Eraikinetako instalazio termikoen erregistroa

Eraikinetako instalazio termikoak erregistratu, kontrolatu eta ikuskatzea

Aplikazio informatikoan "Instalazioak zuzentzea" eta "Instalazioei baja ematea" funtzionalitateak inplementatu dira. Tramitazioa > Instalazioen erregistroa atalean, sartutako funtzionalitate berriak azaltzen dituen dokumentu bat dago.

Oinarrizko informazioa

Hauek dira zerbitzu honen hartzaileak:

  • Eraikinetako instalazio termikoen titularrak
  • Instalazio termikoak jarri eta haien mantentze-lanak egiten dituzten enpresak
  • Instalazio termikoetarako (berokuntza, hoztea, aireztapena eta ur bero sanitarioa) instalatzaile-txartela eta/edo mantentzaile-txartela duten profesionalak

Erregistratutako enpresen kontsulta:

1. Instalazio berri bat erregistratzea edo instalazioa aldatzea:

Oharra: proiektua eta obra-zuzendaritza CONSIGNAren bitartez aurkeztuko dira.

 

2. Instalazioari baja ematea:

  • Titularraren erantzukizunpeko adierazpena, ekipoari baja emateko eskatuz, instalazioa zein egoeratan dagoen egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera.

Egiaztagiri osagarri horiek honako hauek izan daitezke, besteak beste:

  • Zerbitzutik kanpo uzten duen instalatzailearen eraispen-ziurtagiria, instalazioa eta ekipoak zer egoeratan geratzen diren zehaztuz.
  • Lotutako erregai-tangaren inertizazio-ziurtagiria (hala badagokio).
  • Hondakinak kudeatzeko ziurtagiria, eraisten bada.
  • Instalazio termikoari lotutako horniduren baja (ura, BT, etab.).

 

3.  Titulartasuna aldatzea:

Dokumentu hau kontrol erakunde hauetako baten bitartez tramitatu behar da.

 

4. Mantentzearen ziurtagiria erregistratzea (nahitaezkoa denean):

 

5.Industria segurtasunaren arloko instalazioen kontsulta eskatzea:

Aldaketa edo erregularizazio kasuetan industria segurtasunaren arloko instalazioen erregistroak kontsultatzeko prozedura.

 

6. Tramitazio telematikoa (ezinbestekoa da ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa edukitzea):

  • 64/2022 Foru Agindua, Nafarroako Energia Komunitateen sustapenerako neurriak ezartzen dituena.
  • Oharra, eraikinetako instalazio termikoen Erregelamendua onartzen duen 1027/2007 Errege Dekretua aldatzen duen 178/2021 Errege Dekretua aplikatzeari buruzkoa.
  • 178/2021 Errege Dekretua, eraikinetako instalazio termikoen Erregelamendua onartzen duen 1027/2007 Errege Dekretua aldatzen duena.
  • 60/2015 Foru Agindua, industria segurtasunaren arloko erregelamenduzko arauak bete behar dituzten instalazioen titularrek eta agenteek jarraitu beharreko prozedura arautzen duena.
  • Oharra, 238/2013 Errege Dekretua aplikatzeari buruzkoa, aipatutako errege-dekretua indarrean jartzen den unean egikaritzen ari diren eraikinen instalazio termikoei dagokienez.
  • 1027/2007 Errege Dekretua, eraikinetako instalazio termikoei buruzko Erregelamendua onesten duena.

Kontsultatu hemen:

Tramitazioa

Jarraibideak:

Instalatzaile eta teknikari eskudunek tramitazio telematikoa egiteko, establezimenduen oinarrizko datuetan (Id) sartzeko baimena eskuratu beharko da aldez aurretik.

  • Erantsi eskaera, beteta eta sinatuta, eta bidali Tramitatu botoiko lehenbiziko aukeraren bidez.
  • Tramite horretan ez da jasotzen Administrazioaren erantzunik.
  • Eskaera egin eta gero, 3 egun baliodun itxaron beharko duzu datuak eskuratzen ahal izateko. Sarbidea iraunkorra da eta ez da iraungitzen; beraz, nahikoa da instalatzaile edo teknikari eskudunak hura behin eskatzea.
  • Tramitazio telematikoa aukeratzen bada, instalatzailearen egiaztapen digitala erabili behar da ziurtagiria egin eta sinatzeko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Profesional, titular edo ordezkariek, tramiteak egiteko laguntza behar izanez gero, aurrez aurreko tramitazioa egiten ahalko dute entitate laguntzaile baten bidez.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 423 580
Posta elektronikoa: instalaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de instalaciones térmicas en edificios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.