Castellano | Euskara | Français | English
(2010eko 77. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 25ean. Abuztuaren 31ko 34/2010 Foru Aginduaren bidez indargabetua)
Atarikoa
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak uztailaren 3an emandako 67/2009 Foru Aginduaren bitartez Nafarroako Errepideen katalogoa onetsi zen. Burutzen ari ziren zenbait obra bukatu direnez, gerora aldaketa batzuk gertatu dira Nafarroako errepideen sarean.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 4.4. artikuluan ezartzen du Nafarroako Errepideen katalogoa gutxienez urtean behin gaurkotuko dela; ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela eta errepideen mapa ofiziala ere plazaratuko dela. Bestalde, foru lege horren 69.5. artikuluan ezarri zen Nafarroako errepideen sareko zeharbideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, errepideen katalogoarekin batera.
Zainketa Zerbitzuak Nafarroako errepideen katalogoa eguneratu du eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak Nafarroako errepideen mapa ofiziala egin du.
2010eko urtarrilaren 26an, onetsiriko azken zeharbide zerrendaren aldean izaniko aldaketak ukituriko udalei jakinarazi zitzaizkien, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 69.4 artikuluan xedaturikoarekin bat.
15 eguneko epean, honako alegazio hau aurkeztu da:
Alegazioa:
Arroizko Udalak adierazi du NA-7400 errepidearen tartea zerrendatik kendu beharko litzatekeela, udalaren titularitateko bidea delako, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuarekin 2007ko ekainaren 14an izenpetutako Hitzarmenaren 8. klausulak xedatzen duenez.
Erantzuna:
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondareko zuzendari nagusiak emandako ebazpen bidez zeharbidea desafektatu eta udalari lagako zaio. Erabaki hori hartzen ez deino, NA-7400 zeharbidea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarena izanen da eta zeharbideen zerrendan agertu beharko du.
Alegazioa ezetsi da.
2010eko apirilaren 8an, Murieta eta Enerizko udalei bertako zeharbideen muga aldaketak jakinarazi zitzaizkien, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 69.4 artikuluan xedaturikoarekin bat.
15 eguneko epean, honako alegazio hau aurkeztu da:
Alegazioa:
Enerizko Udalak adierazten du NA-8105 errepideko zeharbide tarteak 0+000 k.p.an hasi eta 1+460 k.p.an amaitu beharko lukeela.
Erantzuna:
NA-8105 errepideko zeharbidea Enerizko udal mugapearen mugan hasiko da, 0+070 k.p.an, eta 1+460 k.p.an amaituko, eta toki horietan paratuko dira herriko sarrera eta irteerako kartelak.
Hori horrela, Nafarroako errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 4.3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
Lehena
Foru agindu honen eranskinean ageri den Nafarroako errepideen katalogoa eta Nafarroako errepideen mapa ofiziala onestea.
Bigarrena
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak uztailaren 3an emandako 67/2009 Foru Agindua indarrik gabe uztea.
Hirugarrena
Foru agindu hau Zainketa Zerbitzuari, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari eta Arroitz eta Enerizko udalei jakinaraztea, eta adieraztea foru agindu honek amaiera ematen diola administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Laugarrena
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
ERANSKINA
Nafarroako Errepideen Katalogoa