(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Herri lanak eta komunikazioak :
    • Errepideak :
      • 787/2001 Foru Agindua, irailaren 10ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak emana, "Nafarroako Errepideen Sareko zeharbideetan Zebra-bide Goratuak (abiada mantsotzekoak) instalatzeko Araudi Teknikoa" onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

787/2001 Foru Agindua, irailaren 10ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak emana, "Nafarroako Errepideen Sareko zeharbideetan Zebra-bide Goratuak (abiada mantsotzekoak) instalatzeko Araudi Teknikoa" onesten duena

(2001eko 116. NAOn argitaratutako testua, irailaren 24an; akats zuzenketa, 2001-11-2ko NAOn)

Atarikoa

Orain arte, herrietako zeharbideak errepideko parte ez bereizitzat hartu izan dira, eta horrela, herria zeharkatzean, askotan hiriarteko tarteen trazadura eta sekzio bera izaten da. Gehienetan, abiadura-mugaren seinale bertikalak besterik ez dira egoten.

Abiadura-muga hori errespetatzen ez bada, zeharbidea hiriarteko tartea baino arriskutsuago bihurtzen da, istripu gehiago izaten dira eta inguruko biztanleen bizi-kalitateak okerrera egiten du.

Halaber, frogatu da herri sarreretan jarritako abiadura mugatzeko semaforoak ez direla erabat eraginkorrak. Semaforo horiek, gainera, ez dituzte behar bezala zaintzen toki entitateek, eta inoiz edo behin, ez dute funtzionatu ere egiten.

Hirietako bide-segurtasuna hobetze aldera, errepideei dagokienez, toki entitateek beste neurri batzuk hartzeko aukera izanen dute. Neurri horiekin zera lortu nahi da, alegia, zirkulatzen duten ibilgailuetan eragin handirik izan gabe, zeharbideetan zirkulatzean haien abiada egiaz murriztea.

Neurri horien artean uste da "Zebra-bide Goratuek" hainbat abantaila dituztela, besteak beste hauek:

-Zirkulazioaren abiada benetan mantsotzea.

-Ibilgailuetan eragin gutxi izatea.

-Zebra-bideak identifikatzea eta babestea.

Instalazio horiek eraginkorrak direla frogatzen du gure inguruneko beste herrialde batzuetan paratu izanak, bai eta Espainian izandako antzeko esperientziek ere.

Zebra-bide Goratuak bigarren mailako errepideetan baino ez dira paratuko; beraz Interes Orokorreko Sarean (errepide nazionalak) ez dira jarriko. Hala ere, eta salbuespen gisa, horrelako pasabideak jartzeko baimena ematen ahal da trafiko txikiko errepideetan (3.000 ibilgailu baino gutxiago egunean).

"Zebra-bide Goratuak" instalatzeko prozeduran, toki mailako ekimena baita, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eskumena du horiek eraikitzeko baimena emateko hala eskatzen duten toki entitateei, horretarako propio onetsitako Araudian ezarritako baldintza teknikoak betetzen badituzte, beti ere.

Foru Agindu honen aldeko txostena egin du Toki Araubideko Foru Batzordeak, 2001eko ekainaren 29an eginiko bilkuran.

Adierazitakoan oinarrituta, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. "Nafarroako Errepideen Sareko zeharbideetan Zebra-bide Goratuak (abiada mantsotzekoak) instalatzeko Araudi Teknikoa" onestea. Araudia Foru Agindu honen eranskinean heldu da.

2. Zebra-bide Goratuak Nafarroako Errepideen Sareko zeharbideetan jartzen ahalko dira, maiatzaren 10eko 114/1998 Foru Dekretuan zehaztutakoetan, hain zuzen ere, baina zeharbide horiek Interes Orokorreko Sarean (errepide nazionalak) ez daudenean, beti ere. Salbuespen gisa, horrelako pasabideak jartzeko baimena ematen ahal da trafiko txikiko errepideetan (3.000 ibilgailu baino gutxiago egunean).

3. Eskaera eta baimena ematea.

a) Zebra-bide Goratuak jartzea toki entitate interesatuak erabakiko du.

b) Pasabidea jartzeko baimen eskaera Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan aurkeztuko du toki entitate interesatuak. Eskaeran zeharbidearen krokisa agertuko da eta pasabideak non jarri nahi diren adieraziko.

c) Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, eskaera aztertu ondoren, toki entitateari baimena emanen dio, Ebazpen baten bidez, Zebra-bide Goratuak jartzeko. Eskatzen dena Foru Agindu honetan ezarritakoari egokitzen ez bazaio, ez da baimena emanen.

4. Eraikitzea eta zainketa.

a) Zebra-bide Goratuak toki entitate eskatzailearen kontura eraikiko dira. Kostuan sartuko dira obra zibila, seinaleztapen bertikala eta horizontala eta, hala behar denean, argiteria publikoa, eta baimenean eta Araudi Teknikoan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

b) Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua izanen da eraikitako Zebra-bide Goratuaren titularra, eta hari dagokio bai zaintzea eta baita seinale horizontalak eta bertikalak jartzea ere.

c) Zebra-bide Goratuak edo haien seinaleak ez badira finkatutako baldintzetan egiten, toki entitateak gaizki eginak zuzendu beharko ditu edo desegin, hamabost eguneko epean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak errekerimendua egiten duenetik aitzina; bestela, Departamentu honek ofizioz jardun dezake eta sortzen diren gastuak toki entitatearen gain joanen dira.

5. Lehendik dagoen Zebra-bide Goratuak arautzea.

a) Foru Agindu hau argitaratu eta hiru hilabeteko epean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ofizioz arautuko ditu lehendik dauden Zebra-bide Goratuak. Horren arabera, Foru Agindu honetako Araubide Teknikoa eta baldintzak funtsez betetzen dituztenak baimenduko ditu.

b) Lehendik dauden Zebra-bide Goraturen bat egokitu, osatu edo kendu beharra izanez gero, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak toki entitateari jakinaraziko dio, behar dena egin dezan, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Bestela, Departamentu honek ofizioz jardun dezake eta sortzen diren gastuak toki entitatearen gain joanen dira.

6. Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta indarra hartuko du argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Foru Agindu hau igortzea Zainketa Zerbitzura, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Teknikora, eta, orobat, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Probintziako Trafikoko Buruzagitzara.

NAFARROAKO ERREPIDEEN SAREKO ZEHARBIDEETAN ZEBRA-BIDE GORATUAK (ABIADA MANTSOTZEKOAK) INSTALATZEKO ARAUDI TEKNIKOA

1. artikulua. Xedea.

Araudi Tekniko honen xedea da indarra duen Erregelamenduak Nafarroako Errepideen Sareko zeharbideen zerrendan sartutako errepide tarteetan Zebra-bide Goratuak (abiada mantsotzekoak) jartzeko eta kokatzeko baldintzak finkatzea.

Araudi Tekniko honek, bidenabar, aipatu Zebra-bide Goratuak eta seinale horizontal eta bertikalak, nahitaez instalazio bakoitzarekin jarri behar direnak, diseinatzeko eta eraikitzeko oinarriak biltzen ditu.

2. artikulua. Kokalekua.

a) Zebra-bide goratuak jartzen ahalko dira errepideko tarte zuzenetan edo baino gehiagoko erradioko bihurgunetan. 200 m-tik beherako erradiokoetan, berriz, bihurgunetik 40 m-ra baino urrunago jarriko dira.

b) Galtzadako ardatzaren perpendikularrean instalatuko dira. Galtzadaren zabalera osoa hartuko dute, hots, zirkulazioko bi errei eta bazterbideak edo aparkatzeko tokia, halakorik izanez gero.

c) Ondoz ondoko bi zebra-bideren arteko tartea, gutxienez 50 m-koa izanen da.

3. artikulua. Baztertutako tarteak.

Zebra-bide Goratuak ezingo dira kasu hauetan paratu:

1.-Zeharbidetzat hartu ez diren errepide sareko tarteetan.

2.-Araudi Tekniko hau onesten duen Foru Agindu honek dioenaren arabera, zebra-biderik jartzea debekatuta dagoen errepideetan.

3.-Zeharbidearen muturretan, hasi baino 50 m-tik beherako tartean.

4.- luze baino gutxiagoko zeharbideetan.

5.-Larrialdietarako ibilgailuak ibili ohi diren tarteetan (suhiltzaileak, anbulantziak, etab.)

6.-Zubietan edo fabrika-obra berezietan, eta aurreko nahiz ondoko 25 metrotan.

7.-%5 baino malda handiagoko zeharbide-tarteetan.

8.-Zirkulaziorako bi errei baino gehiagoko zeharbide-tarteetan, salbu eta galtzadak bereizteko erdibitzaile goratua dagoenean.

4. artikulua. Geometria.

Zebra-bide Goratuak trapezio motakoak izanen dira, ezaugarri hauekin (ikus atxikitako planoa):

-Zebra-bidearen tarte horizontalaren zabalera: metrotik 4,00ra.

-Altuera: 10 zentimetro (tolerantzia +/- cm bat).

-Maldak: gutxieneko luzera: (%5eko malda).

5. artikulua. Sarrerako ertza.

Galtzadaren eta Zebra-bide Goratuaren arteko ertzak, gehienez ere, 0,5 zentimetroko altuera izanen du; horretarako, eraikitzeko garaian, galtzadaren ardatzarekin zeharkako bi muturretan artekak eginen dira, 3-4 zentimetro sakon eta 50 zentimetro zabal.

6. artikulua. Espaloiarekiko lotura.

Espaloiak 10 zentimetro baino gehiagoko altuera baldin badu, sobran dagoen guztia janen zaio zebra-bidearen luzera osoan, oinezkoen bidea gorabeherarik gabea izan dadin. Espaloia egokitzeko, behar diren eta arautuak dauden diseinu irizpideak erabiliko dira, mugikortasun murriztuko pertsonak erraz ibil daitezen.

7. artikulua. Drainatzea.

Galtzadan zehar dabilen uraren drainatzea segurtatuko da, zebra-bidearen muturretan ura metatu eta putzurik egin ez dadin. Soluzioak hauek izan daitezke:

-Euri urak biltzeko isurbideak jarri erreietako bi alboetan, kotarik altueneko maldaren aldean.

-Zebra-bide goratuaren bi alboetan zehar ura hustea segurtatuko duten hobiak jarri, zebra-bidearen eta espaloiaren arteko lotura ukitu gabe.

8. artikulua. Eraikitzeko materialak.

Zebra-bide goratua eraikitzeko materialak kalitate onekoak izanen dira, zebra-bidea egonkorra izanen dela bermatzeko, galtzadari ongi itsatsia, deformaezina eta iraunkorra. Eraikitzeko material egokia hormigoia da eta, aukeran, asfaltoz osatutako materialak dira onenak.

Eraikuntzan erabilitako materialaren azaleko marruskadura-koefizientea 0,45ekoa edo handiagoa izanen da.

9. artikulua. Bide-seinaleak.

Bide-seinale horizontalak eta bertikalak nahitaez jarri behar dira Zebra-bide Goratuaren aldamenean. Seinaleen helburua da gidariei jakinaraztea bertan dituztela zebra-bide goratuak eta, horren kariaz, nola zirkulatu behar duten.

1) Seinale horizontalak.

Seinale horizontalak Zebra-bide Goratuaren gainean gauzatuko dira, honela: zeharkako banda zuriak jarriko dira goiko planoan; banda horien zabalera 50 cm-koa izanen da eta beste horrenbeste banden arteko tartea. Marrazki simetrikoa eratuko da erreien zeharkako sekzioan, ardatzari dagokionez.

Banda horiek luzatuko dira, triangelu forman, sarrerako eta irteerako maldetan, eranskineko planoan grafikoki adierazten den bezala.

Banda zuriez besteko azalera, gorriz pintatuko da.

Bi banda zuri pintatuko dira galtzadari zeharka, 40 zentimetroko zabalerakoak, zebra-bidearen malda hasi baino 20 zentimetro lehenago.

Erabili beharreko pintura ahalik eta kalitaterik onenekoa izanen da, iraunkorra izan dadin.

Pinturaren materiala eta aplikazioa behar den zimurtasuna bermatzeko modukoak izanen dira, oinezkoek eta ibilgailuek irrist egin ez dezaten.

2) Seinale bertikalak.

Seinale bertikalak bi motatakoak izanen dira: ohartaraztekoak eta kokapena adierazten dutenak.

Zeharbidearen eta zebra-bide goratuaren bi norabideetan paratuko dira seinale bertikal horiek, bi norabideetan zirkulatzen duten gidariek irakurtzeko moduan (ikus planoa).

a) Ohartarazteko seinalearen xedea da gidariari jakinaraztea zeharbide batean zebra-bide goratuak daudela. Ohartarazteko bi motatako seinaleak jarriko dira, ondoren adierazten diren kokalekuetan eta ezaugarriekin.

-Ohartarazteko lehenengo sistema zeharbideko bi muturretan kokatuko da eta poste berean bi seinale izanen ditu.

* R-301 motako seinalea, abiada mugatzekoa.

* P- motako seinalea, goragunea jakinarazteko, informazio kartelarekin.

-Ohartarazteko bigarren sistema zebra-bidea baino lehenago jarriko da, eta hau ere P- motako seinalea izanen da, goragunea jakinarazteko, definizio errotulu bat barne.

b) Kokalekuaren seinalea zebra-bidea baino lehenago jarriko da, ber-bertan, eta zebra-bidea adierazten duen S-13 motakoa izanen da.

10. artikulua. Argiteria.

Ahaleginak eginen dira Zebra-bide Goratuak gauaz nahikoa argi izan dezan, haren bideragarritasuna eta kokapena bermatzeko eta gidariek zebra-bidetik pasatzen diren oinezkoak bistan izan ditzaten.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa