Turismo Erregistroa

Turismo-jardueren hasierari buruzko adierazpena, adierazitako datuen kontsulta eta aldaketa, eta jarduera uztearen gaineko jakinarazpena

Oinarrizko informazioa

Turismoaren sektoreko enpresak eta establezimenduak:

  • Bidaia-agentziak
  • Nekazaritza-turismoko establezimenduak
  • Aterpetxeak
  • Turismoko apartamentuak eta etxebizitzak
  • Autokarabanetan, bidaian diren karabanetan eta antzekoetan egiten den turismo ibiltarirako gaua igarotzeko eremuak 
  • Turismo-elkarteak
  • Landetxeak
  • Turismoko kanpalekuak
  • Turismo-partzuergoak
  • Turismo aktibo eta kulturaleko enpresak
  • Hotel-establezimenduak: hotelak, hostalak eta ostatu-etxeak
  • Jatetxeak

Turismo Erregistroan nahitaez informazio hau jakinarazi behar duzu:

  • Turismo-jarduera baten hasiera.
  • Adierazitako datuen edozein aldaketa.
  • Turismo-jarduera aldi baterako edo behin betiko uztea.

Kontuan izan behar duzu Erregistroan inskribatzea nahitaezkoa dela, Interneten edozein sustapen, publizitate edo merkaturatze egin ahal izateko.

Tramite honen bitartez, gainera, honako hauek egin ditzakezu:

  • Adierazitako datuak ikusi.
  • Aldez aurreko txosten bat eskatu, jarduera turismoko araudira egokitzen den egiaztatzeko.
  • Baldintzez salbuesteko eskatu.
  • Erregistroan inskribatzeko eskaeran atzera egin.

Honako esteka honetan kontsulta dezakezu nola tratatuko diren Erregistroan aurkezten dituzun datu pertsonalak: datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Arau orokorrak:

  • 502/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Turismo Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duena.
  • 80/2014 Foru Agindua, ezartzen duena Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio kodea agertzeko betebeharra, on lineko hedabideetan egiten diren sustapen, publizitate eta merkataritza ekintzetan.
  • 7/2003 Foru Legea, Nafarroako Turismoari buruzkoa.
  • 19/2020 Foru Legea, 7/2003 Foru Legea aldatzen duena.

Araudi espezifikoa:

  • Bidaia-agentziak: 141/1988 Foru Dekretua, bidaia-agentzien erregelamendua onesten duena.
  • Nekazaritza-turismoko establezimenduak:
  • Aterpetxeak:
    • 140/2005 Foru Dekretua, turismoko aterpetxeak antolatzeko erregelamendua onesten duena.
    • 92/2010 Foru Agindua, gastuen ordain gisara ostatuaren truke ematen den diru kopurua -Nafarroako turismoko aterpetxeak antolatzeko erregelamenduak ezarritakoa- eguneratzen duena.
  • Turismoko apartamentu eta etxebizitzak: 230/2011 Foru Dekretua, turismoko apartamentuak antolatzeko erregelamendua onesten duena.
  • Autokarabanetan, bidaian diren karabanetan eta antzekoetan egiten den turismo ibiltarirako gaua igarotzeko eremuak : 22/2024 Foru Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita non igaro dezaketen gaua Nafarroako Foru Komunitatean barna turismo ibiltarian ari diren autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek.
  • Landetxeak:
  • Turismoko kanpalekuak:
  • Turismo aktibo eta kulturaleko enpresak: 288/2004 Foru Dekretua, turismo aktibo eta kulturaleko zerbitzuak ematen dituzten enpresen jarduerak arautzen dituen erregelamendua onesten duena.
  • Hotel-establezimenduak: 146/2005 Foru Dekretua, ostatu-establezimenduak antolatzeko erregelamendua onesten duena.
  • Jatetxeak:

Tramitazioa

Jarraibideak:

Jardueraren hasierari buruzko adierazpena egitea nahitaezkoa da, eta doakoa.

Inskripzioa egin aurretik, komeni da honako dokumentu hauek irakurtzea:

Inskripzioa online egin behar duzu; horretarako, "Adierazpena egin" botoia sakatu, erantzukizunpeko adierazpen telematikoa bete eta kasu bakoitzean behar den dokumentazioa erantsi behar duzu.

Ohar garrantzitsua: ezin duzu Interneten sustapen, publizitate eta merkaturatzerik egin, harik eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko tramitea egin arte. Gainera, Erregistroko inskripzio-kodea jarri behar duzu Interneteko sustapen, publizitate eta merkaturatze orotan.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Hasierako adierazpena aurkeztu ondoren, dokumentazioa gehitu dezakezu, bai zuk erabakita bai Administrazioak eskatuta.

Garrantzitsua: "Zuzendu" botoia sakatu ondoren, adieraz ezazu espedientearen kodea eskabide orokorreko "Oharrak" eremuan.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Gutxienez urtean behin sartu behar duzu Erregistroan, adierazi zenituen datuak indarrean daudela egiaztatzeko.

"Tramitatu" botoiaren bidez honako hauek egin ditzakezu:

  • Adierazitako datuak ikusi eta txosten bat eskuratu.
  • Turismo-jardueraren eta titularraren harremanetarako datuak eguneratu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, datuak ikusi eta eguneratzeko moduari buruzko erabileraren eskuliburua kontsulta dezakezu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Adierazitako datuen edozein aldaketa jakinarazi behar diozu Erregistroari.

Baina, hori egin baino lehen, komeni da dokumentu hau irakurtzea: datuak aldatzeko tramitearen gidaliburua.

Egin baino lehen jakinarazi behar dituzu aldaketak; horretarako, erantzukizunpeko adierazpena eta kasu bakoitzean behar den dokumentazioa aurkeztu behar dituzu:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Jarduera aldi baterako edo behin betiko utzi behar baduzu, horren berri eman behar duzu.

Jarduera uzten duzun egunean jakinarazi behar duzu, jarduera uzteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuz.

Jarduera behin betiko uzten baduzu, baja emanen zaizu Erregistroan.

Ohar garrantzitsua: jarduera utzi duzula jakinarazi ondoren ezin duzu inolako publizitate-ekintzarik egin.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Turismoko araudira egokitzeari buruzko txostenaren eskaera edo baldintzez salbuestekoa aurkeztu behar duzu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Atzera egiteko eskaera aurkeztu behar duzu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Turismo Erregistroa
Helbide elektronikoa: turismo.registro@navarra.es
Telefonoa: Inskribatu aurretik egin beharreko tramiteen gidaliburua dokumentuaren bukaeran agertzen dira turismo-jarduera mota bakoitzerako harremanetarako telefonoak.
Aurrez aurreko arreta eta Internet bidezko arreta jasotzeko aukera: hitzorduarekin. Helbide elektronikoaren bidez edo telefonoz eskatu behar da.

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Turismo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.