Jarraibideak:
Inskripzioa bi fasetan egin behar da:
Lehenbiziko fasea
Etxebizitzaren eskritura publikoa egin aurretik, agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eskabide orokorra (bakar-bakarrik eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
- Etxebizitzaren salerosketa-kontratua. Banaka adierazi behar dira etxebizitzaren, garajearen, trastelekuaren eta gainerako eranskinen azalera erabilgarria eta prezioa. Adibidez:
|
Azalera |
Prezioa |
Etxebizitza |
90 m² |
100.000 € |
Garajea |
12 m² |
10.000 € |
Trastelekua |
10 m² |
5.000 € |
Agiri horiek jasotakoan, Etxebizitza Zerbitzuak baldintzak betetzen dituzun egiaztatuko du; hala bada, ikus-onetsi administratibo bat emanen dizu eta hartan adieraziko da zenbateko dirulaguntza lor dezakezun, gehienez, eta zer klausula sartu behar dituzun nahitaez eskritura publikoan. Ez badituzu klausulak sartzen, ez duzu dirulaguntzarik jasoko. Ikus-onetsia emateko epea bi hilabetekoa da gehienez.
Bigarren fasea
Etxebizitzaren eskritura publikoa egin ondoren, agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eskabide orokorra (bakar-bakarrik eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
- Etxebizitzaren salerosketa-eskritura, nahitaez agertu beharreko klausulak dauzkana.
- Transferentzia bidezko ordainketa eskatzeko inprimakia. Jabe bat baino gehiago badago, inprimaki bat titular bakoitzeko. Agiri horrek balio du administrazioari jakinarazteko zer banku-kontutan jaso nahi duzun dirulaguntza. Nahiago baduzu, online inprimaki bat bete dezakezu, eta horrela ez duzu inprimaki hori aurkeztu behar: Banku-kontua online jakinaraztea.
6 hilabeteko epea duzu agiriak aurkezteko, salerosketa-eskritura sinatzen denetik aurrera.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Aurrez aurre Etxebizitzako erregistroan
Alonegi kalea 1, 1. solairua
Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.