(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Herri lanak eta komunikazioak :
    • Errepideak :
      • 2015/1999 Foru Agindua, maiatzaren 20koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, eraikuntzako kontzeptuak eta Nafarroako Errepideen Sareko tokian tokiko zeharbideak egokitu eta hobetzeko obretan Herrilan, Garraio eta Komunikazio Depar

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

2015/1999 Foru Agindua, maiatzaren 20koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, eraikuntzako kontzeptuak eta Nafarroako Errepideen Sareko tokian tokiko zeharbideak egokitu eta hobetzeko obretan Herrilan, Garraio eta Komunikazio Depar

(1999ko 71. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 7an)

Atarikoa

Maiatzaren 10eko 154/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Errepideen Sareko zeharbideak eta horiek berritzeko obretarako prozedura arautu dira.

Foru Dekretu horretako azken xedapenetariko lehenak esku ematen dio Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari, eraikuntzako kontzeptuak eta zeharbideetako obretan Departamentuak finantzatuko dituen ehunekoak zehazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Hori horrela, Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta azken xedapen horrek ematen didan baimenaz baliaturik, agindu dut:

Lehena

Departamentuak bere titulartasuneko eraikuntzako kontzeptu guztiak finantzatuko ditu, honako hauek hain zuzen ere:

-Zeharbideko zoladura, zintarria, errigola eta, hala bada, erdibitzailea, biribilguak eta bidegurutzeak. Jarduketaren muga zintarriko lerroa izanen da. Hala ere, zeharbidearen mugakide diren zelaiune eta plazak ez dira sartuko.

Zoladuraren eraispen edo fresaketa bakarrik finantzatuko da Departamentuko zerbitzu teknikoek beharrezkotzat jotzen dutenean.

-Errepideetako markak eta zeharbideko seinale horizontalak (oinarrizko pasabideak barne) eta bertikalak.

-Hariteria publikoa, hamar mila ibilgailu/eguna baino gehiagoko bataz besteko trinkotasuna duten zeharbideetan.

-Lastertasuna mugatzen duten zirkulazio-argiak eta beharrezkotzat jotzen diren bestelako instalazio osagarriak.

-Hustubideen kostua eta horiek euriko uraren sarerako lotura, haiek zeharbideko ura bakarrik biltzen dutenean.

-Fabrikako obretako zeharkako gurutzeak, emari publikoak bideratzen dituztenak.

-Zirkulazio hautabideko bideak edo zeharbideko obrak egiten ari direla trafikoa arautzeko ezarririko sistemak, Departamentuko zerbitzu teknikoen arabera, neurri horiek beharrezkoak badira zoladurak eta euria berritzeko egoki diren obrak burutzeko. Kasu horretan dagokien zati proportzionalean finantzatzen ahalko dira.

Bigarrena

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak zeharbidean barna doan euriko ura biltzeko sareko inbertsioaren kostuaren % 50 finantzatuko du, baita euriko ura hustubideraino bideratu eta garraiatzeko obren % 50 ere.

Hirugarrena

Zeharbideko beste osagai batzuk ere finantzatzen ahalko dira, hein batean edo osorik, berrikuntzak ukitzen baditu, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko zerbitzu teknikoek ezartzen dutenaren arabera, horri dagokion obra zatiari loturik badaude edo, trafikoaren ikuspuntutik, zeharbideko funtzionaltasuna edo segurtasuna hobetzen badute.

Laugarrena

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak obra osoaren partaidetzarekiko proportzioan, Lan Segurtasun eta Osasuneko kapitulua finantzatuko du, baita seinale informatiboetakoak eta obrak burutzeko antzeko kapitulu komunak ere.

Bosgarrena

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez ditu finantzatuko ondasun edo eskubideen erosketa edo ukipenari buruzko kapituluak, ez eta toki entitatea edo bestelako entitateak titular bakarra dituzten obrak ere, horien artean:

-Eremu zolatuak, zeharbidekoak ez direnak; bestelako bide, aparkaleku edo zelaiuneak; espaloiak; hondakin uretako estoldak; euriko uraren zati finantzaezina; edateko eta ureztatzeko uraren sarea; hariteria publikoaren kanalizazio eta instalazioak (bataz beste egunean hamar mila ibilgailutik goitiko trinkotasuna duten zeharbideak izan ezik), telefonia, telekomunikazioak, gasa eta beste batzuk; etxebizitza, etxabe, lokal eta garajeetako sarbideak; lorazaintza; hirietako altzariak; toki entitateak ez bestek darabiltzan hesi, babes eta seinale horizontal eta bertikalak; oinezkoen pasabideetarako zirkulazio-argiak eta antzeko guztiak.

-Sareak edo instalazioak berritzea, baita, hala bada, erabiltzaileei zerbitzuak aldi baterako emateko behin- behineko sareak paratzea.

Seigarrena

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak finantzatuko ditu proiektua prestatzeko sariak eta obraren zuzendaritzakoak, baita beharrezko laguntzetakoak ere, obra osoaren finantzaketako partaidetzaren zati proportzionalean.

Toki entitate bateko teknikari batek egiten baditu proiektuaren prestakuntza eta zuzendaritza, kontzeptu horiengatik gehienez ere exekuzio materialaren aurrekontuaren % 2 finantzatuko da, proiektuaren sarietarako, eta esleitzeko prezioaren % 4, obraren zuzendaritzarako.

Zazpigarrena

Obraren toki entitate kontratatzaileak obra ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu Foru Agindu honen Eranskin gisa agertzen den hileroko obra burutuaren ereduaren arabera, baita obren azkeneko likidazioa ere.

Zortzigarrena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

E R A N S K I N A

E R A N S K I N A

........... ZEHARBIDEKO OBRAK

Ziurtagiri zk. Hilabetea Urtea

KAPITULUA

JATORRIAN GUZTIRA

GUZTIRA, HERRI LAN DPT.

1.-(Izena)

 

 

2.-(Izena)

 

 

3.-(Izena)

 

 

4.-(Izena)

 

 

5.-(Izena)

 

 

6.-(Izena)

 

 

7.-(Izena)

 

 

E.M. guztira

 

 

% .G. eta B.º I..

 

 

Guztira

 

 

% merkeago, esleip.

 

 

Guztira

 

 

BEZa, % 16.

 

 

Jatorrian guztira

 

 

Proiektuko sariak

 

 

Obra zuzendaritzako sariak

 

 

Jatorrian guztira

 

 

Lehenago ziurtatua

 

 

Hilean, guztira

 

 

HERRILAN DEPARTAMENTUAK FINANTZATUAREN LABURPENA.

 

HILABETEA

 JATORRIA URTEA

JATOR., OBRA

Obragatik

 

 

 

Proiektuko sariengatik

 

 

 

Obra zuzendaritzagatik

 

 

 

Guztira

 

 

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa