(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ikastetxeak :
    • Pribatu itunduak :
      • 44/2010 Ebazpena, otsailaren 11koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, 2010-2011 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko mailetan hezkuntza itun berezien araubidea aplikatzeko arauak..

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

44/2010 Ebazpena, otsailaren 11koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, 2010-2011 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko mailetan hezkuntza itun berezien araubidea aplikatzeko arauak..

44/2010 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, 2010-2011 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko mailetan hezkuntza itun berezien araubidea aplikatzeko arauak ematen dira

(2010eko 27. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 1ean)

Atarikoa

Otsailaren 9ko 109/2006 Ebazpenak onetsiriko deialdiaren babesean Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako sinatu ziren hezkuntza itunen indarraldia amaitu da; izan ere, lau urterako sinatu ziren, hots, 2006-2007 ikasturtearen hasieratik 2009-2010 ikasturtea bukatu arte.

Horrez gain, Batxilergoa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Gizarte Garantiako Programak irakasten dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duen uztailaren 3ko 11/1998 Foru Legeak honakoa ezarri zuen: "... Nafarroako Foru Komunitateko gizarte ekimeneko ikastetxeetan ematen direnean, dagokien hezkuntza itun berezien xede izanen dira, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuak ezarritako eran".

Otsailaren 9ko 106/2006 Ebazpenak onetsiriko deialdiaren babesean eta aipatutako legea aplikatuta Batxilergorako sinatu ziren hezkuntza itunen indarraldia amaitu da; izan ere, lau urterako sinatu ziren, hots, 2006-2007 ikasturtearen hasieratik 2009-2010 ikasturtea bukatu arte.

Hori dela eta, 2010-2011 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan dauden hezkuntza itunak lehen aldiz sinatzea edo lehendik daudenak berritzea zuzenduko duten prozedura arauak onetsi behar dira, baita hurrengo lau ikasturteetan gertatzen ahal diren aldaketak ere.

Horiek horrela, eta abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

1. 2010-2011 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko mailetan hezkuntza itun berezien araubidea aplikatzeko arauak onestea, hurrengo oinarrien arabera:

1.1. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Legeari eta 416/1992 Foru Dekretuari jarraikiz, ikastetxe pribatuek Hezkuntza Departamentuari eskabidea aurkezten ahal diote hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, honako helburu hauetarako:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta/edo Batxilergoko derrigorrezkoa ez den irakaskuntzarako hezkuntza itun berezia berritzea.

b) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta/edo Batxilergoko derrigorrezkoa ez den irakaskuntzarako hezkuntza ituna sinatzea.

c) Haur Hezkuntzako bigarren zikloari eta/edo Batxilergoari dagozkien zenbait unitate aldi baterako baimendu zituzten xedapenen babesean sinaturiko hezkuntza itunak luzatzea eta/edo aldatzea.

1.2. Ebazpen honen arabera berritzen edo sinatzen diren itunek lau urte iraunen dute, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Dena dela, aurreko c) idatz-zatian xedatutakoaren babesean luzatzen edo aldatzen diren hezkuntza itunak 2010-2011 ikasturterako izanen dira, eta ikasturtez ikasturte luzatzen ahalko dira, ikastetxeak lortutako aldi baterako baimena mantentzen duen bitartean.

2.1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloari buruz ikastetxe bakoitzean itundutako unitate kopurua kalkulatzeko kontuan hartuko diren irizpideak honako hauek izanen dira:

Oro har, Haur Hezkuntzako bigarren zikloari buruz itundutako eskola unitate bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua 25 izanen da, itunen deialdi honi heltzen dioten ikastetxeetarako.

Iruñean eta Iruñerrian (Antsoain, Barañain, Beriain, Berriozar, Berriobeiti, Burlata, Zizur Zendea, Galar Zendea, Uharte, Orkoien, Aranguren Ibarra, Elortzibar, Eguesibar, Atarrabia eta Zizur Nagusia) Haur Hezkuntzako bigarren zikloari buruz itundutako unitateek 20 ikasleko batez besteko ratioa izanen dute, gutxienez, itundutako eskola unitate bakoitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko gainerako tokietan, hezkuntza maila bererako gutxieneko batez besteko ratioa 18 ikaslekoa izanen da eskola unitate bakoitzeko.

