(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Arte Plastikoak eta Diseinua :
      • 109/2011 Foru Agindua, uztailaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtapena arautzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

109/2011 Foru Agindua, uztailaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtapena arautzen dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2011ko 164. NAOn argitaratua, abuztuaren 19an. Aldaketak: 49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa; 86/2014 Foru Agindua, irailaren 18koa)

Atarikoa

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak arte ikasketen multzokoak dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VI. kapituluan xedatutakoaren arabera. Heziketa ziklo berariazkoetan antolatuko dira, aipatu lege organikoaren V. kapituluan, ondorio horietarako, hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzetarako xedatzen denari jarraikiz.

Ikasketa horien xede nagusia da ikasleei kalitateko arte prestakuntza eman eta arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala izan ahalko dute erreferentzia. Hortaz, haien curriculuma bat etorri ahalko da Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2005 Lege Organikoan aurreikusten den Lanbide Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren ondoriozko eskakizunekin.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak oinarrizko elementuak ezartzen ditu Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide heziketek egokiro erantzun diezaieten eskakizun sozial eta ekonomikoei. Bizitzan zehar ikasteko heziketa sistema malgua sustatzen du, prestakuntzatik lanerako urratsa eta alderantzizkoa ahalbidetzen dituena. Ikasketa horiek prestakuntza balioanitza behar dute, diseinuen, sormen plastiko eta bisualaren eta artisautzaren eremuei lotutako gaitasun eta trebetasunak garatzea ahalbidetuko duena.

Ebaluazioa funtsezko tresna da heziketa prozesuetan. Beraz, ezinbestekoa da ebaluazio prozedura bat ezartzea. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuan eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen antolaketa eta garapena arautzen dituen abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 8.6 artikuluan xedatutakoaren garapenean, Hezkuntza Departamentuari dagokio ikasketa horien ebaluazio prozesuari buruzko araudia garatzea.

I. kapituluak xedea eta aplikazio eremua zehazten ditu. II. kapituluak Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen ebaluazioaren ezaugarri orokorrak arautzen ditu. III. kapituluak ebaluazio prozesua arautzen du. IV. kapituluak prestakuntza moduluen, enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren eta heziketa zikloaren kalifikazioari dagozkion xedapenak biltzen ditu.

V. kapituluak kurtsoz igotzeko eta enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren fasean sartzeko baldintzak ezartzen ditu. VI. kapituluak matrikula deuseztatzea eta ebaluazio deialdiari uko egitea arautzen ditu. VII. kapituluan prestakuntza moduluak baliozkotzeko eta ikasleak enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren fasetik salbuesteko xedapenak daude.

VIII. kapituluak ebaluazio agiriak eta ikasketen ziurtagiriak arautzen ditu. IX. kapituluak zehazten ditu tituluak luzatu eta erregistratzeari eta tituluen ondorioei dagozkien neurriak. Azkenik, foru agindu honek hiru xedapen gehigarri, bost xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen dauzka.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, onets dadin Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen ziurtapen prozesua arautzen duen foru agindu hau.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, hauxe, agindu dut:

1. Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen ziurtapena arautzea ondoren azaltzen diren artikuluen bitartez.

I. KAPITULUA. Xedea eta aplikazio eremua

1. artikulua. Aplikazio xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean aste plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen ziurtapena arautzea.

2. artikulua. Aplikazio esparrua.

Foru agindu hau aplikagarria izanen da arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketa ematen duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu baimenduetan.

II. KAPITULUA. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen
ebaluazioaren ezaugarri orokorrak

3. artikulua. Ebaluazioaren helburua.

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketaren ebaluazioaren helburua da ikasleen ikaskuntza baloratzea, eta ikaskuntza hori honako hauek eskuratzera zuzenduta dago: heziketa zikloaren gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide prestakuntzak eta, hala badagokio, gaitasun unitateak.

Ikaskuntza prozesuaren funtsezko elementuetako bat da ebaluazioa, bai irakasle eta ikasleentzat bai arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketarako, ikaskuntzen kalitatearen erreferentzia baita eta horiek errazten baititu.

4. artikulua. Ebaluazioaren alderdi orokorrak.

Ebaluazioa lanbide moduluka eginen da, eta erreferentziatzat hartuko dira lanbide modulu bakoitzaren helburuak (gaitasunak, trebetasunak..) eta ebaluazio-irizpideak. Halaber, kontuan hartuko dira lanbide gaitasun egokiak eskuratzea, lan arloko autonomia, nortasuna eta heldutasun pertsonal zein profesionala eskuratzea, beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzea, lana segurtasun eta osasun egoera egokietan egitea eta ikaslea bere ikaskuntzan inplikatzea eta jarrera ona agertzea.

Ikasleen ebaluazioa etengabea eta integratzailea izanen da arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketan; funtsean prestakuntza izaera izanen du eta ikasleen prestakuntza prozesu osoan eginen da.

Ebaluazioa integratzailea izanen da, izan ere, heziketa zikloaren helburu orokorrak hartu behar ditu kontuan, moduluen helburuetan adierazitakoaren bidez.

Bermatu dadin ebaluazioak prestakuntzarako balio duela eta irizpide erabat objektiboz ebaluatuko dela ikasleen errendimendua, horretarako eskubidea baitute, arte ikastetxeetako Zuzendaritzak behar dena eginen du lanbide heziketako irakasleek, tutoreek eta buruek, ikasturtearen hasieran, curriculumean ezarritako ikaskuntzak eskuratutzat jotzeko aplikatuko diren irizpideak azaltzeko modulu, maila eta zikloetako ikasleei, hurrenez hurren, bai eta lanbide modulu bakoitzean ebaluazio positiboa edukitzeko eskatuko diren helburuak eta edukiak ere.

5. artikulua. Etengabeko ebaluazioa.

Modalitate orokorrean, etengabeko ebaluaziorako ezinbestekoa da ikasleak heziketa zikloko moduluetako jardueretan modu erregularrean izatea. Oro har, ikasleak modulu bakoitzaren iraupenaren %85ean izan behar dira. Modulu batean gutxieneko ehuneko hori betetzen ez duenak haren etengabeko ebaluaziorako eskubidea galduko du.

Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleek ezin izanen dute jarduera praktikorik egin baldin eta, irakasle taldearen iritziz, horiek nolabaiteko arriskurik badute ikasleentzat, taldeko gainerako kideentzat edo ikastetxeko instalazioetarako.

Ikastetxeko zuzendaritzak neurri horren hartzaileak diren ikasleei eta, adinez txikiak badira, haien legezko ordezkariei jakinaraziko die etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu dutela eta zein diren horren ondorioak.

Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu izana banakako ebaluazio txostenean adieraziko da.

6. artikulua. Programazio didaktikoak eta ebaluazioa.

Programazio didaktikoetan, arreta berezia emanen zaie ebaluazio prozesua planifikatzeko irizpideei eta horretan erabakiak hartzeari, bereziki honako hauei:

a) Ikasleen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko prozedurei eta ebaluazio tresna orokorrak ebaluazio irizpideen arabera moldatzeari.

b) Gainditu gabeko heziketa moduluak errekuperatzeko jardueren plangintzari eta, espresuki, ikasleek beren kabuz egin ditzaketen jardueren plangintzari.

c) Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleentzako ebaluazio sistemen eta tresnen garapenari.

7. artikulua. Ebaluazioaren egokitzapena.

Ebaluazio prozesuak desgaitasuna duten ikasleen behar metodologikoetara egokituko dira, eta ebaluazio probak egin ahal izatea bermatuko da.

8. artikulua. Matrikula eta deialdi kopurua ikasturteko.

Matrikula ikasturte bakoitzerako eginen da eta, horri esker, ikasleek bi deialdi arrunt izateko eskubidea dute ikasturteko, modulu bakoitzerako, modalitate orokorrean.

