Inklusa - Nafarroako Artxibo Garaikidea



Inklusako funtsa
Iruñeko Inklusa erakundeak ardura hau zuen: Nafarroako eta inguruetako haur abandonatu, umezurtz edo pobrezia larrikoak hartzea.
1804ra arte hiriko Ospitale Nagusiko atal gisa funtzionatu zuen (“Ospitaleko Inclusa”). Urte horretan sortu zen erakunde independente gisa. Gobernu batzorde propioa zuen eta Udalaren patronatuaren pean zegoen. XIX. mendearen erdialdean Foru Diputazioaren menpe jarri zen, 1984-1985 arte. Urte haietan, Nafarroako Gobernuak (Gizarte Laguntza eta Ongizate Departamentua) haren eginkizunak bere gain hartzearekin batera erakunde gisa desagertu zen. Maila herrikoian beti “Iruñeko Inklusa” edo “Nafarroako Inklusa” izenez ezaguna izan zen arren, ofizialki beste izen batzuk izan zituen; adibidez, “Casa de Maternidad y Expósitos de Navarra” (Nafarroako Amaetxea eta Haur Abandonatuen Etxea) eta “Maternidad y Orfanato de Navarra” (Nafarroako Amaetxea eta Umezurztegia). Azken izen hori zuen desagertu zenean. Nafarroako Artxibo Garaikidean (NAG) gordetzen diren pertsonen lehen erregistroak 1710ekoak dira. Azkenak, 1985ekoak.
Bi mende baino gehiagoko historia hartzen duen dokumentazioa izanik, narriadura edota galera kontuan hartu beharreko faktoreak dira. Bai haur abandonatuen erregistro liburuetan, bai funtseko gainerako dokumentuetan, urteetako hutsune batzuk egon daitezke (beheko goitibeherako menuan gehien kontsultatutako dokumentazioarenak baino ez dira adierazten).
Bila gabiltzan garaiaren arabera, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian (AGN) eta Iruñeko Udal Artxiboan ere aurki daiteke dokumentazioa, batez ere administratiboa.
EDUKIA ETA ANTOLAMENDUA
- 0023 Inklusako Gobernu Batzordearen bilkurak eta ofizioak (1805)
- 0001 Inklusaren korrespondentzia (1804-1977)
- 0002 Inklusaren estatistikak (1801-1806)
- 0024 Txostenak eta eskabideak (1804-1974)
- 0003 Inklusaren kontabilitatea (1804-1989)
- 0005 Ordainketak inklusako inudeei (1709-1971)
- 0006 Inklusako inbentarioak (1805-1955)
- 0007 Inklusako biltegiaren kontrola (1908-1956)
- 0008 Inklusako haurren sarreren, onarpenen eta jarraipenen erregistroa (1710-1969 (1968-1973 epea falta da)
- 0009 Inklusako haurren sarreren eta jarraipenen espedienteak (1710-1979)
- 0021 Inudeek inklusari itzulitako adingabeen espedienteak (1847-1918)
- 0010 Inklusan sartzen ziren haur abandonatuen pasahitzak eta objektuak (1856-1939)
- 0011 Inklusaren tutoretzapekoen baimenak ezkontzeko, erlijio ordena batean sartzeko eta armadan izena emateko, eta emandako doteak (1830-1968)
- 0013 Inudeei emandako haurren irteera espedienteak (1894-1959)
- 0014 Inklusako adingabeen umeordetze espedienteak (1825-1938)
- 0015 Inklusako haurren adopzio espedienteak (1928-1982)
- 0016 Inklusako haurren erreklamazioak eta legeztatzeak (1869-1964)
- 0027 Adopzio erregistroa (1930-1985)
- 0017 Umezurztegiko adingabeak Pediatrian sartzeko espedienteak (1938-1985)
- 0018 Umezurztegiko haurren puerikulturako kontrolaren erregistroa (1979-1985)
- 0019 Edoskitze laguntzak eta bestelako laguntzak (1770-1959)
- 0020 Inklusako inudeen erregistroa (1937-1944)
- 0025 Amatasun Departamentuan ingresatutako emakume ezkongabeen erregistro liburuak (1855-1968) (falta dira 1952, 1953 eta 1954)