Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuen gordailua

Oinarrizko informazioa

  • Beren kargura langileak dituzten enpresaburuak
  • Besteren konturako langileak

Honako ekintza hauek egiten ahal dira:

  • Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak, haien onestea eta haien erregistroan inskribatzea gordailutzea.
  • Sindikatu eta enpresa erakundeetako zuzendaritza batzordeko izendapenak, kargu uzteak edo aldaketak gordailutzea, nahi izanez gero.

Gordailutze eskaera Nafarroako Foru Komunitateko sindikatu eta enpresa erakundeen erregistro bulegoan aurkeztu beharko da, bitarteko elektronikoen bidez, horretarako ezarritako aplikazio informatikoa erabiliz (“Izapidetu” botoia sakatuz sartzen da aplikaziora). Hala ere, sindikatu edo enpresa erakundearen jarduera eremua estatukoa edo autonomiaz gaindikoa bada, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Enplegu Zuzendaritza Nagusia izanen da eskuduna.

Sindikatu eta enpresa erakundeen gaineko ohiko galderak.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Prozeduraren urratsak:

  • Gordailutze eskaera bide telematikoz jaso ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistroak aztertu eta egiaztatuko du ea betetzen dituen abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan edo apirilaren 1eko 19/1977 Legean (sindikatu erakundea edo enpresa erakundea den, hurrenez hurren) eta Sindikatu edo enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritako betekizunak.
  • Eskabidean edo harekin batera aurkeztutako dokumentuetan akatsak daudela ikusten denean, edo izena beste izen inskribatu batekin bat datorrenean edo horrekin errakuntza edo nahasmendua sortzen ahal duenean, behin bakarrik, Erregistroak eskatzaileari eskatuko dio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta ohartaraziko dio hala egin ezean gordailua atzera botako dela errege dekretu horretan aurreikusitako gutxieneko betekizunen bat ez betetzean soilik oinarritutako ebazpen baten bidez.
  • Indarrean dagoen araudian ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistroak ebazpena emanen du hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean gordailutzea eta argitaratzea erabakitzeko.
  • Ebazpen hori epe hauetan emanen da, eskabidea aurkezten den egunetik edo aurreko atalean antzemandako akatsak zuzentzen edo konpontzen diren egunetik:
    • Hamar egun, sindikatu erakundeen kasuan.
    • Hogei egun, enpresa erakundeen kasuan.
  • Nafarroako Aldizkari Ofizialean ez dira argitaratuko karguak izendatzeko erabakiei buruzko gordailutzeak.

Dokumentazioa aplikazio informatikoaren bidez soilik aurkezten ahalko da (horretan sartzeko, “Izapidetu” botoia sakatu beharko da). Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

Tramitazioa

Jarraibideak:

Aplikazioko kontsulta gehienak edozein erabiltzailek egiten ahal ditu, bere burua identifikatu beharrik gabe. Hala ere, inskripzioak berak eta zenbait kontsulta egiteko, bi bide hauetako bat erabili behar da:

  • Plataforma bidez Cl@ve
  • Ekipoan instalatutako NAN elektronikoaren edo sinadura digitaleko ziurtagirien bidez

Erabiltzailearen eskuliburuan, zehatz-mehatz azalduta dago prozedura, eskura dagoen edozein izapide edo kontsulta elektronikoki izapidetzeko jarraiki beharreko urratsak zehaztuta. “Izapidetu” botoia sakatuta sartzen deneko aplikazioan dago eskuragarri eskuliburua.

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Ekonomia Sozialaren Atala
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
"Printzearen Gotorlekua II" eraikina
31006 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 420 451 / 848 427 910
Helbide elektronikoa: registroslaborales@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.