Energia elektrikoa ekoizteko instalazioen administrazio-baimena

Administrazio-baimenaren eskaera, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak abian jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta ixteko

Oinarrizko informazioa

Energia elektrikoa ekoizteko instalazioen titularrak.

Administrazio-baimenak izapidetzeko prozedura, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak abian jartzeko, aldatzeko, titulartasuna aldatzeko eta ixteko (aldi baterako edo behin betiko).

Oharra: 500 kW-ra bitarteko instalazioak salbuetsirik daude administrazio-baimena eskuratzetik (1955 Errege Dekretua - 115.5 artikulua).

1. Aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera

 

2. Eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera

Oharra: aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren izapidetzea eta ebazpena egiten ahalko dira bata bestearen ondotik, aldi berean edo batera.

 

3. Ustiatzeko baimenaren eskaera (1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikulua)

  • Obra-amaierako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudunek sinatua, araudiak ezarritako atal guztiekin, ezaugarrien plakak edota ekipoen adostasun-adierazpenak barne.
  • Proiektuaren SHP formatuko informazio geografikoko fitxategiak, ebakuazio-, transformazio- eta sarbide-azpiegiturak barne.
  • Instalazioaren eta osagaien argazki-erreportaje laburra.

 

4. Instalazioen titulartasuna aldatzea (1955/2000 Errege Dekretuaren 133. artikulua)

  • Eskatzailearen gaitasun legala, teknikoa eta ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa.
  • ​​​​​Instalazioaren titularraren adierazpena, titulartasun hori eskualdatzeko asmoa adierazten duena.
  • Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria (100 euro).

 

5. Instalazioak ixtea (1955/2000 Errege Dekretuaren 135. artikulua)

 

6. Zehazki onura publikoaren deklarazioa (1955/2000 Errege Dekretuaren 143. artikulua)

  • 1/2022 Foru Lege-dekretua, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.
  • 4/2022 Foru Legea, klima aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa.
  • 4/2021 Foru Lege-dekretua, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko.
  • 17/2020, ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena
  • 56/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan.
  • 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.
  • 24/2013 Legea, sektore elektrikoari buruzkoa.
  • 21/2013 Legea, ingurumen ebaluazioari buruzkoa.
  • 64/2006 Foru Agindua, lurzoru urbanizaezinean eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko aintzat hartuko diren ingurumen eta hirigintza arloko irizpide eta baldintzak arautzen dituena.
  • 1955/2000 Errege Dekretua, Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31005 Iruña
Posta elektronikoa: energia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.