Sozietateen gaineko zergan kenkaria izatea film zinematografikoetan eta ikus-entzunezko beste lan batzuetan inbertitzeagatik

Oinarrizko informazioa

Espainiako film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizteko inbertsioak egiten dituzten ekoiztetxeak, inbertsio horiek euskarri fisiko bat egitea ahalbidetzen dutenean hedatu aurretik.

Ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko lanetan egindako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko prozedura. Prozedura honek bi fase ditu:

1. Fasea

  • Kenkariaren baldintzak betetzeari buruzko aurretiazko txostena, zergadunak bere aitorpen likidazioan sortutako kenkaria kontsignatu dezan.
  • Txostena eskatu ondoren, zergadunak sortutako kenkaria kontsignatzen ahalko du bere aitorpen likidazioan.
  • Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena emanen du hiru hilabeteko epean, eskaera aurkeztu zenetik zenbatzen hasita. Txosten horretan adieraziko da ea proiektuak betetzen dituen Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 65.1 artikuluko kenkaria egiteko eskubidea izateko baldintzak. Halaber, zehaztu beharko du zer ekoizpen mota den, % 35eko edo % 40ko kenkaria aplikatu behar den jakiteko.

2. Fasea

  • Egindako inbertsioa balidatzea eta kenkariaren oinarria zehaztea.
  • Nazionalitate ziurtagiria eskatu eta sei hilabeteko epean, zergadunak inbertsioaren justifikazioa aurkeztu beharko du, bai eta kenkaria egiaztatzeko ezarritako gainerako betekizunak betetzearen justifikazioa ere.
  • Kulturaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak, kenkaria justifikatzen duen dokumentazioa aurkezten denetik 6 hilabeteko epean, ebazpena eman eta jakinaraziko du. Ebazpen horretan, kenkariaren oinarria zehaztuko du, kontuan hartuta ekoiztetxearen inbertsioa eta Nafarroako lurraldean eginiko gastuak, bai eta inbertsioak finantzatzeko jasotako dirulaguntzak ere.

 

Informazio materiala:

1. Fasea

Ikus-entzunezko lana koprodukzio bat bada, bi excel fitxategi bete eta aurkeztu beharko dira, excel Ikus-entzunezko obraren aurrekontua: bata, osorik, ikus-entzunezko lanaren datuekin, eta bestea, Nafarroako koproduktorearen datuekin (azken horretan, nahikoa izango da Aurkezpena eta Ekoizpen kostua fitxak betetzea).

 

2. Fasea

Ikus-entzunezko lana koprodukzio bat bada, bi excel fitxategi bete eta aurkeztu beharko dira: Ikus-entzunezko obraren kostu-aitorpena: bata, osorik, ikus-entzunezko lanaren datuekin, eta bestea, Nafarroako koproduktorearen datuekin (azken horretan, nahikoa izango da Aurkezpena eta Produkzio-kostua fitxak betetzea).

Tramitazioa

Epea:

Aurretiazko txostenaren eskaera ondorengo baliozkotzea eskatu aurreko edozein unetan egin daiteke.

Ondorengo baliozkotze-eskaera nahitaez izapidetu behar da sei hilabeteko epean, ikus-entzunezko proiekturako nazionalitate-ziurtagiria eskatzen denetik zenbatzen hasita.

Ez da beharrezkoa aurretiazko txostenaren eskaera ebatzita egotea ondorengo baliozkotzea eskatzen den unean.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Nabarreria kalea, 39
31001 Iruña
Telefonoak: 848 433 505 / 848 424 758
Posta elektronikoa: validacion.incentivo.audiovisual@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time