Unibertsitateko ikasketetarako bekak 2025-2026

Laguntza hauek Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirolen Ministerioaren deialdiarekin osagarriak dira

Oinarrizko informazioa

Ikasle nafarrak edo Nafarroan erroldatutakoak, matrikulaturik badaude Espainiako unibertsitateetan irakasten diren unibertsitate-ikasketa ofizialetan.

Laguntzak eskatzen ahal dira gradu edo masterreko ikasketetarako eta 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroetarako.
Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Matrikula
  • Egoitza
  • Garraioa
  • Espediente akademikoa
  • Aparteko laguntza
  • Digitalizaziorako laguntza

Dirulaguntza emateko, hartuko dira kontuan baldintza ekonomikoak (familia-errentaren mugak, zerga-betebeharrak betetzea...) zein baldintza akademikoak (matrikulatutako edo gaindituriko kredituak...). Halaber, nahitaezkoa da Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako Ministerioko beka eskatu izana, 2025-2026 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Laguntza eskatzeko eta haren jarraipena egiteko, unibertsitateko beken aplikazioa erabiliko da. “Tramitatu” botoia sakatu behar da horretan sartzeko. Sarbidea gaituko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren.

Zalantzarik baduzu, kontsultatu Zure beka, klik batean webgunea.

Herritarrentzako epeak

  • Irailaren erdialdetik urriaren erdialderara: beka eskatzeko epea irekitzen da (hilabete bat, deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera).
  • Otsaileko bigarren astea (gutxi gorabehera): baldintza orokorrak, errenta eta ondarea direla-eta ukatutako eskaeren behin-behineko ebazpena.
  • Behin-behineko ebazpenari alegazioak aurkezteko epea: 10 egun baliodun.
  • Martxoko bigarren astea (gutxi gorabehera): baldintza orokorrak, errenta eta ondarea direla-eta ukatutako eskaeren behin betiko ebazpena.
  • Ekainaren erdialdea: Laguntza ematea eta ordaintzea.

Eskaera ikasleak berak aurkezten du. Ikaslearen ordezkari gisa beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean adierazi beharko du, eta betetako eta sinatutako dokumentua erantsi:"Ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena". Dokumentua deskargatu.

Eskatzaileak eta familia-unitateko gainerako kideek baimena ematen ahalko dute Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste administrazio publiko batzuetan eskuragarri dauden datuen kontsulta telematikoa egiteko. Horren xedea da zehaztu, ezagutu eta egiaztatu ahal izatea bekaren eskaera ebazteko beharrezkoak diren identifikazio datu guztiak, inguruabar pertsonalak, akademikoak eta familiakoak, eta errenta eta ondarea.

Kontsulta hori baimentzen ez bada, eskatzailearen egoera egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira: nortasuna, erroldatzea, desgaitasuna, familia egoera, diru-sarrerak, datu akademikoak, etab.

Datu akademikoak justifikatzeko, datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, edo Ministerioaren beka eskatu ez bada edo beka hau ukatu bada , ikasketa-mailari dagokion dokumentua bidali beharko du eranunibertsitateak sinatuta.

Eskatzailearen egoeraren arabera, beste dokumentu batzuk ere aurkeztu beharko dira, egoera hauek egiaztatzeko: zurztasuna, etxebizitzaren alokairu-kontratua edo baliokidea, gizarte txostena, etab. Dokumentu horiek edozein kasutan aurkeztu behar dira, baita datuen kontsulta baimenduta ere.

Eskaturiko dokumentuak deialdiaren 8. oinarrian kontsultatzen ahal dira.

236E/2025 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "Tramitatu" botoia zure eskaeraren egoera kontsultatzeko. Zuzenketak ere egin ditzakezu, botoi honen bidez, hala eskatzen bazaizu.

Zuzenketa-errekerimenduak izapidetzeko eskuliburua.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

  • 47/2026 Ebazpena, 2025-2026 deialdiko laguntzak behin betiko ezesten dituena (argitalpen-data: 2026/03/27).
  • 2E/2026 Ebazpena, 2025-2026 deialdiko laguntzak behin-behinean ezesten dituena (argitalpen-data: 2026/02/11).
  • 3E/2026 Ebazpena, 2025-2026 deialdiko laguntza-eskabideetan atzera egin dela ulertzen da (argitalpen-data: 2026/02/11).
    • Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: otsailaren 12tik martxoaren13ra, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren Departamentuari zuzendua, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Kontseilariari zuzenduta.
Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Atala
Cabárceno kalea 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Telefonoak: 848 427 144 / 848 433 446 / 848 426 020 / 848 426 058
Posta elektronikoa: becas.universitarias@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Beca para el alumnado que curse estudios universitarios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.