Kolektibo kalteberentzako bonu digitalaren programako operadore laguntzaileen erregistroa

Oinarrizko informazioa

Telekomunikazioetako operadoreak, Nafarroako Foru Komunitatean banda zabaleko sareetan Interneterako konexio-zerbitzuak ematen dituztenak, beheranzko noranzkoan gutxienez segundoko 30 Mbit-eko abiadurarekin, eta telekomunikazioen arloko legeriak eskatutako gainerako baldintzak betetzen dituztenak.

Operadoreak ez dira sartuko programan baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, eta laguntza hori berreskuratzeko agindu baten mende badaude, edo krisi-egoeran badaude, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C249/01).

Operadorea elkarlanean aritzea eten digitala murrizteko laguntzan, kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden familia-unitateekiko konektagarritasunari dagokionez. Laguntza edo bonu digital honek banda zabaleko konexio-zerbitzu berrien kontratazioa finantzatzen lagunduko du, edo lehendik kontratatutakoen abiadura handitzen kokapen finko batetik, beheranzko noranzkoan gutxienez segundoko 30 Mbit-eko abiadurarekin, teknologia egokienarekin, kalteberatzat jotako pertsonentzat edo familia-unitateentzat.

Erregistro honetan izena ematen duen operadoreak honako baldintza hauek eskainiko dituela hitzematen du:

  • Segundoko 30 Mbit-eko gutxieneko abiadura beheranzko noranzkoan, puntako orduaren baldintzetan.
  • Dirulaguntza amaitutakoan, onuradunak eskubidea du zerbitzuan baja emateko edo harekin jarraitzeko dirulaguntzarik gabe; kasu horretan, programako operadore laguntzaileek hitzeman behar dute kontratatutako zerbitzuak gutxienez urtebetez eta baldintza berberetan ematen jarraitzeko.

Operadore laguntzaileak eskatuta, erregistroan inskribatzeak berekin ekarriko du laguntza-programaren edukitik eratorritako baldintzak, betebeharrak eta konpromisoak onartzea.

Programa honetan parte hartzeko, Nafarroako Foru Komunitatean deskribatutako zerbitzuak emateko beharrezkoak diren gaikuntza-tituluak eduki behar dira.

Era berean, operadoreak ez dira krisi-egoeran egonen, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01), ez eta berreskuratze-agindu baten mende ere, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Operadoreak baldintza horiek bete beharko ditu deialdia argitaratzen den egunean.

Era berean, erregistroan inskribatzeak berekin ekarriko du operadoreak izaera pertsonaleko datuen tratamendu-eragilearen izaera hartzea, datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Operadore laguntzailearen izaera aitortuta, honako fitxategi hauek igorri beharko dira hilero bonodigital@navarra.es helbidera:

  1. Operadorea_hila_txostena
  2. Operadorea_hila_bajak

Operatzaileak momentu oro kontsulta dezake hiritarrari gozatzeko falta zaizkion diru-lagundutako hilabeteak, "Emandako bonuen egoera" fitxategia kontsultatuz (Fitxategi hau emaitzen atalean dago).

Justifikazio kontu sinplifikatua Justifikazio_kontu_sinplifikatua eredua oinarri hartuta aurkeztuko da.

Dirulagunduko programen zabalketan eta garapenean, argi utzi behar da dirulaguntza honek Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatuko Berreskurapen, Eraldatze eta  Erresilientzia planaren barne dagoela. Hala nola, hurrengo logoak argi agertu behar dira:

Eskaeran, operadore eskatzaileak honako hau egiaztatu beharko du agirien bidez:

  1. Aplikazio
  2. Atxikipen-inprimakia sinatzen duenak telekomunikazio-operadorearen izenean jarduteko behar besteko ahalordea izatea.
  3. Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeko Operadoreen Erregistroan inskribatuta egotea, eta, hala badagokio, oinarri arautzaileen 15.1 artikuluan deskribatutako zerbitzuak emateko beharrezkoak diren gaikuntza-tituluak edukitzea.
  4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea.
  5. Memoria deskribatzailea: banda zabaleko zerbitzua emateko modua, zerbitzua zein herritan dagoen eskuragarri, zerbitzu-mailak eta deskarga-abiadurak.
  6. Konektibitate-bonu sozialaren hartzaileendako merkataritza-eskaintza, abiadura handiko banda zabal finkorako sarbide-zerbitzuak emateko, gutxienez datuak segundoko 30 Mbit-eko beheranzko noranzkoan transmititzeko abiadura izan dadin puntako orduko baldintzetan, bai eta egon daitezkeen zerbitzu konbergenteak ere.
  7. Zerbitzua kontratatzeko modu posibleen eredua.
  8. Programaren onuradunek sinatu beharreko kontratu-eredua.
  9. Banku-helbideratzearen eredua.
  10. MMR eranskinak.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Aurrerapen Digitalerako Zerbitzua
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia
Cabarceno 6
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: bonodigital@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.