Castellano | Euskara | Français | English
306/1996 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 2KOA, NAFARROAKO LURRALDE ABERASTASUNAREN ERREGISTRO FISKALA ERATZEAREN ONDORIOETARAKO KOEFIZIENTEAREN BALIOA EZARTZEN DUENA, HORI GUZTIA ORAIN ARTE AIPATU ERREGISTRO HORI EZARRI GABE DUTEN UDALERRIEN LANDA ABERASTASUNARI DAGOKIONEZ ETA BETI ERE NAFARROAKO TOKI OGASUNEI BURUZKO MARTXOAREN 10EKO 2/1995 FORU LEGEAREN LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIKO D) LETRAN AURREIKUSITAKOAREN ARABERA.
(1996ko 112. NAOn argitaratutako testua, irailaren 16an)
Atarikoa
Martxoaren 20ko 3/1995 Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalaren eraketa bukatzeko egin beharreko era edo prozeduraren berri ematen da, lege hark indarra hartu baino lehenago Erregistro hori ezarri gabe zuten udalerrien landa aberastasunari dagokionez, eta horrekin batera d) letran honako hau xedatzen du: "Lurzatiaren balioa aterako da biderketa baten ondorioz, alegia, indarra duen katastroko sailkapen bakoitzaren erreguen araberako banaz bertzeko tipoak tipo eta motaka berriz antolatzetik ateratzen den koefizientearen eta azaleraren artekoa. Azkeneko biderkadura horri berriz biderkatu behar zaio arauz ezarriko den koefizientea."
Beraz, katastroko balioak zuzenean aterako dira, behar den Ponentzian horiek sartzea beharrezkoa izan gabe, Ponentziako datuei arauz onetsi den koefizientea aplikatu ondoren.
Orain arteko Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalak, landa aberastasunari dagokionez, arauz finkatu beharreko koefizientearen baliotzat 900 hartu zuen.
Xedapen Iragankorrean ez da deus ere erraten arauz ezarri beharreko koefizientearen gainean; horrezaz gain, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalari buruzko 3/1995 Foru Legean ezartzen bada ere ondasunen katastroko balioa aterako dela merkatuan dutena erreferentziatzat hartu ondoren, hartan xedatzen den orok orain arte Erregistroa ezartzeko erabili irizpide berberak mantendu nahi ditu Erregistro Fiskala eratzen bukatzeko eta behin Erregistro osoa ezarri ondoren eta, beraz, aipatu xedapen iragankorra inolako baliorik gabe utzirik, hemendik aitzina eginen diren Ponentzien eguneratze edo berrikuskapenetan hartuko den irizpidea hau izanen da, merkatuko balioa erreferentziatzat hartzea.
Horrenbertzez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:
Artikulu Bakarra
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskala eratzearen ondorioetarako koefizientearen balioa 900 izanen da, hori guztia orain arte aipatu Erregistro hori ezarri gabe duten udalerrien landa aberastasunari dagokionez eta beti ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko d) letran agindutakoa betetzeko asmoz.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.