Castellano | Euskara | Français | English
249/2010 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako ikasketak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak eta Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2010-2011 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten dituena
(2010eko 104. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 27an)
Atarikoa
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpenaren helburua da Lanbide Heziketako ikasketak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak eta Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2010-2011 ikasturtean arautzeko jarraibideak onestea.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
Lehena
Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako ikasketak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak eta Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2010-2011 ikasturtean arautzeko jarraibideak, eranskinean ageri direnak, onestea.
Bigarrena
Ebazpen honen eranskinean aipatutako jarraibideak ikastetxe pribatu itunduei edo diruz lagunduei aplikatuko zaizkie, indarra duten arauei jarraikiz, dagozkien afera orotan.
Hirugarrena
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Laugarrena
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena
Ebazpen hau Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
ERANSKINA. Lanbide Heziketako ikasketak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak eta Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak
Ikasturte hasierako jarraibideen helburuetako bat indarreko araudiko alderdi batzuk zehaztea eta argitzea da eta, beste helburu bat, arautu gabeko beste alderdi batzuk arautzea, ikastetxeen antolaketa eta jarduna hobetzeko. Horrez gainera, jarraibideek ikasturterako lan ildo nagusiak ezartzen dituzte.
Jarraibideak bost kapitulutan banatuta daude:
Lehenengo kapitulua Urteko Programazio Orokorrari dagokio: ikastetxeek berrikusi, eguneratu eta garatu beharreko proiektu edo plan batzuei buruzko jarraibideak dira.
Bigarrenean, apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduarekin zerikusia duten prozedurak zehazten dira, bai eta ikastetxeen funtzionamendurako beharrezkoak diren antolaketa alderdi batzuk ere, Lanbide Heziketako ikasketei eta Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programei dagokienez.
Hirugarrenean, Nafarroako Lanbide Heziketaren Ildo Estrategikoekin lotua baitago, ikastetxeetan zehazteko modua agertzen da.
Laugarrenean, ikastetxe integratuetarako berariazko jarraibideak ematen dira.
Bosgarrenean, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak ematen dituzten ikastetxeekin zerikusia duten alderdiak zehazten dira.
I.-Urteko Programazio Orokorra
1. Urteko Programazio Orokorra.
Urteko Programazio Orokorra oinarrizko tresna bat da eta ikastetxeko plangintza, antolaketa, jarduna eta hobekuntza plana biltzen ditu. Prozesuak eta dokumentazioa zorroztasun, erraztasun eta erabilgarritasunaren eskakizunei lotu behar zaizkie.
Autonomiaren eta erantzukizunaren printzipioei jarraikiz, zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatuko ditu, eta 2010-2011 ikasturtean eskola orduetan eta horietatik kanpo egin beharrekotzat jotzen dituen jarduerak planifikatuko ditu (antolaketa, ordutegia, barne eta kanpo koordinazioko egutegia, etab.), bai autonomia bai indarreko araudia errespetatuz.
Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeek, beren autonomiaz baliaturik eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz, plangintza instituzionaleko dokumentuak berrikusi egin beharko dituzte eta lege horren V. tituluko II. kapituluan ezarritakora egokitu, bai eta kasuan kasuko foru dekretuek heziketa ziklo bakoitzerako araututako curriculumetan ezarritakora ere.
Ikastetxe integratuek, aurreko lerroaldean ezarritako alderdiei dagokienez, ebazpen honen IV. kapituluko jarraibideak bete beharko dituzte.
2010-2011 ikasturterako, ikastetxeek prestatua izan behar dute ezartzen diren ikasketen curriculumen zehaztapena.
Gainera, Lanbide Heziketaren Ildo Estrategikoekin zerikusia duten eta ikastetxean ezarrita dauden planak berrikusi eta programatuko dira, Urteko Programazio Orokorrean sartzeko.
2. Programazio didaktikoak.
Heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeek lanbide moduluen programazioak prestatu beharko dituzte, eta Urteko Programazioan jasoko dira.
Programazio didaktikoak curriculum garapena gelan zehazteko bidea dira, eta apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 6. artikuluak ezartzen duena kontuan hartu beharko dute berariaz, ebaluazio prozesua planifikatzeko irizpideei eta erabakiak hartzeari dagokienez, zehazki: a) ikasleen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko prozedurak eta ebaluazio tresna orokorrak ebaluazio irizpideen arabera moldatzea. b) gainditu gabeko lanbide moduluak errekuperatzeko jardueren eta, berariaz, ikasleek beren kabuz egin ditzaketenen plangintza. c) etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleentzako ebaluazio sistemen eta tresnen garapena.
Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera, denendako irisgarritasunaren printzipioa aplikatuz, ikasketa hauek egiteko beharrezkoak diren baliabideak prestatuko dira. Nolanahi ere, egokitzapen horien koordinazioa eta jarraipena egitea ikaslearen tutoreari dagokio. Orientazio arloko langileen aholkuak jasoko ditu horretarako. Helburu hori lortzen lagunduko duen beste tresna bat gehiago izan beharko dute programazio didaktikoek.
Hala behar denean, curriculum egokitzapenak eginen dira desgaitasunen bat duten pertsonen beharrei erantzuteko; horien ardura kurtsoetan moduluak ematen dituzten irakasleek izanen dute, eta zikloko koordinatzaileek edo kasuan kasuko departamentuetako buruek gainbegiratuko dituzte.
3. Kalitatea.
Martxoaren 6ko 230/2006 Ebazpenak abian jarri zuen "Kalitatea kudeatzeko sistemen hedapena" izeneko programa (SGCC-2006 Araua) ikastetxe publikoetan. Oraindik ere erronka da ikastetxeentzat: Erabateko Kalitatea Kudeatzeko Sistemak ezartzea.
Hezkuntza Departamentuak kudeaketa ereduen ezarpena eta berrikuntza pedagogikoa bultzatzen du ikastetxeetan sareetako lanaren, ikastetxeendako aholkularitzaren, jardun onaren inguruko informazioa trukatzearen eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzearen bitartez, irakaskuntzaren kalitatea hobetu ahal izateko horrela. Lortu nahi da ahalik eta ikastetxe gehienek SGC eta EFQM ziurtagiriak edukitzea, sareetako ikastetxeak aitzindari izatea berrikuntza pedagogikoaren eta kudeaketaren inguruko proiektuetan, lankidetza akordioak sinatzea hezkuntza eta lanbide arloetako erakundeekin eta sareetako ikastetxeak koordinatzeko eta haiei aholkuak emateko lanetan aditutako trebatzaile kualifikatuen talde zabala izatea.
SGCC-2006 Arauak ikastetxeetan nahitaez egin beharreko jarduerak jasotzen ditu. Gainera, berariazko prozesu bat ezarri du EFQM autoebaluaziorako, hau da, Hezkuntza Departamentuak erabateko kalitatea sustatzeko hautatu duen eredurako, eta beste bat zerbitzuen gutunak abian jartzeko.
Ikastetxeei SGCC-2006 Arauan ezarritako sistema oso-osorik ezartzen laguntzeko, ikastetxeek prestakuntzaren eta jardun onaren inguruko informazioa trukatzeko sareak abiarazi dira, eta "kalitatearen arduradunaren" orduak aintzatetsi dira.
Ikastetxeko kalitatearen arduradunak SGCC ezartzeko prozesuaren kudeaketan lagunduko dio zuzendaritza taldeari, eta agirien eta adierazleen kudeaketaren ardura hartuko du.
Horretarako irakastorduak murriztuko zaizkio, ikastetxe motaren arabera, sareko prestakuntzan aritu ahal izateko eta postuari dagozkion lanak egiteko. Murrizketa sei irakastordukoa izanen da BHIetan eta ikastetxe integratuetan. Ahal dela, irakastorduen murrizketa astearte goizetan aplikatuko da, zuzendaritzakoei prestakuntzarako eta koordinaziorako egiten zaien bezala.
Programaren ezarpenaren eta garapenaren eta baliabideen erabileraren jarraipena Hezkuntza Kalitatearen Bulegoaren ardura izanen da, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalarekin koordinatuta. Ikasturtea amaitutakoan, sarean lan egiten duten ikastetxeek txosten bat eginen dute ikastetxean egindako lanari buruz. Txosten horretan hurrengo ikasturterako konpromisoak ere jasoko dira. Txostena Hezkuntza Kalitatearen Bulegoari bidaliko zaio; gero honek, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalarekin koordinatuta, betetze maila egiaztatuko du eta, horren arabera, hurrengo ikasturterako kalitatearen arduraduna ematearen alde eginen du, ala ez.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxeko kudeaketa sistema ebaluatuko du (diseinatu eta ezarri den eta SGCC-2006 Arauak ezarritako berariazko betebeharrekin bat datorren). Ebaluazioaren emaitza positiboa bada, "Ikastetxe bikaina" aitorpena ematea proposatuko da.
4. Bizikidetza.
Ikastetxeetako bizikidetza arautzen duen egungo araudiaren arabera, ikastetxeek bizikidetza planak prestatu eta abian jartzen dituzte, eta horiek garapen maila desberdinak dituzte une honetan.
2010-2011 ikasturtean, ikastetxeak berrikusi eta ebaluatu eginen du bere Bizikidetza Plana, ikasturtean zehar onesten diren arau berrietara egokituz, eta bai urteko zehaztapena bai dagokion memoria diseinatuko ditu.
Lan horretan lagunduz, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzako Aholkularitza irakasleen prestakuntza antolatzen aritu da, bai sareen bidez bai ikastetxeetan egindako mintegien bidez, lan talde egonkorrak sortzeko xedez. Prestakuntza jardueren eskaintzak irekita segituko du bizikidetzako prestakuntza sareetan parte hartzearen ondoriozko konpromisoak hartzen dituzten irakasle eta ikastetxeentzat.
"Bizikidetzaren arduraduna" ezartzen den ikastetxe publikoetan, arduradun hori bizikidetzarako batzordean ariko da eta zuzendaritza taldeari ikastetxeko bizikidetza plana prestatzen, abian jartzen, aplikatzen eta suspertzen lagunduko dio. Ikastetxeko zuzendaritzak plana koordinatzen duen pertsonaren ordutegian kontuan har ditzake eginkizunak betetzeko behar dituen orduak edo saioak, ikastetxearen ordu erabilgarrien arabera.
Bizikidetzaren arduraduna ezartzen den ikastetxeek konpromiso hauek hartu behar dituzte:
a) Bizikidetzako batzorde funtzional bat bermatzea, diziplina jarduerak eta Bizikidetzako Erregelamendua aplikatzekoak soilik egiten dituen egituratik bereizia.
b) Bizikidetza Plana aplikatzea 2010-2011 ikasturtean. Berrikuntzarako ikuspegia bultzatzea: ikasleen prestakuntza eta parte-hartze aktiboa, arreta prebentzioan jartzea, estrategia zehatzak ezartzea gatazkak konpontzeko (bereziki hezkuntzako bitartekaritza), eta hezkuntza komunitateko agenteen inplikazioa.
Bizikidetzaren arduradunak egiteko hauek edukiko ditu:
-Bizikidetzarako batzordearen jarduna eta proiektuak bultzatzea, zehapenen esparruan bainoago hezkuntzaren eta prebentzioaren arloetan.
-Bizikidetza plana prestatzen, ezartzen, ebaluatzen eta eguneratzen parte hartzea, bai eta hezkuntza komunitatea inplikatzeko mekanismoetan ere, ezinbestekoa baita hura garatzeko, abiarazteko, ebaluatzeko eta gauzatzeko, urtean zehar.
-Ondokoak antolatzea bizikidetza planaren esparruan: ikasleen prestakuntza eta parte-hartze aktiboa, prebentzioa eta estrategia zehatzak ezartzea gatazkak konpontzeko, eta hezkuntza komunitateko agenteen inplikazioa.
-Irakasleen prestakuntza sustatu eta bultzatzea arlo horretan.
-Prestakuntza pertsonala eguneratzea, bizikidetzako arduraduna den aldetik (aurreko ikasturteetan garatutako berariazko mintegian parte hartu ez zuten pertsonek ikasturte honetako mintegia egin beharko dute).
-Ikastetxeak, bere beharrak kontuan hartuta eta bere ahalmena erabiliz, ezartzen eta bultzatzen dituen bitartekaritza taldeak eta bizikidetza hobetzeko programa guztiak (ikasle laguntzaileak, tutoreak, ...) koordinatzea eta beraien lana sustatzea, eta haietan aritzea, behar izanez gero.
-Ikastetxeko lehengo taldeak eta beste kolektibo batzuk bizikidetzaren arloan prestatzeko ardura hartzea.
-Dokumentu hauetaz arduratzea eta idaztea:
-Ikastetxeko Bizikidetza Plana.
-Planaren urte bakoitzeko gauzatzea; honen barruan arduradunaren lan plana sartu behar da.
-Urteko memoria.
-Zuzendaritzari laguntza eta aholkuak ematea, Bizikidetzarako Erregelamendua aplikatzeko.
-Ikastetxeko Bizikidetza Plana ikasturte honetan onesten diren arau berrietara egokitzea.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2010-2011 ikasturteko planean ondokoak jasoko ditu: bizikidetza planaren ebaluazioa, horren urteko gauzatzea eta bizikidetzako arduradunak egindako azken memoria. Ikastetxe bakoitzak lehenengo bi dokumentuak Urteko Programazio Orokorraren barruan aurkeztu behar dizkio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta hirugarrena ikastetxeko memoriaren barruan.
5. Berdintasuna.
Indarreko araudian genero berdintasunaz ezarritako jarraibideak garatzeko, Hezkuntza Departamentuak 2009-2011ko Berdintasun Plana prestatu du; bi helburu estrategiko eta horien garapena ezarri dira. Hain zuzen ere, berdintasuna eta genero ikuspegia Nafarroako hezkuntza sisteman txertatzeko esparrua finkatu da, eta Hezkuntza Departamentuko langileak, baliabideak eta zerbitzuak kudeatzeko politikak diseinatu eta garatu dira.
Zehazki, 1. helburu estrategikoak hiru ekintza ildo hauek ditu:
1. Berdintasunaren inguruko helburuak txertatzea arlo, gai eta maila guztietan, eta oinarrizko gaitasunen garapenean.
2. Nafarroako ikastetxeetan eta irakasleak prestatzeko zentroetan Berdintasun Plana garatzen laguntzea.
3. Sinergiak eta aliantzak sortzea: eskola komunitatea eta gizarte ingurua informatzea, sentikortzea eta inplikatzea berdintasunerako hezkuntzaren arloan bizitzan zehar hartu behar den konpromisoari buruz.
Ekintza ildo horien garapenean laguntza eta aholkularitza emateko, Hezkuntza Departamentuak abian jarri du "Baterako Hezkuntzaren Programa", ikastetxeei prestakuntza, laguntza eta aholkularitza emateko programa bat dena. Diagnostikorako Mintegi batekin hasten da eta, horretan oinarrituta, ikastetxeek hobekuntzarako konpromisoak hartzen dituzte, beren Urteko Programazio Orokorrean berdintasuna eta baterako hezkuntzaren ikuspegia pixkanaka txertatzeko.
Baterako Hezkuntzaren hurrengo mintegiak ikastetxeei aukera ematen die beren konpromisoak ikasturte bakoitzean pixkanaka txertatzen joateko eta, horretarako, beharrezkoak diren koordinazioa, prestakuntza, materialak eta baliabide didaktikoak izanen dituzte.
Ikasturte bakoitzean, diagnostikoa egin nahi duten eta hobekuntzarako konpromisoak hartu nahi dituzten ikastetxeak programa honetan sartzen ahalko dira, Irakasleen Prestakuntza Planean egiten den deialdiaren bitartez.
Ikastetxe parte-hartzaile guztiek helburuak, materialak, baliabideak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte, Nafarroako Baterako Hezkuntzaren Sarearen esparruan. Sare horretan parte hartzearen ondoriozko konpromisoak hartzen dituzten ikastetxeek aukera izanen dute Baterako Hezkuntzaren Programan jarraitzeko.
Konpromisoak UPOn sartzeaz gainera, ikastetxe bakoitzak horien betetze eta garapenari buruzko txostena erantsiko diote kurtso bukaerako memoriari. Ikastetxeko zuzendaritzak baterako hezkuntzaren taldea koordinatzen duen pertsonaren ordutegian kontuan har ditzake eginkizunak betetzeko behar dituen orduak edo saioak, ikastetxearen ordu erabilgarrien arabera.
6. Ingurune osasungarriak, osasun hezkuntza eta osasunaren sustapena.
Ikastetxeek ikasleen eta eskola komunitateko kide guztien osasuna babestu eta sustatuko duen eskola ingurunea sortzen ahalegindu behar dute eta bizimodu osasungarriak sustatu behar dituzte, bai ikuspegi biologikotik bai psikologikotik eta sozialetik begiratuta.
Ikastetxeek bizimodu eta ohitura osasungarriak sustatzeko proposamenak sartuko dituzte beren planetan, honako alderdi hauen inguruan: elikadura, ariketa fisikoa egitea, gorputzaren eta gorputz jarreren higienea, segurtasuna eta istripuen prebentzioa eta drogamenpekotasunen prebentzioa eta hezkuntza afektibo-sexuala.
Proposatzen diren jarduerak Urteko Programazio Orokorrean jasoko dira, Eskola Kontseiluak onets ditzan.
Orobat, ikastetxeetako eskola kontseiluek erretzeko debekua (indarreko legeriak ezartzen duena) betearazi behar dute eta neurri egokiak ezarri behar dituzte ikastetxean edari alkoholdunik ez saltzeko eta ez kontsumitzeko. Baldintza horiek kontuan hartu beharko dira ikastetxeko Bizikidetza Planean sartuko den Bizikidetzarako Erregelamendua prestatzean.
7. Ebaluazioa eta hobekuntza.
Ebaluazioa etengabeko hobekuntzari lotuta dago, eta funtsezko laguntza eta baliabidea da, gainera, errealitatea eta ikastetxeetan izaten diren hezkuntza jarduketen ondorioak hobeki ezagutzeko.
Testuinguru horretan, kanpoko ebaluazioa ongi dauden eta, beraz, mantendu eta areagotu behar diren alderdien eta hobetu behar direnen elementu identifikatzailetzat jo behar da. Diagnostikorako eginkizun horretaz gain, kanpoko ebaluazioaren bidez ikuspuntuak aldera daitezke, eta ikastetxeak berak egiten duen barne ebaluazioari kanpoko erreferente bat eman.
Ikastetxeetara egiten dituen ohiko bisitetan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, bere plan estrategikoari jarraikiz, aholkuak emanen dizkie barne ebaluazioaz, eta Hezkuntza Departamentuak ezarritako hobekuntza arloak kontrolatu eta gainbegiratuko ditu. Barneko eta kanpoko ebaluazioen emaitzak kontuan hartuko dira hurrengo ikasturterako hobekuntza ildoak ezartzerakoan.
II.-Lanbide Heziketako ikasketak
1. Heziketa zikloen ebaluazioa.
Nafarroan hezkuntza sistemako lanbide heziketaren barruan ezarrita dauden heziketa ziklo guztiek, bai LOGSE aplikatuta bai LOE aplikatuta, apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduari jarraituko diote ebaluazioaren arloan.
Modalitate orokorrean, lanbide moduluek lau deialditan izan dezakete azken ebaluazioa. Lantokiko prestakuntza moduluak bi deialditan izan dezake azken ebaluazioa. Salbuespenez, lau deialdi arruntak agortu dituzten ikasleek, baldin eta foru agindu honen 9. artikuluan aipatutako egoeretan badaude, aparteko deialdi bat eskatzen ahal diote ikastetxeko zuzendariari.
Matrikulak bi deialdi arruntetarako eskubidea emanen du ikasturte bakoitzean, lau deialdi arruntetako hiru agortu dituzten ikasleen kasuan izan ezik, horiek bakarrerako eskubidea izanen baitute.
Hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa etengabea izanen da, eta horrek eskatzen du moduluetarako programatutako jardueretara erregulartasunez bertaratzea ikasleak. Orokorrean, modulu bakoitzaren iraupen osoaren ehuneko laurogeita zortzia egin beharko dute gutxienez.
Bertaratzeko baldintza hori betetzen ez duten ikasleek etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galduko dute, gutxieneko bertaratze denborara iritsi ez diren moduluan. Etengabeko ebaluaziorako eskubidea galtzeak ez dakar berarekin klasera joateko eskubidea galtzea, ez eta azken ebaluaziorako eskubidea galtzea ere. Kasu horretan, modulu bakoitzaren programazio didaktikoan ezarritako ebaluazio sistemak eta tresnak aplikatuko dira.
2. Matrikula baliogabetzea.
Matrikula baliogabetzeak berarekin dakar dagokion eskaintzako modalitatea osatzen duten modulu guztien azken ebaluazioaren deialdiari uko egitea. Halakoetan, apirilaren 8ko 53/2009 Foru Aginduaren 22. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.
Eskaeren gaineko ebazpena ikastetxeko zuzendaritzak emanen du, eskaerak jaso eta zazpi egun balioduneko epean. Hartzen den erabakia eskatzaileari jakinarazi beharko zaio.
Matrikula baliogabetzeko baimena ematen den kasu guztietan, ikaslearen ebaluazio agirietan jasoko da, eta kontuan hartuko da baliogabetze horrek baimendu den ikasturte horretan bakarrik izanen duela eragina.
3. Ebaluazio deialdiari uko egitea.
Ebaluazio deialdiari uko egiteak lanbide modulu bat edo gehiago amaieran ez ebaluatzea dakar berarekin, baina matrikula baliogabetzeko beharrik gabe. Modalitate orokorrean ezin izanen da eskatu ikasturte bakoitzeko bi moduluri baino gehiagori uko egitea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan izan ezik. Halakoetan, apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 23. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.
Eskaeren gaineko ebazpena ikastetxeko zuzendaritzak emanen du, eskaerak jaso eta zazpi egun balioduneko epean. Hartzen den erabakia eskatzaileari jakinarazi beharko zaio.
Ebaluazio deialdiari uko egiteko baimena ematen den kasu guztietan, ikaslearen ebaluazio agirietan agerraraziko da. Kontuan hartuko da uko horrek baimendu den moduluaren deialdian bakarrik izanen duela eragina.
4. Erreklamazioak.
Irakasle taldearen kalifikazio eta/edo erabakien kontrako erreklamazioak apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera eginen dira hezkuntza sistemako lanbide heziketako heziketa zikloei dagokienez, eta urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduan edo horren ordezko arauan ezarritakoaren arabera, berriz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloei dagokienez, bai eta ebazpen honetan xedatutakoaren arabera ere.
Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik izatea helburuen, ikaskuntzaren emaitzen, edukien eta ebaluazio irizpideen berri, bai eta balorazio positiboa izateko eskatutako gutxieneko emaitzena, ikasturtean erabiliko diren ebaluazio prozedurena eta kalifikazio irizpideena ere.
Irakasle titularrak ikasleek edo, adingabeak izanez gero, haien gurasoek edo legezko ordezkariek programazio didaktikoei buruz eskatzen dituzten argibideak emanen ditu. Ebaluazioa egiteko tresnei buruzko informazioa ere emanen die, eta ikasleek zilegi izanen dute egin dituzten idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi eta irakaslearekin batera aztertzea.
Ebaluazioa egiteko tresnak ikasturte amaierako kalifikazioak eman edo azken erabakiak hartu ondoko hiru hilabeteetan gordeko dira gutxienez.
Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa edo proba idatzi zuzendua eta kalifikatua ikusteko.
Ikasleek edo, adingabeak izanez gero, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea irakasle titularrari.
Erreklamazioa ebaluazio partzialari buruzkoa denean, erreklamazioaren xede den modulua ematen duen irakaslearengana jo beharko da. Irakasleak argibideak eman ondoren ikaslea kalifikazio partzialarekin ados ez badago, berriz aztertzeko eskatzen ahalko dio idatziz ikasketaburuari, jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean. Horrek kontsulta gisako neurriak ezar ditzake erreklamazioaren gaineko ebazpena emateko. Kalifikazio partzialen inguruko erreklamazioak ikastetxean bertan ebatziko dira.
Erreklamazioa azken ebaluazioari buruzkoa denean, ikasketaburuari aurkeztu beharko zaio, azken ebaluazio horretako emaitzak eta erabakiak jakinarazi eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean. Ikasketaburuak irakasle taldeei igorriko dizkie erreklamazioak. Bi aukera hartu beharko dira kontuan:
a) Lanbide moduluen eta/edo zikloaren amaierako kalifikazioa berrikustea: Ziklo bakoitzeko irakasle taldeak edo, hala denean, ebaluazio batzordeek, erreklamazioa aurkeztu eta bi egun balioduneko epean, erreklamazioa eta egin diren alegazioak aztertuko dituzte.
b) Hurrengo kurtsora igarotzeari eta/edo lantokiko prestakuntza moduluan sartzeari buruzko erabakia berrikustea: Ziklo bakoitzeko irakasle taldeak edo, hala denean, ebaluazio batzordeek, erreklamazioa aurkezten denetik bi egun balioduneko epean gehienez, bilera berezi bat eginen dute hartutako erabakia berrikusteko, egin diren alegazioak kontuan hartuta.
Bi aukera horietan, tutoreak akta batean jasoko ditu irakasle taldeak edo, hala denean, ebaluazio batzordeak erreklamazioaren gainean egindako azterketa eta izandako eztabaidak, bai eta berrikusi beharreko kalifikazioaren edo erabakiaren berrespena edo aldaketa ere. Gero ikasketaburuari igorriko zaio.
Ikasketaburuak idatziz jakinaraziko die ikasleei eta, adingabeak izanez gero, gurasoei edo legezko ordezkariei, hartu den kalifikazio edo erabakiaren berrespen edo aldaketa arrazoitua, erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta bost eguneko epean, eta horrek bukaera emanen dio ikastetxeko erreklamazio prozesuari.
Erreklamazio prozesu hori bukatutakoan, ikasleek zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, azken jakinarazpenetik hasita bi eguneko epean, erreklamazioa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igortzeko. Adingabeko ikasleen kasuan, eskaera beren gurasoen edo legezko ordezkariek ere egiten ahalko dute.
Ikastetxeko zuzendaritzak hiru egun igaro baino lehen Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusira bidaliko du erreklamazioaren espedientea. Zuzendari nagusiak ebazpena emanen du -eta horrek administrazio bideari amaiera emanen dio- hamabost egun balioduneko epean espedientea jasotzen denetik hasita, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena kontuan izanik.
Ikaslearen erreklamazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantzietakoren batean, bidezko zuzenketa agerraraziko da ebaluazio agirietan, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.
5. Azken ebaluazioko aparteko deialdian eskaera egiteko prozedura.
Azken ebaluazioko lau deialdi arruntak agortu ondoren (apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduak modalitate orokorrerako ezarriak, lanbide modulu guztietarako, Lantokiko Prestakuntzarako izan ezik), ikasleek aparteko deialdi bat eskatzen ahalko diote ikastetxeko zuzendariari, baldin eta aipatu foru aginduaren 9. artikuluan aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.
Aparteko deialdia eskatu nahi duen ikaslea zein ikastetxetan dagoen matrikulaturik, ikastetxe horretako zuzendariari igorriko zaio eskaera idazkia. Aparteko deialdi hori eskatzeko epea hiru hilabetekoa izanen da, laugarren deialdi arrunteko kalifikazioa jakinarazten denetik hasita.
Eskaera jasotakoan, zuzendariak, kasuan kasuko moduluko edo moduluetako irakasleari eta irakasle taldeko gainerakoei kontsulta egin ondoren, ebazpena emanen du eta idatziz jakinaraziko dio eskatzaileari. Ebazpena emateko epea hamabost egun naturalekoa izanen da gehienez, eskaera jasotzen den egunetik hasita.
6. Proiektuaren modulua.
Ikastetxeko zuzendaritzak, lanbide kualifikazioetako gaitasun unitateei lotutako heziketa zikloko moduluetan aritzen diren irakasleen artetik irakasle bat hautatu ondoren, proiektuaren modulua antolatu, garatu eta ebaluatzeko arduradun izendatuko du.
7. LOGSEko zikloen (2010-2011 ikasturtean ezarriko diren LOEko ziklo berriei dagozkienen) lehen kurtsoa egin duten ikasleak.
2010-2011 ikasturtean titulu berri hauek ezarriko dira: Administrazio Kudeaketako Teknikaria, Telekomunikazioetako Instalazioen Teknikaria, Farmazia eta Parafarmaziako Teknikaria, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren Goi Mailako Teknikaria eta Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko Goi Mailako Teknikaria. Ezarpen horrek egoera bereziak sortzen ahal dizkie iraungitzeko bidean dauden teknikari eta goi mailako teknikari tituluen lehen kurtsoko modulu guztiak gainditzen ez dituzten ikasleei. Arazo horiek jarraibide hauen arabera konponduko dira:
a) LOGSEko curriculumekoak diren eta 2. kurtsora igarotzen ez diren ikasleak.
LOGSEko curriculumeko lehen kurtsoa egin eta urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren araberako teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren kurtsora igarotzerik ez duten ikasleek titulu berriko ikasketak egin beharko dituzte, eta, hala denean, lehen kurtsoan gainditutako moduluak baliozkotu eta ziklo berriko lehen kurtsoko gainerako moduluak egin.
Deialdi kopuruari dagokionez, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan eta Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituen apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.
b) LOGSEko curriculumekoak diren eta 2. kurtsora 1. kurtsoko moduluren bat gainditu gabe igarotzen diren ikasleak.
LOGSEko curriculumeko lehen kurtsoa egin, moduluren bat gainditu gabe utzi eta urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren araberako teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren kurtsora igaro daitezkeen ikasleak iraungitzeko bidean dagoen curriculumaren arabera antolatutako zikloko bigarren kurtsora igaroko dira. Ikastetxeak giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, lehenengo kurtsoan gainditu gabe utzitako moduluak gainditu ahal izateko gelditzen zaizkien deialdiak gainditzeko modua izan dezaten, gaur egun egiten den bezala.
8. LOGSEko zikloetan gainditu gabeko moduluak dituzten ikasleak, 2009-2010 ikasturtean hasita LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua bukatu eta gero.
2009-2010 ikasturtean titulu berri hauek ezarri dira: Instalazio Elektriko eta Automatikoetako Teknikaria, Soldadura eta Galdaragintzako Teknikaria, Kimika Lantegiko Teknikaria, Karrozeriako Teknikaria, Eraikuntza Metalikoetako Goi Mailako Teknikaria, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi Mailako Teknikaria eta Automozioko Goi Mailako Teknikaria. Ezarpen horrek egoera bereziak sortzen ahal dizkie LOGSEko 2. kurtsoa egin eta iraungitzeko bidean dauden teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren kurtsoko modulu guztiak gainditzen ez dituzten ikasleei. Arazo horiek jarraibide hauen arabera konponduko dira:
a) 2. kurtsoko modulu guztiak gainditzen ez dituzten ikasleak.
Iraungitzeko bidean dagoen LOGSEko curriculumeko 2. kurtsoa egin eta 2.eko modulu guztiak gainditu gabe uzten dituzten ikasleek titulu berriko ikasketak egin beharko dituzte, eta, hala, lehen kurtsoan gainditutako moduluak baliozkotu eta ziklo berriko gainerako moduluak egin.
Deialdi kopuruari eta hurrengo kurtsora igarotzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituen apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.
b) 2. kurtsoko modulu bat edo gehiago gainditzen ez dituzten ikasleak.
Iraungitzeko bidean dagoen LOGSEko curriculumeko 2. kurtsoa egin eta 2.eko modulu bat edo gehiago gainditu gabe uzten dituzten ikasleek beren ikasketekin jarraitzen ahalko dute honako xedapen hauen arabera antolatutako LOGSEko zikloko bigarren kurtsoan:
-Ikasleek ziklo berriko teknikari eta goi mailako teknikari tituluen moduluetako klaseetara joan beharko dute, hain zuzen ere, titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen 4. eranskinaren arabera, iraungitzeko bidean dagoen curriculuma duen zikloan gainditu gabe utzitako moduluekin baliozkotzen ahal direnetara.
-Gainditu gabeko moduluek teknikari edo goi mailako teknikari titulu berriaren curriculumean pareko modulurik ez dutenean, ikastetxeak giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, 2010-2011 ikasturteari dagozkion eta gelditzen zaizkien deialdiak gainditzeko modua izan dezaten.
-Deialdi kopuruari, hurrengo kurtsora igarotzeari eta Lantokiko Prestakuntza moduluan sartzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituen apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.
9. LOGSEko zikloetan gainditu gabeko moduluak dituzten ikasleak, 2008-2009 ikasturtean hasita LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua bukatu eta gero.
2008-2009 ikasturtean titulu berri hauek ezarri ziren: Mekanizazioko Teknikaria, Sukaldaritza eta Gastronomiako Teknikaria, Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko Goi Mailako Teknikaria eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria. Egoera bereziak sortu ahal izan dira 2008-2009 ikasturtean Mekanizazioko Teknikari, Sukaldaritzako Teknikari, Analisi eta Kontroleko Goi Mailako Teknikari eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari tituluen LOGSEko curriculumeko 2. kurtsoa egin, ziklo horietako 2. kurtsoan LOGSEko curriculumaren arabera segitu (2009-2010 ikasturtean modulu bat edo gehiago gainditzeke edukitzeagatik) eta, lau deialdi arruntak agortu gabe, moduluren bat gainditu gabe duten ikasleen kasuan.
Kasu horietan, ikasleek beren ikasketekin jarraituko dute honako xedapen hauen arabera antolatutako LOGSEko zikloko bigarren kurtsoan:
-Ikasleek ziklo berriko teknikari eta goi mailako teknikari tituluen moduluetako klaseetara joan beharko dute, hain zuzen ere, titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen 4. eranskinaren arabera, iraungitzeko bidean dagoen curriculuma duen zikloan gainditu gabe utzitako moduluekin baliozkotzen ahal direnetara.
-Gainditu gabeko moduluek teknikari edo goi mailako teknikari titulu berriaren curriculumean pareko modulurik ez dutenean, ikastetxeak giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, 2010-2011 ikasturteari dagozkion eta gelditzen zaizkien deialdiak gainditzeko modua izan dezaten.
-Deialdi kopuruari, hurrengo kurtsora igarotzeari eta Lantokiko Prestakuntza moduluan sartzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituen apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.
10. Unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzea.
Unibertsitateko graduko ikasketa ofizialak egin nahi dituzten goi mailako teknikariek azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuan (maiatzaren 7ko 558/2010 Errege Dekretuak aldatuan) xedatutakoari jarraitu beharko diote. Dekretu horren bidez, Espainiako unibertsitate publikoetan graduko ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak eta prozedurak arautzen dira.
Goi mailako heziketa zikloetan ekaineko azken ebaluazioko saioa edo saioak egiteko egunak hautatzerakoan kontuan hartuko da ikasleek 2011-2012 ikasturtean unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko aukera izan behar dutela, hala nahi izanez gero. Horrek esan nahi du gainditu gabeko moduluen azken ebaluazioko bigarren deialdia, apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 15.2 artikuluak aipatzen duena, ekainean egin behar dela, unibertsitateko graduko ikasketetan sartu nahi duten ikasleek horretarako aukera izan dezaten.
11. Antolaketa neurriak.
Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendu egokia bultzatu nahi bada beharrezkoa da honako alderdi hauek kontuan hartzea:
a) Ikastetxeetako zuzendariek ez dute eskola ordurik izanen astearte goizetan, ikastetxeen arteko koordinazio handiagoa bultzatzeko.
Ikastetxe integratuetako zuzendariek, berriz, eskola ordurik gabe izanen dituzte ostegun goizak, Lanbide Heziketako Zerbitzuko ordezkariekin aldian aldiko bilerak egiteko.
b) Departamentu bakoitzeko buruak Erregelamendu Organikoan eta 258/1998 Foru Aginduan aipatzen diren eginkizunak bere gain hartuko ditu eta, horretaz gainera, 2010-2011 ikasturterako Urteko Lan Planaren garapenean buru izanen da; plan horretan, zuzeneko eta zeharkako eragina duten hobekuntza arloen inguruko jarduketak sartuko dira, bai eta Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntza Plana prestatu eta garatzeko lanean parte hartu eta jarraipena egitea ere.
c) Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzen edo espezialitatearekin zerikusia duten prestakuntza jardueretan nahitaez eman beharreko denboraren erdiak (horren edukia zuzendaritza taldeak ezarriko du) lehentasuna izanen du irakasleen beste edozein aukeraren aurretik.
Denbora horretan, hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkena, curriculuma ezarri diren zikloetan eta hurrengo ikasturtean ezarriko direnetan nola zehaztu landuko da, eta hilabeteko bigarren eta laugarren asteazkenean prestakuntza jarduerak ere landuko dira.
12. Zaintza orduak.
Zaintzako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:
a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik zaindaririk ez duten ikasleei kasu egitea.
Irakasleren batek aurrez baldin badaki huts eginen duela, antolaturik utziko du ikasleek zer lan egin behar duten gelan, eta ikasketaburuari emanen dio laneko plan hori.
Ikasleek ez badute inolako lan berezirik, edo hala hitzartzen badu hutsegiten duen irakasleak zaintzako irakaslearekin, zaintzako irakasleak zilegi izanen du ordu hori ikasleei bere gai propioa emateko erabiltzea, betiere ikasketaburuaren baimena baldin badu, eta gainerako ordutegia aldatzen ez bada.
b) Korridoreetan ordena zaintzea eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.
c) Bere zaintza aldian sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, baita ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako dilijentziak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.
d) Ikasketaburutzak zaintza orduei buruzko parte bat prestatuko du egunero, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura egonen da beti. Gutxienez honako datuak izanen ditu:
-Irakasleen hutsegite eta atzerapenak.
-Ikastetxeko edozein egoitzatan izan diren gorabeherak.
-Gertatu diren istripuak.
-Zaintzako irakasleen sinadurak.
Zuzendaritzak baimena eman dezake irakasleren baten zaintza orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzeko, baldin eta zaintza ordu guztiak beteta badaude eta jarduerak Klaustroak onetsi baditu.
13. Heziketa ziklo bateko irakasleen jarduera lantokietako prestakuntza aldian eta irakastordu guztiak ez dituzten irakasleena.
Irakasleek Lantokietako Prestakuntza aldian (LP) zeregin hauek izanen dituzte batez ere:
a) LPra igarotzen diren ikasleei kasu egitea.
b) LPko tutorearekin lankidetzan aritzea.
Halaber, ikasturtean zehar eta LPko aldian, aipatu jarduerez erabat arduratu ondoren, honako hauei heltzen ahalko zaie:
c) Hezkuntza Departamentuak onetsitako Lanbide Heziketako berrikuntza proiektuetan parte hartzea.
d) Langileen prestakuntza osagarrian eta prozedura ez-formalen bidez lortutako gaitasun profesionalaren ebaluazioan laguntza ematea.
e) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben ebaluaziorako epaimahaietan parte hartzea, bai eta heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko beharrezkoak diren gainerako jarduketetan aritzea ere.
f) Atzerriko programen ondoriozko beharrei erantzutea.
g) Lanbide Heziketa urrutitik on line jasotzeko eskaintzaren tutoretzan laguntzea.
h) Hobetze eta eguneratze teknologiko eta profesionala, enpresetan egonaldiak eginez, lan taldeetan arituz eta abar.
i) Beren konturako probak egitea Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tituluak lortzeko.
Hori hala, ikasketaburuak lan plan bat prestatuko du, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren oniritzia beharko du.
Lan plana ongi garatu ahal izateko, horretan ari diren irakasleen banakako ordutegiak aldatzen ahalko dira, ordutegiak prestatzeko irizpide orokorrak errespetatuz.
14. Prestakuntza Ikastaroko irakasleen jarduera, hori bukatu eta gero.
Heziketa zikloetan sartzeko probetarako Prestakuntza Ikastaroko irakasleek, ikastaroa bukatzen denetik probak egin bitarte, zeregin hauek izanen dituzte:
a) Probetara aurkeztuko diren ikasleei laguntzea.
b) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben ebaluaziorako epaimahaietan parte hartzea, bai eta heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko beharrezkoak diren gainerako jarduketetan aritzea ere.
15. Teknologia berrien arduraduna.
Hauexek dira teknologia berrien arduradunaren lanaren ardatzak: ikastetxeko ekipo informatikoak eta ikus-entzunezkoak koordinatzea eta mantentzea, gorabeherak konpontzeko laguntza teknikoa ematea, material informatikoa eta ikus-entzunezkoa behar bezala erabiltzeko irizpideak ezartzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilpena koordinatzea.
Teknologia berrien arduradunak ordu kopuru hau edukiko du bere lanak egiteko:
a) 30 irakasle bitarteko ikastetxeak: 2 irakastordu astean, eta 2 ordu osagarri (ikastetxearen beharren arabera).
b) 31-60 irakasleko ikastetxeak: 3 irakastordu astean, eta 3 ordu osagarri (ikastetxearen beharren arabera).
c) 60 irakasle baino gehiagoko ikastetxeak: 4 irakastordu astean, eta 4 ordu osagarri (ikastetxearen beharren arabera).
16. Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak (LHKP).
2009-2010 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ezarri ziren orokorrean (uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez arautuak), eta azken urtez eman ziren Lanbide Hastapeneko Programen, Lanbide Lantegien, bigarren kurtsoak.
Nafarroan Lanbide Hastapeneko Programetan (LHP) - Gizarte Garantiako Programetan (LOGSE) irakasle lanetan behin betiko destinoarekin aritu diren irakasleak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan (LOGSE) aritzen ahalko dira, uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren 12. artikuluan horretarako ezarritako baldintzak kontuan hartuz.
Behin betiko destinoa Lanbide Hastapeneko Programetan duten eta/edo Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan aritzen diren esparru praktikoko irakasleek, beharrezkoa den titulazio akademikoa ez dutenek izan ezik, beren ordutegia osatzen ahalko dute Curriculum Egokituaren Programetan, Curriculum Aniztasuneko taldeetan edo Lanbide Heziketako heziketa zikloetan arituz irakasle lanetan, 229/2002 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako hautatze hurrenkerari jarraikiz.
Programetako irakasle taldekoak diren esparruko irakasleek koordinaziorako eta tutoretzarako dituzten hiru irakastorduetatik bat gutxienez gordeko dute programazio didaktikoaren garapen eta ebaluazioaren inguruko koordinazio lanetarako eta tutoretza lana koordinatzeko zereginetarako (uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 22.3 artikulua).
17. Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako Lanbide Lantegien modalitatearen azken kurtsoa bukatzea.
Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan (LHKP), Lanbide Lantegien modalitatean, ekaineko azken ebaluazioko bilkura edo bilkurak zein egunetan eginen diren erabakitzerakoan, kontuan hartu beharko da ikasleek, nahiz izanez gero, erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetara aurkezteko modua izan behar dutela, bai eta kasuan kasuko arlo eta/edo irakasgaitik salbuesteko aukera ere, erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probei buruzko araudiarekin bat.
III.-Ildo estrategikoak lanbide heziketan
1. Lanbide Heziketako titulu berrien ezarpena 2010-2011 ikasturtean.
2010-2011 ikasturtean titulu berri hauek ezarriko dira: Administrazio Kudeaketako Teknikaria, Telekomunikazioetako Instalazioen Teknikaria, Farmazia eta Parafarmaziako Teknikaria, Sistema Mikroinformatikoen eta Sareen Teknikaria, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren Goi Mailako Teknikaria eta Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko Goi Mailako Teknikaria.
2. Lanbide Heziketa urrutitik eta on line.
2010-2011 ikasturtean, urrutitik eta on line emanen den Lanbide Heziketaren modalitatea hasiko da (maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarria). Modalitate horretan titulu hauek ezarriko dira: Osasun Larrialdietako Teknikaria (modulu hauek: Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia, Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan, Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan eta Osasun arloko logistika larrialdietan), eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (modulu hauek: Autonomia pertsonala eta haurren osasuna, Garapen sozio-afektiboa, Haur Hezkuntzaren didaktika eta Haurren jolasak eta horien metodologia).
Horretarako, urrutitik eta on line emanen den Lanbide Heziketaren plataforma bat ezarri da, eta beharrezkoa izanen da, beraz, eskaintzen diren moduluetarako material didaktiko elkarreragileak eta multimedia gisakoak sortu eta egokitzea.
Ikasketxeko zuzendaritzak erabaki dezake urrutitik eta on line emanen den Lanbide Heziketaren modalitateko irakasle-tutoreen ordutegian ordu edo bilkura batzuk bereiztea materialak sortu eta egokitzeko, ikastetxearen ordu erabilgarrien arabera.
3. Irakasleen prestakuntza.
Ikastetxe bakoitzak irakasleentzako prestakuntza plana eginen du, honako hauek kontuan hartuta: Lanbide Heziketako titulu berrien ezarpena, beharrak eta Hezkuntza Departamentuak proposatutako ildo estrategikoak.
Beharrezkoa da ikastetxe bakoitzean prestakuntzako arduradun bat izatea. Ahal dela, zuzendaritza taldeko edo Koordinazio Pedagogikorako Batzordeko kide bat izanen da. Eginkizun hauek edukiko ditu, besteak beste: ikastetxeko prestakuntza plana prestatzeko prozesua sustatzea, plan horren ondorioz Lanbide Heziketan dauden berariazko beharren berri ematea Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntzaren Bulegoari, eta behar orokorren berri dagokion ILZko aholkulariei, eta ILZko prestakuntza kontseiluan parte hartzea eta ILZ horretan irakasleen ordezkari izatea, hala behar denean. Ikastetxeak ordu erabilgarririk izanez gero, prestakuntzako arduradunaren ordutegian ordu osagarri bat edo bi ezar litezke eginkizun horietan aritzeko.
Plan horrek, halaber, irakasleen prestakuntza bultzatu beharko du lehentasunezko arloetan, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat: berrikuntza teknologiko eta didaktikoa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, hizkuntzak eta laneko arriskuen prebentzioa.
Lan taldeak eratuko dira ikastetxeetan, heziketa ziklo berriak ezartzearen ondoriozko behar guztiei erantzuteko, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ildo estrategikoekin zerikusia duten proiektuak gauzatzearen ondoriozko beharrei erantzuteko ere.
Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialek, ohiko eskaintzaren barruan, araubide ofizialeko zenbait ikaspostu erreserbatuko dituzte Nafarroako ikastetxe publikoetako irakasle funtzionarioek ingelesa, frantsesa edo euskara ikasteko. Hizkuntza eskola ofizialek berek ezarriko dute inskripziorako eta esleipenerako prozedura.
4. Lantokietako prestakuntza.
Nafarroan ezarritako Lanbide Heziketako heziketa ziklo guztiak, bai LOGSEren bai LOEren ondoriozkoak, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 2ko 45/2009 Foru Aginduan ezarritakoaren mende egonen dira. Agindu horren bidez, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen barruko lantokiko prestakuntzako moduluaren garapena arautzen da, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
Lantokiko Prestakuntzaren moduluaren antolaketan, Nafarroan Lanbide Heziketako heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeen Erregelamendu Organikoa erregulatzen duten arauetan ezarritakoaren araberakoa izanen da gobernu organoen eta irakaskuntzaren koordinaziokoen parte-hartzea.
Lantokiko Prestakuntzaren moduluaren antolaketa eta metodologia apirilaren 2ko 45/2009 Foru Aginduaren V. kapituluan xedatutakoaren araberakoak izanen dira. LP egiteko enpresen hautaketa eta esleipena, berriz, jarraibide hauek kontuan hartuta eginen dira:
a) LPko tutorea izanen da, entitate laguntzaile bakoitza aurretik ezagututa, ikasle bakoitzari, bere ezaugarriak kontuan hartuta, modulua egiteko lantokia esleituko diona. Ez da inolaz ere ikaslearen gain utziko bere prestakuntza eremua bilatzeko ekimena.
b) Ikastetxeak LPa egiteko hautatzen dituen entitate laguntzaileak ikastetxearen eragin eremuan egonen dira ahal dela, eta faktore hori izanen da, eta ez ikaslearen etxea, ikasleari lantoki bat esleitzerakoan kontuan hartuko dena.
c) Ikasleen etxearen kokapena alde batera utzita, zilegi izanen da ziklo zehatz bati dagokion Lantokiko Prestakuntzaren modulua egiteko beste eremu bat esleitzea, baldin eta enpresaren ezaugarriak, bere eginkizunak edo laneratzeko aukera garbi bat dagoela kontuan hartuta, modulu hori egiteko eremu egokia dela uste bada. Halakoetan, zuzendariak baimena eskatu beharko dio Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalari lankidetza hitzarmena sinatu baino lehen, edo, hitzarmena aurreko urteetan sinatuta egonez gero, ikasleak bidaltzeko konpromisoa hartu baino lehen.
Ikasturtea amaitutakoan, Kanpoko Lanbide Jardueren Departamentuak beharrezkoak diren bilerak eginen ditu, ikasturtean garatutako jarduera planari buruzko balorazioa egiteko. Testuinguru horretan, Lantokiko Prestakuntzari buruzko asebetetze mailaren gaineko inkestak eginen ditu ikasleen, moduluko tutoreen eta enpresen artean. Inkesta horien emaitza Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera igorriko da, azterketa eta jarraipena egiteko.
5. Berrikuntza proiektuak.
Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuan ageri diren ildo estrategikoetako bat Lanbide Heziketako ikastetxeetan berrikuntza teknologiko eta didaktikoa bultzatzea da.
Berrikuntzak helburu hauek ditu:
a) Nafarroako enpresetan erabiltzen diren edo garatzen ari diren teknologiarik modernoenak txertatzea Lanbide Heziketako espezialitateetan.
b) Prestakuntza sistemak modernizatzea multimediaren, elkarreraginaren eta telekontrolaren arloetako azken aurrerapenekin, eta urrutiko prestakuntza elektronikoaren plataforma bat sortzea Lanbide Heziketako ikastetxeetan.
Laugarren deialdiko proiektuak onetsi ondoren, 2010-2011 ikasturtean garatuko diren zazpi proiektu jarri dira abian.
Ikastetxeko zuzendaritzak ordu edo bilkura batzuk bereiz ditzake berrikuntza taldeetako irakasleen ordutegian, proiektu horiek ongi gara daitezen. Era berean, denbora tarte berean izan beharko dute ahal dela, proiektua hobeki koordinatzeko. Hori guztia, ikastetxean erabilgarri dauden orduen arabera.
6. Lanbide Heziketaren nazioartekotzea.
6.1. Lantokiko Prestakuntza beste herrialde batzuetan egitea.
Lanbide Heziketako heziketa zikloetan ari diren ikasleek aukera izanen dute Lantokiko Prestakuntzako modulua beste herrialde batzuetako enpresetan egiteko, dela onarpen ofiziala duten programa europarren bidez dela herrialde horietako enpresa edo erakundeekin lankidetza hitzarmenak izenpetuz, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Horri begira, apirilaren 2ko 45/2009 Foru Aginduak Lantokiko Prestakuntzaren moduluaren garapena arautzen du, arreta berezia jarriz atzerrian egiten den Lantokiko Prestakuntzaren jarraipenean eta hori ebaluatzeko neurrietan. Horretarako, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalaren laguntza eta aholkularitza izanen dute ikastetxeek.
6.2. Nazioarteko programetan parte hartzea.
Lanbide Heziketako ikastetxeek nazioarteko proiektuak garatzen dituztenean edo horietan parte hartzen dutenean maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 27. artikuluan deskribatutako modalitate eta helburuei lotuta, laguntza emanen zaio proiektu horien garapenari, eta proiektuetan esku hartzen dutenei erraztasunak emanen zaizkie proiektuei lotutako zereginetan aritzeko, hain zuzen ere ordutegiak malgutuz edo behar bezala justifikatu eta abalatutako baimenak emanez.
7. Langileentzako prestakuntza ikastaroak.
Lanbide Heziketako ikastetxeek etengabeko prestakuntzako jarduerak egiten ahalko dituzte jarduneko langileentzat, autonomoentzat edo besteren kontura ari direnentzat eta langabeentzat, baita tituludunentzako graduondoko prestakuntzako jarduerak ere.
Ematen den etengabeko prestakuntza Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoaren araberakoa izanen da, eta Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak unean-unean ematen dituen jarraibideak ere kontuan hartuko dira.
Azaroan, Lanbide Heziketako ikastetxeek hurrengo urte naturalean eginen den etengabeko prestakuntzako programaziorako proposamena aurkeztuko dute Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalean. Urteko programazio orokor bakoitzean zehazten diren irizpideak, lehentasunak eta baldintza ekonomikoak hartuko dira kontuan proposamen horiek onesterakoan.
Ikastetxeek, etengabeko prestakuntzarako eskaintzak egiten dituztenean, unean-unean ezarrita dauden lanbide arloak eta heziketa zikloak izanen dituzte oinarri, eta ikastaroen proposamenak egitean alderdi hauek izanen dituzte kontuan:
-Eskaintza langile guztientzat irekita badago, lanbide bakoitzari aplikatzen ahal zaizkion berrikuntza alderdiekin eta teknologia aurreratuekin zerikusia duten ikastaroak izanen dira nagusi, ikastetxearen eragin eremurako edo Nafarroarako egokia den eskaintza egin ahal izateko.
-Enpresa bati edo batzuei zuzendutako jarduerak badira, ikastaro oso zehatzak programatuko dira, enpresarentzako zerbitzu on bat ziurtatzen ahal duten esparruetan edo jakintza arloetan, baliabide materialen eta giza baliabideen arabera.
-Lanbide Heziketako ikastetxe bakoitzak enpresa munduari eskaintzen ahal dizkion benetako aukerak (ekipamendu maila, eremu eta ordutegi erabilgarriak izatea, irakasleen esku-hartzea, etab.).
-Maiatzean, Lanbide Heziketako ikastetxeek programaziorako beste proposamen bat aurkeztuko dute Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalean. Proposamen horretan kontuan hartuko dira atzemandako prestakuntza behar berriak edo onetsitako ikastaroak egiterik ez izatea. Proposamen berri hori, onetsi eta gero, irailetik abendura bitarte egiten ahalko da.
-Heziketa zikloetan lan egiten duten irakasleek langileentzako prestakuntza ikastaroetan irakasle arituz osatzen ahalko dituzte beren irakastorduak.
8. Lanbideko informazioa eta orientazioa.
Lanbide Heziketako titulu berriak ezarri baitira, egitura berri batekin, eta Lanbide Heziketako eskaintzaren plangintza doitu beharko baita, komenigarria da zabalkunde, informazio eta orientazio ekintzak bultzatzea. Ekintza horiek, ikastetxeen ikuspegitik, alderdi hauen inguruan antolatuko dira, bereziki:
a) Lanbide arloko informazio eta orientazioa, heziketa ziklo berrietan eta lanbide hastapeneko kualifikazio programetan sartzearen ingurukoa.
b) Iraungitzear dauden heziketa zikloak egiten ari diren eta lanbide modulu batzuk gainditu gabe uzten ahal dituzten ikasleentzako informazio eta orientazio akademikoa.
c) Heziketa zikloak egiten ari direnentzako orientazio eta tutoretza berezia, lan munduan sartzeko prozesuaren inguruan.
d) Heziketa ziklo berrietako lanbide moduluei dagozkien prestakuntza unitateak egiten ahal dituzten langileak.
2010-2011 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak aurrera jarraituko du Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe integratuetako eta gainerako ikastetxeetako lanbide eta lan arloko informazio eta orientazioaren ereduaren erregulazioan, erabakiak Kualifikazioen Sistema Nazionalaren garapenarekin eta gaitasunaren ebaluazio eta egiaztapenerako prozedurarekin (uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren bidez arautuarekin) koordinatuz.
IV.-Ikastetxe integratuak
1. Lege esparrua.
Ikastetxe integratuen antolaketaren eta funtzionamenduaren lege esparrua abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan eta irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da.
Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak jarraibide osagarriak eman ditzake ikastetxe integratuak lanbide heziketa ematen duten gainerako BHIetatik bereizita arautzeari buruzko puntu batzuk argitze aldera, baina, jarraibide horiez gainera, ikastetxe integratuentzako berariazko erregelamendu organiko bat proposatuko da 2010-2011 ikasturtean.
2. Nafarroako ikastetxe integratuak.
2010-2011 ikasturtean, martxoaren 4ko 64/2010 Ebazpenaren bidez ezarritakoari jarraikiz (ebazpen horren bidez ikastetxe integratuen pilotu-proiektu esperimentala bukatutzat eman eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko lanbide heziketako ikastetxe integratuetako zuzendariak merezimendu lehiaketa bidez hautatzeko deialdia onetsi zen), honako ikastetxe hauek ikastetxe integratutzat jo dira:
"Donapea" IIP. Iruña.
"Virgen del Camino" IIP. Iruña.
"ETI" IIP. Tutera.
Energia Berriztagarrien GMLHII. Imarkoain.
Ikastetxe integratuen funtzionamenduaren jarraipen egokia egin eta horien garapenean laguntza emateko, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldian aldiko bilerak eginen ditu zuzendariekin eta, hala denean, zuzendaritza taldeekin. Ostegun goizetan eginen dira, ahal dela.
2010-2011 ikasturtean, ikastetxeen eredu hori ikastetxe integratuei buruzko araudian ezarritakoa betetzen duten beste BHI batzuetara zabaltzeko aukera planteatuko da.
3. Ikastetxe integratu motak.
Ikastetxe integratuak honela sailkatzen dira, irailaren 4ko 63/2006 eta maiatzaren 26ko 54/2008 foru dekretuetan ezarritakoarekin bat: ikastetxe integratu politeknikoak eta ikastetxe integratu sektorialak. Bi ikastetxe mota horiek, oinarrizko helburuetan bat etorri arren, beren baitan hartzen dituzten sektoreen kopuruan bereizten dira. Ikastetxe integratu politeknikoek zenbait sektore hartzen dituzte erreferentziatzat, baina ikastetxe integratu sektorialek sektore bakar bat, zeina lanbide arlo batez baino gehiagoz osatua egon baitaiteke, beren artean kidetasuna izanez gero.
4. Ikastetxearen zuzendaritza.
Ikastetxe integratuen ezaugarri bereziak eta ikastetxe horien zuzendaritzaren eta koordinazioaren ardura handia direla-eta, zuzendarien ordu guztiak zuzendaritza lanetarako izatea gomendatzen da.
Ikastetxe integratuetako zuzendariek eta zuzendaritza taldeek, 2010-2011 ikasturtean, koordinazio bilerak eginen dituzte Hezkuntza Departamentuko arduradunekin, garapenerako ildo estrategikoak bultzatzeko ikastetxean eta, hala denean, beste antolaketa baterantz jotzeko, horrela ikastetxe horien helburuak hobeki bete daitezen.
5. Gizarte Kontseilua.
Organo horren eginkizunek, 63/2006 Foru Dekretuan eta organo horren funtzionamendu erregelamenduan ezarriek (2007-2008 ikasturtean onetsia), jarduketen esparrua osatzen dute.
2010-2011 ikasturtean, kontseiluaren bilkura arruntetako batean, horren funtzionamendua ebaluatuko da, organo horren indarrak eta ahuleziak eta izan daitezkeen iradokizunak oinarri hartuta, eta akta batean jasoko dira aldeen iritziak.
6. Jarduketa plana.
Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ikastetxeetara bidaliko du, 2010eko abenduaren 1a baino lehen, Nafarroako ikastetxe integratuen 2011. urterako jarduketa plana. Ikastetxe integratuaren beraren ikuspegia jarduketa planean txertatzeko, ikastetxeko zuzendariak edo, hala denean, Gizarte Kontseiluak, idatziz jakinarazten ahalko dizkio Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari ikastetxearen proposamen edo iradokizunak, hau da, plana prestatu baino lehen Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezagutu beharko lituzkeenak. Nolanahi ere, proposamen horiek 2010eko urriaren 30a baino lehen bidaliko dira. Ikastetxeek garatu beharreko ildoekin alderatuta berritasun nabarmenik ez badago, aurreko ikasturtekoekin jarraituko da, kasuan kasuko urteari egokituta.
7. Proiektu funtzionala.
Ikastetxea definitzen duen eta ikastetxearen plangintzari eta jarduketei buruzko oinarrizko jarraibideak biltzen dituen dokumentua da. Proiektu horrek kontuan hartu eta garatu egin behar du Hezkuntza Departamentuak eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko gainerako kideekin batera, ikastetxe integratuetarako zehaztutako jarduketa plana. Urte natural baterako da, nahiz eta zenbait urtetarako alderdi batzuk jaso.
Proiektu funtzionala atal hauek osatzen dute:
a) Proiektu funtzionala egiteko jarraibideak. 63/2006 Foru Dekretuak dioenari jarraituz, ikastetxe integratuko Gizarte Kontseiluak jarduketa planaren interpretazioa egin behar du ikastetxe bakoitzaren testuinguruan, eta hori proiektu funtzionala prestatzeko jarraibide multzo batean islatu behar da.
b) Ikastetxearen karakterizazioa. Neurri batean, ikastetxearen karakterizazioak ikastetxearen egungo hezkuntza proiektuaren berdefinizioa dakar, ikastetxe integratuaren berezitasunetan oinarrituta. Dokumentu hori urtero berrikus badaiteke ere, epe ertainerako proiektu estrategiko bat dauka eta alderdi hauek jasotzen ditu berariaz, beste batzuen artean:
-Ikastetxearen definizioa: ikastetxearen nortasun elementuak, helburu orokorrak, ikuspegi estrategikoa, etab.
-Ingurune sozioprofesionala: ikastetxearen ingurune sozioprofesionalari buruzko gogoeta egiten du. Erreferentzia gisa dagokion eremu geografikoa hartzen du, eskaintzan ageri diren lanbide arloek kontuan hartu beharreko prestakuntza ingurunearen baloraziotik abiatuta, ikasle edo irakasleen parte-hartzea duten proiektu egonkorrek ukitzen dituzten nazioarteko eremuak ere izan daitezkeela ahaztu gabe.
-Loturak enpresekin eta erakundeekin: ikasleen, irakasleen edo langileen prestakuntzan lankidetza harremanak zein ekoizpen ingurunerekin izaten diren deskribatzen du.
-Jarduketarako ildo estrategikoak eta ekintzak ebaluatzeko sistema: 63/2006 Foru Dekretuak esleitutako oinarrizko eginkizunen esparruan, sortzen diren garapenak eta horiei dagozkien ebaluazioak sartuko dira.
-Kudeaketa eredua: ikastetxeen autonomiari eta horien erregelamendu organikoari buruzko araudi garapenak izan ahala, ikastetxearen organigrama eta maila desberdinetako jarduketaren ildo orokorrak deskribatzen ditu.
c) Urteko plangintza. Urteko plangintzak kasuan kasuko urtean lehentasunez landuko diren alderdiak biltzen ditu.
-Urteko helburuak.
-Prestakuntzarako eskaintzak, batez ere etengabeko prestakuntzaren esparruan.
-Ekintza estrategikoak.
d) Proiektu funtzionalaren garapenari buruzko ebaluazio memoria. Dokumentu hori, edo horren aurrerapen bat, hurrengo jarduketa aldirako proiektu funtzionalean txertatuko da, proposamenen bilakaera eta hobekuntzarako planteatutako ekimenak egiaztatzeko.
Proiektu funtzionala 2010eko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da Gizarte Kontseilura, onets dadin, eta kopia bat ikastetxeko ikuskatzaileari bidaliko zaio.
8. Ildo estrategikoen garapena.
Ikastetxe integratuen ildo estrategikoak honako arau hauekin lotuta daude: ikastetxe horiek sortzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretua bera, Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretua eta ikastetxe integratuetarako urtero ezartzen den jarduketa plana. Testuinguru horretan, 2010-2011 ikasturterako, ikastetxe integratuek kontuan hartuko dute jarraibide hauetan horri buruz ezarritakoa, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ildo estrategikoei dagokienez.
Aipatu dena eta ikastetxe integratuen ezaugarri bereziak aintzat harturik, sakontasun handiagoa sustatuko da alderdi hauetan:
-Lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuak.
-Etengabeko prestakuntza.
-Berrikuntza.
-Nazioartekotzea.
-Lanbideko informazioa eta orientazioa.
V.-Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak
Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketan kontuan hartu beharko da hezkuntza sistemako Lanbide Heziketari buruzko araudia, jarraian azaltzen diren puntuetan izan ezik.
1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloen ebaluazioa.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloen ebaluazioa urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduaren arabera egiten segituko da, 18.3 artikuluan xedatutakoari dagokiona izan ezik, horren testua apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren azken xedapenetako lehenak aldatu baitu eta honela idatzita agertzen baita: "ikasturte batean baino gehiagotan ematen diren lanbide moduluak kontuan hartuko dira hurrengo kurtsora igarotzearen ondorioetarako"; Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen antolamendua eta garapena arautzeko foru dekretu berria, onesteko dagoena, garatzean ematen den arau batek ere ordeztu dezake.
2. Ikastaro monografikoak.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeetako jarduera osagarrien Urteko Programazio Orokorraren barruan, hala denean, baimentzen diren ikastaro monografikoak sartuko dira. Ikastaro horiek indarra duten arauak betez baimenduko dira, eta baimena jaso ondoren iragarriko.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan ari diren irakasleek beren irakastorduak osatzen ahalko dituzte baimentzen diren ikastaro monografikoak emanez.
3. Heziketa ziklo bateko irakasleen jarduera enpresa, estudio edo lantegietako praktikaldiak irauten duen denboran.
Irakasleak, enpresa, estudio edo lantegietako praktikaldiak irauten duen denboran, zeregin hauetan arituko dira:
a) Gainditu gabeko moduluak dituzten ikasleei lagunduko diete. Gainditu gabeko moduluak dituzten ikasleei lagunduko diete ikasturtean zehar izaten diren ordu eta eremu berberetan.
b) Enpresa, estudio edo lantegietako praktikaldiaren tutorearekin lankidetzan arituko dira.
Jarduera horiei guztiei erantzuna eman ondoren, beste hauei heltzen ahalko zaie:
c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketen berrikuntza proiektuetan, Hezkuntza Departamentuak onetsietan, parte hartzea.
d) Hobetze eta eguneratze teknologiko eta profesionala, enpresetan egonaldiak eginez, lan taldeetan arituz eta abar.
e) Beren konturako probak egitea Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tituluak lortzeko.
f) Langileen prestakuntzan eta prozedura ez-formalen bidez lortutako gaitasun profesionalaren ebaluazioan laguntza ematea.
g) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben ebaluaziorako epaimahaietan parte hartzea, bai eta heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko beharrezkoak diren gainerako jarduketetan aritzea ere.
h) Atzerriko programen ondoriozko beharrei erantzutea.
Hori hala, ikasketaburuak lan plan bat prestatuko du, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren oniritzia beharko du.
Lan plana ongi garatu ahal izateko, horretan ari diren irakasleen banakako ordutegiak aldatzen ahalko dira, ordutegiak prestatzeko irizpide orokorrak errespetatuz.
4. Departamentuko burutza hautatzea Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeetan.
Departamentu bakoitzean buru bat egonen da. Horrek departamentuaren ardura izanen du eta departamentuko kideen lana koordinatu eta zuzenduko du.
Izendapena zuzendariak eginen du irailean, ikasturte baterako.
Burutza hori Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoko kide batek beteko du, irakasgai komunetako eta Arte Plastikoetako departamentuetan izan ezik, horietan Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko irakasle batek beteko baitu. Katedradun bat baino gehiago egonez gero, katedradun izaera lehenik eskuratu zuenak beteko du burutza.
Katedradunik ez badago, zuzendariak departamentuko kideen artean izendatuko du burua, departamentuaren iritzia entzun ondoren; lehentasuna izanen dute ikastetxe horretan behin betiko destinoa duten espezialitateko irakasleek.
5. Taldeak hautatzeko hurrenkera Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeetan.
Ikastetxeko zuzendariak, klaustroko bilkuran, departamentu didaktikoei jakinaraziko die Batxilergoko irakasgaiei eta heziketa zikloetako moduluei dagokien ordu kopurua eta, oro har, curriculum ofizialen arabera bakoitzari dagozkion eskola orduak.
Irakasgai komunetako eta Arte Plastikoetako departamentuen kasuan, kontuan harturik Bigarren Hezkuntzako Kidegoko irakasleek Batxilergoko arlo edo irakasgaiak emateko duten lehentasuna eta betebeharra, honako hurrenkera hau segitu beharko da hautatzerakoan:
1. Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.
2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak, beren departamentuan ematen den espezialitateko titularrak direnak.
3. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakaslanik ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi badituzte.
4. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak, zerbitzu eginkizunetan daudenak.
5. Destinoaren zain dauden Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak.
6. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.
7. Zerbitzu berezietan diharduten Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioak eta mugagabeko lan- kontratudunak.
8. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.
9. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.
10. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakaslanik ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi badituzte.
11. Zerbitzu eginkizunetan dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak.
12. Destinoaren zain dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak.
13. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.
14. Zerbitzu berezietan diharduten Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko funtzionarioak eta mugagabeko lan-kontratudunak.
15. Administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatuko irakasleak.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eskumenpekoak diren Batxilergoko Arteen modalitateko irakasgaiak, Arte plastikoen, diseinuaren eta irudiaren bidekoak (abenduaren 5eko 1284/2002 Errege Dekretuaren VI. eranskinaren arabera), ezin izanen dituzte hautatu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleek, baldin eta, hautatze horren ondorioz, ordutegia osatzeko aukera kentzen badiete irakaslana Batxilergoari berari dagozkion orduekin osatuko luketen Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleei.
8. puntutik 15.era bitarte aipatu den hautatzeko lehentasuna aplikatuko da heziketa zikloetako moduluen eskola orduak banatzeko txandetan.
Batxilergoko Arte modalitatearen curriculumeko arte lantegietako irakaslana Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer Maisuen Kidegoko irakasleek egiten ahalko dute.
6. Artea Garatu eta Sustatzeko Departamentua.
Arte Eskola bakoitzean Artea Garatzeko eta Sustatzeko Departamentua eratzen ahal da; horren betebeharren artean ikastetxeko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak programatzea eta garatzea egonen da, jarraian ezarritakoarekin bat:
A.-Eraketa.
Departamentu horren barruan bertako burua egonen da eta, eginen den jarduera zehatz bakoitzeko, horren ardura duten irakasle eta ikasleak.
B.-Departamentuko burutza.
Artea Garatu eta Sustatzeko Departamentuko burua jarduneko irakasle bat izanen da, karrerako funtzionarioa edo mugagabeko lan-kontratuduna, eta ikastetxe horretan beharko du izan behin betiko destinoa. Zuzendariak izendatuko du urtebeterako, gainerako departamentuetako buruek esandakoa entzun ondoren.
C.-Departamentuko buruaren eginkizunak.
Departamentuko buruak, ikasketaburuaren menpean zuzenean, ondoko eginkizun hauek izanen ditu:
a) Curriculum Proiektuen prestakuntzan parte hartzea.
b) Departamentuak ikasturte osoan eginen dituen jardueren urteko programa prestatzea. Programa horretan gainerako departamentuen, irakasleen, ikasleen eta gurasoen proposamenak bilduko dira.
c) Ikasleei departamentuaren jarduerei buruzko informazioa ematea; ikastetxean eginen diren erakusketa eta ekintza kulturalei buruzkoa bereziki.
d) Beste departamentu batzuen, klaustroaren, ikasleen ordezkarien batzordearen eta gurasoen elkarteen laguntzarekin erakusketak eta ekintza kulturalak sustatzea, koordinatzea eta antolatzea.
e) Ikasketa bidaiak, eskolen arteko trukaketak eta, oro har, ikastetxean ikasleentzat antolatzen den edozein txango edo bidaiaren antolamendua koordinatzea.
f) Eskola Kontseiluak jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko ematen dituen baliabide ekonomikoak banatzea.
g) Arte Eskolako liburutegiaren erabilera antolatzea.
h) Egindako jardueren ebaluazioa jasoko duen memoria egin eta Urteko Programazio Orokorraren azken memorian sartzea. Hori Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko da.