Prozedura, berme ekonomiko bat gordailutzeko eta berme hori behar bezala eratua dagoen esan dadin eskatzeko, ondoren energia elektrikoa sortzeko, biltegiratzeko eta kontsumitzeko instalazietarako sarera sartu eta konektatzeko baimena lortzearren.
Aurkezteko jarraibideak web fitxa honetako "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" atalean daude, segun eta zer forma duen bermeak: abala, kauzio-asegurua edo ordainketa-gutuna. Dokumentazioa "Tramitazioa" atalaren bidez aurkeztu behar da.
Organo eskudunak berme hori behar bezala eratua dagoen esateko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezten denetik edo, hala badagokio, zuzentzen denetik zenbatzen hasita (abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren 23. eta 23. bis artikuluak).