2.2. Itun eta Diru-laguntzen Batzordearen iritziz, gizarte eta demografia edo eskola ezaugarri bereziak dituzten populazioei erantzuten dieten ikastetxeetako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitateak salbuesten ahalko dira unitate bakoitzeko oro har adierazitako ikasleen ratioa errespetatu beharretik, edo adin edo maila ezberdinetako ikasleekin unitateak ituntzen ahalko dira, erabilgarri dauden aurrekontu kontsignazioekin bat badatoz.

2.3. Batxilergoari buruz ikastetxe bakoitzean itundutako unitate kopurua kalkulatzeko kontuan hartuko diren irizpideak honako hauek izanen dira:

Oro har, itunen deialdi honi heltzen dioten ikastetxeetarako Batxilergoari buruz itundutako eskola unitate bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua 35 izanen da.

Batxilergoari buruz itundutako unitateek 25 ikasleko batez besteko ratioa izanen dute, gutxienez, itundutako eskola unitate bakoitzeko.

2.4. Bai Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako, bai Batxilergorako, delako maila edo gradua osatzen duten kurtsoetako bakoitzerako unitate bat baino gehiago duten ikastetxeetan, ikasturte berean matrikulatuta dauden ikasleen kopurua eskola unitatearen gehieneko edukiera baino handiagoa bada, ikastetxeak baimenduta dituen ikaspostuen arabera, talde hori behar bezala banatzen ahalko da, baina ikasketa maila edo graduan ikastetxeak baimenduta dituen ikaspostu eta unitateen edukiera inoiz ere gainditu gabe.

2.5. Eskolatze Batzorde Nagusiak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak idatz-zati honetan xedatutakoa betetzen den begiratuko dute.

3.1. Sinatzen edo berritzen diren hezkuntza itunak hurrengo lau urteetan aldatzen ahalko dira, aipatutako erregelamenduaren 46. artikuluan aurreikusitako kasuetan. Itunaren aldaketa ofizioz edo parte batek eskatuta eginen da. Lehenbiziko kasuan, interesdunari entzunaldia eman beharko zaio.

3.2. Ebazpen honetako arauak hezkuntza itunak aldatzeko prozedurei aplikatuko zaizkie.

4. Itun berezia sinatzen dutenek formalizazio dokumentuan jasotzen diren eskubide eta betebeharrak izanen dituzte, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren IV. tituluan eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

Ebazpen honen babesean sinatzen diren hezkuntza itun bereziak I. eta II. eranskinetan agertzen diren ereduei jarraikiz formalizatuko dira. Eredu horietan alderdi bakoitzaren eskubide eta betebeharrak finkatzen dira, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hezkuntza Administrazioa behartuta dago funts publikoak esleitzera ikastetxe itunduak mantentzeko, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 12. eta 13. artikuluetan eta, hala behar denean, laugarren xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, eta zehazten den zenbatekoan, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legean aurreikusitakoari jarraikiz.

5. Hezkuntza itunak berritzea edo sinatzea eskatzen ahalko dute behin betiko baimen edo sailkapena duten Haur Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako titularrek.

6. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko edo Batxilergoko unitateren baterako aldi baterako baimena duten ikastetxeen titularrek eta 325/1996 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren babesean D ereduan irakasteko emandako Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren edo Batxilergoaren aldi baterako baimen berezia duten ikastetxeek itunen luzapena eskatzen ahalko dute, honako baldintza hauek betez gero:

a) Ituna berritu eginen da ikastetxeak irtenbidea ematen badie bestela konpondu ez daitezkeen premiazko eskolatze beharrei.

b) Ituna 2010-2011 ikasturterako sinatuko da, baina luza daiteke, baldin eta ikastetxeak aldi baterako baimenari eusten badio edo behin betiko kalifikazioa edo baimena lortzen badu, edo itun horren luzapena arrazoitu zuten eskolatze beharrek bere horretan segitzen badute.

7.1. Hezkuntza ituna berritu edo sinatzean, unitate kopurua 2009-2010 ikasturtean ikastetxeak itunduta zuen bera izan daiteke, baita txikiagoa eta handiagoa ere, ebazpen honen hamaikagarren eta hamahirugarren idatz-zatiek aipatzen duten ebaluazioaren ondorioen arabera. Itundutako unitate kopurua ez da izanen behin ere ikastetxearen titularrak eskatutakoa baino handiagoa, ez eta baimendutako unitate kopurua baino handiagoa ere.

7.2. Aipatu den erregelamenduaren 7. artikuluari jarraikiz, itundutako hezkuntza mailaren unitate guztiak ukituko ditu itun bereziak.

7.3. Maila bakoitzari zenbat unitate dagozkion ikastetxeko titularrak erabakiko du, eta edonola ere, eskolatutako ikasleek bertan segituko dutela bermatuko da.

7.4. Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduak bere 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hezkuntza itun bat berritzeko onespena eman ezean, Administrazioa ados jar daiteke ikastetxearen titularrarekin ituna urtebetez bakarrik luzatzeko.

8.1. Ebazpen honen III. eta IV. eranskin gisa agertzen diren ereduen arabera, hezkuntza itunak sinatzeko, berritzeko, luzatzeko edo aldatzeko eskaerak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan aurkeztuko dira, baita ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak aipatzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez ere. Eskaera horiek Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio.

8.2. Hezkuntza itunak sinatu, berritu edo luzatzeko eskaerak Ikastetxeen Erregistro Berezian ikastetxe bakoitzeko titular gisa ageri direnek sinatuko dituzte. Titularra pertsona juridiko bat baldin bada, haren legezko ordezkaritza duenak sinatu beharko du eskaera. Ordezkaritza frogatzeko notario-ahalorde askietsia, horren fotokopia konpultsatua edo "apud acta" ahalorde-agiria erantsi beharko da.

9. Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzarako itun berezia sinatu nahi duten ikastetxeek hurrengo dokumentuak erantsiko dizkiote beren eskaerari:

9.1. Txosten bat, ondokoa azaltzen duena:

Ikastetxeak nola betetzen dituen bere eskualdeko, udalerriko edo barrutiko eskolatze beharrak.

Hartzen diren ikasleen baldintza sozio-ekonomikoen balorazioa.

Halakorik bada, ikastetxean egiten diren esperientzia pedagogikoen ezaugarriak eta irakaskuntzaren kalitaterako eta hezkuntza sistemarako duten interesa.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea eta horren garapenerako xedapenak aplikatzearen ondoriozko beharrak.

Ikastetxearen lana baloratzeko balio duen beste edozein informazio (eskola jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak, eskola zerbitzuak eta bestelakoak).

9.2. Gizarte Segurantzaren Lurralde Administrazioak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak edo Zerga Bilketarako Ordezkaritzak luzaturiko ziurtagiri eguneratuak ere aurkeztu beharko dira (edo horren baliokide den beste edozein agiri), ikastetxeko titularra zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko.

9.3. Ikastetxearen titularra kooperatiba izanez gero, horretan agintzen duten estatutuen kopia bat beharko da. Ez dago zertan dokumentu hori aurkeztu, ikastetxea aldez aurretik itunduta badago eta kooperatibaren estatutuetan aldaketarik egon ez bada itunak azken aldiz berritu zirenetik.

Aipatu diren agiri horiek aurkezten ez badira hezkuntza itunak ez dira berrituko.

10. Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzarako itun berezia berritu edo aldatu nahi duten ikastetxeek ebazpen honen zortzigarren idatz-zatian adierazten den eskabidea baino ez dute aurkeztu beharko, baita zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean daudela adierazteko ziurtagiriak eta, hala denean, 9.3 artikuluan aipatutako estatutuen kopia ere.

Aipatu diren agiri horiek aurkezten ez badira hezkuntza itunak ez dira berrituko.

11. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eskaria egiten duen ikastetxe bakoitzari buruzko txostena prestatuko du eta bertan hau agertuko da:

a) Ikastetxearen identifikazio datuak.

b) Zer hezkuntza eskualdetan dagoen, hari buruzko datuak.

c) Izandako esperientzia pedagogikoak.

d) Ikastetxeko eskola jarduera osagarriak, zerbitzuak eta instalazioak.

e) Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean eta hura garatzeko xedapenetan jasotzen diren aurreikuspenen aplikazioa.

f) Eskabidea egokiro baloratzeko balio duen beste edozein argibide.

g) Txosteneko itun eskabideari buruzko proposamena.

Hori dena, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 21. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Txosten horiek Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura igorriko dira, eskabideak jaso eta hamabost egun balioduneko epean.

12. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak biltzen dituen datu guztiak igorriko dizkio Itun eta Diru-laguntzen Batzordeari, Batzorde horrek baloratu eta behar den proposamena egin dezan, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 23. artikuluak xedatzen duenaren arabera.

13.1. Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen 416/1992 Foru Dekretuaren 23.3 artikuluari jarraikiz, Itun eta Diru-laguntzen Batzordea ondokoek osatuko dute:

-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, batzordeburu izanen dena. Bozketetan berdinketarik gertatzen bada, kalitateko botoa izanen du.

-Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

-Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

-Ikasketen Antolamendu Zerbitzuko zuzendaria.

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hautaturiko ordezkari bat.

-Gizarte ekimeneko ikastetxeetan ordezkapen handiena duten enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkari.

-Gizarte ekimeneko ikastetxeetan ordezkari kopururik handiena duten sindikatuetako bi ordezkari.

-Nafarroako gizarte ekimeneko ikastetxeetan ordezkapen handiena duten ikasleen gurasoen erakundeetako bi ordezkari.

-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, batzordeko idazkaria izanen dena, hitza duela baina botorik ez.

13.2. Batzorde horren proposamena aurrekontuan dagoen diruari egokituko zaio eta ez du gaur egun itundurik dauden unitateen kopurua gainditu beharko.

14. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenak eta Itun eta Diru-laguntzen Batzordearen proposamena ikusita, hezkuntza itunak ebazteko proposamena eginen du. Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ezezkoa baldin bada, gainera, arrazoiak eman beharko dira.

15. Ikastetxe itunduak indarra duten xedapenek Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzaren eta, hala izanez gero, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren esku uzten duten finantza arloko kontrolaren menpe geratuko dira.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hezkuntzako kontseilariak gora jotzeko errekurtsoari buruz ematen duen ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Eskolatze Batzorde Nagusiko Burutzara eta Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

I. ERANSKINA. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikastetxe pribatu batekin lau urterako hezkuntza ituna formalizatzeko administrazio agiria

Iruñean, 2010eko ................... aren ....................(e)an.

Alde batetik:

.......................................................................... jauna, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia.

Bestetik:

............................................................................. jauna/andrea, honako hau den aldetik:

q titularra q legezko ordezkaria, ondoan adierazten diren identifikazio datuak dituen ikastetxean:

a) Titulartasuna:

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia:

c) Berariazko izena:

c) Kodea:

e) Helbidea:

f) Herria:

g) Udalerria:

h) Baimena (adierazi horri buruzko administrazio xedapena eta Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu zen).

Abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3.2 eta 25. artikuluetan eta aipatu ikastetxearen hezkuntza ituna sinatzea edo berritzea onesten duen .................(e)ko ..../2010 Ebazpenean (20....(e)ko ........ zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ..... (e)koa) xedatutakoari jarraikiz.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza eskaini beharrez, hezkuntzaren zerbitzu publikoa Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak aurreikusten duen moduan ematearren, erabaki dute:

Hezkuntza ituna sinatzea/berritzea ondoko klausulei jarraikiz:

Lehena

Hezkuntza itun honi dagokion ikastetxe pribatua Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren IV. tituluan ezarritako arauen menpe jartzen da (Ikastetxeen partaidetza, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenaren bidez hein batean aldatu zen), eta bere gain hartzen ditu itunaren ondoriozko betebeharrak lege organiko horretan ezarritako moduan (hori ere aldatua Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenaren bidez); halaber, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan, aplika dakizkiokeen gainerako arauetan eta administrazio dokumentu honetan berean ezarritako moduan.

Bigarrena

Ituna onesteko ......./2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, itunaren barnean unitate hauek sartzen dira:

.............. eskola unitate, Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoak, "....................'' hizkuntza ereduan, 2010-11 ikasturtetik aurrera.

Unitate kopurua aldatu egin daiteke itunak indarra duen bitartean, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, itunak lau urteko iraupena izanen du, 2010-2011 ikasturtearen hasieratik aitzina.

Laugarrena

Administrazioa beharturik dago ikastetxe itundua sostengatzeko funts publikoak esleitzera, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 12., 13., 34.1 eta 34.3 artikuluetan eta, hala denean, laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz. Aipatu funts horien zenbatekoa Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean aurreikusitakoaren arabera zehaztuko da.

