Landunak IKT profil berrietan trebatzeko prestakuntza ekintzetarako 2023ko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza entitate publikoak edo pribatuak -titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak barne- enplegurako prestakuntza emateko kasuan kasuko erregistroan inskribaturik badaude. Jarduerak egin baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatean behar bezala inskribatutako instalazioak eduki beharko dituzte eskatutako prestakuntza espezialitateak emateko.

Diruz lagunduko diren prestakuntza jarduerak Informatika eta Komunikazioak lanbide arloko espezialitateei buruzkoak izanen dira, sofwarea garatzeari eta konponbideak ezartzeari lotuak.

Prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileak: prestakuntzaren hasieran enplegu zerbitzu publikoetan enplegua hobetzeko egoeran izena emanda dauden landunak, bai eta prestakuntzaren hasieran enplegu zerbitzu horietan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak ere.

Prestakuntza ekintzek etapa hauek izanen dituzte:

  • Prestakuntza teknikoa: prestakuntza-espezialitate bakarrekoa, edo prestakuntza-espezialitatez osaturiko prestakuntza-ibilbide batekoa (espezialitate horiek Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan egon ala ez), eta/edo espezialitate horietako moduluak, baldin eta katalogo horretako moduluak badira.
  • Eraldaketa digitaleko eta garapen jasangarriko prestakuntza.
  • Lagun egitea: aurrerapena baloratzeko banakako saioak eta laneratze prozesuetan lagun egitea.

350.000 euroko gastua baimentzen da.

Eskabiderako:

  • Eskabide-orria
  • Eskabidea sinatzen duten pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.
  • Entitateak eskatutako prestakuntzaren laburpen-memoria
  • Prestakuntza teknikoa Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan jasota ez badago, sortu beharreko espezialitatearen prestakuntza programa.

Gardentasun betebeharrak:

Ikastaroa hasi aurretik: Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren akordia.

Jardueraren jarraipena egitekozentroen dokumentazioa

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala
Telefonoak: 848 42 44 81 / 848 42 44 32
Helbide elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.