9. artikulua. Deialdi arruntak eta aparteko deialdia.

Modalitate orokorrean, heziketa moduluek lau deialdi arruntetan izan dezakete azken ebaluazioa. Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa bi deialditan ebaluatzen ahalko da.

Aparteko kasuetan, lau deialdi arruntak agortu dituen ikasleren batek umea eduki badu, mendekotasunean dagoen pertsona bat zaintzen badu, gaixorik badago, ezinduta badago edo ikasketak behar bezala egitea eragozten dion bestelako inguruabarren batean badago, aparteko deialdi bat eska diezaioke ikastetxeko zuzendariari; gero zuzendariak eskaera ebatziko du erabakiaren berri eman behar dio eskatzaileari.

Aparteko deialdia jasotzen duten ikasleek berariazko matrikula egin behar dute hartaz baliatzeko. Matrikula berezia bateragarria izanen da beste ikasketa batzuetakoekin; ez du emango klaseetan eta lantegietan izateko eskubidea. Nolanahi ere, kasu bakoitzaren inguruabarrak aztertu ondoren ikastetxeak bidezko deritzen hezkuntza neurriak ezarri ahal izanen ditu ikasleak aparteko deialdia gainditzeko, esaterako, klaseetan parte hartzea.

III. KAPITULUA. Ebaluazio prozesua

10. artikulua. Irakasle taldea.

Heziketa zikloko lanbide modulu guztiak eta enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa kontuan hartuta, modulu horiek ematen dituen irakasle taldeak ebaluatuko du ikasleen ikaskuntza, irakasle tutoreak zuzenduta eta ikasketa burutzak koordinatuta. Ebaluazio saioetan zehaztu eta sistematizatuko da.

11. artikulua. Ebaluazio saioak.

1. Ebaluazio saiotzat joko dira bilera horiek non aztertuko diren irakasleek eta, halakorik izanez gero, moduluetako espezialistek emandako informazioak. Horietan, gainera, baloratuko da ikasleek zer aurrerapen izan duten heziketa zikloaren helburu orokorrak betetzeko eta zikloa osatzen duten moduluen helburuak betetzeko, bai eta aurreikusitako ikaskuntza emaitzak lortzeko ere.

2. Bidezko diren ebaluazio saioetan, irakasle taldeak ikasleak hurrengo mailara igarotzeko aukerari eta/edo titulazioari buruzko erabakiak hartuko ditu.

3. Ebaluazio saioen emaitza foru agindu honen 28. artikuluan zehaztutako ebaluazio agirietan adieraziko da eta ikasleei horren berri eman beharko zaie.

4. Ebaluazio prozesua hiru saio motatan antolatuko da: hasierakoa, partziala eta azkena.

12. artikulua. Hasierako ebaluazio saioa.

Heziketa zikloaren hasieran, irakasle taldeak ikasleen hasierako ebaluazioko saioa eginen du, honetarako:

-Ikasleen ezaugarriak, aldez aurreko prestakuntza eta gaitasunak ezagutzea.

-Ikasleak dagokien lanbide profilaren arabera orientatzea eta kokatzea.

Saioan, kontuan hartzen ahalko dira aurretik egindako etaparen ebaluazio txostenak, aldez aurretik egindako ikasketa, sarbide probaren bidez sartzen diren ikasleen proba, aldez aurreko lanbide esperientzia eta ikasleen gaineko behaketa jardueretan.

Hasierako ebaluazio horrek ez du inola ere ekarriko ikasleen kalifikazioa.

13. artikulua. Ebaluazio partzialeko saioa.

1. Ebaluazio partzialeko saioak heziketa zikloko kurtso bakoitzean eta talde bakoitzerako eginen dira. Horietan, irakasleek ikasleen ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa jasoko dute etengabe, sistematikoki behatuz, lanak baloratuz, berariazko probak eginez eta beste prozedura batzuen bidez, prozesu horren jarraitutasuna errazteko asmoz.

2. Ebaluazio partzialeko saioen helburua izanen da ikasleen ikaskuntza prozesua eta aurrerapen akademikoa aztertzea, taldearen azterketa orokorra egitea eta ikasleen aurrerapen egokiari laguntzen dioten erabakiak hartzea. Saio horien gaineko informazioa ikasketa espedientean jasoko da, foru agindu honen 1. eranskinaren arabera.

Irakasle tutoreak zuzendutako ebaluazio saio horietan irakasle taldeak ikasleen kalifikazioa erabakiko du modulu bakoitzeko, betiere etengabeko ebaluazioaren ikuspegia aintzat hartuta. Ikasleen ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak eransten ahalko dira.

Ebaluazio partzialeko saioa amaitu ondoren, tutoreak ikasleei eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei haien errendimenduaren berri emanen die, foru agindu honen 2. eranskinean zehaztutako ebaluazio txostenaren bidez.

3. Kurtso bakoitzean ebaluazio partzialeko hiru saio izanen dira. Saio horietako azkena azken ebaluazioko saioa izanen da.

14. artikulua. Azken ebaluazioko saioa.

1. Moduluen azken ebaluazioko saioen kasuan, modulu bakoitzaren heziketa aldia amaitutakoan eginen dira azken ebaluazioko saioak, eta, heziketa zikloaren azken ebaluazioko saioaren kasuan, heziketa zikloa osatzen duten modulu guztiak eta enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa amaitutakoan.

2. Moduluen heziketa aldia amaitutakoan, horiei buruz eginen den azken ebaluazioko saioan, irakasle taldeak baloratuko du ea ikaskuntzako emaitzak eta moduluen helburuak lortu diren, eta, tutorearen zuzendaritzapean, ikasleen modulu bakoitzeko kalifikazioa erabakiko du. Halaber, enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoaren helburuak (eta emaitzak, behar denean) lortu diren baloratuko da, eta ikasle gai den ala ez erabakiko da. Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoaren ebaluazioan lan-zentroak bertako egonaldirako izendatutako heziketa arduradunak lagunduko du. Beraz, azken ebaluazioaren oinarriak arte eskolak izendatutako irakasle tutorearen jarraipena eta enpresa, estudio edo lantegiko heziketa arduradunak egindako txostena izanen dira.

-Lehenengo mailan amaitutako heziketa moduluak. Azken ebaluazioko saioan irakasle taldeak, aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, ikasleak bigarren mailara igarotzea baloratuko du.

-Bigarren mailan, enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa hasi baino lehen, amaitutako heziketa moduluak. Azken ebaluazioko saioan irakasle taldeak, idatz-zati honen hasieran adierazitakoaz gain, ikasleak enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikora igarotzea baloratuko du.

-Obra amaierako moduluak eta proiektu integratuaren moduluak. Modulu hauen azken ebaluazioa heziketa zikloko curriculuma gainditutakoan eginen da.

3. Heziketa zikloaren azken ebaluazioko saioa heziketa zikloa osatzen duten modulu guztiak eta enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoa amaitutakoan eginen da. Saio horretan irakasle taldeak ohorezko matrikulak ematea ala ez ematea erabakiko du, hala badagokio.

4. Ebaluazio partzialeko saioak amaitu ondoren, tutoreak ikasleei eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei emaitzaren berri emanen die ebaluazio txostenaren bidez, foru agindu honen 2. eranskinaren arabera.

15. artikulua. Azken ebaluazioko saioen epeak.

1. Arte plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako eskaintza orokorraren modalitatean, baldin eta moduluaren prestakuntzako eduki osoa lehenengo mailan ematen bada, azken ebaluazioko lehenengo saioa ekainean eginen da. Egun zehatzak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, ikasturte bakoitzerako onesten dituen jarraibideetan adieraziko dira.

Era berean, enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa hasi baino lehen eginen da, oro har, ikastetxean bigarren mailan emandako moduluen azken ebaluazioko lehenengo saioa.

2. Ikaslearen aurrerapena moduluetarako aurreikusitako helburuekin bat ez datorrenean, horiek ematen dituzten irakasleek neurri egokiak hartuko dituzte programatutako emaitzak lor ditzaten ikasleek. Ekainean eginen da gainditu gabeko modulu horietako azken ebaluazioaren hurrengo deialdia, lehenengo mailan edo bigarrenean amaitutako moduluetan, aurreko idatz-zatian aipatutako urteroko ebazpenean adieraziko diren egunetan.

3. Ikaslea bigarren mailara igarotzen denean lehenengo mailako zenbait modulu gainditu gabe, enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa egin baino lehen egiten den azken ebaluazioko saioarekin batean eginen da gainditu gabeko modulu horien azken ebaluazioa.

4. Ikasleak moduluak gainditu gabe maila errepikatu behar badu, modalitate orokorrean deialdiak eta ebaluazio saioak dagokion ikasturterako antolatu direnak izanen dira.

5. Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoaren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da. Lehenengoan gainditu ezean, ikasleak beste aukera bat baizik ez du edukiko. Beraz, arte plastikoetako eta diseinuko heziketako ziklo bakoitzean, gehienez bi deialdi daude enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoaren azken ebaluaziorako. Bi deialdiak ikasturte berean egin daitezke.

6. Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoan, bai eta proiektu integratuaren eta azken obraren moduluetan ere, zikloko irakasleak prest egon behar dira gainditu gabeko moduluak dituzten ikasleei laguntzeko ikasturteko ordutegi eta toki beretan.

16. artikulua. Arte plastikoetako eta diseinuko beste irakaskuntza modalitate batzuk eta arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak ebaluatzeko prozesua.

Arte plastikoetako eta diseinuko urrutiko irakaskuntza, lana-prestakuntza modalitatean, modalitate berezian eta arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko probak ebaluatzeko prozesuaren arauak berariazko araudian ezarriko dira.

IV. KAPITULUA. Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoko
eta heziketa zikloko heziketa moduluen kalifikazioa

17. artikulua. Kalifikazioak.

1. Modulu bakoitzeko ebaluazio partzialeko saioetan ikasleen kalifikazioak ezartzen dira. Horiekin batera, ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak eransten ahalko dira eta, betiere, errendimendua ikaslearen gaitasunei zein neurritan egokitu zaien baloratuko da. Kalifikazioak zenbakiz emanen dira, zerotik hamarrera bitartean eta hamartarrik gabe.

2. Ikasturte bakoitzean, ebaluazio partzialetako kalifikazioak kontuan hartuko dira moduluaren azken ebaluazioan, baina etengabeko ebaluazioaren ikuspegia aintzat hartuta. Modulu bakoitzaren azken kalifikazioa zenbakia izanen da, zerotik hamarrera bitartekoa (hamartarrik gabe); salbuespena: enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoaren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira.

3. Heziketa zikloaren azken kalifikazioa egindako moduluetako batez besteko nota haztatuen batez besteko aritmetikoa izanen da, bi hamartarrekin.

Batez besteko nota haztatua honela kalkulatuko da: moduluari dagozkion kredituak haren azken kalifikazioaz biderkatu behar da eta horren emaitza ikastetxean emandako kreditu guztiez zatitu.

4. Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa eta heziketa modulu baliozkotuak eta salbuetsiak ez dira konputatuko heziketa zikloko azken kalifikazioaren kalkuluan.

5. Irakasle tutorea arduratuko da ikasleek lortutako kalifikazioak foru agindu honen 28. artikuluan zehaztu diren ebaluazio agirietan idazteaz.

6. Kalifikazio negatiboei dagokienez, ikasleek horiek errekuperatzeko antolatu diren jardueren berri izan beharko dute, baita horiek egiteko aldiaren, epeen eta ebaluazio dataren berri ere.

18. artikulua (indargabetua)

19. artikulua. Ohorezko aipamena eta ohorezko matrikula.

1. Modulu zehatz batean "hamar" kalifikazioa lortzen duten arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketako ikasleei "ohorezko aipamena" ematen ahalko zaie.

Ohorezko aipamenak heziketa zikloaren irakasle taldeak erabakita eta modulua ematen duten irakasleek proposatuta emanen zaizkie, aprobetxamendu akademiko bikaina ez ezik, ahalegina eta moduluaren aldeko interesa ere erakutsi dituzten ikasleei.

Modulu eta talde bakoitzeko ematen ahal diren ohorezko aipamenak bi izanen dira, gehienez.

Ohorezko aipamena lortu duten ikasleen ebaluazio agirietan, bidezko moduluan, hain zuzen ere, "OA" adierazpena eta jarraian "hamar" kalifikazioa idatziko dira.

2. Heziketa zikloaren amaierako nota bederatzi eta hortik gorakoa duten arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketako ikasleei "ohorezko matrikula" ematen ahalko zaie.

Ohorezko matrikulak heziketa zikloaren irakasle taldeak erabakita emanen dira eta, aprobetxamendu akademikoa ez ezik, ikasleek egindako ahalegina eta heziketa zikloan eta, bereziki, enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa egitean behatutako eboluzioa ere hartuko dira kontuan horretarako.

Heziketa ziklo eta talde bakoitzeko ematen ahal diren ohorezko matrikulak bi izanen dira, gehienez.

Heziketa ziklo batean ohorezko matrikula lortu duten ikasleei "Ohorezko matr." adierazpena eta heziketa zikloaren amaierako nota idatziko zaizkie ebaluazio agirietan. Hori ebaluazio aktan agerraraziko da bidezko diligentziaren bidez.

3. "Ohorezko matrikula" lortzeak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan egiten diren goi mailako ikasketen lehenengo ikasturtean ikasketa zerbitzuen prezio publikoak ordaintzetik salbuestea ekarriko du.

V. KAPITULUA. Ikasleak zikloan jarraitzea, maila promozioa eta enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa egitea

20. artikulua. Ikasleak zikloan jarraitzea eta hurrengo mailara igarotzea.

1. Ikasleak gehienez ere lau ikasturtez egon daitezke Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi eta goi mailako prestakuntza zikloetan. Lau ikasturte horien kalkuluan sartuko da ikasturtea baldin eta ikasleak matrikulatu formalizatu ondoren deuseztatu ez bada.

2. Hezkuntza premia bereziak behar bezala frogatuta dituzten ikasleak sei ikasturtez egon daitezke gehienez ere.

3. Ikasleak lehen mailako bi modulu eta/edo prestakuntza bloke gainditu beharko ditu, gutxienez ere, betiere gainditutako modulu edo blokeen iraupena, guztira, 250 ordukoa edo hortik gorakoa bada. Baldintza hori betetzen ez badu, ikasleak ezin izanen du prestakuntza zikloan jarraitu.

4. Aurreko bi idatz-zatietan adierazitakoa gorabehera, ikasleak hala eskatzen badu, arte eskolako zuzendariak ohiz kanpoko baimena ematen ahalko dio ikasketetan jarraitzeko, baldin eta behar bezala frogatutako ezinbesteko arrazoi batek eragina izan badu ikaslearen errendimendu akademikoan.

5. Hurrengo mailara igarotzeko heziketa modulu guztiak gainditu beharko dira, baita ikasturte batean baino gehiagotan banatzen diren moduluetako prestakuntza edukiak ere, ikasturte horretan eman badira.

Salbuespen gisa, eta irakasle taldeak baloratu ondoren, ikasleak hurrengo mailara igarotzen ahalko dira nahiz eta bi modulu, gehienez, gainditu gabe eduki, baldin eta modulu horiek lehen mailaren %25 baino gehiago ez badira. Horretarako, gainditu gabeko modulutzat joko dira ikasturte batean baino gehiagotan banatzen diren moduluen prestakuntza edukiak.

Lehen mailako modulu batzuk, maila batean baino gehiagotan ematen direnak, gainditu gabe bigarren mailara igarotzen diren ikasleek lehen mailakoak gainditu beharko dituzte bigarren mailakoak ebaluatzeko

.

21. artikulua. Enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoa egitea.

Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoan parte hartzeko ezinbestekoa da heziketa modulu guztiak gainditzea, ondoko kasuetan izan ezik: erdi mailako heziketa zikloetan ez dago zertan gainditu azken obraren modulua eta goi mailako heziketa zikloetan ez dago zertan gainditu proiektu integratuaren modulua. Hala ere, irakasle taldeak baimena eman dezake bi lanbide modulu, gehienez, gainditu gabe dauzkaten ikasleek aipatutako heziketa praktikoan jarduteko, baina horretarako ezinbestekoa da gainditu gabeko moduluen iraupena ez izatea ikasturteko orduen %25 baino gehiago.

Hezkuntza Departamentuak onartzen ahalko du gainerako heziketa moduluak amaitu eta ebaluatu baino lehen enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa egitea zenbait heziketa ziklotarako, berariazko ezaugarriak kontuan hartuta.

VI. KAPITULUA. Matrikula baliogabetzea eta ebaluazio deialdiari uko egitea

22. artikulua. Matrikula deuseztatzea.

1. Ikastetxeak baliogabetzen ahal du matrikula, ofizioz edo ikasleak eskatuta.

2. Ikastetxeak ofizioz baliogabetzen ahal du matrikula, ikaslea justifikaziorik gabe bere prestakuntza zikloaren jardueretara joaten ez bada behin eta berriz, edo elkarbizitzarako bereziki kaltegarria den beste portaera batengatik, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren 17. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezarritako moduan.

Ikastetxeak matrikula ofizioz baliogabetzea bat dator abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriko matrikularen deuseztapenarekin. Matrikula baliogabetzeko, zazpigarren xedapen gehigarri horretan ezarritako prozedurari jarraituko zaio: lehenik, neurri hori onetsi eta ikastetxearen Elkarbizitzaren Erregelamenduan sartu behar da; bigarrenik, aplikatu ahal izateko, aldez aurretik hezkuntza neurriak jarri behar izan zaizkio ikasleari. Matrikularen deuseztapena ohiko prozeduraren bidez tramitatuko da. Xedapen honetan ezarritakoaren kontrako erreklamazioak ikastetxeko Eskola Kontseiluan edo, hala badagokio, Gizarte Kontseiluan aurkeztuko dira, ikastetxeko Elkarbizitzaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.

3. Matrikula baliogabetzea erabakitzen denean, ikaslearen ebaluazio-agiri ofizialetan islatuko da eginbide baten bidez.

4. Matrikula ofizioz baliogabetu edo deuseztatzeak berarekin dakar matrikulatutako prestakuntza modulu guztietan irakatsia, ebaluatua eta kalifikatua izateko eskubidea galtzea, baita ikaspostua erreserbatua izateko eskubidea ere. Horregatik, prestakuntza zikloko ikasketetan jarraitu nahi badu, ikasleak onartzeko ezarritako prozeduran parte hartu beharko du berriz. Baliogabetutako matrikula ez da sartuko ebaluazio-deialdi ahituen kalkuluan.

5. Ikasleak eskatzen badu matrikula baliogabetzeko, eskaera onartuko da baldin eta inguruabar jakin batzuk gertatu direla frogatzen bada. Kasu horretan, matrikula baliogabetzeak berarekin dakar dagokion eskaintzako modalitatea osatzen duten modulu guztien azken ebaluazioaren deialdiari uko egitea eta modulu horietan irakatsia izateko eskubidea galtzea. Matrikula ikasleak eskatuta baliogabetzeko prozedura ondokoa da:

5.1. Ikasleek espedientea daukan ikastetxeko zuzendariari matrikula baliogabetzeko eska diezaiokete, baldin eta agiri bidez eta era frogagarrian frogatzen badute ondoko inguruabarretako bat:

a) Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

b) Familiako betebeharrak.

c) Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk.

5.2. Matrikula baliogabetzeko eskaera ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu beharko da, oro har, frogagiriekin batera, gutxienez ere ikastetxean emandako moduluen ikasturteko lehenengo azken ebaluazioa egin baino bi hilabete lehenago. Taldearen irakasle taldea entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi, eta matrikula baliogabetzeko baimena emanen du, baldin eta aurreko atalean aipatu arrazoietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normal joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.

5.3. Matrikula baliogabetzeko baimena ematen den kasu guztietan, ikaslearen ebaluazio agirietan agerraraziko da. Kontuan hartuko da baliogabetze horrek baimendu den ikasturte horretan bakarrik izanen duela eragina. Baliogabetutako matrikula ez da sartuko ebaluazio-deialdi ahituen kalkuluan.

6. Matrikula ikasleak eskatuta baliogabetzeak ikaspostua erreserbatua izateko eskubidea sortzen du. Horri esker, ikasleak aukera izanen du matrikulatzeko hurrengo ikasturtean, prestakuntza ziklo eta ikastetxe beretan.

7. Prestakuntza norberaren inguruabarretara egokitzeko asmoz, ikasleek eskaintzako modalitatea aldatu nahi dutenean, hautatutako modalitate berriaren matrikula aurkeztu baino lehen eskatu beharko dute egindako matrikula baliogabetzeko

.

23. artikulua. Ebaluazio deialdiari uko egitea.

1. Ebaluazio deialdiari uko egiteak heziketa modulu bat edo gehiago amaieran ez ebaluatzea dakar berekin, baina matrikula baliogabetzeko beharrik gabe. Modalitate orokorrean ezin izanen da eskatu ikasturte bakoitzeko bi moduluri baino gehiagori uko egitea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan izan ezik.

2. Ikasleek ikasketa espedientea daukan ikastetxeko zuzendariari ebaluazio deialdiari uko egiteko eska diezaiokete, baldin eta agiri bidez eta era frogagarrian azaltzen badute 22. artikuluaren 2. atalean deskribatu diren inguruabarretako baten bat.

3. Ebaluazio deialdiari uko egiteko eskaera, frogagiriekin batera, ikastetxeko zuzendaritzari aurkeztu behar zaio moduluaren azken ebaluazioa egin baino bi hilabete lehenago gutxienez. Kasu berezietan hori baino epe laburragoan eskatu ahal izango da ukoa. Taldearen irakasle taldea entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak ebaluazioari uko egiteko baimena emanen du, baldin eta 22. artikuluko 2. atalean aipatu arrazoietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normal joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.

4. Ebaluazio deialdiari uko egiteko baimena ematen den kasu guztietan ikaslearen ebaluazio agirietan agerraraziko da. Kontuan hartuko da uko horrek baimendu den moduluaren deialdian bakarrik izanen duela eragina.

5. Ikasleak heziketa moduluak gainditzeko antolatu diren probak eta jarduerak egiten ez baditu eta adierazitako epeetan ezarritako azken ebaluazioaren deialdiaren berariazko ukoa aurkeztu ez badu, deialdia erabili dela ulertuko da.

VII. KAPITULUA. Heziketa moduluak baliozkotzea eta salbuestea eta ikasleak enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikotik kanpo uztea

24. artikulua. Moduluak baliozkotzea.

1. Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketako tituluen heziketa moduluak baliozkotzeari dagokionez, titulu bakoitzaren gutxieneko ikasketak arautzen dituzten errege dekretu guztietan ezarritakoari jarraituko zaio.

2. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetako moduluak baliozkotzen ahalko dira, kontuan harturik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean titulu bakoitza arautzen duen foru dekretuan ezarritakoa eta horrekin bat.

3. Titulu bakoitza arautzen duen foru dekretuan ezarritakoaren arabera, heziketa modulu bat osatzen duten unitate guztiak gainditzen dituzten ikasleek baliozkotuta izanen dute dagokion heziketa modulua.

25. artikulua. Hainbat heziketa ziklotako heziketa moduluen salbuespena.

Hainbat heziketa ziklotan ematen diren moduluetako bat gainditu dutenek, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren tituluaren eta goi mailako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma berrezarri dituen Foru Dekretuan finkatutako identifikazio kode bera mantentzen duten moduluetako bat, modulu hori ez dute berriz eman beharko hura dagoen beste heziketa ziklo batean hasiz gero. Moduluaren iraupena heziketa ziklo guztietako curriculum guztietan bera ez izateak ez du aurrekoa eragotziko.

Espediente akademikoan moduluen salbuespenen berri eman behar da.

26. artikulua. Heziketa moduluen eta enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoaren salbuespena.

1. Heziketa moduluak salbuetsita gera daitezke, bai eta enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoa ere (osorik edo zati bat), bolondres edo bekadun gisa lanean edo zerbitzuan egindako lanagatik, baldin eta ikasleak frogatzen badu behar bezala menperatzen dituela heziketa moduluen edo prestakuntzaren bitartez lortu beharreko gaitasunen inguruko ezagutzak. Laneko edo zerbitzuetako esperientzia urtebetekoa izan behar da gutxienez, lansaio osoan, eta heziketa praktikoaren zikloarekin lotuta egon behar da.

2. Aurreko atalean aipatzen den lan esperientzia honako agiri hauen bidez frogatuko da:

A.-Besteren konturako langileak eta beren konturako langileak:

-Lan esperientzia hartu duten enpresaren edo erakundearen ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Bere kontura ari diren langileen kasuan, tributupekoen zentsuan izena emanak daudela frogatzea, urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez, eta jarduera adierazgarrienei buruz interesdunak egindako aitorpena.

-Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria, kotizazio taldea eta kontratazioaldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioaldia adieraziko baitira edo, bestela, Zuzenbidearen araberakoa den beste edozein frogabide.

B.-Boluntario edo bekadun gisa aritu diren pertsonak:

-Zerbitzuak zer erakundetan eman diren, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honakoak: betetako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan bete diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

27. artikulua. Baliozkotzeen eta salbuespenen prozedura.

1. Heziketa zikloetako moduluak baliozkotzeko eta salbuesteko eskaerak egiten direnean, laneko praktikarekin bat datozelako, ikasleak aurretik matrikulaturik egon beharko du arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak emateko baimenduta dagoen ikastetxe batean.

2. Ikaslea matrikulatuta dagoen arte eskolako zuzendariari eskatuko zaizkio baliozkotzeak eta salbuespenak, eta zentroko zuzendaritzak aitortuko ditu.

3. Eskaerarekin batera, egindako ikasketen ziurtagiri ofiziala aurkeztuko da, edo, hala badagokio, profesionaltasunaren edo egiaztagiri partzialen ziurtagiria.

4. Salbuesteko eskaera, aurkeztutako agiri guztiekin batera, honako hauek osatutako batzorde batek ebaluatuko du:

a) Ikasketaburua.

b) Idazkaria.

c) Kanpoko Lanbide-jardueren Departamentuko burua.

d) Kasuan kasuko lanbide arloko departamentuko burua.

5. Erabakiak akta batean bilduko dira, bai eta enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa osorik edo zati bat salbuesteko proposamena ere. Salbuespena partziala bada (zati bat), egin beharreko praktiken programazioa eta iraupena zehaztuko dira, bai eta erdietsi beharreko gaitasunak edo ikasketaren emaitzak ere.

6. Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoan aritzeko baldintza akademikoak betez gero, salbuespena akta batean agertaraziko du arte eskolako zuzendariak, hurrengo atalean adierazitakoarekin bat etorriz.

7. Ikaslearen ikasketa espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian erregistratuko da bidezkoa den heziketa moduluen baliozkotzea edo salbuespena, honela:

a) Baliozkotua, heziketa moduluak baliozkotu direnean.

b) Salbuetsita, enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa salbuetsi bada.

c) Salbuespena partziala izanez gero, zuzendariak batzordeak hartutako erabakiaren berri emango dio eskatzaileari, eta egin beharreko heziketa praktikoaren zatiaren inguruko erabakia jakinaraziko dio.

8. Moduluren bat baliozkotu edota salbuesteko zain dauden ikasleek klaseetara joan behar dute. Baliozkotzeak eta salbuespenak aldeko ebazpena ematen denean hasiko dira ondorioak sortzen. Baliozkotzearen edo salbuespenaren berrespena azken ebaluazioen ondoren gertatzen bada, dokumentu ofizial guztietan kalifikazioa aldatzeko diligentziak egin behar dira.

9. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa eta moduluak baliozkotzeko edo salbuesteko prozesuan prestatutakoa ikasketa espedientean artxibatuko dira.

10. Baliozkotutako heziketa moduluak edo enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktiko salbuetsia ezin dira konputatu heziketa zikloaren azken kalifikazioaren kalkuluan.

VIII. KAPITULUA. Ebaluazio agiriak eta ikasketen ziurtagiriak

28. artikulua. Ebaluazioaren dokumentuak.

1. Honako hauek dira hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen ebaluazio prozesuko agiriak:

a) Ikaslearen espediente akademikoa, ziurtagiri akademiko pertsonalak egiaztatzen duena (ereduak 1. eta 3. eranskinetan, hurrenez hurren).

b) Ebaluazio aktak (eredua 4. eranskinean).

c) Banakako ebaluazio txostenak (eredua 2. eranskinean).

Ebaluazio txostenak eta ziurtagiri akademiko pertsonalak (espediente akademikoetatik ateratzen dira) dira ikasleen mugigarritasuna bermatzen duten oinarrizko agiriak.

Ikaslearen espediente akademikoa dagoen arte eskolako idazkariak eman behar ditu eskatzen diren ziurtagiriak.

Ebaluazio dokumentu guztietan arte plastikoetako eta diseinuko heziketa ziklo bakoitzaren curriculuma arautzen duen foru dekretua aipatu behar da, erraz ikusteko moduan.

29. artikulua. Espediente akademiko pertsonala.

1. Ikasle bakoitzaren espediente akademiko pertsonalean beraren ebaluazio prozesuaren inguruko informazio guztia jasoko da laburbilduta; eredua foru agindu honen 1. eranskinean dago. Datu hauek adierazi behar dira bertan: ikastetxearen identifikazioa, ikaslearen datu pertsonalak, zikloan sartzeko modua, matrikularen zenbakia eta data, ebaluazioaren emaitzak eta, behar izanez gero, curriculuma egokitzeko neurriak eta batez besteko azken nota.

2. Espediente akademiko pertsonala ziurtagiri akademiko pertsonalak egiaztatzen du. Ziurtagiria inprimaki ofizial normalizatuetan emango dira, interesdunek eskatu ahala.

30. artikulua. Ziurtagiri akademiko pertsonala.

1. Ziurtagiri akademiko pertsonalak ikaslearen ikasketak egiaztatzen ditu. Inprimaki ofizial normalizatuetan emango da, interesdunak eskatuta. Idazkariak sinatuko du eta zuzendariak ikusonetsi. Eredua foru agindu honen 3. eranskinean finkatu da.

2. Ziurtagiri akademiko pertsonalean datu hauek agertzen dira: ikasketa planari dagokion arautegiaren erreferentzia, ikasturtea, kalifikazioak (deialdiaren zenbakia eta mota), arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzaren eskaintzaren modalitatea, lan-jardueraren bidez baliozkotu edota salbuetsitako moduluak, baliogabetutako matrikulak edota uko egindako deialdiak, eta ziurtagiria noiz eman den.

3. Heziketa ziklo bakoitzeko ikasketa guztiak gainditzen ez dituzten ikasleek gainditutako heziketa moduluen ziurtagiri akademiko partziala jasoko dute (eredua 5. eranskinean). Ziurtagiri horrek, ondorio akademikoez gain, lortutako lanbide gaitasunen egiaztapen partzialeko ondorio metagarriak edukiko ditu, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren arabera.

31. artikulua. Ebaluazio aktak.

1. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetako maila bakoitzeko ebaluazio akta bat egin behar da. Akta bakoitzean taldeko ikasleak eta ebaluazioaren emaitzak agertu behar dira. Akta hauek ohiko ikasturtea amaitutakoan itxi behar dira, aparteko deialdia egindakoan. Gainera, ohiko ikasturtean amaitutakoan (eta, behar denean, aparteko deialdia egindakoan) gainditu gabeko moduluen ebaluazio aktak eginen dira.

2. Ebaluazio aktak foru agindu honen 4. eranskinean ezarritako ereduaren arabera egin behar dira; taldeko irakasle guztiek eta idazkariak sinatu behar dituzte, eta zuzendariak ontzat eman.

32. artikulua. Banakako ebaluazio txostena.

1. Banakako ebaluazio txostenean ikasle baten ikaskuntza prozesurako behar informazioa biltzen da.

2. Ebaluazioa etengabea izanda, ikasleek beren ikaskuntza prozesuaren eboluzioa ezagutzea komeni denez, ikasleei bi ebaluazio txosten emanen zaizkie, gutxienez, ikasturtearen barnean.

3. Banakako etengabeko txostena 2. eranskinean ezarritako ereduaren arabera eginen du tutoreak.

33. artikulua. Ikasleen mugigarritasuna.

1. Ikasle bat beste ikastetxe batera aldatzen bada, zentro zaharrak haren ziurtagiri akademiko pertsonala bidali behar dio zentro berriari, eskatu ondoren, bai eta banakako ebaluazio txostena ere, eta diligentzian adierazi behar du kalifikazioak bat datozela zentroan dauden ebaluazio txostenetakoekin.

2. Ikastetxe hartzaileak bidali zaizkion ebaluazio txostenen ardura hartuko du eta ikaslearen ikasketa espedientea hasiko du.

Artikulu honetan aipatzen den informazioa jasotzeko, "EDUCA" aplikazio informatikoa edo beste baliabide batzuk erabil daitezke.

3. Ikasle baten espediente akademikoa beste autonomia erkidego bateko zentro batetik Nafarroako arte eskola batera bidaltzea onartutakoan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak bidezko egokitzapena abiaraziko du hura bere mailan has dadin ikasten.

Horretarako, ikasleak guztiz gainditutako moduluetatik Hezkuntza Departamentuaren iritziz edukiaren zein irakastorduen arabera Nafarroako curriculumekoen antzekoak direnak egokitutzat joko dira, besterik gabe. Beste kasu batzuetarako heziketa osagarria ezar liteke.

4. Egokitutako moduluak honela agertuko dira espediente akademiko pertsonalean: "Egokitua". Kalifikazioak haztatu behar izanez gero, egokitutzat jotako moduluen kalifikazioa lehengo zentroan emandakoa izanen da.

IX. KAPITULUA. Tituluen ematea, erregistroa eta ondorioak

34. artikulua. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen tituluak.

Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako heziketa zikloa gainditzen duenak arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren titulua lortuko du. Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako heziketa zikloa gainditzen duenak arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikariaren titulua lortuko du.

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluek Estatuko lurralde osorako balio dute, bai akademikoki, bai lanerako. Tituluok izenburuak adierazten dituen lanbideko prestakuntza eta gaitasunak egiaztatzen dituzte, eta kasu batzuetan kualifikazioak ere bai. Gainera, indarreko legerian ezarritako ondorioak sortzen dituzte (horrek ez du lan-jarduera arautzen, inolaz ere ez).

35. artikulua. Beste ikasketa batzuetara igarotzea.

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren tituluak Batxilergoko edozein modalitatetara igarotzeko baimena emanen du. Gainera, goi mailako heziketa zikloetara sartzeko proba gainditu ondoren, aukera izanen da proba horiek arautzen dituen araudiak zehazten dituen goi mailako heziketa zikloetara sartzeko.

Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikariaren titulua dutenak zuzenean sar daitezke arte plastikoetako, diseinuko eta kultur ondasunen artapen eta berreskurapeneko graduko arte ikasketetara, bai eta unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetara ere, unibertsitatera sartzeko prozedurez indarrean dagoen arautegian ezarritakoarekin bat etorriz.

36. artikulua. Erregistroa eta titulua luzatzea.

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak titulu akademikoak eta lanbideko tituluak emateari buruzko Estatuko oinarrizko araudiaren arabera emango dira.

37. artikulua. Zainketa.

Espedienteak ikastetxeko idazkaritzak zaindu eta artxibatu behar ditu; bertan gordeko dira. Ikastetxea desagertuz gero, Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak ezarriko ditu agiri horiek zaintzeko edo lekualdatzeko.

Lehenengo Xedapen Gehigarria. Tituluen baliokidetasunak.

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluen baliokidetasun araubideak eta haren lanbide eta ikasketa ondorioek horien curriculuma arautzen duten foru dekretuetan ezarritakoari jarraituko diote.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Ebaluazio agiriak baliabide elektronikoen bitartez betetzea.

Arte eskolek tresna elektronikoen bidez beteko dituzte foru agindu honetan aipatzen diren ebaluazio agiri ofizialak, hain zuzen ere "EDUCA" aplikazio informatikoaren (edo haren ordezko aplikazioaren) modulu egokien bidez.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Ikasleen datu pertsonalak.

Ikaslearen datu pertsonalak lortzeari, datu horiek ikastetxe batetik bestera lagatzeari eta datuen segurtasun eta konfidentzialtasunari dagokienez, datu pertsonalak babestearen arloan indarra duten arauetan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da, eta betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Laugarren xedapen gehigarria. Ebaluazio-agiriak baliabide elektronikoen bitartez betetzeko prozesua.

Ikastetxe publiko eta pribatuek baliabide elektronikoen bidez beteko dituzte foru agindu honetan aipatzen diren ebaluazio agiri ofizialak, dela “Educa” aplikazio informatikoaren bidez, dela datuak formatu bateragarri batean jasotzea ahalbidetzen duen beste aplikazio baten bidez.

Lehenengo Xedapen Iragankorra. Arte plastikoetako eta diseinuko kalifikazio liburuaren baliozkotasuna.

Arte plastikoetako eta diseinuko kalifikazio liburuek indarreko legerian ezarritako egiaztapen ondorioak izanen dituzte 2010-2011 ikasturtea amaitu arte.

Ikasturte hori bukatu ondoren liburuok diligentzia egokien bidez itxi beharko dira, eta bete gabeko orrialdeak lerro diagonal bat marraztuz baliogabetu.

Espediente akademiko pertsonala aurreko arte plastikoetako eta diseinuko kalifikazio liburuaren jarraipena bada, liburuaren seriea eta zenbakia agertu behar dira espedientean. Arte plastikoetako eta diseinuko kalifikazio liburua eta espediente akademiko pertsonala batera gorde eta artxibatuko dira.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Ebaluazioa Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorra ezarri duen urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ondoriozko arte plastikoetako eta diseinuko tituluen trantsizio prozesuan.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ondoriozko arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluei dagozkien ikasketen ebaluazioak foru agindu honetan xedatutakoari jarraituko dio.

Aurreko paragrafoan aipatu diren eta eguneratu edo beste batzuek ordeztu gabe desagertu diren ikasketak amaitu ez dituzten ikasleek epe bat izanen dute, ez dena bost urtetik gorakoa izanen, ikasketa horiek eskaintzen dituen azken ikasturtea abiarazten denetik zenbatuta, modulu bakoitzean dituzten deialdiak gainditzeko.

Aurreko paragrafoan aipatu diren titulazioak eman dituzten ikastetxeek ardura hartuko dute ukitutako pertsonei ikasketa horiek amaitzen laguntzen dieten prozesuak antolatzeko, Hezkuntza Departamentuaren jarraibideekin bat.

Aurreko paragrafoan aipatutako ikasketak amaitu baino lehen eguneratzen badira edo haien ordez berriak ezartzen badira, ikasketok egiten ari diren ikasleen egoera Hezkuntza Departamentuak arautuko du.

Hirugarren Xedapen Iragankorra. Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorra ezarri duen urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren arabera ezarritako heziketa zikloen azken ebaluazioa.

Heziketa zikloaren azken kalifikazioa egindako moduluetako batez besteko nota haztatuen batez besteko aritmetikoa izanen da, bi hamartarrekin.

Batez besteko nota haztatua honela kalkulatuko da: moduluari dagozkion orduak haren azken kalifikazioaz biderkatu behar da eta horren emaitza ikastetxean emandako kredituen guztirakoen artean zatitu. Horretarako, proiektu integratuaren modulua heziketa zikloko gainerako modulu guztiak bezala sartuko da batez besteko nota haztatuaren kalkuluan.

Laugarren Xedapen Iragankorra. Deialdien kopurua, heziketa zikloa urriaren 3ko 1/1990 Lege organikoaren itzalpean hasi eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoaren arabera amaitzen bada.

Ikasle batzuei gertatuko zaie urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ondorioz ezarritako heziketa zikloa maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondoriozko arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetan amaitu beharko dutela. Bada, ikasle horiek deialdi hauek edukiko dituzte modulu bakoitza gainditzeko:

a) Modulua gainditu gabe badute baina baliozkotu ahal bada, heziketa zikloa urriaren 3ko 1/1990 Lege organikoan ezarritakoaren arabera eman duten artean erabilitako deialdiak guztiz erabiltzat joko dira. Beraz, ikasleek foru agindu honetan ezarritako guztirako deialdiak agortu ahal izango dituzte, hau da, ohiko lau deialdi eta aparteko bat.

b) Modulua baliozkotu ezin bada, ikasleek ohiko lau deialdi eta aparteko bat edukiko dituzte, foru agindu honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bosgarren Xedapen Iragankorra. Heziketa praktikoa enpresetan, estudioetan eta lantegietan.

Enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoaren ebaluazioaz foru agindu honetan arautu gabeko zerbait badago, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 2ko 45/2009 Foru Aginduan ezarritakoa aplikatuko da (horren bitartez lantokietako prestakuntzaren modulua arautu da, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzan), harik eta berariazko araua onartu eta argitaratu arte.

Seigarren xedapen iragankorra. Azken ebaluazioko saioen epeak Azken Obra eta Azken Proiektua moduluetan, Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren arabera ezarritako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan, hurrenez hurren.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako eskaintza orokorraren modalitatean, Azken Obra eta Azken Proiektua moduluetan, Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorra ezartzen duen Lege Organikoaren arabera ezarritako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan, hurrenez hurren, azken ebaluazioko lehenbiziko saioa ekainean eginen da, oro har.

Ikasleak bete ez baditu Azken Obra eta Azken Proiektua moduluetan aurreikusitako helburuak, azken ebaluazioko hurrengo deialdia irailean eginen da, oro har.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak Indargabetzea

Bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren kalterik gabe, urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Agindua indargabetu da (agindu horrek Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan dauden ikasleen ebaluazioaren eta egiaztapen akademikoaren prozesua arautzen du).

Halaber, indargabetu egiten dira foru agindu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetako Lehena. Garapena.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio behar diren jarduketa guztiak egin ditzan foru agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru agindu hau 2011-2012 ikasturtean jarriko da indarrean.

2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraziko zaizkio, argitara ditzan.

3. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

1. ERANSKINA. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak Espediente akademikoa

IKASLEAREN DATU PERTSLAK

Deiturak:

Izena:

NAN/AIZ/Pasaportea/Beste agiri batzuk1:

Sexua (G gizona, E emakumea):

Jaioteguna:

Herria:

Probintzia:

Herrialdea:

Nazionalitatea:

Helbidea:

P.K.

Herria:

Aitaren edo tutorearen izena:

Amaren edo tutorearen izena:

Telefonoa:

Posta elektronikoa:

DATU AKADEMIKOAK

ESKOLATZEAREN AURREKARIAK

Ikastetxea

Udalerria (probintzia)

Ikasturtea

Etapak edo zikloak

Mailak

Lortutako titulazioa

Proba baten bidez sartzea

Ikastetxea

Udalerria (probintzia)

Data

Kalifikazioa

[ ] Unibertsitatean sartzeko proba (25 urte baino gehiago)

[ ] Heziketa zikloetan sartzeko probak

[ ] Gaitasun artistikoaren proba

DATU MEDIKO ETA PSIKOPEDAGOGIKO GARRANTZITSUAK (*)

(*) Hezkuntza premia bereziei buruzko ebaluazioa badago, ikasketa espedienteari erantsiko zaio.

ETXE ALDAKETAK

Helbidea:

Udalerria:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Helbidea:

Udalerria:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Helbidea:

Udalerria:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

ZENTRO-ALDAKETAK

Egun honetan: ikastetxe honetara aldatu da:

Herria: Probintzia:

Egun honetan: ikastetxe honetara aldatu da:

Herria: Probintzia:

Egun honetan: ikastetxe honetara aldatu da:

Herria: Probintzia:

Oharra: espediente akademikoari agiri hauek erantsiko zaizkio:

1. Heziketa ziklora sartzeko betekizun akademikoaren jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua, edo sartzeko proba gainditu dela adierazten duen egiaztagiria.

2. Ikasturte bakoitzeko matrikulazioen eta kalifikazioen laburpena (orri osagarriak).

3. Gainera, hala badagokio, ikasketa espedientean honako agiri hauek sartuko dira:

-Matrikula baliogabetzeari lotutako jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatua (eskaera, frogagiriak eta ebazpena).

-Deialdiari uko egiteari lotutako jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatua (eskaera, frogagiriak eta ebazpena).

-Banakako ebaluazio txostenaren kopia konpultsatua.

-Moduluak baliozkotzeko eta/edo salbuesteko sortutako jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatua.

-Ikasketa espedienteari lotutako eginbideak.

1 Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.

........................................................................(E)KO ARTE ESKOLA

ESPEDIENTEAREN ZK.: ..............................................................

DATA: ..............................................................

1. Orri osagarria, zk.: ..............................................................

Deiturak:

Izena:

NAN/AIZ/Beste agiri batzuk2:

MATRIKULAREN DATUAK

Maila

Akademikoa:

2. Modalitatea:

Heziketa zikloa eta lanbide arloa

5. Kodea / FD titulua

3. Mota:

4. Bidea:

Matrikulatutako moduluetan lortutako amaierako kalifikazioak (gainditu gabeko moduluak ere sartuko dira):

MODULUAK

KALIFIKAZIOAK

6. Maila

7. Modul. kodea

Izen osoa

8. Kalifikazioa

Oharrak

9. Data

10. Deialdiaren zk.

Kalifikazioa eta data

11. Heziketa zikloaren amaierako nota

Matrikulari uko egin zaion eguna:

Matrikula baliogabetu den eguna:

.............................................. , 20..(e)ko ................aren ....(e)(a)n.

Idazkaria

Sin.: ....................................

12. Beste ohar batzuk

1. Matrikula bakoitzak orri osagarri bat sortzen du.

2. O orokorra; B berezia; U urrutikoa; LP lana-prestakuntza.

3. OS osoa; P partziala.

arrunta; PT titulua lortzeko probak.

5. Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloari esleitutako kodea eta curriculumaren foru dekretua.

6. 1. edo 2.

7. Moduluaren kodea.

8

Gainditu gabeko modulua

1, 2, 3 edo 4

Salbuetsitako modulua

SAL.

Gainditutako modulua

5, 6, 7, 8, 9 edo 10.

Ebaluazio deialdiaren ukoa duen modulua.

UK

Lantokiko prestakuntza modulu gainditua

GAI

Egokitutako modulua

AD

Lantokiko prestakuntza modulu gainditu gabea

EZ GAI

"Ohorezko aipamena" duen modulua

10-OA

Modulu baliozkotua

ZP

"Ohorezko matrikula" duen heziketa zikloaren amaierako nota

10-M Ohor.

9. Moduluaren azken ebaluazioaren data.

10. Deialdiaren zenbakia edo, bestela, aparteko deialdia.

11. Kalifikazioa, ohorezko matrikula -hala bada- eta zikloaren azken ebaluazioaren data.

12. Hainbat gertakariri buruzko oharrak: matrikula baliogabetzea, baja, deialdiaren ukoa, baliozkotzeak, salbuespenak, hurrengo mailara igarotzeari eta titulazioari buruzko erabakiak, tituluaren eskaerak .

2 Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.

........................................................................(E)KO ARTE ESKOLA

2. ERANSKINA. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak Banakako ebaluazio txostena

IKASLEAREN DATU PERTSONALAK

Deiturak:

Izena:

NAN/AIZ/Pasaportea/Beste agiri batzuk

Helbidea:

PK

Herria:

Ikasturtea

Modalitatea, mota eta bidea

HEZIKETA ZIKLOA

Maila (1., 2.)

Ebal. partziala

Data

● ../ ..../ ....

Oharrak*

Ebal. partziala

Data

.../ ..../ ....

Oharrak*

Ebal. partziala

Data

.../ ..../ ....

Deialdiaren zenbakia

Kodea

Modulua

Kalifikazioa

Kalifikazioa

Kalifikazioa

* Etengabeko ebaluazioa egiteko eskubidea galduz gero, EEG adieraziko da

HEZIKETA ZIKLOAREN AMAIERAKO NOTA:

Oharrak eta/edo gomendioak:

.............................................. , 20..(e)ko ................aren ....(e)(a)n.

Tutorea

Sin.: ....................................

Moduluaren azken ebaluazioa egin baino lehen ikastetxez aldatzeko eskaera egiten bada, ebaluazio partzialeko txostena ematen ahalko da, kalifikazioak eta oharrak biltzen dituena, tutoreak sinatua eta ikastetxeko zuzendariak ontzat emana.

Itzuli sinatuta:

Interesduna Aita, ama edo legezko tutorea

Sin.: .......................................... Sin.: ......................................

............................................ , 20..(e)ko ................aren ....(e)(a)n.

3 Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.

........................................................................(E)KO ARTE ESKOLA

3. ERANSKINA. Ikasketen ziurtagiri ofiziala

....................................................... jaunak/andreak, ...................................................................(e)ko arte eskolako idazkariak (telefonoa: ............................., helbide elektronikoa: .....................) hauxe

ZIURTATZEN DU:

............................................................................ ikasleak (NAN/AIZ/Pasaportea/Beste agiri batzuk: ...........................), ......................... Errege Dekretuak eta ..................................... Foru Dekretuak araututako arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketako .................. mailako heziketa zikloan matrikulatuta dagoenak ondoko kalifikazioak lortu ditu bere espediente akademikoaren arabera:

Maila (1., 2.)

Kodea

Modulua

1 Modalitatea, mota eta bidea

Ikasturtea

Ikastetxea

Kalifikazioa

Deialdiaren zenbakia

HEZIKETA ZIKLOAREN AMAIERAKO NOTA:

Eguna:

4 Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.

........................................................................(E)KO ARTE ESKOLA

....................... egunean .....................................................................aren titulua eskatu du eta horretarako behar diren tasak ordaindu ditu.

............................................. , 20..(e)ko ................aren ....(e)(a)n.

O.E.

Zuzendaria

Sin.: ....................................

O.E.

Idazkaria

Sin.: ....................................

1 Modalitatea: O orokorra, B berezia, U urrutikoa, LP lana-prestakuntza.

Mota: OS osoa, P partziala.

Bidea: A arrunta, PT titulua lortzeko probak.

Kalifikazioak

Gainditu gabeko modulua: 1, 2, 3, 4

Salbuetsitako modulua

SAL.

Gainditutako modulua: 5, 6, 7, 8, 9, 10

Uko deialdiari

UK

Lantokiko prestakuntza modulu gainditua: GAI

Egokitutako modulua

AD

Lantokiko prestakuntza modulu gainditu gabe: EZ GAI

"Ohorezko aipamena" duen modulua

10-OA

Modulu baliozkotua: ZP

"Ohorezko matrikula" duen heziketa zikloaren amaierako nota

10 Oh. mat.

4. ERANSKINA. Ebaluazio akta

ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO LANBIDE IKASKETAK

IKASTURTEA: .............................. MAILA ETA TALDEA: ............................

HEZIKETA ZIKLOA: .........................................................................................

Heziketa moduluen eta zikloaren amaierako kalifikazioak

...................................................(E)KO ARTE ESKOLA

IZEN-DEITURAK

1. MAILAKO MODULUAK

2. MAILAKO MODULUAK

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

1. Kodea

3. CF

4.

OHARRAK

2.

kalif

Deiald.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

2.

kalif

Deiald.

zk.

Zikloa

Taldeari eta irakaslanari buruzko OHAR OROKORRAK, indartzeko, laguntzeko, malgutzeko edo curriculuma egokitzeko hezkuntza neurri osagarriak aplikatzeari dagokionez:

OHARRA: Akta honetan ............................ ikasle biltzen dira. Azkena: ..................................................................................................................................

.............................................., 20..(e)ko ................aren ....(e)(a)n.

O.E.

Zuzendaria

Tutorea

Irakasle taldea

1: Moduluaren kodea.

2: Amaierako kalifikazioa eta ebaluazio deialdiaren zenbakia.

3: AK: heziketa zikloaren amaierako kalifikazioa

4: Ikasle bakoitzarentzako oharrak, honi buruzkoak:

PRO: Promozionatu.

ERR: Errepikatu.

TIT: Titulua eskatu.

DA: Deialdiak agortu.

5. ERANSKINA. Ziurtagiri akademiko partziala

................................................................ jaunak/andreak, ..................................................(e)ko (Nafarroa) arte eskolako idazkariak, hauxe

ZIURTATZEN DU:

................................. jauna/andrea............................................... (NAN/AIZ/Pasaportea/Beste agiri batzuk: ...............) ..................... ikasturtean heziketa ziklo honetan egon da / dago matrikulatuta (ezabatu behar ez dena): ...... gradua, ...................... lanbide arloa, ....... Errege Dekretuak eta ....... Foru Dekretuak arautzen dutena.

Espedientean agertzen diren datuen arabera, Lanbide Kualifikazioen Katalogoan ezarritako lanbide kualifikazioei (eta gaitasun unitateei, behar den kasuetan) lotutako lanbide moduluak gainditu ditu, honako koadro honetan agertzen direnak:

Kodea

Modulua

Ordu kop.

Lanbide kualifikazioaren kodea

(Adierazi; C: osoa; I: zerbait falta)

Gaitasun unitateen kodea

.............................................. , 20..(e)ko ................aren ....(e)(a)n.

Zuzendaria

Sin.: ....................................

Idazkaria

Sin.: ....................................

5 Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa