Instalazioak energia elektrikoa ekoizteko instalazioen administrazio erregistroan inskribatzea

Energia elektrikoa ekoizteko instalazioen administrazio erregistroan inskribatzeko eskaera, ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren arabera

Oinarrizko informazioa

Energia elektrikoa ekoizteko instalazioen titularrak.

Energia elektrikoa ekoizteko instalazioen erregistroan aldez aurretik zein behin betiko inskribatzeko eskaera egiteko prozedura, bat etorriz ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren 39. eta 40. artikuluetan eskatutakoarekin (errege dekretu horren bidez arautzen da energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez ekoizteko jarduera).

Autonomia-erkidegoko organo eskudunak Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari helarazi beharko dio inskripzioa, autonomia-erkidegoko erregistroan inskribatu eta gehienez ere hilabeteko epean.

Energia ekoizteko instalazioen administrazio erregistroa (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa).

1. Aldez aurretiko inskripzioa

  • Inprimakia Energia elektrikoa ekoizteko instalazioen administrazio erregistroan inskribatzeko.

Gainera, inprimaki horrekin batera, ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren 39. artikuluan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.


2. Behin betiko inskripzioa

  • Inprimakia Energia elektrikoa ekoizteko instalazioen administrazio erregistroan inskribatzeko.

Gainera, inprimaki horrekin batera, ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren 40. artikuluan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

 

3. Erregistroko beste jarduera batzuk (jarduera uzteagatik deuseztapena, titulartasuna aldatzea,...)

  • Inprimakia Energia elektrikoa ekoizteko instalazioen administrazio erregistroan inskribatzeko.

Gainera, inprimaki horrekin batera, jarduera utzi izana egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

  • 413/2014 Errege Dekretua, energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez ekoizteko jarduera arautzen duena.
  • 24/2013 Legea, sektore elektrikoari buruzkoa.

 

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31005 Iruña
Posta elektronikoa: energia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.