(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Barnea :
    • Jokoa :
      • 3/2012 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 3.000 eurotik gorako apustu sariak jakinarazteko J-60 eredua onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

3/2012 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 3.000 eurotik gorako apustu sariak jakinarazteko J-60 eredua onesten duena

 

(2012ko 19. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 27an)

Atarikoa

2011ko martxoaren 21eko 16/2011 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Apustuen Erregelamendua, eta haren testuak, 34. artikuluko 4. idatz-zatian xedatzen du enpresa baimenduek hilero jakinaraziko diotela Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ogasuneko organo eskudunari 3.000 eurotik gorako zer sari eman diren.

J-60 eredua bide telematikoa erabiliz aurkeztu beharko da nahitaez, en bidez. Horretarako, Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian, dagokion atalean, dagoen inprimakia beteko da, foru agindu honetan ezarritako baldintza orokorrekin eta prozedurarekin bat.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluko 1. idatz-zatiak xedatzen duenez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak arauzko agintea erabiliko du zerga arloan, legezko eta erregelamenduzko arauak betearazi eta aplikatzeko.

Horrenbestez, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako eskudantziarekin bat, agindu dut:

1. artikulua. J-60 eredua, 3.000 eurotik gorako apustuen sariak jakinaraztekoa, onestea.

Onetsi egiten da J-60 eredua, 3.000 eurotik gorako apustuen sariak jakinaraztekoa, telematika bidez, baliatuz, aurkeztu beharko dena nahitaez.

2. artikulua. J-60 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

J-60 eredua aurkeztera behartuta daude apustu bidezko jokoan aritzeko baimen administratiboen titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak nahiz entitateak. Baimen administratiborik izan ezean, apustu bidezko jokoak egin edo horiek antolatzen dituzten pertsona fisikoak, juridikoak edo entitateak behartuta egonen dira J-60 eredua aurkeztera.

3. artikulua. Aurkezteko epea.

Hilero aurkeztu beharko da J-60 eredua, aitorpena egiten den hilabete naturala bukatu eta ondoko hogei egun naturalean.

4. artikulua. Baldintza orokorrak, J-60 ereduaren internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko.

1. J-60 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda eko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

d) J-60 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo, hala bada, baimendutako aurkezleak Nafarroako atarian eskuragarri dagoen inprimakia erabili beharko dute.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematikoa egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai: http://www.hacienda.navarra.es.

2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

5. artikulua. J-60 ereduaren internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen aurkezpen telematikoa egiteko, bidez, prozedura hau erabiliko da:

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen atalean sartu.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bidali. Aitorpena bete ondoren, "bidali" aukera erabili, eta sistemak aitorpena baliozkotuko du.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2012ko urtarrileko aitorpenei aplikatuko zaie lehen aldiz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa