(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Toki tributuak :
      • 683/1996 Foru Dekretua, abenduaren 24koa, Nafarroako toki entitateen ordenantza fiskalen erregistroa sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

683/1996 Foru Dekretua, abenduaren 24koa, Nafarroako toki entitateen ordenantza fiskalen erregistroa sortzen duena

 

(1996ko 159. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 31n)

Atarikoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan eta hamaikagarren xedapen iragankorrean Nafarroako Toki Entitateen Ordenantza Fiskalen Erregistroa sortzea erabaki zen.

Foru Dekretu honen helburua lege agindu hori betetzea da herritarrek ahalik eta errazen eskura ditzaten aipatu arauak, hala eskatuz gero.

Kontutan hartuz ordenantza fiskalek eraginik izanen badute Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar direla eta Nafarroako toki entitateak behartuta daudela indarra duten ordenantzen kopia eskatzen dutenei luzatzera, orain sortutako Erregistroak, Toki Araubidearen Foru Batzordeak adostasun txostena eman ondoren, informazioa eskuratzeko bideak zabalduko ditu, herritarren eskura jarriz.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita lauan hartutako Erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1. artikulua

Nafarroako Toki Entitateen Ordenantza Fiskalen Erregistroa sortzen da, Toki Administrazioko Departamentuaren menpe.

2. artikulua

Nafarroako Toki Entitateen Erregistro Fiskalen Erregistroan, publikoa izanen baita, Nafarroako Toki Entitateek onesten dituzten Ordenantza Fiskal guztiak jasoko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak indarra hartu zuenetik geroztikoak.

Erregistroak informazio hau bilduko du toki entitate eta ordenantza bakoitzari buruz:

a) Ordenantzaren hasierako onespenari buruzko Erabakiaren data, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialeko argitalpenarena ere.

b) Ordenantzaren behin betiko onespenari buruzko Erabakiaren data, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialeko argitalpenarena ere.

c) Ordenantzaren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu den.

Ordenantzak aldatuz gero, onesteko bezala behar diren datuak bilduko dira.

3. artikulua

Inskribatu gogo den informazioa eskuratzeko, Toki Administrazioko Departamentuak Toki Entitateek igorritako aktetatik hartuko ditu datuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 345. artikulua betetzearren, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialeko argitalpenetatik ere.

Aurrekoa gorabehera, Toki Administrazioko Departamentuak ofizioz inskribatu ahalko ditu Erregistroan argitaratzen diren Ordenantza Fiskalak.

4. artikulua

Toki Administrazioko Departamentuak informazioa prozesatu eta fitxategi informatikoak prestatuko ditu, interesatuek indarra duten ordenantzak kontsultatu eta eskura ditzaten.

Azken Xedapenetan Lehena

Ahalmena ematen zaio Toki Administrazioko kontseilariari Foru Dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa