarreko arau-esparruari buruz.

● Eskuratzea ekonomia, merkataritza eta gizarteari buruzko oinarrizko ezagumenduak, enpresa txiki eta ertaineko bat administratu eta kudeatzeko bidea emango diotena.

● Eskuratzea ekonomia, merkataritza eta gizarteari buruzko oinarrizko ezagumenduak, langile autonomo gisa lanbide jarduera garatzeko bidea emango diotena.

● Oinarrizko ezagumenduak eskuratzea espezialitatea arautzen duen legeriari buruz eta neurri apalenean erabiltzea espezialitatearen lege- eta lanbide-tresnak.

● Lan merkatura sartzeko mekanismoak ezagutzea, besteen edo norberaren kontura, nahiz horretarako toki, Estatu eta Europako Batasuneko erakundeek ematen dituzten laguntzak.

● Zehaztea prebentzio- edo/eta babes-jarduerak, arrisku eragileak eta osasunean eta ingurugiroan eragiten dituzten ondorioak gutxituz.

● Behar den sentsibilizazioaz jabetzea lan osasunari buruz, bizitza kalitaterako zein, produkzio jardueran, kalitate-emaitzerako erabakigarri gisa.

● Gaitasuna eskuratzea elkarte-lanak egiteko, lankidetza, elkartasuna eta talde lanerako jarrerak bereganatuz.

● Kontratazio modalitateak bereiztea

b) Ebaluazio irizpideak.

● Sailkatzea osasuna zein ingurugirorako kalteak, euren ondorioak eta haiek eragiten dituzten arrisku eragile ohikoen arabera.

● Identifikatzea bere produkzio-sektorean dauden lan kontratazio era ezberdinak, indarreko legeriak onartzen dituenak.

● Identifikatzea eta zuzen betetzea behar diren agiriak, indarreko legeriarekin bat, bere kontura arituko den langile bat izateko eta horretarako behar diren baliabideak aurkitzea.

● Interpretatzea lanaren legezko esparrua eta bereiztea lan harremanek eragiten dituzten eskubide eta betebeharrak.

● Erabiltzea lan zuzenbideari buruzko informazio oinarrizko iturriak (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasuneko Arteztarauak, Lan Hitzarmenak...), dagozkion eskubideak eta beharrak bereiztuz.

● Identifikatzea Gizarte Segurantzari doazkion prestazioak eta betebeharrak.

● Zuzen erabiltzea lanbide alor honetako terminologia eta araudia.

● Ebaluazioa, adituek emandako mintzaldiei, solasaldiei, mintegiei edo tailerrei dagokiena, "Lan Prestakuntza eta Orientazioa" ematen duen Ikastetxeko irakasleak burutuko du. Horretarako kontuan hartuko ditu, ikasleen partehartzea eta frogak, lanak edo, hala egokituz gero, esperientzia zehatzak burutzea.

c) Edukiak.

● Lege-esparru orokorra.

● Lan eta lanbide harremanen lege-esparrua:

-Lan Zuzenbidearen oinarrizko alderdiak: nazionala eta Europakoa.

-Lan kontratua.

-Soldata eta lanaldia.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Berariazko arautegia: Lanbide esparrua: dimentsioak, osagaiak eta harremanak.

-Gizarte Segurantzari buruzko sistema espainiarra.

-Lan ordezkaritza eta negoziazio kolektiboa.

● Lan osasuna:

-Lan eta segurtasun baldintzak. Lan osasuna eta bizitza kalitatea. Ingurugiroa eta horren kontserbazioa.

-Lanbide arrisku eta kalteak: arrisku eragileak.

-Lanbide arrisku eta kalteen aurkako babes- eta prebentzio-teknikak. Azterketa, ebaluazioa eta jardute- proposamena.

-Lehen sorospenak enpresan.

● Lan mundura sartzeko sistemak:

-Lan Merkatua. Egitura. Tokiko, nazioko eta Europako aukerak.

-Teknikak eta erakundeak, lanbide sarrerarako eta enpresari ekimenarako laguntzak ematen dituztenak.

-Ekimenak nork bere kontura lan egiteko: autoemplegua: prozedurak eta baliabideak.

-Nork bere lanbide ahalmena eta interes pertsonalak aztertu eta ebaluatzea:

-Nork bere burua ezagutzeko teknikak. Autokontzeptua. Hobetzeko teknikak.

-Enplegu publikoa zein pribatua bilatu eta eskuratzeko teknikak.

-Gizarte-ohiturak, ez diskriminatzaileak. Berdintasunari buruzko programak.

-Prestakuntzarako/lanbiderako ibilbideak.

● Merkataritza eta Enpresa Zuzenbidea:

-Merkataritza Zuzenbidea: Kontzeptua; merkataritza- egintzak; merkatari motak.

-Enpresa eta bere antolamendua:

-Enpresaren informazio ekonomiko-finantzarioa.

-Sozietate zibila. Sozietate irregularra.

-Merkataritza-enpresen eredu juridiko ezberdinen deskribapena: merkataritza-sozietateak.

-Ekonomia sozialeko enpresak: lan-sozietate anonimoak eta elkarte-laneko sozietate kooperatibak.

-Irabazasmorik gabeko entitateak: elkarteak eta fundazioak. Parteliertze-kontuei buruzko kontratua.

-Banakako enpresaria:

-Enpresako jarduerari ekiten hasteko izapideak. Bideragarritasuna.

-Enpresetarako finantzaketa eta laguntzei buruzko programak.

-Lege- eta zerga-betebeharrak. Zerga Zuzenbidea: oinarrizko ezagumenduak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruz (B.E.Z.ari buruz), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaz (P.F.E.Z.az), Sozietateen gaineko Zergari buruz. Lizentzia fiskala.

● Espezialitateari aplikaturiko zuzenbidea:

-Artelanei buruzko legeria. Horren historiaren aipamen laburra: aurrekariak eta bilakaera. Oinarrizko araudia.

-Jabetza intelektuala eta egile-eskubideak. erregistroa eta kudeatzeko entitateak.

-Jabetza industriala.

7. Lanbide modulua: Proiektu integratua

Iraupena 168 ordu.

a) Helburuak.

● Ikastea teknika, forma eta eginkizuna lotzen.

● Erdiestea sormen- eta produkzio-prozesuaren planifikazio zuzena, logikoa eta zentzuzkoa, emaitza lortzeko.

● Autokritikarako gaitasuna bereganatzea sen estetikoa garatzeko.

● Teknika egokiak erabiltzea akabera ona burutzeko.

● Ikastea lanbide ingurunean dauden objektuak antzematen eta aztertzen modu eragile batez.

● Jarrera sortzailea garatzea, irtenbide bereziak eta ezberdinak bilatuz, forman zein kontzeptuan.

● Ulertzea eta erabiltzea altzariak egiteko egiturazko oinarrizko kontzeptuak.

● Marrazketa eta bolumena erabiltzea lanbide alorreko formak egituratzeko tresna gisa.

● ulertzea eta interpretatzea, zirrimarrak eta maketen bidez, emandako proposamenak edo dauden ereduen erreprodukzioak.

● Bereganatzea analisi eta sintesirako gaitasuna, formei zein eginkizunari buruzkoak.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo gauzak hartuko dira kontuan:

● Trazadura eta eraikuntza, erraztasunez erabiliz bi eta hiru dimentsiko formei buruzko mintzaira.

● Konposizioak burutzea, planoan osagai grafiko eta plastikoak barreiatuz, eta eraikitzeko dituzten aukerei buruz ikertzea, hiru dimentsioko espaziora lekualdatzean.

● Apunte grafikoak egitea aurretik eginda dauden eraikuntzei buruz, aukeratuz eta nabarmenduz oinarrizko osagai adierazgarrienak bi dimentsioetan adieraztean.

● Informazio bilketa eta berariazko irtenbideei buruzko proposamenak produktuak hobetzeko.

● Irtenbide formal berriak eta ezberdinak bilatzea.

● Material ezberdinen portaera zehaztea, teknika ezberdinak erabiliz euren gainean eskusartzean, ekonomia materiala eta formalari buruzko kontzeptua bilatuz.

● Ordena eta logika lan faseetan.

● Lanak aurkeztea ezarritako epeen barruan, garbitasunaz eta ongi eginak.

● Begirunea eta lankidetza maila.

c) Edukiak.

● Transposizio prozesua planotik bolumenera eta alderantziz:

-Eraikuntzen marrazkiak.

-Eraikuntzak marrazkietatik abiatuz.

● Sormenaren garapena eta irtenbide dibergenteak bilatzea proposamen ezberdinen aurrean:

-Ahaleginak eta ondorioen arteko lotura.

-Soiltasun eta ekonomiari buruzko kontzeptuak.

-Material, lan eta tresnen mugapena.

● Materialak:

-Material bakoitzaren berezko ezaugarriak: erresistentzia, gogortasuna, elastikotasuna, e.a.

-Eraldaketak eta konbinazioak tekniken erabileraren bidez: tolestea, ebakitzea, itsastea, trazatzea, e.a.

● Produktu artistikoa:

-Kanpoko forma: Egitura, eraketa eta akaberak.

-Barneko forma: Egitura. Egituren sorrera.

● Formaren hezurmamitzea:

-Norabideak. Mugimendua. Mugimendu-ardatzak.

● Forma:

-Formaren bilakaera.

● Produktuaren ezaugarriak:

-Egonkortasuna, irmotasuna, moldagarritasuna, erabilpena, doitasuna, e.a.

● Hiru dimentsioko formen analisi eta sintesi metodoak:

-Egitura, masa, proportzioa.

-Forma geometrikoak, forma organikoak.

-Oreka, pisua, grabitatea, indar-lerroak, e.a.

-Modulatzea, Errepikapena eta mailakatzea.

-Garapen intuitiboaren aprobetxamendua analisi- esperientzietan.

2.3. Prestakuntza praktikoaren fasea, enpresetan, estudiotan edo tailerretan.

Iraupena 84 ordu.

a) Helburuak.

● Lanbide errealitateaz jabetzea prestakuntza akademikoa osatzeko, erantzukizuneko lan zeregina burutuz, bere mailarekin bat datorrena.

● Harremanetan sartzea lan munduarekin eta honek duen gizarte-, lan- eta teknika-harremanen sistemarekin.

● Alderatzea Ikastetxean eskuraturiko ezagumenduak lan eta enpresaren errealitatearekin.

● Bereganatzea, enpresarekiko harremanen bidez, ezagumendu osagarriak, lanbidearen praktikarako behar direnak, norberaren espezialitateari buruz zein merkatuaren egoera eta harremanei buruz, joera artistiko eta kulturalei buruz, lanaren antolamendua eta koordinazioari buruz, enpresaren kudeaketari buruz, enpresa baten harremanei buruz, e.a.

● Eskuratzea ezagumendu teknikoak lanabesak, erremintak, aparailuak eta makinei buruz, hain zuzen, euren espezializazioa, kostua edo berritasuna direla-eta, Ikastetxeak eskuratu ezin dituenak.

● Partehartzea modu eraginkor batez produkzio prozesuaren faseetan, behar den tutoretza edo zuzendaritzapean.

● Lan mundua eta enpresaren sistema tekniko- sozialarekin bat etortzea.

b) Ebaluazio irizpideak.

● Aztertzea bere jardueraren ondorioak, lantokiaren produkzio sisteman.

● Lana antolatzea hartutako jarraibideekin bat, zereginak lehentasunaren arabera betez, kalitate eta segurtasun irizpideak erabiliz.

● Emandako lana burutzea kalitatez, segurtasunez eta ezarritako epean.

● Nork bere jarduera koordinatzea gainontzeko langileekin, aldez aurretik aurreikusi ez diren aldaketak, beharrak eta arazoen berri emanez.

● Lan-eremua garbi eta txukun mantentzea, arriskuak saihesteko.

● Erabiltzea kalitate sistema eta arauak, enpresak xedatu dituenak.

● Identifikatzea prozesuek eragindako kalitate- akatsak, baita euren eragileak ere.

● Arduraz aritzea lantokian eta enpresaren ingurune tekniko-sozialarekin bat etortzea.

● Erabiltzea makinak, instalazioak eta ekipoak babesteko dispositiboak.

c) Edukiak.

● Fabrikatu behar den altzariaren espezifikazio teknikoak eta ezaugarriak.

● Prozesuari buruzko informazio teknikoa: fabrikatze sistema, bitartekoak, lan orria.

● Makinak, erremintak eta lanabesen atontze eta egokipena.

● Egin behar den lanaren fase bakoitzean jarraitu behar zaien prozeduren hautaketa.

● Makinak, erreminta, tresneria eta ekipoen erabilera eta mantenimendua, hain zuzen, euren espezializazioa, kostua edo berritasuna direla-eta, ikastetxeak eskuratu ezin dituenena.

● Segurtasun eta osasunari buruzko arauen aplikazioa: norberarenak, instalazioak, makinak eta lanabesak produkzio prozesu ezberdinetan.

● Fabrikaturiko piezen kalitate kontrola prozesuaren fase bakoitzean.

● Anomaliak eta hutsegiteak antzematea materialan, makinetan eta ekipoetan, bai eta horien balizko eragileak ere.

● Harremanak enpresaren ingurune tekniko-sozialean.

2.4. Amaierako lana.

Prestatze-prozedura eta ebaluazioa.

Amaierako lana definitu, zuzendu eta ebaluatzeko Epaimahaia eratuko da, hurrengo hauek osaturik:

-Lehendakaria: Ikastetxeko Zuzendaria edo horren ordez arituko den Ebanisteria Artistikoari buruzko zikloko Irakaslea.

-Kideak: Ebanisteria Artistikoari buruzko zikloko ikastetxeko hiru Irakasle, Zuzendariak izendaturik; honek, horiez gain, beste mahaikide bat izendatu ahal izango du, ebanisteria artistikoaren alorreko profesional, artista edo/eta adituen artetik.

-Idazkaria: Idazkari gisa Zuzendariak izendatutako kideak jardungo du.

Epaimahaiak proposatuko die ikasleei amaierako lanak egitea edo/eta onartuko ditu ikasleek proposaturiko aurreproiektuak, beti ere epaimahaiaren iritziz biltzen badituzte beherago aipatuko diren

betekizunak, erabakia hartzeko kontuan hartuko ditu hurrengo irizpideak:

-Burutu ahal izateko behar den dokumentazioaren egokitasuna.

-Haren interes orokorra, balio estetikoari, planteamenduaren originaltasunari eta bete nahi den benetako beharrari egokitzeari dagokienean.

-Aurreproiektua gauzatzeko aukera.

Epaimahaiak onartu ahal izango ditu ikasle batzuren artean egiteko diren amaierako lanak, beti ere taldeko kide bakoitzaren eskumenak bereizten badira.

Epaimahaiak tutore bat atxikiko dio amaierako lan bakoitzari eta arauak xedatuko ditu, horrek ikasleak laguntzeko/aholkatzeko plana zein lana garatzeko egokiak jotzen dituen ikastetxeko instalazioak eta baliabideen erabilera ezar zitzan.

Epaimahaiak ebaluatuko du amaierako lana irizpide orokorren arabera eta obraren berariazkoekin bat, eta azkeneko nota epaimahaikide bakoitzak emandako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izango da, hamarren bakar batekin emanda. Nota 5 baino txikiagoa izango balitz epaimahaiak proposatuko ditu ikasleek egin behar diztuzten zuzenketak edo bestela lan berri bat egitea, hurrengo deialdian defendatzekoa.

Iraupena 80 ordu.

a) Helburuak.

● Egiaztatzea ikasleak jabetu direla Ikastetxean burututako ikasketen bidez eskuraturiko ezagumendu teoriko- praktiko eta artistikoez eta horiek integratu, sinkretizatu eta erabiltzeko gauza direla.

● Egiaztatzea gauza direla lanbide jarduera garatzeko ertaineko mailako Ebanisteria Artistikoaren espezialitateari dagokion alorrean.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo atalak ebaluatuko dira:

1. Informazioa eta komunikazioa:

● Azterketa Historiko-Artistikoa.

● Oroit-idazkia/Lekuko grafikoa.

2. Errealizazioa.

Epaimahaiak zehazturiko amaierako lan bakoitzari dagozkion ebaluazio berariazko irizpideez gain, orkorrean hurrengo hauek ezartzen dira:

● Kalitatea errealizazioan eta ebanisteria-tekniken aplikazioan.

● Sentikortasun artistiko-plastikoa, espezialitatean erakutsitakoa.

● Ezagumendu teoriko-praktiko eta artistikoez jabetzea eta horiek erabiltzea.

● Gaikuntza lanbide jarduerarako ebanisteria artistikoaren alorrean.

c) Edukiak.

Amaierako lana gauzatuko da ebanisteria artistikoaren alorrari dagokion produktu bat edo gehiago asmatzen eta sortzen, produktu isolatu gisa zein multzo modura.

Amaierako lanak hurrengo edukia izango du:

1. Informazioa eta komunikazioa:

● Azterketa historiko-artistikoa, obra ebanisteria artistikoaren testuinguruan argumentatu eta kokatuko duena, lotuz produkzio artistiko eta publizitario garaikideekin eta aurrekari estetiko eta komunikaziozkoekin, argi eta zehazki analizatuz lana egiteko bertan erabilitako teknikak eta azpimarratuz lanak eskaintzen dituen ekarpenak edo berezitasunak.

● Oroit-idazkia, zeinean produktua burutzeko prozesu eta faseen azterketa egingo den eta zeinek, gutxienez, hurrengo alderdiak bilduko dituen:

-Komunikaziozkoak: Bete behar diren gizarte- eta eginkizun-beharrak.

-Estetikoak: Armonia, oreka, sentikortasuna eta sormena.

-Teknikoak: materialak, prozesuak, zereginak eta epeak, amaierako produktua egiteko behar direnak, eta kalitatearen kontrolerako espezifikazioak.

-Ekonomikoak: behar diren kostuen kalkulua, amaierako produktua burutzeko, bitartekoak optimizatzea eta errentagarri bihurtzea.

● Amaierako lana egitera eramango dituzten lan-etapa guztien lekuko grafikoa: zirrimarrak eta maketen aukeraketa, informazio teknikoari buruz eta espezifikazioen gaineko dagozkien taulekin batera: erabili diren aplikazio informatikoak, testu eta irudien markatze eta tratamendua, proben zuzenketa, kalitatearen kontrolerako espezifikazioak, inprimatzeko amaierako produktuen aurkezpena; baita ere, beharrezkoa izatera, lanen erakusketa baten katalogoak, muntaia eta antolamenduari buruzko proposamenak.

2. Errealizazioa:

● Lanaren errealizazioa: produzitzea unitate sorta mugatu bat, lanaren garrantzia eta Epaimahaiaren espezifikazioen arabera.

2.5. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Kultura eta Artearen Historia:

Eskulturaren arte aplikatuak 112 4 2.

2. Marrazketa artistikoa 224 7 1.

3. Bolumena 192 6 1.

4. Ebanisteria tailerra 528 6 1.

- 12 2.

5. Ikastetxeak berak diseinatutakoa 128 4 2.

6. Lan prestakuntza eta orientazioa 84 3 1.

7. Proiektu integratua 168 6 2.

8. Prestakuntza lantokian 84 Lanaldian. 2.

9. Amaierako lana 80 2.

II. ERASKINA. Ebanisteria artistikoaren moduluak ematen dituzten irakasleak

Arte Plastikoak eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoak eta Diseinuko Tailer Maisuen Kidegoko Funtzionarioek lehentasuna izango dute ziklo honetako moduluak emateko, Eraskin honen (A) zutabean agertzen diren espezialitateak eta moduluen arteko atxikimenduen arabera.

Alabaina, ikastetxean eskura dauden baliabideak ahal den modu hoberenean profitatzeko, modulu horiek beste espezialitate batzuetako funtzionarioek eman ahal izango dituzte, (B) zutabean agertutakoarekin bat, baina honek ez du eraginik izango espezialitatearen atxikimenduan.

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

LANBIDE MODULUA

(A) (B)

1. Kultura eta Artearen HistoriaA.P.D. Irakaslea:

eskulturaren arte aplikatuak.. Zeramikari buruzko Kultura Orokorra

 Artearen Historia

 Artea eta Zeramikaren Historia

2. Marrazketa artistikoaA.P.D. Irakaslea:A.P.D.Irakaslea:

 Marrazketa artistikoa. Diseinuaren Teoria eta Praktika

 Koloreak eta Margolaritza Prozedurak. Dekorazio-Arteari buruzko Proiektuak

 Konposizio Apaingarria, Margolaritza eta Eskultura Erlijiozkoa. Figurinen Diseinua

 Pasta Zeramikoen gaineko Dekorazioa. Ebaketa eta Jantzigintza

 Forma eta Kolorearen Analisia

 Margolaritza Prozedurak

 Zeramikari Aplikaturiko Koloreen Teknikak

 Iragarkigintzarako Marrazketa

 Konposizio Apaingarria eta Proiektuak

 Konposizio Apaingarria

 Estilizazio Artistikoa eta Koloreak

 Zeramikaren Oinarrizko Dekorazioa

3. BolumenaA.P.D.Irakaslea:

 Modelatzea eta Hustutzea

 Gaztelako Irudigintza

 Irudien Moldetzea

 Moldeak

 Apaingarria eta Irudioa

4. Ebanisteria tailerraA.P.D.Tailer Maisua:

 Ebanisteria Artistikooa

 Ebanisteria eta Marketeria

 Ebanisteria

5. Ikastetxeak berak diseinatutakoaA.P.D. Irakaslea:A.P.D. Irakaslea:

 Ohizko zuzenbidea. Marrazketa Lineala

 Industri antolamendua

6. Lan prestakuntza eta orientazioa

7. Proiektu integratua (1)

(1) Ebanisteria Artistikoko Teknikariari dagokion Heziketa zikloko lanbide moduluetan irakasteko eskumena duten espezialitateak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa