Unibertsitateko ikasketetarako bekak 2024-2025

Laguntza hauek Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirolen Ministerioaren deialdiarekin osagarriak dira

Oinarrizko informazioa

Ikasle nafarrak edo Nafarroan erroldatutakoak, matrikulaturik badaude Espainiako unibertsitateetan irakasten diren unibertsitate-ikasketa ofizialetan.

Laguntzak eskatzen ahal dira gradu edo masterreko ikasketetarako eta 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroetarako.
Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Matrikula
  • Egoitza
  • Garraioa
  • Espediente akademikoa
  • Aparteko laguntza
  • Digitalizaziorako laguntza

Dirulaguntza emateko, hartuko dira kontuan baldintza ekonomikoak (familia-errentaren mugak, zerga-betebeharrak betetzea...) zein baldintza akademikoak (matrikulatutako edo gaindituriko kredituak...). Halaber, nahitaezkoa da Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako Ministerioko beka eskatu izana, 2024-2025 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Laguntza eskatzeko eta haren jarraipena egiteko, unibertsitateko beken aplikazioa erabiliko da. “Tramitatu” botoia sakatu behar da horretan sartzeko. Sarbidea gaituko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren.

Zalantzarik baduzu, kontsultatu Zure beka, klik batean webgunea.


Zaintzarako epeak:

  • 216E/2024 Ebazpenaren 8. oinarriaren arabera, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eskaera ikasleak berak aurkezten du. Ikaslearen ordezkari gisa beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean adierazi beharko du, eta betetako eta sinatutako dokumentua erantsi:"Ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena". Dokumentua deskargatu.

Eskatzaileak eta familia-unitateko gainerako kideek baimena ematen ahalko dute Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste administrazio publiko batzuetan eskuragarri dauden datuen kontsulta telematikoa egiteko. Horren xedea da zehaztu, ezagutu eta egiaztatu ahal izatea bekaren eskaera ebazteko beharrezkoak diren identifikazio datu guztiak, inguruabar pertsonalak, akademikoak eta familiakoak, eta errenta eta ondarea.

Kontsulta hori baimentzen ez bada, eskatzailearen egoera egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira: nortasuna, erroldatzea, desgaitasuna, familia egoera, diru-sarrerak, datu akademikoak...

Datu akademikoak justifikatzeko, datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, edo Ministerioaren beka eskatu ez bada edo beka hau ukatu bada , ikasketa-mailari dagokion dokumentua bidali beharko du eranunibertsitateak sinatuta.

Eskatzailearen egoeraren arabera, beste dokumentu batzuk ere aurkeztu beharko dira, egoera hauek egiaztatzeko: zurztasuna, etxebizitzaren alokairu-kontratua edo baliokidea, gizarte txostena... Dokumentu horiek edozein kasutan aurkeztu behar dira, baita datuen kontsulta baimenduta ere.

Eskaturiko dokumentuak deialdiaren 8. oinarrian kontsultatzen ahal dira. Deskargatu dokumentuen zerrenda.

216E/2024 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "Kontsultatu" botoia zure eskaeraren egoera ikusteko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Segurtasun integratua

Jarraibideak:

Zuzenketa-errekerimenduak izapidetzeko eskuliburua

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Segurtasun integratua

Emaitzak

  •  126E/2025 Ebazpena, 2024-2025 deialdiko laguntzak behin-behinean ezesten dituena (argitalpen-data: 2025/03/25).
    • Alegazioak aurkezteko epea: martxoaren 26tik apirilaren 8ra, izapideak ataleko Kontsultatu botoiaren bidez.
  • 127E/2025 Ebazpena, 2024-2025 deialdiko laguntza-eskabideetan atzera egin dela ulertzen da (argitalpen-data: 2025/03/25).
    • Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: martxoaren 26tik apirilaren 28ra, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren Departamentuari zuzendua, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Kontseilariari zuzenduta.
Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Atala
Cabárceno kalea 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: becas.universitarias@navarra.es
Telefonoak: 848 427 144 / 848 433 446 / 848 426 020 / 848 426 058

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.