Koprodukzio baten kasuan, FISen 65.a) atalean adierazitako zenbatekoak koproduktore bakoitzarentzat zehaztuko dira, koprodukzio horretan duten partaidetza-portzentajearen arabera, hau da, gastuaren gauzatze-portzentajearen arabera.
Ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko lanetan egindako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko prozedura. Prozedura honek bi fase ditu:
1. Fasea
- Kenkariaren baldintzak betetzeari buruzko aurretiazko txostena, zergadunak bere aitorpen likidazioan sortutako kenkaria kontsignatu dezan.
- Txostena eskatu ondoren, zergadunak sortutako kenkaria kontsignatzen ahalko du bere aitorpen likidazioan.
- Kultura Zuzendaritza Nagusiak gehienez ere 3 hilabeteko epean emanen du txostena, eskaera aurkezten denetik hasita. Txosten horretan adieraziko da ea proiektuak betetzen dituen Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 65.1 artikuluan ezarritako kenkaria egiteko eskubidea izateko baldintzak. Era berean, ikus-entzunezko lanari dagokion intentsitatearen ehunekoa eta % 45 edo % 50eko kenkaria aplikatu ahal izateko, zer produkzio-mota den zehaztuko du.
2. Fasea
- Egindako inbertsioa balidatzea eta kenkariaren oinarria zehaztea.
- Nazionalitate ziurtagiria eskatu eta sei hilabeteko epean, zergadunak inbertsioaren justifikazioa aurkeztu beharko du, bai eta kenkaria egiaztatzeko ezarritako gainerako betekizunak betetzearen justifikazioa ere.
- Kultura arloko eskumena duen Zuzendaritza Nagusiak, kenkaria justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu eta 6 hilabeteko epean, kenkariaren oinarria zehazteko ebazpena eman eta jakinaraziko du, kontuan hartuta produkzio-etxearen inbertsioa eta Nafarroako lurraldean egindako gastuak, bai eta inbertsioak finantzatzeko jasotako laguntzak ere.
Informazio materiala: