Etxebizitza babestuaren kalifikazioa

Aitortzea ezen sustatzaileak eta kalifikatu beharreko etxebizitzek betetzen dituztela araudian eskatutako baldintzak, haiek babestutzat jotzeko

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestua sustatuko duten pertsona fisiko eta juridikoentzat.

Kalifikazioaren indarraldia: mugagabea.
Etxebizitza babestuaren kalifikazioa izateko, etxebizitzen sustapenak zenbait lege-baldintza bete behar ditu. Prozedurak bi fase ditu: behin-behineko kalifikazioa eta behin betiko kalifikazioa. 
Behin-behineko kalifikazio-zedulak eta behin betikoak honako datu hauek jaso behar ditu:

  1. Kalifikatuko diren jarduketak nola finantzatuko diren zehazten duen araua aipatu behar da.
  2. Pertsona edo erakunde eskatzailearen identifikazioa: izena edo sozietate-izena, identifikazio fiskala, helbidea eta ordezkaria.
  3. Etxebizitzen kopurua eta azalera erabilgarria, garajerik edo trastelekurik baduten, etxebizitzari lotuta dauden edo ez eta zenbateko azalera duten, eta merkataritza-lokalik ba ote den.
  4. Etxebizitza mota, babesaren arabera: babes ofizialeko etxebizitza (BOE) edo prezio tasatuko etxebizitza (PTE).
  5. Eskuratzeko edo erabiltzeko araubidea: salerosketa, alokairua, erabilera lagatzea...
  6. Aplikatzekoa den modulu haztatua (m2 erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa).
  7. Adierazpen bat, zeinaren bidez onartzen baita araudian ezarritako baldintza eta mugen pean ezartzea jasotako maileguak eta laguntzak.

Prozeduraren urratsak:

  • Behin-behineko kalifikazioa noiz eskatzen den, egun horren araberakoa izanen da gehieneko salmenta- edo alokairu-prezioa.
  • Behin-behineko kalifikazioaren eta behin betikoaren arteko epea 36 hilabetekoa izanen da gehienez (18 hilabetez luza daiteke, salbuespen gisa justifikatutako arrazoiengatik). 4/2006 Foru Dekretuaren arabera kalifikatutako espedienteek 30 hilabeteko epea dute, eta epe hori, gehienez ere, 10 hilabetez luzatu daiteke. 
  • Autosustapenaren kasuan, hau da, etxebizitza sustatzen bada norberak erabiltzeko, behin betiko kalifikazioa lortzen denetik 6 hilabeteko epean eskatu behar dira laguntzak.
  • Obrak amaitu eta gehienez ere 15 eguneko epean eman behar da horren berri, zereginak zuzendu dituen arkitektoak emandako ziurtagiriaren bidez.

Nahitaez jaso beharreko klausulak
Etxebizitza babestuak salerosteko edo alokatzeko kontratuetan, nahitaezko klausula batzuk jaso behar dira. Kontratuan halakoak sartu ezean, hura ikus-onesteko tramitean baztertu eginen da.
Hauek dira nahitaezko klausulen helburuak: eroslea edo maizterra babestea, profesionalei eta sustatzaileei ikus-onespenak tramitatzeko segurtasun juridikoa ematea, eta Administrazioak kontratuak ikus-onesteko kontrola arintzea.
Alderdiek beste klausula batzuk sartzen ahalko dituzte nahitaezko klausulez gain, baina ezin izanen diete azken horiei aurka egin.
Hona hemen kontratuetan jaso beharreko klausulak:

Behin betiko kalifikazioa ukatzea

Etxebizitzaren arloan eskuduna den departamentuak behin betiko kalifikazio-zedula ukatzen ahalko du, modu arrazoituan. Ukatzearen arrazoia sustatzaileari egozten ahal bazaio, erosleak aukera hauek izanen ditu:

  • Kontratua suntsiaraztea eta kontura emandako kopuruak berreskuratzea.
  • Espedientea bere alde berrabiarazteko eskatzea departamentuari, ukatu ondoko 3 hilabeteko epean. Kasu horretan, erosleak erreklamatzen ahalko du sustatzaileari emandako mailegu kualifikatua subrogatzea.

I. fasea: Behin-behineko kalifikazioa

II. fasea: Behin betiko kalifikazioa:

Tramitazioa

Jarraibideak:

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 420 042
Bidali zure kontsulta

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.