Castellano | Euskara | Français | English
117/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, ondotik aipatzen diren gizarte ekimeneko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza itunak eta Batxilergoko hezkuntza itun bereziak aldatu eta/edo luzatzeari buruz ebazteko eskumena bereganatzen du
(2010eko 105. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 30ean)
Atarikoa
Otsailaren 11ko 44/2010 Ebazpenaren bidez (27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 1ekoa) arauak eman ziren 2010-2011 ikasturtetik aurrera hezkuntza itunen araubidea Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan aplikatzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.
Ikusirik eranskinetan aipatzen diren gizarte ekimeneko ikastetxeek hezkuntza itunak izenpetzeko egindako eskaerak eta Itunen Batzordeak 2010eko ekainaren 7an egindako proposamena.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluarekin bat, agindu dut:
1. Otsailaren 11n emandako 44/2010 Ebazpenari buruz Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari dagokion eskumena nire gain hartzea. Ebazpen horren bidez arauak eman ziren 2010-2011 ikasturtetik aurrera hezkuntza itunen araubidea Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan aplikatzeko (27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 1ekoa).
2. Foru agindu honen 1. eranskinean agertzen diren ikastetxe pribatuekin Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza itunak eta foru agindu honen 2. eranskinean agertzen diren ikastetxe pribatuekin Batxilergoko hezkuntza itunak berritu eta/edo izenpetu daitezela onestea.
3. Eskatutako unitateen kopuruaren eta itunaren barnean sartzen diren unitateen kopuruaren arteko aldea eranskinetan azaltzen da.
4. San Adriango "Gure Etxea" ikastetxeari Haur Hezkuntzako hezkuntza itun berezien araubidean sartzeko baimena ukatzea, Nafarroako Gobernuaren itunen araubidean sartzeko baldintzak ez betetzeagatik, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.
5. Foru agindu honen bidez izenpetzen diren hezkuntza itunen indarraldia 2010-2011 ikasturtearen hasieratik 2013-2014 ikasturtea bukatu artekoa izanen da.
6. Foru agindu honen bidez ezarritako hezkuntza itunei dagozkien unitateen kopurua eranskinetan azaltzen da, deusetan galarazi gabe Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluaren arabera bidezko diren aldaketak egitea.
7. Batxilergoko irakaskuntzetarako itunak, hasiera batean, osoak izanen dira, nahiz eta itunen indarraldia bitartean osoak edo partzialak izanen diren Nafarroako Aurrekontuei buruzko kasuan kasuko foru legeak finantzaketaren moduluari buruz egiten dituen aurreikuspenen arabera.
Batxilergoa ematen duten ikastetxeetan, unitateen ituna ordu komunei dagokien ratioa murriztu gabe aurreikusi da, baina 2010eko iraileko matrikula erreala ikusi eta orduan eginen dira hezkuntza maila honetako itunaren ordu murrizketak, beharrezkoa bada.
8. Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalak interesdunei jakinaraziko die foru agindu honen edukia, eta, horretaz gainera, aurreko puntuan aipatutako hezkuntza ituna sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten. Jakinarazpena egiten denetik ituna sinatzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.
9. Hezkuntza ituna formalizatzeko agiri administratiboa, batetik, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak eta, bestetik, ikastetxe pribatuko titularrak edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariak sinatuko dute.
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza ituna eta Batxilergoko hezkuntza itun berezi osoa formalizatzeko agiri administratiboak otsailaren 11ko 44/2010 Ebazpenaren I. eta II. eranskinetan onetsitakoak dira.
10. Ikastetxe pribatuko titularrak, justifikatu gabeko arrazoi batengatik, ituna formalizatzeko agiria behar den egunean sinatzen ez badu, eskubidea galduko du.
11. Foru agindu honen aurka, ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
12. Foru Agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
13. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesdunei, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiari, Eskolatze Batzordeko buruari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
1. ERANSKINA. Haur Hezkuntzako itunak berritzea | ||||
HERRIA |
IKASTETXEA |
UNITATE |
2010-2011 IKASTURTERAKO EBAZPENA |
OHARRAK |
ALTSASU |
Iñigo Aritza ikastola |
4 |
3 |
(4) |
ALTSASU |
Sagrado Corazón |
3 |
2 |
(4) |
ARBIZU |
Andra Mari ikastola |
1 |
1 |
|
AIEGI |
Mater Dei |
6 |
6 |
|
BARAÑAIN |
Santa Luisa de Marillac |
6 |
6 |
|
BERA |
Labiaga Ikastola |
2 |
2 |
|
BERA |
Sagrado Corazón/Jesusen Bihotza |
2 |
2 |
|
BURLATA |
Amor de Dios |
3 |
3 |
|
BURLATA |
Irabia |
14 |
14 |
(1) (2) |
BURLATA |
Notre Dame |
3 |
3 |
|
BURLATA |
Regina Pacis |
3 |
3 |
|
ZIZUR TXIKIA |
San Fermín Ikastola |
12 |
12 |
|
LIZARRA |
Lizarra Ikastola |
6 |
6 |
|
LIZARRA |
Santa Ana |
6 |
6 |
|
ETXARRI ARANATZ |
Andra Mari ikastola |
5 |
4 |
(3) (4) |
FONTELLAS |
Argia Ikastola |
3 |
3 |
|
LESAKA |
Tantirumairu Ikastola |
2 |
2 |
|
LODOSA |
Ibaialde Ikastola |
2 |
1 |
(4) |
LODOSA |
La Milagrosa |
3 |
2 |
(4) |
IRUNBERRI |
Arangoiti Ikastola |
1 |
1 |
|
MENDABIA |
Nuestra Señora de los Dolores |
5 |
5 |
|
MUTILOA |
Luis Amigó |
12 |
12 |
|
IRUÑA |
Calasanz |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Cardenal Larraona |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Esclavas del Sagrado Corazón |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Hijas de Jesús |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Jaso Ikastola |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
La Compasión Escolapios |
9 |
9 |
|
IRUÑA |
Liceo Monjardín |
12 |
12 |
|
IRUÑA |
Miravalles-El Redín |
18 |
18 |
|
IRUÑA |
Nuestra Señora del Huerto |
10 |
10 |
(1) (2) (3) (3) |
IRUÑA |
Sagrado Corazón |
9 |
9 |
|
IRUÑA |
San Cernin |
12 |
12 |
|
IRUÑA |
San Ignacio |
12 |
12 |
|
IRUÑA |
Santa Catalina Labouré |
3 |
3 |
|
IRUÑA |
Santa Teresa de Jesús |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Santísimo Sacramento HIP |
3 |
3 |
|
IRUÑA |
Santo Tomás |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Vedruna |
6 |
6 |
|
SAN ADRIÁN |
Gure Etxea |
3 |
0 |
(5) |
ZANGOZA |
Zangotzako Ikastola |
3 |
3 |
|
SARRIGUREN |
Santa María la Real |
13 |
13 |
(2) |
TAFALLA |
Garcés de los Fayos |
6 |
6 |
|
TAFALLA |
San José |
6 |
6 |
|
TUTERA |
Anunciata |
9 |
9 |
|
TUTERA |
Compañía de María |
11 |
11 |
(1) (2) |
VIANA |
Erentzun Ikastola |
3 |
2 |
(4) |
ATARRABIA |
La Presentación |
6 |
6 |
|
ATARRABIA |
Paz de Ziganda Ikastola |
9 |
9 |
|
Oharren zutabean parentesien artean dauden deiek adierazten dituzte unitate batzuen itunaren ezaugarriak eta, hala denean, ukatzeko arrazoiak. (1) Unitate bat gehiago lehen kurtsoan. (2) Unitate bat gehiago bigarren kurtsoan. (3) Unitate bat gehiago hirugarren kurtsoan. (4) Itundutako unitate kopurua aski da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitu ahal izateko; ez da ikusten unitate gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik. (5) Itunen araubidean sartzea ukatzen da, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 14. artikuluan araubidean sartzeko ezarritako baldintzak ez betetzeagatik. |
2. ERANSKINA. Batxilergoko itunak berritzea | ||||
HERRIA |
IKASTETXEA |
UNITATE |
2010-2011 IKASTURTERAKO |
OHARRAK |
BURLATA |
Irabia |
4 |
4 |
|
ZIZUR TXIKIA |
San Fermín Ikastola |
6 |
6 |
|
LIZARRA |
Nuestra Señora del Puy |
6 |
5 |
(1) |
MUTILOABEITI |
Luis Amigó |
4 |
3 |
(1) |
IRUÑA |
Calasanz |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Cardenal Larraona |
4 |
4 |
|
IRUÑA |
Hijas de Jesús |
4 |
4 |
|
IRUÑA |
Liceo Monjardín |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Miravalles-El Redín |
7 |
6 |
(1) |
IRUÑA |
Nuestra Señora del Huerto |
4 |
4 |
|
IRUÑA |
Sagrado Corazón |
6 |
6 |
|
IRUÑA |
Salesianos |
4 |
4 |
|
IRUÑA |
San Cernin |
8 |
8 |
|
IRUÑA |
San Ignacio |
8 |
8 |
|
IRUÑA |
Santa Teresa de Jesús |
4 |
4 |
|
IRUÑA |
Santo Tomás |
4 |
4 |
|
IRUÑA |
Vedruna |
4 |
4 |
|
SARRIGUREN |
Santa María la Real |
8 |
7 |
(1) |
TUTERA |
San Francisco Javier |
8 |
8 |
|
Oharren zutabean parentesien artean dauden deiek adierazten dituzte unitate batzuen itunaren ezaugarriak eta, hala denean, ukatzeko arrazoiak. (1) Itundutako unitate kopurua nahikoa da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarrai ditzaten. |