You were redirected to http://www.navarra.es/eu/web/archivo-contemporaneo/dokumentuen-ebaluaziorako-batzordea .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea - Nafarroako Artxibo Garaikidea

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea (CED)

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea aholkularitza organo bat da; administrazio publikoen dokumentuak kontserbatzeko, ezabatzeko eta eskuratzeko epeei buruzko irizpenak emateaz arduratzen da.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikia dago eta urriaren 30eko 75/2006 Foru Dekretuak arautzen ditu haren osaera eta funtzionamendua.

Haren jardueraren erakusle dira Kontserbazio-egutegiak, zeinek zehazten baitute agiriak zenbat denboran gorde behar diren, noiztik aitzina suntsitzen ahal diren eta zer baldintzatan kontsultatzen ahal diren.

Gainera, Nafarroan badira Tuterako eta Burlatako udalek beren udal artxiboetarako sortutako batzorde espezifikoak, bai eta Nafarroako Agiri Judizialak Xahutzeko Batzordea ere.

Batzorde horien erabakiak beren eskumen eremuko dokumentaziorako baliagarriak dira. Edozein udal artxibok eska dezake edozein batzordek onartutako akordioetara biltzea.

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen kontaktu datuak

Telefonoa: 848 42 97 29

Helbide elektronikoa: archivo.administracion.evaluacion@navarra.es

Pie de página