Elkarte baten eraketa inskribatzea

Aukera ematen du erregistroan elkarte berriak inskribatzeko, baldin eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren arabera eratu badira eta jarduerak nagusiki Nafarroan egiten badituzte

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatu nahi duten elkarteak.

  1. Elkarteak eratzen dira hiru pertsona fisikok edo juridikok –publikok zein pribatuk– edo gehiagok hala erabakita. Konpromisoa hartzen dute ezagutzak, bitartekoak eta jarduerak bateratzeko, interes orokorreko edo partikularreko xede legezkoak eta komunak lortzearren.
  2. Eraketa-akordioa, zeinak Estatutuen onespena ere jasoko baitu, eraketa-aktaren bidez formalizatu beharko da.
  3. Akta eginda, elkarteak bere nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa eskuratzen ditu, deusetan ukatu gabe inskribatu behar izatea publizitate ondorioetarako soilik.
  4. Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskriba daiteke martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren babesean eratutako elkarte oro, betiere jarduerak nagusiki Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean egiten baditu, irabazi asmorik ez badu eta elkarte-araubide espezifiko baten mende ez badago.
  5. Erregistroko inskripzioak publiko egiten ditu elkarteen eraketak eta beraien estatutuak, eta bermea da, bai elkartekideentzat bai elkartearekin harremana duten hirugarrenentzat ere.
  6. Inskribatu gabeko elkarteen sustatzaileek erantzukizun pertsonala eta solidarioa izanen dute hirugarrenekin hartutako betebeharrengatik. Kasu horretan, bazkideek erantzukizun solidarioa dute haietako edonork hirugarrenen aurrean hartutako betebeharrengatik, betiere elkartearen izenean jarduten dutela adierazi badute.

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaera: urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuaren 14. artikulutik 20.era bitarteko artikuluetan ezarritakoari egokituko zaio.
  2. Dokumentazioaren baliozkotasuna: jatorrizko dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztu ahal izanen dira erregistroan kalifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatuko da.
  3. Eskaera aztertzea: erregistroak eskabideak eta erantsitako dokumentazioa aztertuko ditu, dokumentu inskribagarrien kanpoko formaren legezkotasuna kalifikatuko du, bai eta haien baliozkotasun materiala ere, haietatik eta, hala badagokio, erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren arabera, eta egiaztatuko du betetzen direla martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan, urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuan eta estatutuetan ezarritako baldintzak.
  4. Eskabideko akatsak zuzentzea: baldin eskabideek baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei eskatuko zaie hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko, edo aurkeztutako dokumentazioarekin aurkeztu beharrekoak erantsi edo zuzentzeko.
  5. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  6. Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpen espresurik ez badago, inskripzio eskaera onartu dela ulertuko da.
  7. Errekurtsoak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra, sinatua. Eskabidean elkartearen izena, helbidea eta harremanetarako datuak adieraziko dira, bai eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda ere.
  2. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, digitalki sinatutako ziurtagiria ere eman beharko da. Ziurtagiri hori sinatu beharko du elkartean ahalmen hori duenak (eskuarki, idazkariak), edo lehendakariak, elkartearen ordezkari gisa. Bertan adierazi beharko da (sinatzen duenaren erantzukizunpean) aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
  3. Eraketaren akta, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 6.1 artikuluan ezarritako edukiarekin, fundatzaile guztiek edo haien ordezkariek sinatua.
  4. Estatutuak, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 7. artikuluan ezarritako edukiarekin.
  1. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.
  2. Sustatzaile gisa edo ordezkari gisa parte hartzen duten pertsona fisikoek beren nortasuna frogatu beharko dute. Horretarako, adierazi beharko dituzte izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea eta nortasunaren legezko agiriaren zenbakia, agiriaren kopiarekin batera, edo administrazioak datuak egiaztatu ahal izateko baimena emanen dute, aktan adierazita, eskabidean edo hari erantsitako beste edozein dokumentutan.
  3. Sustatzaileak baldin badira 14 urtetik gorako adingabe emantzipatu gabeak, beren gaitasuna ordezten duen pertsonaren baimena egiaztatzen duen agiria erantsiko dute, eta bien nortasunaren legezko agirien fotokopiak aurkeztuko dituzte, soilik kontsulta eta egiaztapen baimena sinatu ez badute. 
  4. Sustatzaileak pertsona juridikoak baldin badira, gehituko dute haien ordezkaritza duen pertsona fisikoaren erantzukizunpeko adierazpena, non identifikatuko baita pertsona juridikoa eta egiaztatuko elkartea eratzeko duen borondatea.
  5. Elkartearen egoitza edo helbide soziala ez bada pertsona sustatzaileetako baten jabetzakoa, lehendakariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da, non adieraziko baita elkarteak higiezin hori egoitza gisara erabiltzeko zuzenbidean askietsitako titulua baduela.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa elektronikoa izanen da, eta horretarako 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoak erabil daitezke, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Segurtasun integratua
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Asociaciones

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time