Etxebizitza babestuak trukatzea

Orri honetan azalduko dizugu, batetik, zein diren baldintzak zure etxebizitza babestua beste batekin trukatzeko, eta, bestetik, nola eskatu horretarako baimena Etxebizitza Zerbitzuari

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestuen jabeak. 

Alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan, zure etxebizitza babestua beste batekin trukatzean:

  • Etxebizitzaren titulartasunak etxebizitza trukatu nahi duten pertsonen izenean egon behar du inskribatua Jabetza Erregistroan.
  • Babestutako etxebizitzen arteko trukea baino ez da baimentzen, tipologia desberdinekoak izan arren; ezin da etxebizitza babestu bat etxebizitza libre batekin trukatu. 
  • Etxebizitzak baloratzen dira kontuan hartuz Nafarroako Gobernuak etxebizitza erabilietarako ezartzen duen gehieneko salmenta-prezioa. Etxebizitzen balioa desberdina bada, alderdi batek besteari dagokion konpentsazio ekonomikoa eman beharko dio. Kalkulatu gehieneko salmenta-prezioa.
  • Etxebizitzak trukatu ahal izateko, gutxienez hiru urte igaro behar dira bi etxebizitzen behin betiko kalifikaziotik. 
  • Bi etxebizitzen jabeek baldintza hauek bete behar dituzue: 
  • Zuetako batek etxebizitza erosteko dirulaguntza jaso bazuen, eta behin betiko kalifikaziotik bost urte igaro baino lehen trukatzen baduzue, itzuli egin behar dituzue dirulaguntza eta berandutze-interesak. Diru hori trukea formalizatu baino lehen itzuli behar duzue. Etxebizitza Zerbitzuan esanen dizuete nola egin.
  • Baimena eskatu behar diozue Etxebizitza Zerbitzuari, behar diren egiaztapenak egin ditzan. Administrazioak gehienez ere 40 egun balioduneko epea du trukea baimentzeko. Epe hori iraganik ez baduzue erantzunik jaso, baimena eman dizuetela ulertu behar duzue. 
  • Baimen hori sei hilabetera iraungitzen da. Epe horretan ez baduzue trukea formalizatzen notarioaren aurrean, berriz ere baimena eskatu beharko duzue. 
  • Trukea notarioaren aurrean formalizatuta, eskritura publikoaren kopia bat aurkeztu behar duzue Etxebizitza Zerbitzuan, titulartasun-aldaketa jakinarazteko. 60 eguneko epea duzue dokumentu hori aurkezteko. 

10/2010 Foru Legea, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Dokumentazio hau aurkeztu behar duzu: 

  • Eskabide orokorra (bakar-bakarrik baldin eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
  • Bi etxebizitzen jabeek sinatutako idazkia, honako informazio hau duena:
    • Jabe guztien identifikazio-datuak
    • Etxebizitzen posta-helbidea
    • Etxebizitzak trukatzeko baimen-eskaera
    • Etxebizitzen prezioa desberdina bada, aurreikusitako konpentsazio ekonomikoa zein den
    • Adierazpena, non esanen baita ez titularrek, ez haien familia-unitateko ezein kidek ez dutela etxebizitzarik edo zati proportzionalik jabetzan, ez eta hura erabiltzeko edo gozatzeko eskubide errealik ere
  • Dirulaguntzaren itzulketaren ordainketa-gutunaren kopia, hala behar bada. 

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, Etxebizitza Erregistroan
Alondegi k. 1, 1. solairua
Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea:

60 egun, trukea formalizatzen denetik.

Jarraibideak:

Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu: 

  • Eskabide orokorra (bakar-bakarrik baldin eskabidea bulegoetan aurrez aurre aurkezten baduzu)
  • Etxebizitzen eskrituren kopia

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, Etxebizitza Erregistroan
Alondegi k. 1, 1. solairua
Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.