Hezkuntza Administrazioak ikastetxeko irakasleen soldatak ordainduko ditu, eskuordetutako ordainketa gisa eta ikastetxeko erakunde titularraren izenean. Dena den, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluaren arabera, horrek ez du Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean inolako lan harremanik dagoenik adierazten.

Bosgarrena

8/1985 Lege Organikoaren 51. artikuluan eta abenduaren 14ko 416/1995 Foru Dekretuaren 14.ean xedatutakoaren arabera, ikastetxe itunduaren titularra beharturik dago itunaren helburu diren ikasketak ematera, honela:

-Kasuan kasuko programei eta ikasketa planei jarraikiz eta irakaskuntza antolatzeko indarra duten arauei loturik.

-Dohainik, itunaren izaera osorik mantentzen den bitartean.

Seigarrena

Halaber, ikastetxearen titularra beharturik dago ikastetxean burutu daitezkeen eskola jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak eta eskola zerbitzuak Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoari egokitzera, baita Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duenari ere.

Zazpigarrena

Ikastetxe itunduetako irakasleen jarduera guztiak, irakastorduetakoak eta osagarriak, Administrazioak ordainketa eskuordetu bezala ordaindutakoak, itun bakoitzaren xede den irakaskuntza mailan emanen dira.

Zortzigarrena

Itun honen ondorioz, ikastetxearen titularra beharturik dago, ikasleak onartzeko honako hauetan ezartzen diren arauak betetzera: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren III. kapitulua, funts publikoekin sostengatutako Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioetan ikasleak onartzeko irizpideak arautzen dituen apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretua eta Nafarroako Foru Komunitatean ikasleak onartzeko prozedura urtero ezartzen duen ebazpena edo etorkizunean horiek ordezten dituzten arauak.

Bederatzigarrena

Itundutako ikastetxearen titularra beharturik dago, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 54. artikuluak, Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenak emandako testuaren arabera, eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 26.ak aipatzen dituen gobernu organoak edukitzera. Gobernu organo horiek indarra duen araudiari jarraikiz eratu eta berrituko dira eta halaberean erabiliko dituzte beren eskumenak.

Hamargarrena

Ikastetxe itunduan hutsik gelditzen diren irakasle lanpostuak Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 60. artikuluan xedatutakoaren arabera beteko dira, ikastetxeen partaidetza, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetan lehenean eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 26.3 artikuluan idatzita dagoen bezala.

Hamaikagarrena

Itun honen ondorioz, ikastetxearen titularra beharturik dago Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntza mailan ituntzen den unitate kopuru bera jardunean mantentzera, baita, gutxienez, indarra duen araudian itundutako unitate bakoitzeko ikasleen batez besteko erlazioa mantentzera ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 16. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz.

Itundutako unitate bakoitzeko ikasleen batez besteko erlazio horretan edo funtzionamenduan dauden unitateen kopuruan murrizketarik gertatuz gero, unitate itunduen kopurua ere murriztuko da. Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 16. artikuluak aipatzen dituen betebeharrak betetzen ez badira, berriz, itun hau deuseztatu eginen da.

Ikastetxearen titularrak arestion aipatu gorabeheren berri eman beharko dio Hezkuntza Departamentuari.

Hamabigarrena

Ikastetxe itunduaren titularrak beharrezkoak diren publizitate neurriak hartuko ditu, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 18. artikuluak ikastetxe itunduaren izaeraren ezagupenari eta, hala bada, izaera propioari doakionean ezartzen dituen beharkizunak betetzeko.

Era berean, ituna burutzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, hain zuzen ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 35. artikulutik 38.era artekoetan ezarritakoak.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ikastetxe itunduaren "bestelako gastuak" kontzepturako Administrazioak ordaintzen dituen zenbatekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan baimendutakoak, ikasturte bakoitzaren bukaeran (edonola ere, urriaren 31 baino lehen) justifikatuko dira. Horretarako ikastetxeko titularrak kontu horiek onetsi zituen Eskola Kontseiluaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztuko du.

Hamahirugarrena

Finantza arloan Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzak kontrolatuko du ikastetxe itundua eta, hala behar denean, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 41. artikuluak xedatzen duen bezala, eta, orobat, Kontuen Ganberak.

Hamalaugarrena

Itun hau, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42. artikulutik 46.era artekoetan aurreikusten den moduan berritu eta aldatuko da.

Hamabosgarrena

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 47. artikulutik 57.era artekoetan ematen diren arrazoiak daudenean iraungiko da itun hau.

Hamaseigarrena

Itun hau aplikatzerakoan sor daitezkeen auziak Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera ebatziko dira.

Eta horrela ager dadin, goian adierazitako egun eta tokian, bi ale sinatzen dira.

IKASTETXE PRIBATUAREN ALDETIK:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN ALDETIK:

Sin.:

Sin.:

IKUSKAPENAREN ETA ZERBITZUEN ZUZENDARI NAGUSIA

II. ERANSKINA. Batxilergoko ikastetxe pribatu batekin lau urterako hezkuntza itun berezia formalizatzeko administrazio agiria

Iruñean, 2010eko ................... aren ....................(e)an.

Alde batetik:

.......................................................................... jauna, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia.

Bestetik:

........................................................................................... jauna/andrea,

honako hau den aldetik:

[ ] Titularra [ ] Legezko ordezkaria, ondoan adierazten diren identifikazio datuak dituen ikastetxean:

a) Titulartasuna:

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia:

c) Berariazko izena:

c) Kodea:

e) Helbidea:

f) Herria:

g) Udalerria:

h) Baimena (adierazi horri buruzko administrazio xedapena eta Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu zen).

Abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3.2 eta 25. artikuluetan eta aipatu ikastetxearen hezkuntza ituna sinatzea edo berritzea onesten duen .................(e)ko ..../2010 Ebazpenean (20......(e)ko .......... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ..... (e)koa) xedatutakoari jarraikiz.

Batxilergoko derrigorrezkoa ez den hezkuntza eskaini beharrez, hezkuntzaren zerbitzu publikoa Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak aurreikusten duen moduan ematearren, erabaki dute:

Hezkuntza itun berezia sinatzea/berritzea, klausula hauei jarraikiz:

Lehena

Hezkuntza itun honi dagokion ikastetxe pribatua Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren IV. tituluan ezarritako arauen menpe jartzen da (Ikastetxeen partaidetza, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenaren bidez hein batean aldatu zen), eta bere gain hartzen ditu itunaren ondoriozko betebeharrak lege organiko horretan ezarritako moduan (hori ere aldatua Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenaren bidez); halaber, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan, aplika dakizkiokeen gainerako arauetan eta administrazio dokumentu honetan berean ezarritako moduan.

Bigarrena

Ituna onesteko ......./2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, itunaren barnean unitate hauek sartzen dira:

.......... eskola unitate, Batxilergokoak, "....................'' hizkuntza ereduan, 2010-11 ikasturtetik aurrera.

Unitate kopurua aldatu egin daiteke itunak indarra duen bitartean, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, itun honek lau urteko iraupena izanen du, 2010-2011 ikasturtearen hasieratik aitzina.

Laugarrena

Administrazioa beharturik dago ikastetxe itundua sostengatzeko funts publikoak esleitzera, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 12., 13., 34.1 eta 34.3 artikuluetan eta, hala denean, laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz. Aipatu funts horien zenbatekoa Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean aurreikusitakoaren arabera zehaztuko da.

Hezkuntza Administrazioak ikastetxeko irakasleen soldatak ordainduko ditu, eskuordetutako ordainketa gisa eta ikastetxeko erakunde titularraren izenean. Dena den, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluaren arabera, horrek ez du Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean inolako lan harremanik dagoenik adierazten.

Bosgarrena. 8/1985 Lege Organikoaren 51. artikuluan eta abenduaren 14ko 416/1995 Foru Dekretuaren 14.ean xedatutakoaren arabera, ikastetxe itunduaren titularra beharturik dago itunaren helburu diren ikasketak ematera, honela:

-Kasuan kasuko programei eta ikasketa planei jarraikiz eta irakaskuntza antolatzeko indarra duten arauei loturik.

-Dohainik, itunaren izaera osorik mantentzen den bitartean.

-Dohainik, funts publikoetatik heldu den finantzaketa, irakaskuntza arautuaren kontzeptuari dagokiona, osatzeko ikasleek edo haien familiakoek ordaindutakoak salbu, hezkuntza itun berezi osoa itun partziala bilakatzen den kasuetan. Zenbateko horiek Nafarroako Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan zehaztuko dira. Ikastetxeak ikasleei kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duen finantzaketa osagarria modulu ekonomikoaren "bestelako gastuak" atalari aurre egiteko bideratuko da eta, horren ondorioz, Administrazioak itunaren modulu ekonomikoaren "bestelako gastuak" ataleko kopuru osora iristeko falta den diru kopurua baizik ez du ordainduko; hori guztia Aurrekontuei buruzko Foru Legean xedatzen dena galarazi gabe.

Seigarrena

Halaber, ikastetxearen titularra beharturik dago ikastetxean burutu daitezkeen eskola jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak eta eskola zerbitzuak Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoari egokitzera, baita Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duenari ere.

Zazpigarrena

Ikastetxe itunduetako irakasleen jarduera guztiak, irakastorduetakoak eta osagarriak, Administrazioak ordainketa eskuordetu bezala ordaindutakoak, itun bakoitzaren xede den irakaskuntza mailan emanen dira.

Zortzigarrena

Itun honen ondorioz, ikastetxearen titularra beharturik dago, ikasleak onartzeko honako hauetan ezartzen diren arauak betetzera: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren III. kapitulua, funts publikoekin sostengatutako Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioetan ikasleak onartzeko irizpideak arautzen dituen apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretua eta Nafarroako Foru Komunitatean ikasleak onartzeko prozedura urtero ezartzen duen ebazpena edo etorkizunean horiek ordezkatzen dituzten arauak.

Bederatzigarrena

Itundutako ikastetxearen titularra beharturik dago, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 54. artikuluak, Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenak emandako testuaren arabera, eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 26.ak aipatzen dituen gobernu organoak edukitzera. Gobernu organo horiek indarra duen araudiari jarraikiz eratu eta berrituko dira eta halaberean erabiliko dituzte beren eskumenak.

Hamargarrena

Ikastetxe itunduan hutsik gelditzen diren irakasle lanpostuak Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 60. artikuluan xedatutakoaren arabera beteko dira, ikastetxeen partaidetza, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetan lehenean eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 26.3 artikuluan idatzita dagoen bezala.

Hamaikagarrena

Itun honen ondorioz, ikastetxearen titularra beharturik dago Batxilergoko irakaskuntza mailan ituntzen den unitate kopuru bera jardunean mantentzera, baita, gutxienez, indarra duen araudian itundutako unitate bakoitzeko ikasleen batez besteko erlazioa mantentzera ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 16. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz.

Itundutako unitate bakoitzeko ikasleen batez besteko erlazio horretan edo funtzionamenduan dauden unitateen kopuruan murrizketarik gertatuz gero, unitate itunduen kopurua ere murriztuko da. Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 16. artikuluak aipatzen dituen betebeharrak betetzen ez badira, berriz, itun hau deuseztatu eginen da.

Ikastetxearen titularrak arestion aipatu gorabeheren berri eman beharko dio Hezkuntza Departamentuari.

Hamabigarrena

Ikastetxe itunduaren titularrak beharrezkoak diren publizitate neurriak hartuko ditu, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 18. artikuluak ikastetxe itunduaren izaeraren ezagupenari eta, hala bada, izaera propioari doakionean ezartzen dituen beharkizunak betetzeko.

Era berean, ituna burutzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, hain zuzen ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 35. artikulutik 38.era artekoetan ezarritakoak.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ikastetxe itunduaren "bestelako gastuak" kontzepturako ikasleek ordaintzen dituzten zenbatekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan baimendutakoak, ikasturte bakoitzaren bukaeran (edonola ere, urriaren 31 baino lehen) justifikatuko dira. Horretarako ikastetxeko titularrak kontu horiek onetsi zituen Eskola Kontseiluaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztuko du.

Hamahirugarrena

Finantza arloan Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzak kontrolatuko du ikastetxe itundua eta, hala behar denean, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 41. artikuluak xedatzen duen bezala, eta, orobat, Kontuen Ganberak.

Hamalaugarrena

Itun hau, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42. artikulutik 46.era artekoetan aurreikusten den moduan berritu eta aldatuko da.

Hamabosgarrena

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 47. artikulutik 57.era artekoetan ematen diren arrazoiak daudenean iraungiko da itun hau.

Hamaseigarrena

Itun hau aplikatzerakoan sor daitezkeen auziak Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera ebatziko dira.

Eta horrela ager dadin, goian adierazitako egun eta tokian, bi ale sinatzen dira.

IKASTETXE PRIBATUAREN ALDETIK:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN ALDETIK:

Sin.:

Sin.:

IKUSKAPENAREN ETA ZERBITZUEN ZUZENDARI NAGUSIA

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

NAFARROAKO IRAKASKUNTZA PRIBATUAN HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA EMATEN DUTEN IKASTETXEEKIN
ITUNAK HITZARTZEKO DEIALDIA. 2010-2011 IKASTURTEA

Ikastetxearen identifikazio datuak

Titularraren izena:

IFZ

Titularraren ordezkaria:

NANa

Dagokion ordezkaritza:

Ikastetxearen kode zenbakia:

Ikastetxearen izena:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

Udalerria:

Baimen edo sailkapen mota:

Noiz argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean:

Unitate baimenduen kopurua:

Jardunean diren unitateen kopurua:

.......................................................... jaunak/andreak,

ikastetxearen titularra/legezko ordezkaria den aldetik, Nafarroako irakaskuntza pribaturako itun bereziari heltzea eskatu du, jarraian adierazten diren eskola unitateetarako:

Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa: ......... unitate, taulan adierazten diren xehetasunen arabera, eta konpromisoa hartzen du Nafarroako Gobernuak argitaratutako deialdian ezarritakoa betetzeko.

BEHIN-BEHINEKO MATRIKULAREN TAULA. 2010-2011 IKASTURTEA

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

ITUNA ZEIN UNITATETARAKO ESKATZEN DEN

UNITATE BAKOITZEKO IKASLEEN KOPURUA

GUZTIRA

IKASLEAK

UNITATE

ESKATUAK

1. lerroa

2. lerroa

3. lerroa

4. lerroa

5. lerroa

HIZKUNTZA EREDUA

Adin bereko ikasleak dituzten unitateak

1. maila

2.. maila

3. maila

Adin ezberdinetako ikasleak dituzten unitateak

............................(e)n, 2010eko ........................aren ...........(e)an. TITULARRA/ORDEZKARIA

IKASTETXEAREN ZIGILUA

IKUSKAPENAREN ETA ZERBITZUEN ZUZENDARI NAGUSIA

IV. ERANSKINA. Eskabide eredua

NAFARROAKO IRAKASKUNTZA PRIBATUAN BATXILERGOA EMATEN DUTEN IKASTETXEEKIN ITUNAK HITZARTZEKO DEIALDIA

2010-2011 IKASTURTEA

Ikastetxearen identifikazio datuak

Titularraren izena:

IFZ

Titularraren ordezkaria:

NANa

Dagokion ordezkaritza:

Ikastetxearen kode zenbakia:

Ikastetxearen izena:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

Udalerria:

Baimen edo sailkapen mota:

Noiz argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean:

Unitate baimenduen kopurua:

Jardunean diren unitateen kopurua:

..................................................................... jaunak/andreak,

ikastetxearen titularra/legezko ordezkaria den aldetik, Nafarroako irakaskuntza pribaturako itun bereziari heltzea eskatu du, jarraian adierazten diren eskola unitateetarako:

BATXILERGOA: ......... unitate, taulan adierazten diren xehetasunen arabera, eta konpromisoa hartzen du Nafarroako Gobernuak argitaratutako deialdian ezarritakoa betetzeko.

BEHIN-BEHINEKO MATRIKULAREN TAULA. 2010-2011 IKASTURTEA

LOE BATXILERGOA

ITUNA ZEIN UNITATETARAKO ESKATZEN DEN

UNITATE BAKOITZEKO IKASLEEN KOPURUA

GUZTIRA

IKASLEAK

UNITATE

ESKATUAK

LEHEN MAILA

BIGARREN MAILA

MODALITATEA

1. lerroa

2. lerroa

3. lerroa

4. lerroa

1. lerroa

2. lerroa

3. lerroa

4. lerroa

HIZKUNTZA EREDUA

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK

ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA

TEKNOLOGIA

............................(e)n, 2010eko ........................aren ...........(e)an. TITULARRA/ORDEZKARIA

IKASTETXEAREN ZIGILUA

IKUSKAPENAREN ETA ZERBITZUEN ZUZENDARI NAGUSIA

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa