CMPLE Atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasleen aparteko merezimendu-lehiaketa 2022

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu, atzerriko hizkuntza eskakizuna dutenak, merezimendu lehiaketa bereziaren bidez betetzeko hautapen prozedurak.

  • Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira ("Emaitzak" atala).
  • Zuzentzeko/erreklamatzeko epea: 2023ko otsailaren 8tik 2023ko otsailaren 21era, biak barne, "Tramitatu" atalaren bidez (otsailaren 8an aktibatuko da).

Oinarrizko informazioa

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

  • Deialdiaren hirugarren eta laugarren oinarrietan ezarritako dokumentazioa.
  • Prozeduran parte hartzeko eskaera (fitxa honetako "Tramitazioa" atala; 2022ko azaroaren 21ean aktibatuko da).
  • Ordainketa-gutuna (*nahitaezkoa da espezialitatea eta hizkuntza adieraztea ordainketa-gutunaren "kontzeptuaren xehetasunean"). Ordainketa-gutuna betetzeko gida azkarra.
  • 245/2022 Ebazpena, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozedurak, betiere enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
  • 5/2023 Ebazpena, urtarrilaren 4koa, Hezkuntza Saileko Irakasleak Hautatu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Hautaketa Epaimahaia osatuko duten pertsonak izendatzen dituena.
  • 8/2023 Ebazpena, urtarrilaren 4koa, Hezkuntza Saileko Irakasleak Hautatu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Merezimenduen Baremazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.
  • 22/2023 Ebazpena, urtarrilaren19koa, HezkuntzaSaileko Irakasleak Hautatu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Hautaketa-Epaimahaiko kide bat kargutik kentzen duena.
  • 30/2023 Ebazpena, urtarrilaren 27ekoa, Hezkuntza Saileko Irakasleak Aukeratu eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Merezimenduak Barematzeko Batzordean bi pertsona izendatzen dituena.

Emaitzak

ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO PERTSONEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK (2023/02/07an argitaratua)

Harremanetan jartzeko

Hautatze Prozeduren Atala:
Telefonoak: 848 42 45 22 / 848 42 56 18 / 848 42 45 24 / 848 42 45 23
Posta elektronikoa (kontsultak edo dudak): seleccion@navarra.es

Informatika arazoak badituzu, idatzi soportec@navarra.es helbidera edo deitu 948 013 576 telefonora 8:30etik 17:30era astelehenetik ostegunera. Ostiraletan eta uztailean, abuztuan eta irailean ordutegia 8:30etik 15:00etara izango da.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time