(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ikastetxeak :
    • Pribatu itunduak :
      • 156/1995 Foru Dekretua, ekainaren 26koa, titulartasun pribatuko ikastetxeekin egindako hezkuntza itunei buruzko arauak ematen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

156/1995 Foru Dekretua, ekainaren 26koa, titulartasun pribatuko ikastetxeekin egindako hezkuntza itunei buruzko arauak ematen dituena

 

(1995eko 95. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 31n)

Atarikoa

LOGSEn aurrikusitako irakaskuntza berriak eta, batez ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza garatu eta ezartzeko funtsezko berrikuntzak egin behar dira ikastetxe sareetan, bai publikoan bai titulartasun pribatukoan, bigarren horren multzoak lehenbizikoarekin duen proportzioa hautsi gabe.

Eskaintza behar bezain zabala eta anitza egituratzea da kontua eta irakasle, instalazio, zerbitzu eta baliabide didaktiko egokiak ematea behar bezalako eraginkortasuna izan dadin hezkuntzan eta gizartean.

Gutxieneko irakaskuntzak eta curriculum ofiziala dira abiapuntua eta lehen erreferentzia eskola curriculuma egituratu eta zehazteko; baina, oinarri horretatik abiatuta, eredu ireki eta malgu samarra aukeratu ahal izatea aniztasunari kontu egin beharrak ezarritako eskakizuna da. Eskaintza malgua planteatu da, ikasleen interes, ezagutza prozesu eta ingurune sozioekonomiko anitzak hezkuntzan sortutako behar berariazkoei erantzuteko.

Jakina, ikastetxe publikoen zein titulartasun pribatukoen heziketak ikasleen behar errealetatik abiatu behar du. Programa desberdin berariazkoak eskaini behar zaizkie haien beharra duten ikasleei tratamendu orokor eta disziplinarteko baten oinarrian finkatuta. Hau da, lortu nahi da ikastetxe publiko eta titulartasun pribatuko guztiak gauza izatea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei behar dituzten irakaskuntzak eskaintzeko, haiek beren interesei eta ikasteko moduei egokitutako curriculum proposamenen bidez helburu orokorrak eskuratu ditzaten.

Alde horretatik, ekainaren 14ko 1007/1991 Errege Dekretuak, LOGSEren 3. xedapen gehigarria garatuz, curriculum anitzari 10etik 12ra bitarteko ordu eskatzen dizkio arlo berariazkoetarako, esparru linguistiko eta sozialeko zein zientifiko teknologikoko heziketa elementuz osatua, tutoretza lana ziurtatzeaz gain. Helburu berberarekin, Hezkuntza zuzendari nagusiak, maiatzaren 23ko 608/1995 Ebazpena eman zuen, titulartasun pribatuko ikastetxe itunduetako curriculuma eta antolamendu neurriak ezartzen dituena: curriculumen eta programazio didaktikoaren egokitzapenak, irakasgaien eskaintza, orientazioa eta tutoretza lana, gelan talde heterogeneoak antolatzea eta arreta berezia gelako erritmoari ezin segitu dioten ikasleentzat, besteak beste.

Foru Dekretu honen helburua arauzko aurrikuspen hauek praktikara eramatea da, baliabideak behar bezala probetxatzea, ikastetxeak bideragarri egitea eta irakaskuntzaren kalitatea sustatzea. Horretarako, gutxieneko neurri batzuk eskatzen zaizkie Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxe itunduei, martxoaren 13ko 60/1995 Foru Dekretuaren 8. artikuluan sare publikoari ezarri zaizkionaren parekoak.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko ekainaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten titulartasun pribatuko ikastetxe itunduek, gutxienez bi lerro izan beharko dituzte, hau da, bi unitate Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtso bakoitzeko, aldi baterako baimena izan dezaketen han-hemenkako gelak aparte.

Lehenbiziko Xedapen Gehigarria

Martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren xedapen gehigarrian aurrikusitakoa, ikastetxe batean katedradun lanpostua lortu eta bertan zerbitzu ematen duten irakasleei soilik aplikatuko zaie.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Baimena ematen zaie Foru Dekretu honen eraskinean aipatzen diren titulartasun pribatuko ikastetxeei, 1995-96 ikasturtean O.H.O.ko 7 eta 8. mailak eman ditzaten.

I. ERASKINA

1995-96 ikasturtean O.H.O.ko 7 eta 8. maila emateko baimena duten ikastetxeak:

"Nuestra Señora de ". Altsasu. "Sagrados Corazones". Castejon. "Nuestra Señora de las Escuelas Pías". Anderatz. "Zangotzako ikastola". Zangoza. "Garces de los Fayos ikastola". Tafalla.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa