Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak eguneraturik dituela.
Tokian tokiko zerga ogasunaren ziurtagiria, entitateak zerga arloko betebeharrak eguneratuak dituela dioena.
Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zenbat bazkide duen entitateak 2025eko urtarrilaren 1ean, eta horien izena, bi deiturak eta NANa, baita 2025erako aurreikusi diren kuoten zenbatekoa ere.
Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zenbat bazkide duen entitateak 2025eko urtarrilaren 1ean, eta horien izena, bi deiturak eta NANa, baita 2025erako aurreikusi diren kuoten zenbatekoa ere.
Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena entitatea, administratzaileak eta ordezkariak kanpo daudela dirulaguntzen onuradun izateko debekuetatik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.
Itzultzeke dagoen hipoteka-kreditua harpidetuz erosi diren lokalak kontabilitatearen aldetik amortizatze aldera laguntza eskatzen dutenei dagokienez, erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek espresuki aipatzen dituena: kreditua zer egunetan eman zen, kredituaren mugaeguna eta dirulaguntza honen aldian ordaindu beharreko zenbatekoak (interesei eta amortizazioari dagozkien zatiak bereizita).
Dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena.
Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako atala
Yanguas y Miranda kalea, 27, 1. solairua
31003 Iruña
Telefonoak: 848 426 369 / 848 425 253
Posta elektronikoa: relacionesciudadania@navarra.es
info
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea: