(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

130/1995 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko komunikazio bideetan hornitegiak instalatzeko modua arautzen duena

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1995eko 78. NAOn argitaratua, ekainaren 21ean; akats zuzenketa, 1995-10-9ko NAOn. Aldaketak: 128/1997 Foru Dekretua, maiatzaren 12koa)

Atarikoa

Foru Komunitatean hornitegiak instalatzeak, oro har, Nafarroako errepideak babesteari buruzko Foru Legea du araubide, eta partikularzki, Nafarroako Foru Diputazioaren 1971ko uztailaren 2ko Erabakiak egin zuen igorpena, zeinak deklaratu baitzuen Herrilan Ministerioaren 1969ko maiatzaren 31ko Aginduak Nafarroan ere aplikatzekoak zirela. Kontutan harturik zer denbora luzea joan den Ministerioaren Agindu hura onetsi zenetik eta zenbatekoa izan den errepideen hazkuntza Nafarroan azken urteotan, kapazitate handiko bideak ezarri baitira, eguneratu behar da hornitegiak instalatzeari buruzko araudia eta gai hori behar bezala erregulatzeko arau propio bat modutu.

Hori horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak hala proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak ekainaren bosteko bileran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua

Foru Dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatea titular duten komunikaziobideetan hornitegiak nola ezarri arautzea. Bide horiek honela sailkatzen dira: autobideak, autobiak eta errepide konbentzionalak. Foru Dekretu hau aplikatzeari begira, galtzada bikoiztuko errepideak ere sartzen dira azken sailkagune horretan.

2. artikulua

Hornitegiak Nafarroako Foru Komunitateko errepideen babes eremuetan instalatzeko baimen ematearen Prozedurari eta eskumen erregimenari dagokionez, babes eremu horietan lurzorua erabili eta bertan eraikitzeko egintzei baimen emateko aplikatzeko diren xedapen orokorrak izanen dira araubide, Nafarroako errepideak babesteari Foru Legean eta aplikatzeko diren beste xedapenetan ageri direnak.

II. KAPITULUA. Errepide konbentzionaletan hornitegiak jartzeko baimenak

3. artikulua

Hornitegiak instalatzeko baimenak ematerakoan, kasu berezia eginen zaio errepideko segurtasun kondizioak ez murrizteari. Horretarako honako aginduak bete behar dira:

1. Begiztatze distantzia. Sarbideak begiztatzeko distantzia, errepidean neurtua, gutxienez errepideari dagokion abiaduran joanez gero gelditzeko behar dena izanen da, ibilgailu jarioaren intentsitatea kontutan hartu gabe. Honako distantziak erabiliko dira:

Errepideko abiadura (km/h):

100

90

80

70

60

50

40

30

Begiztatze distantzia (m):

160

130

100

85

65

45

35

20

Begiztatze distantzia esatean hauxe ulertu behar da: ibilgailu baten gidariak, galtzadan doala, galtzada bazterretik hiru metrora dagoen oztopo bat begiztatzeko behar duena.

Tarte bakoitzean aintzat hartu beharreko abiada Bide Zerbitzuak zehaztu behar du kasuz kasu.

2. Kapazitatea. Ez zaie baimenik emanen errepidearen kapazitatea gutxitzen duten hornitegiei. Bereziki ez da baimenik emanen honako kasuotan:

a) Bidagurutzetan, han ibilgailuak sartzeko eta ateratzeko maniobrek zirkulazio orokorra trabatu baitezakete, edo istripu arriskua handitu.

b) Beren zirkulazioaren intentsitaterako, zabalera eskas izan dezaketen errepide tarteetan.

Halaber ez da zilegi izanen hornitegi bati baimenik ematea baldin eta, Foru Dekretu honen aginduen arabera, bateraezinak badira etorkizuneko zabalkuntza, edo bide ekintza, plan, azterlan, aurreproiektu, edo proiektu onarturen batean aurrikusitakoekin, edo Hirigintza planeamendu onartuetan finkatutako erreserbetatik heldu direnekin. Agindu hori daukan dokumentua onetsi eta hurrengo bi urteetan, edo agiri horrek aipatzen duen luzenezko epean, ez badira hasi tokatzen diren obrak, debeku honek ez du indarrik izanen.

4. artikulua

Sarbideen kokaera. Hornitegien sarbideek honako kokaera izanen dute, tarte horrek duen Eguneroko Intentsitate Batezbestekoa (aurrerakoan EIB) kontutan hartuta.

1. 5.000 ibilgailu baino gehiagoko EIB duten tarteetan, edo erdibitzailea duten errepideetan, hornitegiak norabide bakar bateko trafikoarentzat izanen dira. Agindu hori betetzeko, honako soluzioetako bat hartuko da, eskatzaileak aukeratuta:

a) Errepidearen alde bietan ezartzea hornitegiak, gehienez ere bien arteko aldea delarik erabiltzaileek errepidetik bi hornitegiak batera ikusteko moduko distantzia.

b) Oztopo fisikoren bat ezartzea, hornitegikoa ez beste norabideko autoei galarazteko hornitegira sartzea, grafikoan aditzera ematen den bezala (1. fig.), Foru Dekretu honen eraskinean.

Errepide bateko tarte bat 5.000 ibilgailuko EIBtik gora joaten delarik, lehendik ezarritako hornitegiek ere debeku izanen dute beste norabideko trafikoa serbitzea, eta atal honetan zehaztu diren neurriak hartu beharko dituzte, mugapen horren aldera ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

Hornitegiko sarrerak, tokatzen den dezelerazio bidea izanen du, zeinaren zabalera eta luzera, errepideko abiadura espezifikoa zein den, Herrilan eta Hirigintza Ministerioaren 1987ko uztailaren 16ko Ministerio Aginduak onetsitako 8.2‑IC Arauko 3.1.3. idazpuruko E‑1 adibidean finkatzen direnak izanen baitira.

Azelerazio bidea jartzea ez da nahitaezkoa izanen, non eta Administrazioak beharrezkotzat jotzen ez duen bide segurtasunaren mesede. Hornitegiak halakorik ez badu, errepide nagusira ateratzeko errepidearen ardatzak 45 eta 60º bitarteko angulua eginen du.

2. 2.000tik 5.000ra bitarteko EIB duten tarteetan, hornitegiko sarrerak dezelerazio bide bat izanen du, aurreko atalean eskatzen zirenak bezalaxeko ezaugarriez hornitua eta soilik hornitegiari datxekion norabideko ibilgailuek erabiltzekoa. Kontrako norabideko ibilgailuak sartzeko, erraketa bat eginen da. Nolanahi delarik, hornitegiaren dimentsioak eta tajukerak kamioi pisuak errepidean maniobrarik egin gabe sartu ahal izateko modukoak izanen dira. Hartarako, hornitegiaz bestaldeko bidearen ardatzak eta hornitegian kamioientzat erabilitako bidearen ardatzak gutxienezko 24 metroko aldea izanen dute.

Azelerazio bidea ez bada behar bezain luzea, ibilgailuak errepide nagusira ateratzeko bidearen ardatzak 45tik 60ºko angelua eginen du errepidearekin.

3. 500etik 2.000 bitarteko EIB duten tarteetan, ez da nahitaez jarri beharko dezelerazio biderik. Hornitegira sartzeko bideak 30ºko angelu gehienezko eginen du errepidearen ardatzarekin, eta ateratzekoak 45 eta 60º bitartekoa. Lerrokaduren lotura angelu gutxienezkoak 12 metrokoak izanen dira. Hornitegiaren dimentsioak eta tajukerak kamioiak errepidean maniobrarik egin gabe sartu ahal izateko modukoak izanen dira. Hartarako aurreko atalean finkatzen diren dimentsio gutxienezko berberak eskatu dira, nahiz eta 22 metrora murriztea zilegi izanen den kamioiak bidebazterra ere erabili badezakete hornitegira sartzeko maniobran.

4. 500 ibilgailu baino gutxiagoko EIB duten tarteetan, sarbideek aurreko atalean finkatu dena bezalako tajukera izanen dute, eta zilegi izanen da, halare, sarbidea baimentzea errepidearekin gehienezko 45ºko angelua egiten duela. Lerrokaduren lotura arradioak gutxienez 8 metrokoak izanen dira, eta hornitegiaz bestaldeko norabidearen ardatzak eta hornitegian ibilgailuek erabiltzekoaren ardatzak gutxienez 12 metroko aldea izanen dute.

5. artikulua

Isleta bat izanen da gasolina iturriak galtzadatik berezteko (ondoren zehazten da zer dimentsio gutxienezko izanen duten eta zenbateko aldea galtzadatik), Ibilgailuak galtzadatik edo bidebazterretatik hornitzea galarazteko moduan.

1. 5.000 ibilgailu baino gehiagoko EIB duten tarteetan, errepidetik berezteko isleta horiek, luze eta zabal izanen dira.

Iturrietatik galtzadaren kanpoko aristara, ibilgailuak hornitegiari datxekion bidetik nahiz bide berezi batetik sartzeko, 20 metroko aldea izanen da, salbu eta errepidea galtzada bikoiztukoa bada, orduan izanen baitira.

2. 2.000 5.000 ibilgailu bitarteko EIB duten tarteetan, errepidetik berezteko isletak luze eta zabal izanen dira.

Iturrietatik galtzadaren kanpoko aristara, ibilgailuak hornitegiari datxekion bidetik nahiz bide berezi batetik sartzeko, 15 metroko aldea izanen da.

3. 500 eta 2.000 ibilgailu bitarteko EIB duten tarteetan, errepidetik berezteko isletak luze eta zabal izanen dira.

Iturrietatik galtzadaren kanpoko aristara, ibilgailuak hornitegiari datxekion bidetik nahiz bide berezi batetik sartzeko, 10 metroko aldea izanen da.

4. 500 ibilgailu baino gutxiagoko EIB duten tarteetan, errepidetik berezteko isletak luze eta zabal izanen dira.

Iturrietatik galtzadaren kanpoko aristara 6 metroko aldea izanen da.

6. artikulua

Ez da zilegi izanen hornitegiak baimentzea bidagurutze batetik baino gutxiagotara. Bidagurutze esatean aditu behar da sestra berean elkar jotzen duten bi errepideren amankomuneko eremua.

Distantzia hori neurtuko da, sartzeko bideak baldin badaude, dezelerazio bidearen hasieratik edo azelerazio bidearen bukaeratik, eta sartzeko biderik ez badago, galtzadaren kanpoaldeko marretan (marra zuria) hurbilen dagoen bide- elkargunetik hasita. Hori guztia Foru Dekretu honen eraskineko 2. grafikoan agertzen den moduan. Hornitegia osatzen duen zatitzat joko da bertara sartzeko dezelerazio bidea, bai eta azeleraziokoa ere, baldin bada.

Artikulu hau aplikatzeko, ez da errepidetzat hartuko ibilgailu jario publikoko bideak eta ez udalerri bakoitzeko lurzoru urbano eta lurzoru urbanizagarrian sartzen den eremuan direnak eta ez beste zenbait bide, hala nola zerbitzu bideak, basabideak edo nekazalbideak etab. Foru Administrazioaren nahiz, hala bada, Estatuaren titularitatepeko errepide sareko osagai ez direnak.

7. artikulua

Dezelerazio eta azelerazio bideek, eta oro har sarbideek, kalitatez eta lodieraz galtzada nagusikoa bezalako zorua izanen dute. Drenaje kondizioak, nola lur azpiko drenajeari, nola zeharkako maldei, bazter‑erretenei, uhobiei eta abarri dagokienez, bide nagusirako finkatzen diren irizpide eta arau berberen araberakoak izanen dira.

III. KAPITULUA. Autobide eta autobietako hornitegien baimenak

8. artikulua

1. Zerbitzugune batean kokatu ezik, jabari publikoko ondasuna baita, Administrazioaren titularitatepekoa eta Administrazioaren kontzesioa behar duena, nahitaezkoa izanen da Autobide eta Autobietan hornitegiak baimentzeko, haien sarbidea zerbitzubide edo lotuneen bidez izatea. Hartarako, lotura adarrak eta zerbitzubideak errepide konbentzionaltzat joko dira, eta 5. artikuluan agintzen duen mugapenak ez du haientzat indarrik izanen.

2. Aurrerakoan itxuratzen diren Nafarroako Foru Komunitatearen titularitatepeko autobide eta autobien proiektuetan, zilegi izanen da hornitegiak ezartzeko kokagune bakar derrigorrezkoak zehaztea.

9. artikulua

1. Sarbideen eta itxaron eremuen zoruak, kalitatez eta erresistentziaz galtzada nagusikoa bezalakoa beharko du; hala ere, sarbideetako adarrek behintzat, galtzada nagusikotik diferentea den zoladura izanen dute.

2. Hornitegia drenatzeko sistema, nola lur azpiko drenajeari nola azaleko maldei, erreten biltzaileei, uhobiei etabarri dagokienez, bide nagusirako finkatu irizpide eta arau berberen arabera eginen da, eta hornitegitik datozen urak bide nagusira ezin sartzeko moduan.

10. artikulua

Interesatuak behar adina informazio seinale ezarri beharko ditu, agintariek emandako baimenean zehaztu dituzten baldintzen arabera eta ondoren aipatzen diren arauen arabera.

1. Seinale bertikalak.

a) Autobide edo autobiatik ateratzeko, seinaleak hiru informazio seinale izanen dira, bakunak nahiz anizkunak, hornitegia gasolindegi hutsa den edo konpontegia eta bestelako zerbitzu osagarria ere baden.

Informazio seinale horiek honako ezaugarriak begiratuko dituzte:

-Aurreinformazio seinale bat, dezelerazio adarraren sudurretik 1.000 metrora kokatua, "" testuarekin.

-Informazio seinale bat, dezelerazio adarraren sudurretik 500 metrora kokatua, "" testuarekin.

Seinale honen azpian emendiozko plaka bat ezarriko da hurrengo hornitegia zenbatera dagoen azaltzen duen testuarekin.

-Konfirmazio seinale bat, dezelerazio adarraren hasieran kokatua, hornitegira sartzeko zer norabide hartu behar den azaltzen duen gezi batekin.

b) Autobide edo autobiari berriz lotzeko seinalea azelerazio adarraren hasieran kokatuko da, erne: ez duzu lehentasunik testuarekin.

Errepide nagusiko galtzadan ere seinale bat ezarriko da, eskuinetik bide bat lehentasunik gabe iratxekitzen dela gaztigatzeko.

c) Hornitegiaren barrenean behar bezainbat seinale ezarriko dira eremu hartan zirkulazioa antolatzeko, hornitegiaren luze‑laburraren, iturrien kokaeraren etabarren araberakoa.

d) Jario handieneko orduetan ilarak sortzea espero delarik, hornitegiaren kapazitateaz goitikoak, argizko seinale bat ezarriko da, "beterik" testuarekin, informazio seinaleari erantsirik, 500 metrora kokatua eta dezelerazio adarrean egokiro jarritako ilara atzemangailu batek piztua.

2. Seinale horizontalak.

a) Hornitegira sartzeko karrilaren markajeak, honela eraginen dio Errepide nagusikoari:

-Hautatze geziak, dezelerazio karrilera iristeko alboi karrilean.

-Karrilak bereizteko lerro etengabea, karrilez aldatzea galarazteko dezelerazio karrila hurbil egoteagatik arrisku eremua delarik.

b) Sarbide karriletan seinale horizontalak honelakoak izanen dira:

-Zebra markak oztopoak babesteko isletako sudurren atzeraemanguneetan.

-Zirkulazioaren norabidea adierazteko geziak abiaduraz aladatzeko karriletan.

Abiadura .tara mugatzearen seinaleak dezelerazio karrilean,

c) Zerbitzu eremuan ere behar bezainbat bide marka ezarriko dira ibilgailuak hobeki bideratzeko.

11. artikulua

1. Autobideak edo autobiak bere‑bere argiztapena duelarik, hornitegiak eta haren dezelerazio eta azelerazio bideek antzeko argiztapen sistema izanen dute, honako puntuei dagokienez: a) argitze indarra b) uniformitate maila c) garaiera, irtenunea, bakantzea eta bakulu mota; d)armaduren mota eta kopurua, e)Lanpara mota.

2. Autobideak edo autobiak ez duelarik bere‑bere argiztapenik, hornitegiak eta haren azelerazio eta azelerazio bideen argiztapen sistemak honako ezaugarriak izanen ditu:

a) Argiztapen maila:

Kolore argiko zorua: 12 lux.

Kolore iluneko zorua: 20 lux.

b) Uniformitate maila:

Erdikoa: 0,65.

Gutxienezkoa:

c) Armadura ez itsugarria: jario moztukoa, "cuttoff" edo "défile".

12. artikulua

Hornitegiagatik ezarri behar diren oztopo guztiak, zirkulazio bidean istripu arriskua handitu lezaketenak, hala nola seinale kartelak, argitze esolak, etab., segurtasun barrerak izanen dituzte, galtzada nagusikoen eite berekoak.

13. artikulua

Apaindura. Hornitegien apaindura, kokaleku duten autobide edo autobian segitu diren irizpide berberen arabera eginen da.

14. artikulua

Denetariko obrak. Hornitegiak edo haren sarbideek sortzen dituzten obra guztiak interesatuaren kontu izanen dira, eta bai ere hornitegia ezarri ondoren errepide nagusia aldatzeagatik egin behar diren obrak, eta horregatik interesatuak ez du eskubiderik izanen inolako kalteordainik jasotzeko.

IV. KAPITULUA. Hiri barreneko tarteak

15. artikulua

Hornitegiak komunikaziobideen hiri barreneko tarteetan ezartzeko baimenak ematea Toki Entitateei dagokie Nafarroako errepideak babesteari buruzko Foru Legeak agintzen duen moduan.

Xedapen Iragankor Bakarra

Foru dekretu honek aipatzen dituen baimen eskaerak dekretuak indarra hartu baino lehen eginak direlarik, lehenago indarra zuen araudia izanen dute gobernabide.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Iparreko Autobian (Irurtzun‑Gipuzkoako muga), bai eta haren lotune eta zerbitzuguneetan, ez da beste hornitegirik ezartzeko baimenik emanen jabari publikoko kontzesioz lehendik emandakoez landara.

Azken Xedapenetan Lehena

Foru Dekretu honi kontra egiten dioten maila bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak indarrik gabe gelditzen dira.

Azken Xedapenetan Bigarrena

Esku ematen zaio Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Azken Xedapenetan Hirugarrena

Foru Dekretu honek, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA

ERANSKINA (eranskin honetako grafikoa maiatzaren 12ko 128/1997 Foru Dekretuak jatorrizkoaren ordez ezarritakoa da).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa