Langile autonomoentzako dirulaguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko

Oinarrizko informazioa

Nafarroako langile autonomoak (norberaren konturakoak), pertsonak kontratatzen dituztenak:

  • 12 urtetik beherako seme-alabak edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko mendekotasuna duten senitartekoak zaintzeagatiko etenaldiaren kasuan haiek ordezteko.
  • 12 urtetik beherakoak etxean zaintzeko (seme-alabak, harreran edo tutoretzapean).

Laguntza 400 eurokoa izanen da, kontratazioaren hilabete bakoitzeko, 12 hilabetez gehienez ere.

Kontratazioa lanaldi partzialean egiten bada (gutxienez lanaldiaren % 50), dirulaguntza proportzioan gutxituko da.

Zenbatekoa % 10 handituko da kontratatutako pertsona emakumea bada.

Era berean, laguntza beste % 20 handituko da honako kasu hauetan:

  • Norberaren konturako langileak lan egiten badu 5.000 biztanle baino gutxiagoko udal errolda eguneratua duen udalerri batean.
  • Norberaren konturako langileak guraso bakarreko familia txartela indarrean duela egiaztatzen badu, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legea aplikatuta.

Ehuneko horiek batzen ahalko dira.

Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) kontratuan jaso beharko da, eta ezingo da izan lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.

Kontziliaziorako laguntzak liburuxka.

Dirulaguntza eskatzeko, ondorengo dokumentazioa erantsi behar da:

  • Dirulaguntza eskaera.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta ematea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintzari jarduera etenda dagoela jakinarazteko dokumentua.
  • I. eranskina - Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako debekurik ez duela adierazteko.
  • II. eranskina - Ahaidetasunik ez dagoela dioen erantzukizunpeko aitorpena.
  • Sinatutako lan-kontratua.
  • Eskatzaileak bere kargura duen pertsonarekin duen familia-harremanaren egiaztagiria.
  • III. eranskina - Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen enpresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Orobat, “de minimis” araubidearen barnean dauden adieraziko da.
  • Dirulaguntza jasotzeko, banku-kontua erregistratu edo eguneratu behar da Kontuen eta ordainketen kontsulta tramitearen bidez, edo, bestela, transferentzia bidez ordaintzeko agiria deskargatu behar da webgune honetan, laguntza-eskaerari eransteko.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 3. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: autoempleo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.