Castellano | Euskara | Français | English
(2008ko 55. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 2an)
Atarikoa
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 12an emandako 83/2007 Foru Aginduaren bitartez Nafarroako errepideen katalogoa onetsi zen. Burutzen ari ziren zenbait obra bukatu direnez, gerora aldaketa batzuk gertatu dira Nafarroako errepideen sarean.
Nafarroako errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 4.4. artikuluan ezarri zen Nafarroako Errepideen katalogoa gutxienez urtean behin gaurkotuko dela; ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela eta errepideen mapa ofiziala ere plazaratuko dela. Bestalde, foru lege horren 69.5. artikuluan ezarri zen Nafarroako errepideen sareko zeharbideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, errepideen katalogoarekin batera.
Zainketa Zerbitzuak Nafarroako errepideen katalogoa eguneratu du eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak Nafarroako errepideen mapa ofiziala egin du.
Hori horrela, Nafarroako errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 4.3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
Lehena
Foru agindu honen eranskinean ageri den Nafarroako errepideen katalogoa eta Nafarroako errepideen mapa ofiziala onestea.
Bigarrena
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 12an emandako 83/2007 Foru Agindua indarrik gabe uztea.
Hirugarrena
Foru agindu honen berri ematea Zainketa Zerbitzuari eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
ERANSKINA. Nafarroako errepideen katalogoa
ERANSKINA