(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Arte Plastikoak eta Diseinua :
      • 59/1997 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

59/1997 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen ...

59/1997 FORU DEKRETUA, martxoaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena

(1997ko 49. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 23an)

Atarikoa

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak dira aipagai. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ziren; dekretu horren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Diseinu Grafikoaren arloko lanbide-multzokoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-10-6ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen koalifikazioa ziurtatzea, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, bai eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen dute, iraupen desberdinetakoak, lanbide eremuen araberako ezagutza teoriko-praktiko desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako Aldizkari Ofizial) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak helburuak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa.

Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.

Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa eredu honen giltzarrietakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emango diote ikasleari hasiera-hasieratik lan merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.

Heziketa zikloetako heziketa modularraren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lanbide jardueran azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide jarduerari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako proiektuak argi erakutsi behar du ikasleak lortu dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako Aldizkari Ofizial) xedatu zuena.

Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Aplikatuetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak erantzuna izan nahi du prestakuntzak dituen beharrentzat, lanbide eremu hauek lantzeko:

Profesional autonomo gisa, irudi teknikoaren arloko jarduera eremuak: argazkigintza, bideogintza eta infografia.

-Enpresa-argazkilaritza, beren jardunerako argazkilarien beharra duten enpresetan (ospitale, industria, argitaletxe, egunkari, bideo-estudio, telebista, animazio-estudio, argazkidenda, argazki-estudio, museo, artxibo etab.etan).

-Norberak sortutako argazkigintza proiektu, proiektu bideografiko eta proiektu infografikoak burutzea, arte jarduera aske gisa.

-Besteren kontzeptuak interpretatzea: zuzendari artistikoenak, diseinatzaileenak, grafiko- argitaratzaileenak, eta bai adituak ez diren bezeroek egindako zirriborro, maketa edo ideiak ere.

-Ideia teorikoak eta mezuak irudi teknikoen bitartez adieraztea, zehaztasunez, trebeziaz eta sormena erakutsiz.

-Halaber, argazkigintzaren lanbide eremuarekin erlazioa duten enpresa eta tailer publiko edo pribatuetan jardun ahal izanen du.

-Irudigintzan, diseinuan, antzezte-jardueretan eta horrelako arloetan ari diren enpresa, tailer, erakunde publiko zein pribatu eta profesionalekin elkarlanean jardun dezake, argazkigintza, bideogintza edo infografiaren edozein aplikaziorekin erlazioa duten proiektu amankomunetan.

Tituluari dagokion profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak lan teknikoaren koalifikazio beharrei erantzun behar die, eginkizun hauek betetzeko:

-Argazkiak egitea, formatoa eta bitarteko teknikoak edozein direla, leku eta eszenatoki desberdinetan.

-Euskarri fotosentikorren prozesamendu kimikoa eta kontrol sentsitometrikoa egitea.

-Norberak edo beste norbaitek eginiko irudiak oinarri hartuta, irudi orijinalak sortzea, ohikoak nahiz digitalak izan daitezkeen trukaje eta teknika bereziak erabiliz.

-Eszenatokiak eta atzealdeak diseinatu eta taxutzea, bai publizitate lanetarako, bai sorkuntza edo kultura proiektuetarako.

-Argazkiak edo/eta bideoak egiteko eszenatokiak argiztatzea.

-Modeloak edo/eta aktoreak aukeratzea argazkigintza edo bideogintza proiektuetarako eta haiekin batera lan egitea.

-Profesional autonomo jardunez gero, lanbidearen lege alderdiak, kontabilitatea eta kudeaketa ezagutzea.

-Argazki eta bideo artxiboak kudeatu eta mantentzea.

-Norberak edo bestek sorturiko irudiak aukeratu, manipulatu, taxutu eta maketatzea argitalpen proiektuetarako, ohiko teknikak edo teknika digitalak erabiliz.

-Bideokameraz irudiak jasotzeko hartualdiak prestatu eta burutzea, irudiak muntatzea eta produkzio ondoko lanak egitea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, dekretatu dut:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Argazkilaritza Artistikoko goi mailako teknikariaren tituluarekin loturik dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko arte ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Argazkilaritza Artistikoko heziketa zikloa Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, Diseinu Grafikoa deritzon lanbide-multzoari dagokion heziketan, hain zuzen, eta 1.950 orduko iraupena du.

3. artikulua

Argazkilaritza Artistikoko zikloak, Diseinu Grafikoaren lanbide-multzoari dagokion Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa zikloa denez, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:

-Kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein kulturaren agerpide gisa duten garrantziaz jabetzeko, sormena eta arterako sena garatzeko eta horrek guztiak lanbidean ematen dizkion aukerez ohartzeko gai izateraino.

-Argazkilaritza Artistikoko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide gaitasuna hartzea, behar besteko gaitasuna eta ezagutza garatuz bai lanbide jardueran azalduko zaizkion arazo guztiei aurre egiteko eta bai prozesu teknikoen eta joera artistikoen bilakaerari bere burua egokitzeko ere.

4. artikulua

Argazkilaritza Artistikoko zikloak, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako ikasketa zikloa den aldetik, ikaslea ondoko helburuok lortzeko prestatu behar du:

-Errealizazio proiektu tekniko eta artistikoak landu eta koordinatzea.

-Egokitasun teknikoa eta adierazkortasuna biltzen dituzten obrak proiektatu eta egitea, nortasun artistikoa, ahalmenak eta kultura plastikoa garatuz.

-Behar adinako ezagutza zientifiko-teknikoak eta praktikoak lortzea bere eginkizuna bete ahal izateko, hau da, aukeratutako lanbide jarduera artistikoarekin erlazionaturik dauden prozesu teknologiko tradizionalak eta gaur egunekoak behar bezala burutu ahal izateko.

-Formak ikertzeko gaitasuna disziplina anitzen ikuspegietatik garatzea.

-Lanbidearen antolamendua eta ezaugarriak ezagutzea, eta bai lanbideratzeko oinarrizko mekanismoak ere; lanbideari dagokion oinarrizko legeria eta lanean arriskuei aurre egiteko mekanismoak ezagutzea.

-Lan harremanetan eta enpresan eragina duten antolakuntza, ekonomi eta lege alderdiak ezagutzea, langile autonomo nahiz soldatapeko gisa lanbide eremuan sartzeko prest egoteko.

5. artikulua

1. Ikastetxeko ikasketak moduluka antolatuko dira.

2. Foru Dekretu honetan xedatu denaren ondoreetarako, "modulu" kontzeptua apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri diren "ikasgai teoriko", "ikasgai teoriko-praktiko" eta "eskola praktiko" kontzeptuen baliokidetzat hartuko da, Errege Dekretu horrek ezarri baititu Arte Irakastegiek bete beharreko gutxieneko baldintzak.

6. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, amaierako proiektua, iraupena, helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

7. artikulua

Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak honela antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

-Adierazpen plastikoa: argazkigintza.

-Argazkigintzaren historia.

-Ikus-entzunezko bitartekoak.

-Argazkilaritza artistikoa.

-Argazkiak egiteko teknika.

-Ikastetxeak berak diseinatu beharreko modulua.

-Lan prestakuntza eta orientazioa.

-Proiektu integratua.

2. Lantokietako prestakuntza:

-Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.

3. Amaierako proiektua.

8. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu duena betetzeko, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko heziketa zikloen curriculumak barne hartu behar ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak. Berauek titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan praktikak eginez burutzen ahal dira, eta bai lan profesionalak eginez ere, nahiz zuzendaritza akademikoaren pean eta curriculumaren barruan, nahiz nazioko eta nazioarteko trukaketa-programen esparruan.

2. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak ondoko helburua izango du:

-Curriculumeko moduluei dagozkien ezagupenak, trebeziak eta abileziak osatzea.

-Foru Dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan ezarri diren helburu amankomunak eta Argazkilaritza Artistikoko heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzea.

3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea antolatu eta ebaluatzeko, kontuan hartuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuena, agindu horrek Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen baititu.

9. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, ikasleek, zikloko moduluak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko dute titulua eskuratu ahal izateko, eta curriculumean zehaztuko dira proiektuaren nondik-norakoak. Amaierako proiektu horretan ikasleak frogatu egin beharko du bere espezialitateko lanbidean aritzeko eskatzen zaizkion ezagupenak eta metodo zientifiko zein artistikoak erabiltzeko gaitasunak bereganatuak dituela.

2. Helburu horrekin, ikasleak bere espezialitateko proiektua eginen du. Halaber, memoria idatziko du, egin duen proiektua burutu ahal izateko ase beharko liratekeen beharrizan funtzional, sozial eta artistikoen azalpena eta teknologiari, kostuari eta bitartekoei buruzko aurreikuspen eta kalkuluak bilduko dituena.

10. artikulua

Diseinu Grafikoaren lanbide-multzoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak ezarri zituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Foru Dekretu honen I. eraskinean zehaztu da amaierako proiektua egin eta ebaluatzeko erabili beharreko prozedura.

11. artikulua

Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua erdiesteko ikastetxeko ikasketen modulu guztiak gainditu beharko dira, eta bai enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua ere.

12. artikulua

Argazkilaritza Artistikoko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako helburuak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

-Argazkiak egiteko teknika.

-Lan prestakuntza eta orientazioa.

Halaber, heziketa ziklo honekin zuzeneko lotura duen lanbide eremuan aritua izatea frogatuz gero, ikaslea enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egin beharretik salbuetsi ahal izanen da, erabat edo zati batez.

14. artikulua

1. Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren ikasketak, Foru Dekretu honetan arautzen direnak, Batxiler tituluaren jabe izan eta sartzeko proba gainditzen duten ikasleek egin ahal izanen dituzte.

2. Sartzeko probaren egitura, edukia eta kalifikazio irizpideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko ditu. Ikaslegaiak, proba horren bitartez, ikasketa hauek aprobetxamendu onez egiteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela frogatu beharko du.

15. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Argazkilaritza Artistikoko goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan. Horrez gainera, sarrera proba gainditu beharko du, Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez egiteko ezagupen eta trebetasun nahikoak dituela erakusteko.

Ikastetxeek Argazkilaritza Artistikoko goi mailako heziketa zikloan sartzeko probak antolatu eta ebaluatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

16. artikulua

1. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleak Foru Dekretu honetako 14. artikuluan ezarri den sarrera proba egin beharretik salbuetsiko dira:

-Batxilergoaren Arte modalitatean “Diseinuaren oinarriak” ikasgaia gainditua izatea, eta Batxilergoaren modalitate berberean lanbide-multzo honekin zuzeneko erlazioa duten beste bi ikasgai gaindituak izatea. Azken biok Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aukeratuko ditu.

-Batxilergo Artistikoko ikasketa esperimentalak gaindituak izatea.

-Lanbide-multzo bereko beste heziketa zikloren baten bitartez Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua eskuratu izana, edo diseinu grafikoaren eremuko espezialitateren batean Arte Plastikoetako gradudun titulua edukitzea.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko du zenbat plaza gorde ahal izanen diren artikulu honetako salbuespen kasuetan dauden ikasleentzat, eta bai plazak adjudikatzerakoan haiek egindako ikasketak nola baloratuko diren ere.

17. artikulua

Modulu bakoitzeko gehienez ere lau deialdi eginen dira, eta bi deialdi enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako eta amaierako proiekturako. Salbuespen gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aparteko deialdia ezarri ahal izanen du, ikasketak ohi bezala egitea galarazten duen eritasuna edo aintzat hartzeko beste arrazoiren bat tartean badago.

18. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Argazkilaritza Artistikoko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

19. artikulua

Ondotik adieraziko diren moduluei dagozkien ikasketetan, irakasle eta ikasle kopuruen arteko erlazioa gehienez 1/15 izango da, arte irakastegien gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuak 44. artikuluan eta Diseinu Grafikoaren lanbide-multzoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak ezarri dituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuak ezarri duten bezala. Moduluok ondorengoak dira:

-Argazkilaritza Artistikoa.

-Argazkiak egiteko teknika.

-Ikus-entzunezko bitartekoak.

-Ikastetxeak berak diseinatu beharreko modulua.

-Proiektu integratua.

Gainerako moduluetan gehieneko ratioa 1/30 izango da.

20. artikulua

Argazkilaritza Artistikoko goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktiko fasearen eta amaierako proiektuaren programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen helburuak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

21. artikulua

Ikastetxeei Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai arte ikasketak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen apirilaren 15eko 389/1992 Foru Dekretuari, bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz.

Xedapen Iragankor Bakarra

Harik eta irakas-espezialitate berriak ezarri arte, Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretako Irakasleen eta Maisuen kidegoetako irakasleek, Foru Dekretu honetako II. eraskinean ageri diren espezialitateetarik zeinetakoak izan, hari dagozkion moduluak irakasteko gaitasuna izango dute. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beste modulu batzuk irakasteko baimena eman ahal izanen die Foru Dekretu hau aldarrikatzen denean lehengo antolamenduko ikasgai baliokideak irakasten ari diren irakasleei, baldin eta horretarako behar den prestakuntza dutela frogatzen badute.

Lehen Xedapen Gehigarria

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Foru Dekretu honetako 14. eta 15. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Argazkilaritza Artistikoko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak, behin gaitasun proba gainditu ondoren:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak dituztenak.

b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua dutenak.

c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua dutenak.

Hori guztia, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruzko jarraibideak eman zituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz.

Azken Xedapenetako Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

I. ERASKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Identifikazioa.

Heziketa ziklo honek argazkilaritzako profesionalak prestatu nahi ditu, esamolde honi orpotik jarraituz, hain zuzen gertakizun estetikoak sortu eta interpretatzeko gauza izango direnak. Argazkilaritzaren irakaskuntza ez da mugatu behar emaitza formal onak ziurtatuko dituzten teknika eta lan mekanikara, baizik eta prestakuntza artistiko-teoriko eta kulturalari ekin eta ekin behar diola, ezagumendu teoriko-gogoetatsu horiek emaitza onargarriak lortzera bideratu ahal izateko.

Bere lana, oro har, publizitatea, diseinua, moda, gizarte-erreportaia, industria, zientzia, argitalpenen mundua, fotokazetaritza eta artearekin zerikusia duen argazkilaritza jarduerara zuzentzen da.

1.2. Lanbide profilaren deskribapena.

1.2.1. Lanbide arloa.

Maila honetako profesionalak hurrengo alor hauetan jardungo du:

-Bere kontura aritzen den profesional gisa, irudi teknikoaren arloa osatzen duten jardute sailetan: argazkilaritza, bideoa eta infografia.

-Enpresako argazkilari gisa arituz, euren jardueragatik horrelakorik behar duten enpresetan (ospitaleak, industriak, argitaletxeak, egunkariak, bideo estudioak, telebistak, animazio estudioak, argazkigintzako denda eta estudioak, museoak, artxiboak, e.a.).

-Berezko proiektuak burutzen, jarduera artistiko aske gisa, argazkigintza, bideo edo infografiazko sorkuntzazkoak.

-Beste pertsona baten kontzeptuak interpretatzen: zuzendari artistikoa, diseinadorea, editore grafikoa, nahiz espezialistak ez diren bezeroak, zirriborro, maketa edo ideien bitartez.

-Komunikatzea zehaztasunez, trebezia teknikoaz eta sormenaz, ideia teorikoak eta mezu ezberdinak, irudi teknikoen bidez.

-Halaber, jardun izan ahalko du enpresa eta tailerretan, publikoak zein pribatuak, argazkilaritzako lanbide arloarekin zerikusia dutenetan.

-Elkarlanean bestelako enpresekin, tailerrekin, erakunde publiko edo pribatuekin eta irudia, diseinu, antzerkigintzako jardueretako profesionaleekin, argazkilaritza, bideoa eta infografiarekin loturik egon daitezkeen hainbat proiektu bateratutan, horiek duten edozein aplikaziori dagokionean.

1.2.2. Zeregin nabarmenenak

-Argazkiak egitea formato, bitarteko tekniko desberdinekin, kokapen eta eszenatoki desberdinetan.

-Erabilitako euskarri fotosentikorren prozesaketa kimikoa eta kontrol sensitometrikoa.

-Irudi originalen sorrera, beste irudi batzuk, norberarenak zein besteenak, oinarritzat harturik, trukaketa eta teknika berezien bitartez, betidanikoak eta digitalak.

-Eszenatoki eta fondoen diseinu eta konposizioa, lan publizitarioetan, sorkuntzazko proiektuetan eta proiektu kulturaletan.

-Eszenatokien argiztapena argazki-irudiak edo/eta bideo- irudiak hartzeko.

-Modelo edo/eta aktoreak aukeratzea eta beraiekin lanegitea argazkigintza edo bideogintzazko proiektuetan.

-Lanbidearen legezko alderdien ezagumendua eta kontabilitatea eta kudeaketa profesional autonomo gisa

-Argazki eta bideo irudien artxiboen kudeaketa eta mantenimendua.

-Norberaren irudiak edo besteenak hautatu, maneiatu, konposatu eta maketatzea, argitaratze-proiektuetan, betidaniko teknikak eta digitalak erabiliz.

-Bideotape kamarekin irudiak planifikatu eta hartzea, bideo irudiaren muntaketa eta postprodukzioa.

2. Curriculuma.

2.1. Hezikleta zikloaren helburu orokorrak.

● Argazkigintzaren oinarrizko prozesuak aztertu eta garatzea.

● Argazkigintzaren arloan erabiltzen diren teknika eta estilo desberdinak ezagutu eta aplikatzen jakitea.

● Egoki baloratzea lan proposamenean azaldutako beharrak, nahiz alderdi plastikoak, artistikoak, teknikoak, antolamenduzkoak eta ekonomikoak, proiektua konfiguratu eta espezifikazio plastiko eta tekniko egokiak aukeratzeko, bere lanbidezko zereginean ahal diren emaitzarik hoberenak erdiesteko.

● Konpontzea argazkiak egiteko prozesua bitartean sor daitezkeen arazo artistiko eta teknikoak.

● Zehatz-mehatz ezagutzea lanean erabilitako materialaren espezifikazio teknikoak, antolatuz horien prebentziorako behar diren aldizkako mantenimendu-neurriak.

● Ikertzea formak, materialak, teknikak eta prozesuak, sorkuntzazkoak eta artistikoak, argazkilaritzarekin zerikusia dutenak.

● Ezagutzea eta ulertzea lege-esparrua, ekonomikoa eta antolamenduzkoa, argazkigintzaren alorreko lanbide jarduera arautu eta baldintzapetzen duena

● Ezagutzea eta erabiltzen jakitea behar diren prebentzio-neurriak, erabilitako burutze-prozesuek eragin kaltegarririk izan ez dezaten ingurugiroan.

● Aztertzea, egokitzea eta, hala badagokio, sortzea dokumentazio artistiko-teknikoa, sektoreko profesionalak prestatu eta trebatzeko ezinbestekoa dena.

● Aukeratzea eta kritikoki baloratzea egoera plastikoak, artistikoak, teknikoak eta kulturalak, gizartearen aurrerapen teknologikoa eta artistikoak eragindakoak, halako moldez non bere kontura ikasteko gaitasuna garatu ahal izango duen, lanbidean egokiro aurreratzeko.

● Bereganatzea funtsezko ezagumenduak lana errentagarri bihurtzeko.

2.2. Lanbide moduluak.

1. Lanbide modulua: Adierazpen plastikoa: argazkilaritza.

Iraupena: 160 ordu.

a) Helburuak.

● Ikaslea gaitzea errealitatea interpretatzeko kontzeptu eta tresnen alorrean.

● Sentikortzea trazua, orbana eta eginduraren aukerei buruz.

● Alderdi espazialak, argia zein konposizioarekin zerikusia dutenak osatzeko aukera ematea.

● Erabil daitezkeen ikusizko estrategien aukera eskuratzea.

● Norberaren estiloa bilatzeko bultzatzea.

● Bereganatzea adierazpen plastikoari buruzko ezagumendu eta teknika jakin batzuk, irudiak hartzean edo ondoren, materialaren prozesaketan erabilgarriak izan daitezkeenak.

● Hainbat osagai produzitzen jakitea, zenbait argazki, fondo, bodegoi, collage e.a. prestatzeko behar direnak.

● Garatzea sentikortasun artistikoa, irudimena eta sormena.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo gauzak hartuko dira kontuan:

● Gauzatze teknikoa:

-Zuzen erabiltzea marrazketa, tresna eta euskarri desberdinak.

-Adierazpena, hainbat trazu, orbana eta egindura motaren bidez.

-Forma, kolore eta bolumenen konfigurazioa, gero eta konplexuagoak direnak, haien espazio ingurunean eta. asmo estetiko desberdinak aintzat hartuz.

-Argiak eta itzalek gorputzetan duten eraginaren aplikazioa.

-Koloreak adierazteko dituen aukeren erabilera.

● Koherentzia formala:

-Konposizioan uztartzen diren osagai ezberdinen antolaketa zuzena.

-Ezarritako eskakizunei eta proposaturiko metodologia men egitea.

● Sentikortasun artistikoa:

-Emandako irtenbideen origiltasuna.

-Emaitza plastikoa.

-Irudimena, lanean erakutsitakoa.

● Eskoletara joatea:

-Lanak ikastorduetan garatzea eta horien aurkezpen zuzena.

c) Edukiak.

● Konposizioa, balio adierazlea eta dinamikoa:

-Oreka eta teinkadura, pisua, norabidea.

-Espazio fisikoa eta espazio pertzeptuala.

● Ikusmenezko mintzairaren osagaiak. Puntua, lerroa eta planoa.

● Kaligrafia, argiluna, egindura:

-Proportzio eskala, erritmoa eta mugimendua.

● Formaren pertzepzioa eta adierazpena. Konfigurazioa. Naturaren egiturak eta erritmoak.

● Bodegoia, enkaxatzea eta espazio-harremanak:

-Perspektiba, argiak eta itzalen balorazioa.

-Haien konposizioa eta ezarpena.

● Kolorea, argia, gorputzetan duen eragina. Nahasketak, dimentsioak eta elkarreragiketa.

● Ilustrazioa:

-Testua eta irudiaren arteko hezurmamitzea.

-Dokumentazioa, prozesua eta amaierako artea.

● Paisaia:

-Naturaletiko marrazkia.

-Egindura eta bere adierazkortasuna.

-Tratamendu formalak.

-Hiriko paisaia. Arkitektura.

● Giza irudia. Modeloaren gaineko apunteak. Paisaia eta irudia.

● Tresnak, materialak eta teknikak.

● Marrazketari buruzko oinarrizko kontzeptuak: esku altxatuaz egindako marrazkia, apunteak eta krokiak.

● Abstrakzioa eta natura.

● Adierazpena eta kontaketa.

● Eszenatokia, fondoak.

● Enkaxatzea eta espazio-harremanak:

-Perspektiba, argiak eta itzalen gaineko balorazioa.

- Haren konposizioa eta ezarpena.

● Manipulaziozko eskuhartzeak argazki irudiaren gainean.

● Teknika mistoak.

● Elektro-argazkigintza, copy art.

2. Lanbide modulua: : Argazkilaritzaren historia

Iraupena: 96 ordu.

a) Helburuak

● Ikusmen eta kontzeptu pertzepzioa garatzea, argilaritza jaio zen testuinguru sozio-kulturala eta artistikoari buruz.

● Argazkilaritzako mugimenduak ezagutu eta aztertzea, horien hasieratik.

● Argazkilaritzaren legatua aintzat hartu eta begiratzea, irudi garaikidearen mintzairari egindako ekarpen gisa.

● Ezagutzea argazkilaritza sortzen den testuinguru soziokulturala eta eragiten dituen aldaketak pretzepzioan eta artean.

● Ezagutzea argazkilaritzako mugimendu ezberdinak nahiz argazkilari ospetsuenak. Garatzea aro jakin bateko argazki bat beste aro bateko argazkitik eta autore nabarmen baten argazki bat beste autore nabarmen batenatik bereizteko gaitasuna.

● Ezagutzea argazkigintzari adierazpen bide berriak ireki dizkioten bitarteko tekniko nagusiak: dagerrotipoa, kalotipo, kolodioia e.a.

● Garatzea argazki irudi baten analisi estetikoaren gaitasuna: Konposizioa, argia, ikonografia.

● Gaitzea irudi baten analisi ikonologikoa egiteko bere testuinguruan: publizitatea, larderiazko erregimenak e.a.

● Ezagutzea argazkilaritza eta gainerako arteen arteko soluzioak hasieratik gaurko egunera arte.

● Argazki irudia aintzat hartzea legatu historiko eta artistiko bezala.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo gauzak hartuko dira kontuan:

● Gaitasuna, argazkigintza burutu eta garatzen den testuinguru historiko-artistikoa aztertu eta horren interpretazio arrazoitua egiteko:

-Ezagutzea argazkilaritzako mugimendu ezberdinei dagozkien irudi artistikoak.

-Irudi bat egoztea, horren estiloagatik, autore bati, talde bati edo joera bati.

-Argazkilaritzako hainbat teknika ezagutzea, emaitza bisual ezberdinak izateak edo aro baten edo bestean horren erabileraren nagusitzeak bereizten dituztenak.

-Baloratzea eta iruzkina egitea argazkilaritzako teknika bakoitzak adierazteko eskaintzen dituen aukerei buruz.

-Iruzkin estetikoa egitea argazki irudi bati buruz: konposizioa, argia, ikonografia.

-Identifikatzea irudi baten esanahia bere funtzioa edo erabileraren arabera: zuzeneko mezua edo azpikoa (publizitatea, larderiazko erregimenak e.a.).

-Harremanetan jartzea argazkilaritza une bakoitzeko gainerako adierazpen artistikoekin, poetika beretik sorturikoak edo ez.

-Argazkilaritzak beste arte batzuei eskaini dizkien eragin edo mailegu teknikoak edo estetikoak antzematea.

● Hiztegiaren erabilera zuzena eta terminologia teknika egokia.

● Partehartzea ikasturtean zehar izandako jardueretan, banakako zein taldekoetan.

● Gaitasuna zuzen adierazteko, ahoz edo idatziz, ikasgaiari buruzko ezagumendu eta iritziak.

c) Edukiak.

● Argazkilaritzaren aurrekariak eta sorrera.1839-1850.

● Aniztu daitekeen argazki irudiaren agerpena:

-Kalotipoa, albumina eta kolodioiaren aroak.

-Erretratua.

-Argazkilaritza piktorikozalea.

-Gerrari buruzko argazkiak.

● Argazkilaritzaren sorrera Espainian

● Argazki irudiaren zabalkundea. 1870-1917.

● Argazkilaritza, artea eta modernitatea:

-Argazkilaritza eta abangoardia artistikoen arteko harremanak.

● Argazkilaritza eta poterea: gerren bitarteko aroa.

-Gizarteari buruzko dokumentua.

● Argazkilaritzaren garapenea 40. eta 50 hamarkadetan:

-"Subjektibismoa".

● Argazkilaritzaren instituzionalizazioa.

● Mintzaira berrien bilaketa: 60. eta 70. hamarkadak.

● Espainiako argazkigintza 1931tik 60. hamarkadera bitartean.

● 70. hamarkadako belaunaldia eta argazkilaritzak Espainian egun duen egoera.

● Argazkilaritzaren azkeneko joerak.

3. Lanbide modulua: Ikus-entzunezko bitartekoak.

Iraupena: 353 ordu.

a) Helburuak

● Modu ulerkorrez bereganatzea murgildurik dauden prozesu tekniko eta adierazgarriak, mugimenduko irudiaren gako historikoak eta ikus-entzunezko bitartekoen teknologian hasi eta irudien produkzioa zedarritzen duten mintzaira eta kodeetan amaitu arte.

● Nork bere ideiak adieraztea gauzatze plastikoetan, zuzen aplikatuz eskuraturiko ezagumenduak, ahal den kalitaterik handiena erdietsiz eskura dauden bitarteko materialak eta aztertu behar diren gaien konplexutasun eta garrantziaren arabera.

● Jokaera kritikoa sustatzea ikus-entzunezko produktuen aurrean, norberarenak zein besteenak direla.

● Ikasleak hurbiltzea teknika ezberdinen praktikara eta irudia eta soinuarekin zerikusia duten ekipamendu ezberdinak maneiatzera.

● Erreztasuna eskuratzea sistema praktiko bat erabiltzean ikus-entzunezko sorkuntzarako (ez bakarrik teknika mailan, baizik eta baita maila artistiko-sortzailean ere).

● Zuzen erabiltzea hiztegia eta terminologia tekniko egokia.

● Modu originalean adieraztea bere ideiak egindako ikus-entzunezko proposamenetan.

● Zikloko argazkilaritzari buruzko ikasketak osatzea argazkilariaren prestakuntza irudiaren munduan aberastuz, hezikleta amaitu eta gai hauekin zerikusia duen edozein lanari aurre egin ahal izango diolarik.

b) Ebaluazio irizpideak.

Aintzat hartuko da:

● Ikus-entzunezko mekanismo teoriko-adierazgarriak eskuratu eta ulertzea, burutuko diren froga objektiboen eta gomendaturiko irakurketen inguruko iruzkinen bitartez.

● Originalitatea, sormena eta arintasun tekniko artistikoa ikus-entzunezko lana gauzatzean.

● Kalitate teknikoa eta formala, ikus-entzunezko proiektuaren akaberan.

● Ezagumendu teorikoen eskuratzea zein horiek praktikara eramatea burutu behar diren proiektu ezberdinetan.

● Termilogia tekniko orokorraren erabilera zuzena, ikus-entzunezkoen munduari aplikatzerakoan.

● Oharmen kritikoa izatea lortutako emaitzak aztertu eta ebaluatzeko, norberaren zein besteen ikus-entzunezko produktuei buruz.

c) Edukiak.

● Ikus-entzunezko bitartekoen sintesi historikoa:

-Zinema eta telebista: kontzeptua, bilakaera historikoa, gaurkotasuna eta etorkizuna.

● Ikus-entzunezko bitartekoen teknologiari buruzko sarrera:

- Zinea; formatoak, kamera, soinua, muntaketa, filma.

-Telebista; telebistak nola ibiltzen duen, gizakien ikusmenaren ezaugarriak, erretinazko iraunkortasuna, sistemaren oinarrizko deskribapena, telebistako irudiaren azterketa eta sistema, koadro eta eremua, telebista seinalea kolorez eta zuri-beltzez, sinkronismoak, ezabatuak, monitorea eta telebista-aparatua.

-Bideo-kamera; motak, kamera baten parteak, kameraren ezaugarriak, doikuntzak, kamera eragiketen estetika.

-Magnetoskopioa; bideozinta, grabaketa magnetikoari buruzko oinarriak, bideo formatoak, seinalearen formatoak, bideo seinalearen kontrola, TBC (Time Base Corrector).

-Uhin formazko monitorea, bektoreskopioa, monitorea. Seinalearen transmisioa, frekuentzien espektroa, telebista sistemak, Secam, Pal, NTSC. Seinalearen garraioa; kableatua eta konexionatua.

● Adierazitako espazioaren antolaketa: enkoadraketa eta errealitatearen gaineko aukeratzea.

-Espazio unitarioa. Planoen eskala. Ikuspuntuaren mugimendua.

-Irudiaren konposizioa; konposatzeari buruzko hatsapenak, enkoadraketaren inguruko kasu praktikoak, oreka, interesguneak.

-Kameraren mugimendua; kameraren buruaren inklinazioa,kameraren altura, kameraren mugimenduak, angeluazioak.

● Errepresentaturiko denboraren antolaketa. Elipsia. Narrazioaren linealtasuna, muntaketa elipsiduna, segida.

● Espazio-denborazko antolaketa:

-Planoen arteko transizioa. Ikusmenezko jarraitasuna.

- Espazioak eta denborak hezurmamitzea. Muntaketa, osagai bateragile gisa.

-Muntaketaren inguruko legeak eta askatasun formala. Erritmoa

-Muntaketaren izaera, planoen iraupena, muntaketari buruzko teknika.

-Edizio elektronikoa, assemble, insert, denbora-kodea, VITC, LTC, On line edizioa, Off line edizioa, edizio digitala, edizio ez lineala, 2D grafismoa, 3D, ordenadore bidezko animazioa.

● Ikus-entzunezko produktu bat osatzeko faseak:

-Gidoia; gidoi bat idazteko faseak, gidoi baten dokumentu osagarriak, gidoiaren analisia, gidoiak aurkezteko teknikak; gidoiaren banakapena.

-Produkzioa.

-Errealizazioa.

● Fotonobelatik diaporamaraino.

● Generoen arazoa dokumentala,kazetaritza elektronikoa, musika klipa, laburmetraia, bideoartea, iragarki-spota, promoziorako trailerra:

-Iragarki komertzialak.

● Ikus-entzunezko irudiaren bestelako osagaiak.

-Argiztapena.

-Soinua.

-Eszenografia. Soinuaren izaera, soinuaren erreprodukzioa, mikrofonoak, motak, Audioaren kontrola.

● Ikus-entzunezko irudiari buruzko teoriak.

● Filmei buruzko kritika eta analisia.

4. Lanbide modulua: Argazkilaritza artistikoa.

Iraupena: 524 ordu.

a) Helburuak

● Zuzen maneiatu eta erabiltzea formato eta mota ezberdineko argazki-kamerak.

● Menperatzea material sentikorraren errebelatua, zuri-beltzean zein kolorez, nahiz hainbat artisautzazko prozesuak: goma bikromatatuak, zianotipiak, e.a.

● Ezagutu eta menperatzea erretokea, manipulazioa eta montaketa digitalaren gaineko teknika berriak.

● Argazki-konpaginaziorako sistema digitalak ezagutu eta menperatzea, taldeko proiektuak egiteko, diseinugileak eta maketatzaileekin.

● Ezagutu eta maneiatzea argitazpen sistemak, argi naturalezkoak zein artifizialezkoak eta estudiokoak.

● Argazkiak egitea argiztapen edozein baldintza- egoeratan.

● Zuzen burutzea argazki-hartzeak eta modeloekiko lana ikasleak gaitu ahal izateko, hurrengo arlo hauetan argazkiak egin ditzaten: kazetaritza, gizarte-erreportaia, erretratua, arkitektura, moda, argazkigintza industriala, publizitarioa eta edozein subjektu edo objektuaz.

● Garatzea irudimena, sentikortasun artistikoa eta sormena.

● Sustatzea ikaslearen gaitasuna, aldez aurretiko irudiez lan originala sortzeko.

● Argazkiak zaharberritu eta kontserbatzeko teknikak ezagutzea.

● Proba eta saio teknikoak egitea, materialak eta metodologiari buruz, ikasleek euren ikasteari jarraitu eta hori osa dezaten, argazki-merkatuko lan baldintzak aldatzen diren einean.

● Ikasleak bere lanari buruzko analisia eta kritika egiteko bultzatzea.

● Ikasleak gaitzea dokumentazioa osatu eta teknikan gaurkotu ditzaten profesional taldeak edo aholkularitza behar duten bestelako taldeak.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo gauzak hartuko dira kontuan:

● Ezagutzea eta menperatzea programazioan proposaturiko prozesu tekniko guztiak, hartzeari zein errebelatuari eta kopien akaberari dagokienez.

● Argazkilaritza erabiltzeko esparruei buruzko oinarrizko informazioaren erabilera, ondorengo espezializazioa eskuratzeko bidea emango diona.

● Talde lana, hori eskatzen duten egitekoetan.

● Erantzutea (arin, eraginkorki eta merke)eite ezberdineko argazkilaritzako enkarguei; baita bezeroari aholkatzea ere edozein lanaren proiektu eta burutze fasean.

● Nork bere dokumentazio teknikoa eta lan sistema zein proba teknikoak edo/eta plastikoak osatzea.

● Lan proposamenak osatu eta aurkeztea, bezeroak aurretik enkargua egin gabe.

● Emaitza estetikoak baina balorapen tekniko hutsa bakarrik egin gabe.

● Sormena, irudimena eta gaitasun artistikoa, lanean erakutsitakoak.

c) Edukiak.

● Ekipo eta materialak ezagutu eta erabiltzea:

-Kamera estenopeikoa, 33mm.ko kamerak, erabili eta botatzekoak, .ko reflexak, formato ertainak eta fomato handiko kamera teknikoa. Kamera bereziak.

● Teknikak eta metodologiak:

-Enfokapena, eremu-sakontasuna. Mugimenduaren kontrola.

-Elkarrekikotasunari buruzko legea. Gaueko argazkilaritza.

-Kamera teknikoaren mugimenduak. Loturiko legeak.

-Argiaren neurketa.

-Argiztapen jarraitua eta flashekoa.

-Eremuen sistema zuri-beltzean.

-Objektiboen erabilera lan ezberdinetan.

-Konposizioa.

-Esposizioa eta errebelatua, zuri-beltzean. Manipulazioa eta baliabide bereziak. Artxibo eta kontserbaziorako teknika eta materialak.

-Z-Bko kalitatezko positibatua. Artxibo eta kontserbaziorako teknika eta materialak.

-Esposizioa eta errebelatua kolorez. Material negatiboa eta alderantzigarria.

-Emultsio bereziak. Zilarrezkoak ez diren emultsioak.

-Positibatua kolorez. Teknikak eta materialak.

-Argazki seriea. Erabiltzeko irizpideak.

-Eremuen Sistemaren aplikazioa eta aldakiak, argazkigintzako generoaren arabera.

-Lanaren akaberak eta aurkezpena bezero ezberdinendako.

● Argazkigintzako generoak:

-Gizarte erreportaia. Fotokazetaritza.

-Argazki-saiakera.

-Arkitekturari buruzko argazkigintza.

-Argazkilaritza publizitarioa. Bodegoi publizitarioa. Argitalpeneko lehen orria.

-Erretratua eta erretratua taldean.

-Giza gorputza. Modazko argazkigintza.

-Argazkigintza industriala.

-Argazki erreprodukzioa.

-Fotomontaketa.

-Argazkilaritzako sorkuntza eta argazkilaritza artistikoa.

-Autorearen argazkilaritza.

● Teknologia berriak: argazkilaritza digitala:

-Makro- eta mikro-argazkilaritza.

-Irudien digitalizazioa.

-Argazki-ukitua.

-Fotomontaketa elektronikoa. Efektoak eta trikimailu bereziak

-Prentsa grafikoa eta sistema digitalak.

● Argazkigintza magnetikoa.

5. Lanbide modulua: Argazkilaritzako teknika

Iraupena: 224 ordu.

a) Helburuak

● Materiaren portaera aztertzea, argazkilaritzari loturiko alderdi fisikoak, kimikoak, matematikoak, eta mekanikoak kontuan harturik.

● Ulertu eta bereganatzea argazkilaritzako edozein prozesuri dagozkion prozedura teknologikoak eta esparru honetan agintzen duten legeak, metodo zientifiko baten bidez, Argazkilaritzarekin bereziki loturik dauden nabarduretan.

● Argazkilaritzako prozesuan erabilitako tresnak ezagutzea, baita horien erabiltze zuzena ere.

b) Ebaluazio irizpideak.

Kontuan hartuko da:

● Oinarri zientifikoa duten ezagumendu teorikoez jabetzea.

● Ikurren, irudien eta errepresentazioen adierazpen eta erabilera zuzena.

● Argazkigintzari aplikaturiko terminologia tekniko orokorraren erabilera zuzena.

● Zuzen adierazteko gaitasuna, ahoz zein idatziz, gaiari buruzko ezagumenduak.

● Ikuspegi teknikoak ezartzeko gaitasuna argazkilaritzako jarduera azaldu eta garatzean.

● Argazkiak egitean erabiltzen diren tresnen funtzioen ezagumendua.

● Argazkiak egiteko erabilitako espazioetan dauden instalazio eta beharren ezagumendu teknologikoa.

● Ezagutzea produktu ezberdinak eta euren aplikazioak argazkilaritzako jardueran.

c) Edukiak.

● Argia eta kolorea:

-Argiaren izaera. Abardura, saturazioa eta distira.

-Unitate fotometrikoak. Sintesi gehigarria eta kentzailea.

-Difrakzioa eta polarizazioa.

● Kamera iluna.

● Optika. Ispiluak. Lenteak.

● Argazki-kamera. Reflex eta ertaineko formatoa. Azkeneko teknologiak.

● Obturadorea. Irekidura.

● Objektiboak. Distantzia fokala. Eremu-sakontasuna

● Kimika:

-Materiaren izaera. Elementuen konfigurazioa

-Disoluzioak.

-Oxidazio-erredukzio erreakzioak argazkilaritzan.

-Formulazio organikoari buruzko berrazterketa.

● Esposizioa. Fotometroak eta esposimetroak.

● Material sentikorra zuri-beltzean:

-Argiarekiko emultsio sentikorrak: motak.

-Sentikortasuna, erresoluzio ahalmena, kontrastea.

-Berezko kurba.

-Elkarrekikotasunari buruzko legea.

● Argazki-irudiaren garbitasuna. Akutantzia. FTMa

● Zuri-beltzezko filtroak.

● Logaritmoak eta argazkigintzako prozesuak.

● Positibo eta negatiboen errebelatua zuri-beltzean.

● Handigailua.

● Alderantzitze prozesua zuri-beltzean.

● Argazkilaritza eta erreprodukzio prozesuak. Kolore bakarreko inprimaketa. Originalen prestakuntza eta baldintzak.

● Argiztapen artifiziala:

-Argiztapen ekipoa. Neurketarako sistema.

-Fotometroa estudioan. Kolore-tenperatura. Kamerako flasha.

● Tratamendu eta efekto bereziak zuri-beltzean.

● Argazkigintza koloretan:

-Argazkilaritzako emultsioak kolorez. Sentikortasuna. Berezko kurba.

-Kolorezko argazkilaritzari buruzko hatsapenak. Munsellen atlasa. CIE sistema.

-Kolorezko argazkilaritzarako filtroak.

-Kolorezko negatiboen errebelatua.

-Paper positiboak kolorez. Positibatu prozesoak kolorez.

● Formato handiko argazki-kamerak. Egitura. Funtzionamendua. Mugimenduak.

● Erradiazioen hainbat erabilera:

-Fenomeno fotoelektrikoa.

-X izpiak.

-Laser izpiak.

-Argazkilaritzarako aplikazioak.

● Elektrizitatea:

-Eremu elektrikoa. Kondentsadoreak. Intentsitea. Erresistentzia.

-Instalazioak estudioan eta argazkilaritzako laborategian.

● Prozesu alderantzigarria kolorez.

● Inprimaketa kolorez. Originalen prestakuntza eta baldintzak.

● Argazkilaritza eta teknologia berriak:

-Informatika eta argazkilaritza.

-Argazkilaritza digitala.

-"Logika difusoa". argazkilaritzan.

-Argazkilaritza CDen.

6. Lanbide modulua: Ikastetxeak berak diseinatu beharrekoa.

Iraupena: 128 ordu.

Modulu honen helburua curriculuma osatzea da, lanbide profilaren ezaugarri bereizgarriak sartuz, Ikastetxeko ingurune sozio-ekonomikora egokitzeko.

Arestiko puntuan aipatu ezaugarri bereizgarriak, lortu beharreko helburuetan zehaztuko dira, argazkilaritza artiskikoari dagokion lanbide munduaren azpisektoreei, teknikei eta produktuei buruzkoak, hain zuzen tratamendu berezia edo/eta sakontze handiagoa eskatzen dituztenak, hala nola:

-Ikusizko komunikabideen azterketa, kritika egiteko eta argakilaritzako proiektuari egokituriko irudiak sortzeko ahalmena sustatzeko.

-Teknika, betidanikoak edo/eta digitalak, irudiak sortzeko proiektuak garatzean aplika daitezkeenak.

-Gaurkotzea prozesu kimikoei eta euskarri fotosentikorren kontrol sensitometrikoei buruz.

Proposaturiko helburuak edukinetan gauzatuko dira eta, horrezaz gain, orientabide, jarraibide eta erabakietan, garatutako lanbide profilaren berezitasunak ziurtatzeko. Horiek emateko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eman behar duen baimena eskuratu beharko da.

Ikasturtea hasi baino nahiko lehenago, Ikastetxeak modulu honi buruzko curriculumaren proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Ikasketen Antolamendua eta Ikastetxeetarako Zerbitzua), horretarako baimena eskatuz.

Proposamena honako alderdi hauek osatuko dute:

a) Lanbide profilaren ezaugarri bereizgarrien identifikazioa, Ikastetxeko ingurune sozio-ekonomikoari buruz, justifikazioa, aurreikusitako bilakaera, e.a.

b) Curriculuma, hurrengo hauetan gauzaturik: lortu beharreko helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukien zerrenda. Antolamendua modulu guztietarako xedatuko da.

7. Lanbide modulua: Lan Prestakuntza eta Orientazioa.

Iraupena: 75 ordu.

Lehen blokea lanbideari buruzko informazioari dagokio, eta gaiari dagokion Ikastetxeko irakasleak ematen du, edukietan alde orokorra dago, eta horrek eramaten du ikaslea harremanetan sartzera lan eta osasun baldintzei buruzko lege-esparruarekin eta lan kontratuen harremanek eragiten dituzten eskubide eta betebeharrekin, besteren kontura edo bere kontura lan egitean. Horrezaz gain bidea ematen du lanbide profilarekin bat datorren lanpostu bat bilatzean hura laguntzeko edo/eta autoenplegurako prestatzeko.

Bigarren blokea, ikastetxetik kanpoko adituen laguntzari dagokiona, ikasleei eskaini nahi die gizarte eta lan, kultura eta teknikaren errealitatera hurbiltzeko aukera, espezialitatearen inguruko eduki teoriko eta praktikoen eskuratzearen bitartez. Interesgarriak izan daitezke mintzaldiak, solasaldiak, hitzaldiak, mintegiak edo tailerrak, lanbide elkarte edo elkargoen ordezkariak, Arte kritikoak eta teknologia berrietako edo arlo sortzaileko profesionalekin.

Ikastetxeek hitzartuko dituzte dagozkien adituen kolaborazioak, horretarako ezarriz denbora-banaketa malgua eta bloke honetarako xedaturiko denborara makurtuz.

a) Helburuak.

● Oinarrizko ezagumenduak eskuratzea legeriari buruz eta Estatu espainarreko arau-esparruari buruz.

● Lanaren lege-esparrua ezagutzea lan harremanek eragiten dituzten eskubide eta betebeharrak: kontratazio erak bereiztea.

● Eskuratzea zuzenbidea ekonomia eta gizarteari buruzko oinarrizko ezagumenduak, enpresa txiki eta ertain bat administratu eta kudeatzeko edo langile autonomo gisa lanbide jarduera garatzeko bidea emango diotena.

● Interpretatzea "Hartzekoen Kitapen" bat osatzen duten alderdi ezberdinak.

● Oinarrizko ezagumenduak eskuratzea espezialitatea arautzen duen legeriari buruz. Neurri apalenean maneiatzea espezialitatearen lege-, enpresa- eta lanbide-tresnak.

● Interpretatzea Espainiako egitura sozioekonomikoari buruzko datuak, identifikatuz zerikusia duten aldagai ezberdinak eta horien balizko aldaketen ondorioak.

● Ezagutzea aldagai sozioekonomiko ezberdinak eta Nafarroakoekin duten zerikusia.

● Identifikatzea gaitasunak, interesak eta lanbide ibilbide egokiena.

● Aztertzea sektoreko enpresa baten antolamendua eta egoera ekonomikoa, zedarritzen duten parametro ekonomikoak interpretatuz.

● Lan merkatura sartzeko bideak ezagutzea, besteren edo norberaren kontura, nahiz horretarako toki, Estatu eta Europako Batasuneko erakundeek ematen dituzten laguntzak.

● Zehaztea prebentzio- edo/eta babes-jarduerak, arrisku eragileak eta osasunean eta ingurugiroan eragiten dituzten ondorioak gutxituz.

● Behar den sentsibilizazioaz jabetzea lan osasunari buruz, bizitza kalitaterako zein, produkzio jardueran, kalitate-emaitzerako erabakigarri gisa.

● Gaitasuna eskuratzea elkarte-lanak egiteko, lankidetza, elkartasuna eta talde lanerako jarrerak bereganatuz.

● Behar diren oinarriak eskuratzea tamaina ertain edo txikiko enpresa bat antolatzeko, baita horren produktuak merkaturatzeko ere, kontuan hartuz produkzio eta banaketa faktoreak, merkataritzako harremanak eta zerikusirik duten duten alderdi juridiko eta soziolaboralak.

b) Ebaluazio irizpideak.

● Sailkatzea osasuna zein ingurugirorako kalteak, euren ondorioak eta haiek eragiten dituzten arrisku eragile ohikoen arabera.

● Identifikatzea bere produkzio-sektorean dauden lan kontratazio era ezberdinak, indarreko legeriak onartzen dituenak.

● Identifikatzea eta zuzen betetzea behar diren agiriak, indarreko legeriarekin bat, bere kontura arituko den langile bat izateko eta horretarako behar diren baliabideak aurkitzea.

● Interpretatzea lanaren legezko esparrua eta bereiztea lan harremanek eragiten dituzten eskubide eta betebeharrak.

● Erabiltzea lan zuzenbideari buruzko informazio oinarrizko iturriak (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasuneko Arteztarauak, Lan Hitzarmenak...), dagozkion eskubideak eta beharrak bereiztuz.

● Identifikatzea Gizarte Segurantzari doazkion prestazioak eta betebeharrak.

● Ekonomiari buruzko informazio orokorrak abaiapuntutzat harturik:

-Identifikatzea magnitude makroekonomiko nagusiak eta aztertzea haien arteko harremanak.

-Identifikatzea eta interpretatzea enpresa baten aldagai ekonomiko nagusiak.

● Enpresa baten oroit-idazki ekonomikoa abiapuntutzat harturik:

-Identifikatzea eta interpretatzea bertan parte hartzen duten aldagai ekonomiko nabarmenenak.

-Kalkulatzea eta interpretatzea oinarrizko ratioak (autonomia finantzarioa, kaudimena, ibilgetuaren berme eta finantzaketa), enpresaren egoera finantzarioa zedarritzen dutenak.

-Adieraztea enpresa finantzatzeko lerro nagusiak.

Horrezaz gain, kontuan hartuko dira honako gauza hauek:

-Ikasgaien blokeetan dauden oinarrizko kontzeptuak bereganatzeko gaitasuna, proposaturiko lan eta proben bitartez erakutsiko dena.

-Ikasgaiarekiko interesa, modu eragile eta partehartzaileaz erakutsiko dena.

-Berariazko terminologiaren erabilera zuzena, ekonomia, lan, "marketing" eta merkadoteknia, lege eta enpresari buruzko edukiei dagokienez.

-Balorazio arrazoitua lanbide alor hau arautzen duen berariazko araudiari buruz.

Ebaluazioa, adituek emandako mintzaldiei, solasaldiei, mintegiei edo tailerrei dagokiena, "Lan Prestakuntza eta Orientazioa" ematen duen Ikastetxeko irakasleak burutuko du. Horretarako kontuan hartuko ditu, ikasleen partehartzea, hala egokituz gero, esperientzia zehatzak burutzea eta ikasle bakoitzak osaturiko ohar-koadernoa.

c) Edukiak.

● Lan eta lanbide harremanen lege-esparrua:

-Lan Zuzenbidearen oinarrizko alderdiak: nazionala eta Europakoa.

-Lan kontratua.

-Soldata eta lanaldia.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Berariazko arautegia: Lanbide esparrua: dimentsioak, osagaiak eta harremanak.

-Gizarte Segurantzari buruzko sistema espainiarra.

-Lan ordezkaritza eta negoziazio kolektiboa.

● Lan osasuna:

-Lan eta segurtasun baldintzak. Lan osasuna eta bizitza kalitatea. Ingurugiroa eta horren kontserbazioa.

-Lanbide arrisku eta kalteak: arrisku eragileak.

-Lanbide arrisku eta kalteen aurkako babes- eta prebentzio-teknikak. Azterketa, ebaluazioa eta jardute- proposamena.

-Lehen sorospenak enpresan.

● Lan mundura sartzeko sistemak:

-Lan Merkatua. Egitura. Tokiko, nazioko eta Europako aukerak.

-Teknikak eta erakundeak, lanbide sarrerarako eta enpresari ekimenerako laguntzak ematen dituztenak.

-Ekimenak nork bere kontura lan egiteko: autoemplegua: prozedurak eta baliabideak.

-Nork bere lanbide ahalmena eta interes pertsonalak aztertu eta ebaluatzea: Nork bere burua ezagutzeko teknikak. Autokontzeptua. Hobetzeko teknikak.

-Enplegu publikoa zein pribatua bilatu eta eskuratzeko teknikak.

-Gizarte-ohiturak, ez diskriminatzaileak. Berdintasunari buruzko programak.

-Prestakuntzarako/lanbiderako ibilbideak.

-Erabakiak hartzea.

● Ekonomia eta merkadotekniari buruzko oinarrizko kontzeptuak:

-Ekonomiari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

-Makroekonomiaren gaineko ikuspegi panoramikoa; aldagai makroekonomikoak eta adierazle soziekonomikoak.

-Elkartrukaketa eta merkatua. Produkzioa eta elkarmenpekotasun ekonomikoa. Joerak eta jokaerak.

-Nazioarteko ekonomia. Ekonomia globala eta Europako Batasuna.

-Nafarroako Foru Komunitateko ekonomiaren oinarrizko alderdiak.

● Merkataritza eta Enpresa Zuzenbidea:

-Merkataritza Zuzenbidea: Kontzeptua; merkataritza- egintzak; merkatari motak.

-Enpresa eta bere antolamendua: egitura, antolamendua, enpresari izpiritua eta kultura.

-Sozietate zibila. Sozietate irregularra.

-Merkataritza-enpresen eredu juridiko ezberdinen deskribapena: merkataritza-sozietateak.

-Ekonomia sozialeko enpresak: lan-sozietate anonimoak eta elkarte-laneko sozietate kooperatibak.

-Irabazasmorik gabeko entitateak: elkarteak eta fundazioak. Parteliertze-kontuei buruzko kontratua.

-Banakako enpresaria: Enpresako jarduerari ekiten hasteko izapideak. Bideragarritasuna. Enpresetarako finantzaketa eta laguntzei buruzko programak.

● Enpresa ertaina eta txikiaren administrazioa eta kudeaketa:

-Oinarrizko dokumentuak eta kontabilitate-teknikei buruzko hatsapenak.

-Lege- eta zerga-betebeharrak. Zerga Zuzenbidea: oinarrizko ezagumenduak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruz (B.E.Z.ari buruz), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaz (P.F.E.Z.az), Sozietateen gaineko Zergari buruz. Lizentzia fiskala.

-Dokumentuak betetzea eta zerga-egutegia: B.E.Z., P.F.E.Z., Sozietateen gaineko Zerga.

● Berariazko zuzenbidea:

-Artelanei buruzko legeria. Horren historiaren aipamen laburra: aurrekariak eta bilakaera. Oinarrizko araudia.

-Asmakuntzen babesa: patenteak eta erabilgarritasun ereduak.

-Diseinuaren babesa: Jabetza intelektuala eta egile-eskubideak. Jabetza intelektualaren erregistroa. Kudeatzeko entitateak. Jabetza industriala. Eredu eta marrazki industrial eta artistikoak. Erregistroa eta erregistratzeko prozedura

-Berrikuntzen nazioarteko babesa.

-Zeinu bereizgarriak: marka, errotulua eta merkataritzako izena.

-Publizitateari buruzko legeria.

8. lanbide modulua: proiektu integratua.

Iraupena: 150 ordu.

a) Helburuak.

● Argazkilaritza profesionalaren inguruabar aipagarrienak era integratuan ulertu, erlazionatu eta erabiltzea, hain zuzen ere zikloaren ondoko moduluetan ematen direnak: Argazkilaritzaren teknika eta Argazkilaritza artistikoa, batez ere; eta Argazkilaritzaren Historia, Adierazpen plastikoa eta Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinatutakoa, osagarri gisa.

● Argazkilaritza profesionalaren arloko jarduera produktibo desberdinetako antolamendu, ezaugarri, baldintza, tipologia, teknika eta prozesuei buruzko ezagutzak modu ordenatuan integratzea.

● Izaera profesionaleko argazkilaritza proiektuak burutzea, teknikoki eta estetikoki, emaitza ezin hobeak lortuz, heziketa zikloaren gainerako moduluetan eskuratutako ezagutzak aplikatuz.

● Argazkilariak disziplinarteko lantalde batean parte hartzea bideratuko duten ezagutza, abildade, trebezia eta jarrerak eskuratzea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondokoak baloratuko dira:

Proposamen praktikoen bidez lortutako ezagutza teknikoak, prozesuak eta metodologia ulertzea.

● Argazkilaritza proiektuen berezko aspektuei irtenbidea emateko dauden teknika eta metodoak ezagutzea.

● Argazkilaritzaren baliabideak zuzen erabiltzea, ideiak eta irudien bidezko komunikazioaren sormena adierazteko.

● Disziplinarteko lantalde batean integratzeko ahalmena garatzea, argazkilaritza proiektuak burutzeko fase desberdinetan.

c) Edukiak.

● Argazkilaritzako proiektua:

-Argazkilaritza proiektuaren ideia.

-Bezeroaren proposamen/beharrak interpretatzea.

-Irudien azken xedea aztertzea.

-Proiektuarekin loturiko baimenak kudeatzea.

-Lan egutegi bat burutzea.

-Proiekturako behar diren argazkiak burutzea.

-Lana aurkeztea.

-Proiketua azalduko duen txostena idaztea.

2.3. Prestakuntza praktikoaren fasea, enpresetan, estudioetan edo tailerretan.

Iraupena: 125 ordu.

a) Helburuak.

● Lanbide errealitateaz jabetzea prestakuntza akademikoa osatzeko, erantzukizuneko lan zeregina burutuz, bere mailarekin bat datorrena.

● Harremanetan sartzea lan munduarekin eta honek duen gizarte-, lan- eta teknika-harremanen sistemarekin.

● Alderatzea Ikastetxean eskuraturiko ezagumenduak lan eta enpresaren errealitatearekin.

● Bereganatzea, enpresarekiko harremanen bidez, ezagumendu osagarriak, lanbidearen praktikarako behar direnak, norberaren espezialitateari buruz zein merkatuaren egoera eta harremanei buruz, joera artistiko eta kulturalei buruz, lanaren antolamendua eta koordinazioari buruz, enpresaren kudeaketari buruz, enpresa baten harremanei buruz, e.a.

● Eskuratzea ezagumendu teknikoak lanabesak, erremintak, aparailuak eta makinei buruz, hain zuzen, euren espezializazioa, kostua edo berritasuna direla-eta, Ikastetxeak eskuratu ezin dituenei buruz.

● Partehartzea modu eraginkor batez produkzio prozesuaren faseetan, behar den tutoretza edo zuzendaritzapean.

● Aplikatzea ikasleen prestakuntza teoriko eta praktikoa, Ikastetxean eskuraturiko ezagumenduak eta trebetasunak.

● Lan mundua eta enpresaren sistema tekniko- sozialarekin bat etortzea.

b) Ebaluazio irizpideak.

● Aztertzea bere jardueraren ondorioak, lantokiaren produkzio sisteman.

● Lana antolatzea hartutako jarraibideekin bat, zereginak lehentasunaren arabera betez, kalitate eta segurtasun irizpideak erabiliz.

● Emandako lana burutzea kalitatez, segurtasunez eta ezarritako epean.

● Nork bere jarduera koordinatzea gainontzeko langileekin, aldez aurretik aurreikusi ez diren aldaketak, beharrak eta arazoen berri emanez.

● Lan-eremua garbi eta txukun mantentzea, arriskuak saihesteko.

● Erabiltzea kalitate sistema eta arauak, enpresak xedatu dituenak.

● Identifikatzea prozesuek eragindako kalitate- akatsak, baita euren eragileak ere.

● Arduraz aritzea lantokian eta enpresaren ingurune tekniko-sozialarekin bat etortzea.

● Eskura dauden nork bere burua babesteko lanabesak erabiltzea.

● Erabiltzea makinak, instalazioak eta ekipoak babesteko gailuak.

c) Edukiak.

● Burutu behar diren prozesuen espezifikazio teknikoak eta ezaugarriak.

● Prozesuari buruzko informazio teknikoa: fabrikatze sistema, bitartekoak, lan orria.

● Makinak, erremintak eta lanabesen atontze eta egokipena.

● Egin behar den lanaren fase bakoitzean jarraitu behar zaien prozeduren hautaketa.

● Makinak, erreminta, tresneria eta ekipoen erabilera eta mantenimendua, hain zuzen, euren espezializazioa, kostua edo berritasuna direla-eta, ikastetxeak eskuratu ezin dituenena.

● Prozesu osoan eta haren aldi bakoitzean burututako produktuen kalitate kontrola.

● Segurtasun eta osasunari buruzko arauen aplikazioa: norberarenak, instalazioak, makinak eta lanabesak produkzio prozesu ezberdinetan.

● Harremanak enpresaren ingurune tekniko-sozialean.

2.4. Amaierako proiektu.

Iraupena 115 ordu.

a) Helburuak.

● Egiaztatzea ikaslea jabetu dela Ikastetxean burututako ikasketen bidez eskuraturiko ezagumendu teoriko- praktiko eta artistikoez eta horiek integratu, sinkretizatu eta erabiltzeko gauza dela.

● Egiaztatzea gauza dela lanbide jarduera garatzeko goi mailako Argazkilaritza Artistikoaren espezialitateari dagokion alorrean.

b) Ebaluazio irizpideak.

Hurrengo atalak ebaluatuko dira:

1. Informazioa eta komunikazioa:

● Azterketa Historiko-Artistikoa.

● Oroit-idazkia

● Lekuko grafikoa

2. Errealizazioa.

Epaimahaiak zehazturiko Amaierako proiektu bakoitzari dagozkion ebaluazio berariazko irizpideez gain, orokorrean hurrengo hauek ezartzen dira:

● Kalitatea errealizazioan eta argazkilaritza-tekniken aplikazioan.

● Sentikortasun artistiko-plastikoa, espezialitatean erakutsitakoa.

● Ezagumendu teoriko-praktiko eta artistikoez jabetzea eta horiek erabiltzea.

● Gaikuntza lanbide jarduerarako argazkilaritza artistikoaren alorrean.

c) Edukiak.

Amaierako proiektua gauzatuko da argazkilaritza artistikoaren alorrari dagokion produktu bat edo gehiago asmatzen eta sortzen, produktu isolatu gisa zein multzo modura.

Amaierako proiektuak hurrengo edukia izango du:

1. Informazioa eta komunikazioa:

● Azterketa historiko-artistikoa, Proiektuaren xedea den obra argazkilaritza artistikoaren testuinguruan argumentatu eta kokatuko duena, lotuz produkzio artistiko eta publizitario garaikideekin eta aurrekari estetiko eta komunikaziozkoekin, argi eta zehazki analizatuz lana egiteko bertan erabilitako teknikak eta azpimarratuz lanak eskaintzen dituen ekarpenak edo berezitasunak.

● Oroit-idazkia, zeinean produktua burutzeko prozesu eta faseen azterketa egingo den eta zeinek, gutxienez, hurrengo alderdiak bilduko dituen:

-Komunikaziozkoak: Bete behar diren gizarte- eta eginkizun-beharrak.

-Estetikoak: Armonia, oreka, sentikortasuna eta sormena.

-Teknikoak: materialak, prozesuak, zereginak eta epeak, amaierako produktua egiteko behar direnak, eta kalitatearen kontrolerako espezifikazioak.

-Ekonomikoak: behar diren kostuen kalkulua, amaierako produktua burutzeko, bitartekoak optimizatzea eta errentagarri bihurtzea.

● Amaierako produktua egitera eramango dituzten lan- etapa guztien lekuko grafikoa: zirrimarrak eta maketen aukeraketa, informazio teknikoari buruz eta espezifikazioen gaineko dagozkien taulekin batera: erabili diren aplikazio informatikoak, testu eta irudien markatze eta tratamendua, proben zuzenketa, kalitatearen kontrolerako espezifikazioak, inprimatzeko amaierako produktuen aurkezpena; baita ere, beharrezkoa izatera, lanen erakusketa baten katalogoak, muntaia eta antolamenduari buruzko proposamenak.

2. Errealizazioa:

● Proiektuaren xedea den lan grafikoaren errealizazioa, amaierako arteak eta produzitzea unitate sorta mugatu bat, proiektuaren garrantzia eta Epaimahaiaren espezifikazioen arabera.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Adierazpen plastikoa: argazkilaritza 160 5 1.

2. Argazkilaritzaren historia 96 3 1.

3. Ikus-entzunezko bitartekoak 353 4 1.

9 1.

4. Argazkilaritza artistikoa 524 7 1.

12 2.

5. Argazkilaritza-teknika 224 7 1.

6. Ikastetxeak berak diseinatu beharrekoa 128 4 1.

7. Lan prestakuntza eta orientazioa 75 3 2.

8. Proiektu integratua 150 6 2.

9. Prestakuntza praktikoaren fasea enpresa, estudio edo tailerretanaldian 120 Lanaldian 2.

10. Amaierako produktua 115 - 2.

II ERASKINA. Argazkilaritza artistikoaren moduluak ematen dituzten irakasleak

Arte Plastikoak eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoak eta Diseinuko Tailer Maisuen Kidegoko Funtzionarioek ziklo honetako moduluak emanen dute, Eraskin honen (A) zutabean agertzen diren espezialitateak eta moduluen arteko atxikimenduen arabera.

Alabaina, ikastetxean eskura dauden baliabideak ahal den modu hoberenean profitatzeko, modulu horiek beste espezialitate batzuetako funtzionarioek eman ahal izango dituzte, (B) zutabean agertutakoarekin bat, baina honek ez du eraginik izango espezialitatearen atxikimenduan.

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

M O D U L U A K

(A) (B)

1. Adierazpen plastikoa: argazkilaritzaA.P.D. Irakaslea:A.P.D. Irakaslea:

 Marrazketa artistikoa . Arte Apaingarriari buruzko Proiektua

 Koloreak eta Margolaritzako Prozedurak. Diseinuaren Teoria eta Praktika

 Konposizio Apaingarria, Erlijiozko Margolaritza eta Eskultura. Modelatzea eta Hustutzea

 Pasta Zeramikoen gaineko Dekorazioa. Gaztelako Irudigintza

 Forma eta Kolorearen analisia. Irudien Modelatzea

 Margolaritzako Prozedurak. Moldeak

 Zeramikari Aplikaturiko Koloreei buruzko Teknikak. Apaingarria eta Irudia

 Marrazketa Publizitarioa

 Konposizio Apaingarria

 Estilizazio Artistikoa eta Koloreak

 Zeramikazko Oinarrizko Dekorazioa

 Diseinu Grafikoari buruzko Teknikak

 Industriako Teknika Grafikoak

2. Argazkilaritzaren historiaA.P.D. Irakaslea:A.P.D. Irakaslea:

 Zeramikari buruzko Kultura Orokorra. Ikus-entzunezko teknikak

 Artearen Historia

 Zeramika eta Artearen Historia

 Argazkilaritza Artistikoa

 Argazkilaritzaren Teoria eta Praktika

 Argazkilaritza

3. Ikus-entzunezko bitartekoakA.P.D. Irakaslea:

 Ikus-entzunezko teknikak

 Argazkilaritza Artistikoa

 Argazkilaritzaren Teoria eta Praktika

 Argazkilaritza

4. Argazkilaritza ArtistikoaA.P.D. Irakaslea:

 Argazkilaritza Artistikoa. Argazkilaritza Artistikoa

 Argazkilaritzaren Teoria eta Praktika

 Argazkilaritza

 Errestaurazioari aplikaturiko Argazkilaritza

5. Argazkilaritza-teknikaA.P.D.Tailer Maisua:

 Argazkilaritza Artistikoa. Argazkilaritza Artistikoa

 Argazkilaritza eta Erreprodukzio Prozesuak. Argazkilaritzaren Teoria eta Praktika

 Argazkilaritza

6. Ikastetxeak berak diseinatu beharrekoa (1)

7. Lan Prestakuntza eta orientazioaA.P.D. Irakaslea:

 Ohiko Zuzenbidea

 Industri Antolamendua

8. Proiektu integratua (1)

(1) Argazkilaritza Artistikoko Goi mailako Teknikariari dagokion Heziketa zikloko lanbide moduluetan irakasteko eskumena duten espezialitateak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa