Castellano | Euskara | Français | English
56/2013 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 15EKOA, LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA, 2013. URTEAN NAFARROAN IZANEN DEN ARRANTZARAKO BERARIAZKO ARAUDIA ONESTEN DUENA, ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEEN POPULAZIOAK KONTROLATZEKO ZENBAIT NEURRI BARNE HARTUTA
(2013ko 41. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 28an)
Atarikoa
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean hedatutakoarekin jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehizaren eta arrantzaren baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, iraunkortasun irizpideen arabera.
Alde horretatik, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxa daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.
Beste alde batetik, espezie exotiko inbaditzaileen zerrenda eta katalogoa arautzen dituen azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.
Errege dekretu horren bigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, espezie exotiko inbaditzaileen zerrendan eta katalogoan agertzen direnak arrantzatzea izaten ahal da espezie horiek kontrolatzeko eta, behar denean, desagerrarazteko neurrietako bat.
Horregatik, foru agindu honetan xedatzen da Nafarroan indarra duen legediaren babesean harrapatzen ahal diren espezieez gainera, bestelako arrain-espezieen arrantza bideratuko dela azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretu horren helburuak betetzera.
Bi helburu horiek –hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea– bide ematen dute Nafarroako arrantza baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzekoa, 2013ko arrantza denboraldirako.
Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz, agindu dut:
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea.
Honako foru agindu honen helburua da 2013. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia finkatzea, bi alde hauetatik begiratuta: arrain-baliabideen aprobetxamendu antolatua arautzea eta espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkortasunez kontrolatzeko neurriak hartzea: espezie horiek harrapatu eta, behar denean, harrapatutako arrainak desagerrarazi.
1. atala. Espezieak
2. artikulua. Baimendutako espezieak.
Nafarroan, 2013ko denboraldian, honako arrain-espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:
–Autoktonoak edo bertakoak.
–Aloktonoak.
3. artikulua. Espezie exotiko inbaditzaileen arrantza.
Espezie horien populazioak kontrolatzeko eta espezie horiek desagerrarazteko edo, gutxienez, haien hedapena mugatzeko, eta foru agindu honetan adierazten diren baldintzekin, honako espezie hauek harrapatzeko baimena izanen da:
–Arrainak:
–Ornogabeak:
2. atala. Ibaiak eta ibaibideak
4. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren ondorioetarako.
Araudi honen ondorioetarako, Nafarroako salmonidoen ur eta ibaiak honela banatzen dira: Salmonidoen Goiko Eremua eta Salmonidoen Eremu Mistoa. Salmonidoen Goiko Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzeko ibaibideen zerrenda Nafarroako Salmonidoen Plan Zuzentzailea onesten duen uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuan ageri da (1995eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 18koa). Bidasoa ibaiaren bide nagusia, Berako Fundizioen presatik Nafarroak Endarlatsan duen mugarainoko zatian, Izokin-tartea da.
Ziprinidoen eremua Nafarroako gainerako ibaibideek eta ur masek osatzen dute.
5. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.
Arrantza, ur horietan, tokian tokiko arrantza eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremukotzat jotzen baita.
Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, ur-bazterren perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.
6. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.
–Nafarroako Errege Bardeako natur parkean, Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.
–Lor aintziran, Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.
3. atala. Debekuak
7. artikulua. Espezieak sartzea.
Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenik ematen ez badu.
8. artikulua. Arrantzatzeko debekua duten tarteak.
Arrantzatzeko debekua duten tarte mota hauetan ezin da inolako espezierik harrapatu:
a) Arrantzatzeko debekua duten eremuak, haietan ugalketa errazteko. Arrantzatzeko debeku iraunkorra duten eremuak dira, eta uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarri ziren. Haien kokalekua foru agindu honen I. eranskinean dago zehazturik.
b) Arrantzatzeko aldi baterako debekua duten eremuak. Unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira. Foru agindu honen II. eranskinean daude zehazturik.
9. artikulua. Arrabalekuen babesa.
Salmonidoen eremuan, debekatuta dago maiatzaren 31ra arte arrabalekuak zapaltzea.
10. artikulua. Presetatik hurbil arrantzatzea.
c) Izokin-tartean, gutxienez 50 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta presen oinarriaren edo arrainentzako eskalen edo pasaguneen sarrera edo irteeraren artean.
d) Salmonidoen Eremuko gainerako tarte eta ibaietan, gutxienez 10 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta arrainentzako eskalen eta pasaguneen sarrera edo irteeraren artean.
11. artikulua. Beita, aparailu eta prozedura debekatuak.
Debekaturik dago ondoko beita, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:
a) Beren neurriengatik 8 zentimetrotik beherako arrainei pasatzen uzten ez dien edozein sare edo tramankulu, baita errekaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere. Espresuki debekatuak daude tresmailaren moduko sareak.
b) Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo hesiak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.
c) Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko gaiak.
d) Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako arrantza tresnak.
e) Esku-arrantza eta urpekoa.
f) Amu anizkun bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik.
g) Ninfa edo eulia “harrarekin” edo “puruarekin” erabiltzea.
h) Beitarako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan. Dena dela, beitarako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiko Salmonidoen Eremu Mistoan, bertako iktiofaunakoak badira.
i) Debekatuta dago azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretuaren katalogoan eta zerrendan sartzen diren espezietako arrainak beitarako erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan, eta haien zatiak edo eratorriak.
j) Salmonidoen Eremuan, debekatuta dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, “haragi-harra” edo “asticot” izenekoa erabiltzea eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa edo ninfak edo bertako faunakoak ez diren espezieak.
k) Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, beita gisa amuan sartuta ez dauden boilieen erabilera barne. Entrenamendu fasean dauden arrantzaleei baizik ez zaie baimenik ematen Ziprinidoen eremuko tarteetan ibaia beitaz ereiteko, betiere arrantzaleak federatuak badira eta Nafarroako Arrantza Federazioaren eta bertan federatutako kluben urteko kirol-egutegiaren barreneko lehiaketetan bada.
12. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.
Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez arrantzatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.
Debekatuta dago izokina, ibai amuarraina eta itsas amuarraina merkaturatzea, denboraldian harrapatzen den lehenbiziko izokina izan ezik.
Debekatuta dago lutxoa eta urre-arraina espezietako arrain hilik izan, garraiatu, salerosi eta merkaturatzea, espezie exotiko inbaditzaileak izateagatik haien ugaltzea kontrolatzeko neurri bereziak eskatzen dituztelako.
Urteko kirol-egutegiaren barreneko lehiaketa ofizialak egiten direnean, espezie exotiko inbaditzaileen kontrako neurriak kirol-probaren bukaeran aplikatuko dira.
4. atala. Arrantzarako baldintza orokorrak
13. artikulua. Lizentziak eta baimenak.
a) Foru agindu honen 2. eta 3. artikuluetan baimendutako espezieak harrapatzeko, Nafarroako arrantzako baimena izan beharra dago.
b) Arrantzako baimena izateaz gainera, Salmonidoen Goiko Eremurako (Izokin-tartea salbu) baimendutako espezieak harrapatzeko, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emana.
14. artikulua. Ibaiaren mugaldeko tarteetan arrantzatzea.
tziarekin edo beste autonomia-erkidego batekin muga egiten duten ibai tarteetarako, arrantzaleak Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden arauak eta baldintzak bete beharko ditu, betiere arrantza Nafarroatik egiten bada.
15. artikulua. Arrantza-denboraldia.
Foru agindu honetan aipatzen den aldia izanen da arrantza-denboraldia, baita arrantzaldi bakoitzaren hasiera eta bukaera egunak ere.
16. artikulua. Arrantzarako ordu baliodunak.
Nafarroan arrantzarako ordutegi balioduna, karramarroarena alde batera utzita, ondoko hau izanen da, hilabetez hilabete:
–Martxoan eta apirilean, 07:00etatik 21:00etara.
–Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:30era.
–Abuztuan: 07:00etatik 22:00etara.
–Irailean eta urrian: 07:00etatik 20:00etara.
Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke arrantzan, eguzkia sartu eta ordubete pasatu arte (betiere ordu ofizialetan, 06:00etatik 14:00ak bitarte), salbu eta Carp Fishing modalitateko lehiaketa ofizialetan, lehiaketa horrek bere ordutegia izanen baitu.
17. artikulua. Hil beharreko arrainak.
“Amuarrain ostadarra” eta “perka amerikarra” edo “black-bass” espezie exotikoen alerik harrapatuz gero, harrapatu eta berehala hil behar dira.
a) Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, ondoko espezie exotikoen arrainak ezin izanen dira uretara itzuli, eta harrapatzen diren unean hil beharko dira: lutxoa, urre-arraina eta amuarrain ostadarra. Izan ere, espezie horiek kaltegarriak dira ekosistementzat eta ekosistema horien inbaditzailetzat jotzen dira, eta espezie horiek heda ez daitezen eta beste ur masa batzuetan sar ez daitezen hartu da neurria.
Bestetik, ustekabean, bigarren xedapen gehigarriko zerrendako alerik harrapatuz gero, berdin-berdin hil beharko lirateke.
Kirol-arrantzako lehiaketa ofizialetan, atal honetan ezarritakoa kirol-probaren bukaeran aplikatuko da.
18. artikulua. Aprobetxatzen ahal diren espezieak neurtzeko modua.
Legezko ondorioetarako, buruaren aitzineko muturretik isats-hegats edo buztan luzatuaren gibelaldearen erdiko punturainokoa izanen da arrainen luzera.
19. artikulua. Arrantzako kirol lehiaketak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, dagokion ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatzen edo babesten dituen arrantzako kirol lehiaketak egiteko baimena ematen ahalko du. Ondorio horietarako, lehiaketa horiek egiteko eskabideak Nafarroako Arrantza Federazioak prestatuko ditu martxoaren 1a baino lehen.
Lehiaketek Nafarroako Arrantza Federazioaren arauei jarraituko diete, betiere foru agindu honetan ezarritako moduan.
Lehiaketa horiek egiten diren egunetan, lehiaketatik kanpoko arrantzaleek ezin izanen dute arrantzarik egin tarte horretan.
Salmonidoen Goiko Eremuan kokatzen diren arrantzako kirol eremuak, gehienez, bi asteburutan erabiltzen ahalko dira halakotzat arrantza-denboraldi osoan. Egun berean ezin izanen dira irekita egon eremu horretako kirol-eremuen %50etik gora.
20. artikulua. Arrantzako hezkuntza jarduerak.
Arrantzan ikasteko eskola, 41. artikuluan definitzen dena, Nafarroako Arrantza Federazioak edo arrantzari elkarteek sustatzen dituzten hezkuntza jardueretarako baizik ez da erabiliko, arrainak hil gabeko arrantza eginez (aurrerantzean harrapatze eta askatze deituko diogu arrantza-modalitate horri), betiere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena badute.
21. artikulua. Harrapatze eta askatze arrantza-modalitatearen baldintzak.
Harrapatze eta askatze arrantzaren modalitatean, apeu artifizialekin baizik ezin izanen da arrantzan aritu. Gehienez ere hiru apeu artifizial erabiltzen ahalko dira aparailu bakoitzeko, eta haietako bakoitzean amu arrunt bakarra, garranga gabea.
Sare ez-metalikoa izanen duen hargailua erabili beharko da nahitaez, eta gomendatzen da sare horrek korapilorik ez izatea eta harrapatutakoak uretan bertan maneiatzea, arrainei kalte ez egiteko.
Harrapatutako arrain guztiak berehalaxe itzuli behar dira uretara, baita harrapatzean hil direnak ere. Arraina berehalaxe itzuli beharko da ibaira, amuarrainek eta harrapatutako gainerako espezieek bizirik segitzeko moduko berme guztiekin, espezie aloktonoak izan ezik, nahitaezkoa baita horiek hiltzea, 17. artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian ageri den moduan.
Harrapatze eta askatze arrantzarako tarteetan –39. artikuluan definitzen dira–, arrantzaleak ezin izanen du amuarrainik eraman, ezta beste leku batzuetan harrapatutakoak ere.
22. artikulua. Las Nazas (Bidasoa ibaia) alderdian arrantzatzea.
Izokin arrunta eta baldintza hidrauliko desegokietan dauden gainerako espezieak babesteko, Bidasoa ibaiaren Izokin-tarteko (“Las Nazas” izeneko alderdian) arrantzarako arauak ezartzen dira, honako baldintza hauei jarraikiz:
a) Basozaintzak ikusten badu 24 ordutik gorako denboraldian Irun-Endarako zentralaren presaren gainaldetik urak ez duela gainezka egiten, noriaren eskuineko erdialdean (erdiko uhartearen eta ibaiaren eskuineko ertzaren artean), debekatu eginen da arrantzatzea aldi baterako noria horren eta Irun-Endarako zentralaren karga-biltegirako hustubidearen arteko tartean. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta dagokion seinalea jarriko du, arrantzatzeko aldi baterako debekuaz ohartarazteko.
b) Basozaintzak ikusten badu 24 ordutik gorako denbora tartean presaren gainaldetik urak berriro gainezka egin duela eskuineko erdialdean, arrantzatzeko aldi baterako debekua kenduko da. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta arrantzatzeko aldi baterako debekuaren seinaleak kenduko ditu.
23. artikulua. Arrantza sareekin egitea.
Ziprinidoen Eremuko ur eta ibaietan, sarez urte osoan egiten ahal da arrantza, baina debekatuta dago honako espezie hauen arrantza martxoaren 1etik abuztuaren 15a arte, biak barne: barboa, tenka, ezkailua, zarboa, karpa, urre-arraina, lutxoa eta perka amerikarra edo black-bass.
Arrantza sareek etiketa bereizgarri bat izan behar dute, eta, bertan, arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.
Foru agindu honen 12. eta 17 artikuluen ondoriozko xedapenak aplikatuko dira.
Ibaibide osoan sareak erabiltzea debekatuta egonen da ur orriaren batez besteko zabalera 10 metrokoa edo txikiagoa denean, arrantza lekutik ibaian gora eta ibaian behera dagoen tartean.
24. artikulua. Ontzi batetik arrantzatzea.
Zilegi da ontzi batetik arrantzatzea. Nolanahi ere, Nafarroako ur kontinental nabigagarrietan baizik ezin da egin arrantza mota hori, ibai-arroaren ardura duen erakundeak ezarritako arau eta baldintzei jarraikiz. Foru agindu honetan ezarritako guztia aplikatuko zaio arrantza-modalitate horri. Ahate batetik edo bestelako flotagailu batetik arrantzatzea motorrik gabeko ontzi batetik egindako arrantzatzat jotzen da.
25. artikulua. Salbuespeneko neurriak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, salbuespen gisa, arrantzaldiak eteten ahalko ditu, ingurumeneko baldintzek arrain populazioak arrisku larrian jartzen badituzte.
II. KAPITULUA. Espezie bakoitzerako xedapen bereziak
26. artikulua. Izokinaren arrantza.
a) Zonifikazioa: Bidasoa ibaiaren Izokin-tartean baizik ezin da harrapatu izokina, Tartea 4. artikuluan dago definitua.
b) Arrantza-denboraldia: izokinaren arrantzaldia maiatzaren 1ean irekiko da, eta 52. izokina harrapatzen den momentuan itxiko.
Gehieneko kopuru hori harrapatzen ez bada ere, uztailaren 15a izanen da arrantzaldiaren azken eguna.
Egun horretatik aitzina, edozein arrain espezieren arrantza dago galarazia izokin-tartean.
c) Egun baliodunak: izokinaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.
d) Gutxieneko neurriak: 40 zentimetro baino gutxiagoko izokin guztiak lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez bota behar dira uretara.
e) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 11. artikuluan aipatzen direnak, eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.
f) Amuak: beita naturalerako amuek gutxienez 13 mm-ko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik arpoitxora neurtua, eta 14 mm-ko zabalera oinean. Euli-arrantzarako amuek gutxienez 7 mm-ko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik arpoitxora neurtua, eta 8 mm-ko zabalera oinean. Amu anizkunaren kasuan, multzoaren tamaina ezin izanen da amu arrunta baino txikiagoa izan. Koilarek gutxienez 7 cm-ko luzera izanen dute, goiko zirgilotik amuaren makurdurara neurtua.
g) Aparailuak: arrantzale bakoitzeko kanabera bakar bat onartuko da.
h) Harrapaketa kopurua: arrantzale eta eguneko izokin bakar bat.
i) Jatorri ziurtagiria: eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko Basozaintzak luzatua. Ez zaie jatorri ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinei, hau da, “zankatu” izeneko horiei, horiek harrapatzea debekatuta baitago.
j) Arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa izanen da, betiere beste arrantzaleren bat baldin bada txandaren zain.
k) Mikromarka jarrita duen izokin bat harrapatuz gero, arrantzaleak hura atxikita dagoen buru puska eman beharko dio eskualdeko Basozaintzari, jatorriaren ziurtagiria egiteko unean.
27. artikulua. Itsas amuarrainaren arrantza.
a) Zonifikazioa: itsas amuarraina Bidasoa ibaiaren Izokin-tartean baizik ezin da harrapatu. Tartea 4. artikuluan dago definitua. Tarte horretan debekatuta egonen da ibai amuarraina arrantzatzea.
b) Arrantza-denboraldia: itsas amuarrainaren arrantza-denboraldia maiatzaren 1ean irekiko da, eta 19. arraina harrapatzen den momentuan edo izokinaren arrantzaldia bukatzen denean itxiko da.
c) Egun baliodunak: itsas amuarrainaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.
d) Gutxieneko eta gehieneko neurriak: debekatuta dago 35 zentimetrotik beherako eta 50 zentimetrotik gorako itsas amuarrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.
e) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 11. artikuluan aipatzen direnak eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.
f) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 25 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 9 mm-ko zabalera oinean.
g) Aparailuak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.
h) Harrapaketa kopurua: arrantzale eta eguneko, itsas amuarrain bat bakarra.
i) Jatorri ziurtagiria: eduki eta garraiatzeko, arrain bakoitzak jatorri ziurtagiria beharko du, eskualdeko Basozaintzak emana.
28. artikulua. Ibai amuarrainaren arrantza.
1. Salmonidoen Goiko Eremuan:
a) Salmonidoen Goiko Eremuan arrantzatu ahal izateko, Nafarroako Arrantzako baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.
b) Arrantzaleak arrantza egunetan lortzen dituen arrainen berri eman beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, dela Interneteko inkestak betez, dela behar bezala betetako baimenak postaz igorriz.
c) Arrantzaleek Ibairako Txartela aldean eraman behar dute beti, arrantzan ari direnean. Txartel horretan idatziko dute arrantza egunetan zenbat amuarrain harrapatu dituzten, amuarrainak hartu eta berehala, eta tamaina eta ordua apuntatu, basozainek eta bestelako agintaritzaren agenteek tokian-tokian egiten duten kontrolerako. Ibaiko txartel hori Nafarroako Gobernuak argitara ematen duen arrantza-araudiaren liburuxkan aurkitzen ahal da, edo, bestela, ehizari eta arrantzari buruzko webgune honetan: (www.cazaypesca.navarra.es).
d) Arrantza-denboraldia: maiatzaren 1etik ekainaren 30era.
e) Egun baliodunak: amuarraina asteko egun guztietan harrapatzen ahalko da, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.
f) Gutxieneko eta gehieneko neurriak:
–Ibaibide nagusietan, amuarrainek 23 zentimetro izanen dituzte gutxienez, eta 35 zentimetro gehienez.
–Bigarren mailako ibaibideetan, amuarrainek 20 zentimetro izanen dituzte gutxienez, eta 35 zentimetro gehienez.
g) Gehieneko harrapaketak: arrantzale eta eguneko, hiru amuarrain harrapatzen ahal dira gehienez ere. Hiru amuarrain harrapatu dituen arrantzaleak, harrapatze eta askatze modalitatean arrantzatzen jarraitu nahi badu, 21. artikuluan ezarritakoa bete beharko du zorrotz.
h) Aparailuak: kanabera besterik ezin da eraman. Kanabera bakar bat izan daiteke eskuan, eta beste bat ere eraman daiteke, baina aparailurik gabe, salbu eta lehiaketa ofizialetan, lehiaketetan arrantzaleak beste kanabera batzuk izan baititzake montaturik unean unekoaz gainera.
f) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 20 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 7 mm-ko zabalera oinean. Salmonidoen Goiko Eremuan, Bidasoa ibaiaren Izokin-tartean salbu, ez da zilegi garrangadun aparailurik erabiltzea. Motalitate honetarako espres fabrikatu ez den arrain artifizialik erabiltzen bada, amu anizkun bakar bat erabiltzen ahalko da, edo, bestela, hiru amu arrunt.
2. Salmonidoen Eremu Mistoan:
a) Arrantza-denboraldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra.
b) Egun baliodunak: amuarraina asteko egun guztietan harrapatzen ahalko da, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.
c) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 20 zentimetro baino gutxiagoko arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.
d) Gehieneko harrapaketak: arrantzale eta eguneko, hiru amuarrain harrapatzen ahal dira gehienez ere. Hiru amuarrain harrapatu dituen arrantzaleak, harrapatze eta askatze modalitatean arrantzatzen jarraitu nahi badu, 21. artikuluan ezarritakoa bete beharko du zorrotz.
e) Aparailuak: kanabera baizik ez da onartuko eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
f) Amuak eta aparailuak: Debekatuta dago amu anizkun bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea.
3. Ziprinidoen eremuan:
Salmonidoen Eremu Mistoan espezie horren debekualdian ustekabez itsas amuarrainik arrantzatzen bada Ziprinidoen Eremuan, ahalik eta min gutxien emanez itzuli beharko dira uretara, arrantza-barrutikoak salbu. Azken kasuan, dagokion Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraituko zaio.
29. artikulua. Aingiraren arrantza.
a) Zonifikazioa: debekatuta dago aingirak harrapatzea Salmonidoen Goiko Eremuko ibai guztietan.
b) Arrantza-denboraldia:
Salmonidoen Eremu Mistoan: apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.
–Ziprinidoen eremuan: urteko egun guztietan.
c) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 20 zentimetrotik beherako arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.
d) Harrapatzen ahal den gehieneko kopurua: 2 ale, arrantzale eta eguneko.
e) Aparailuak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, Ziprinidoen Eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen Eremu Mistoan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
30. artikulua. Kolakaren, hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantza.
a) Arrantza-denboraldia: espezie horiek izokinaren toki eta arrantzaldi berberetan harrapatzen ahal dira.
b) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 30 zentimetrotik beherako kolakak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara. Hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantzarako ez dago neurri mugarik.
c) Gehieneko harrapaketa: arrantzari eta eguneko, kolaka bat. Ez dago inolako debekurik hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren harrapaketa kopuruaren gainean.
d) Arteak: kanabera baizik ez da onartuko eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
e) Amuak eta aparailuak: amuei dagokienez, itsas amuarrainaren arrantzarako berberak.
31. artikulua. Loinaren arrantza.
a) Arrantza-denboraldia:
–Ziprinidoen eremuan, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte. Apirilean, maiatzean eta ekainean debekatuta dago espezie hori harrapatzea, kirol lehiaketetan izan ezik. Azken kasuan, arrainak ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.
–Salmonidoen eremu mistoan, uztailaren 1etik 31ra arte, jai ez diren astearteetan izan ezik.
–Salmonidoen Goiko Eremuan, debekatuta egonen da arrantza.
b) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 12 zentimetrotik beherako arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez bota behar dira uretara, salbu eta kirol-arrantzako lehiaketa ofizialetan, kirol-probaren bukaeran egiten baita hori.
c) Gehieneko harrapaketa: arrantzale bakoitzak 20 ale egunean, salbu eta arrantza lehiaketa ofizialetan.
d) Arteak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, Ziprinidoen Eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
32. artikulua. Barboaren, tenkaren, ezkailuaren eta zarboaren arrantza.
a) Arrantza-denboraldia:
–Ziprinidoen Eremuan, urte osoan.
–Salmonidoen Eremuan, amuarrainaren arrantzaldi berean.
b) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 18 zentimetrotik beherako barboak eta 15 zentimetrotik beherako tenkak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez bota behar dira uretara, salbu eta kirol-arrantzako lehiaketa ofizialetan, kirol-probaren bukaeran egiten baita hori. Ezkailuek eta zarboek ez dute neurri mugarik izanen.
c) Gehieneko harrapaketa: gehieneko kopururik gabe.
d) Arteak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, Ziprinidoen Eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
33. artikulua. Karparen, arruarrain ostadarraren eta perka amerikarra edo black-bassaren arrantza.
a) Arrantza-denboraldia:
–Ziprinidoen Eremuan, urte osoan.
–Salmonidoen Eremuan, amuarrainaren arrantzaldi berean.
b) Neurriak eta gehieneko harrapaketak: ez dago inolako debekurik arrainen neurriaren edo harrapaketa kopuruaren gainean.
c) Aparailuak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, Ziprinidoen Eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
d) Foru agindu honen 17. artikuluaren ondoriozko xedapena aplikatuko da.
34. artikulua. Urre-arrainaren eta lutxoaren arrantza.
a) Arrantza-denboraldia:
–Ziprinidoen Eremuan, urte osoan.
–Salmonidoen Eremuan, amuarrainaren arrantzaldi berean.
b) Neurriak eta gehieneko harrapaketak: ez dago inolako debekurik arrainen neurriaren edo harrapaketa kopuruaren gainean.
c) Aparailuak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, Ziprinidoen Eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
d) Foru agindu honen 12. eta 17 artikuluen ondoriozko xedapenak aplikatuko dira.
35. artikulua. Karramarroen arrantza: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.
a) Zilegi da karramarroa harrapatzea ondoko ibai eta tarte hauetan:
–Ebro ibaia: ibaibide nagusian, Nafarroa gurutzatzen duen tarte guztian; Lodosatik Arnedorako errepide nazionaleko zubia baino beherago ura Ebron isurtzen duten ibai adarretan; eta ureztalurretako erreten eta ubideetan, ibai horrek zeharkatzen dituen udalerrietan, betiere.
–Ega ibaia: Leringo errepide nagusiko zubitik Ebro ibaiarekin bat egin arteko ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne.
–Mayor ibaia: ibai osoan eta adar guztietan.
–Arga ibaia: ibaibide guztian, Larragako zubitik Aragoi ibaiarekin bat egin arte, ureztalurretako erretenak, ubideak eta uberkak barne direla.
–Zidakos ibaia: ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne, Puiu eta Tafallako mugatik Aragoi ibaiarekin bat egin arte.
–Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera Ebrorekin bat egiten duen arte, ureztalurretako ubide eta erretenak barne.
Halaber, zilegi da espezie horiek harrapatzea karramarroaren arrantza barruti guztietan. Barruti horien zerrenda 38. artikuluan ageri da, bakoitzerako ezarritako mugekin batera.
Ur horietatik kanpo debekatuta dago karramarroa harrapatzea, baita idoi, aintzira eta urtegietan ere, Ebro ibaiaren eskuinaldeko baltsa eta urtegietako urak alde batera utzita.
b) Arrantza-denboraldia: karramarroa urte osoan harrapatzen ahalko da, karramarro seinaledunaren arrantza barrutietan salbu.
c) Gehieneko harrapaketak eta neurriak: Karramarroak harrapatzerakoan, ez dago mugarik ez kupoan ez tamainan ere.
d) Arteak: karramarroa salabardoz baizik ezin da harrapatu. Arrantzale bakoitzak gehienez ere zortzi salabardo erabil ditzake. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da, eta, bertan, arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.
e) Harrapatutakoaren heriotza: foru agindu honen 17. artikulua aplikatuko da.
f) Ordutegia: arrantzarako ordutegia hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:
–Martxoan eta apirilean: 07:00 - 21:30.
–Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30 - 22:00.
–Abuztuan, irailean eta urrian: 07:00 - 21:30.
Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke, eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.
III. KAPITULUA. Arrantza barrutiei aplikatu beharreko araudia
36. artikulua. Arrantza barrutien araudi orokorra.
a) Barruti batean arrantzan aritzeko, arrantzarako administrazio lizentziaz landa, barrutia administratzen duen arrantzaleen elkarteak emandako baimen pertsonala ere beharko da.
b) Baimenaren erabiltzaileak barrutiko buzoietako batean utzi behar du baimena, fitxako datu guztiak jarri eta gero.
c) Tasak:
Amuarrainen eta karramarroen arrantza barrutietan arrantza-baimenaren tasak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legean ezarrita daudenak izanen dira.
–Arrantza barruti arrunta: 9 euro.
–Hil gabeko arrantza barrutiak: 6 euro.
–Amuarrainen arrantza intentsiborako barrutiak: 9 euro.
–Karramarroaren arrantza barrutiak: 5 euro.
–Tasa murriztua: 5 euro.
Barrutietako elkarte kudeatzaileek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aurretiazko baimenarekin, arrantzale federatuei, 65 urtez goitikoei, 16 urtez beheitikoei eta ongintzako elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzen duten beste pertsona talde batzuei aipatu foru legean ezarritako tasa murriztua aplika diezaiekete, arrantza gizartean zabaltzeko asmoz.
d) Barrutiaren barreneko edo barrutiarekin muga duten udalerri edo kontzejuetako herritarrak hartuko dira bertakotzat, baita ibaiko amuarrain eremuan dauden sozietate federatuetako kideak ere.
e) Arrantza barruti intentsiboetan, asteazkenetan, 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzale federatuek izanen dute lehentasuna.
f) Sozietate administratzaileek aparkatzeko guneak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzaleek derrigor erabili beharko dituzte.
37. artikulua. Amuarrainen arrantza barrutiak.
2013. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak izanen dira amuarrainen arrantza barrutiak:
a) Zudairiko arrantza barrutia, Urederra ibaian.
Bakedaoko zubitik (Bakedao) San Fausto zentralaren Intzurako presarainoko sektorea (Artabia). Luzera: .
–Harrapatze eta askatze arrantzako tartea: Bakedaoko zubiaren (Bakedao) eta Zudairiko errotako (Zudairi) presaren arteko sektorea.
–Ateratze arrantzako tartea: Zudairiko errotako (Zudairi) presaren eta Intzurako (Artabia) presaren arteko sektorea.
–Arrantza-denboraldia bi sektoreetan: maiatzaren 1etik ekainaren 30era, biak barne. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.
b) Eugiko arrantza barrutia, Arga ibaian.
Eugiko urtegiko presaren gainezkabidetik Zubiriko burdinazko zubirainoko tartea (Saigots). Luzera: 6,3 km.
–Harrapatze eta askatze arrantzako tartea: Etxarroko erreka bukatzen den gunearen eta Zubiriko burdinazko zubiaren (Saigots) arteko sektorea.
–Ateratze arrantzako tartea: Eugiko presaren azpiko ur-neurtegiaren eta Etxarro erreka bukatzen den gunearen arteko sektorea.
–Arrantza-denboraldia bi sektoreetan: maiatzaren 1etik ekainaren 30era, biak barne. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.
c) Uharteko barruti intentsiboa, Arga ibaian.
Akerretako zubiaren (Akerreta) eta Zokorenako presaren (Uharte) arteko sektorea. Luzera: .
–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.
d) Arintzanoko barruti intentsiboa, Ega ibaian.
Arintzanoko zubiaren (Arintzano) eta Deikazteluko zentraleko presaren (Deikaztelu) arteko sektorea. Luzera: .
–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.
e) Esako barruti intentsiboa, Aragoi ibaian.
Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik 500 metro beheiti) itoaren harriraino, Esako arrain-haztegitik 150 metro beheiti. Luzera: .
–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.
38. artikulua. Karramarroaren arrantza barrutiak.
2013. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak karramarroaren arrantza barrutiak izanen dira, baldintza hauekin:
a) Karramarroaren Asiaingo barrutia, Arakil ibaian.
Kokalekua: Irurtzunen Larraun ibaiarekin bat egiten duen tokitik Asiaingo hodien zubirainoko sektorea. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.
b) Ega ibaiko barrutia, Ega ibaian.
Kokalekua: Arabako mugatik (Zuñiga) Alloko zentralerainoko sektorea. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 90 baimen arrunt.
c) Karramarroaren Uharteko barrutia, Arga ibaian.
Kokalekua: Akerretako zubitik Uharteko Zokorena izeneko presarainoko sektorea. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.
d) Karramarroaren Esako barrutia, Aragoi ibaian.
Kokalekua: Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik 500 metro beheiti), Zangozako I. Zentraleko presarainoko tartea (luzera: 9,6 km).
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.
e) Karramarroaren Soraurengo barrutia, Ultzama ibaian.
Kokalekua: Eltzarrain eta Ultzama ibaien arteko elkargunetik Azotzerako NA-4251 errepideko zubiraino. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.
f) Karramarroaren barruti guztietarako mugak.
–Espezieak: karramarro seinaleduna eta paduretako karramarroa.
–Aparailuak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.
–Gehieneko harrapaketak: Ez dago gehieneko kuporik eguneko eta arrantzaleko.
–Neurria: Ez da finkatu harrapatutakoaren gutxieneko tamainarik.
–Arrantzaldia: ekainaren 1etik irailaren 30era arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.
–Ordutegia: 17:00etatik 21:00ak arte.
IV. KAPITULUA. Harrapatze eta askatze arrantzako tarteak, eta araubide bereziko beste tarte batzuk
39. artikulua. Harrapatze eta askatze arrantzako tarteak.
1. Arakil eta Larraun ibaien arroa:
a) 2013. urtean, Larraun eta Basaburua ibaien ibilgu nagusia eta Artius errekarena –Artius eta Alkardur errekek bat egiten duten tokitik beheiti–, Arrarasko arrain-haztegian, harrapatze eta askatze arrantzako tarteak izanen dira Luzera: .
2. Harrapatze eta askatze arrantzako beste tarte batzuk.
a) Irati ibaia: Urbeltza eta Urtxuria erreken elkargunetik Irabiako urtegiaren amaiera alderaino, betetze kotarik handienean. Luzera: .
b) Irati ibaia: Orbaizetako Gibeleako Bidearen ibitik Berrendiko erreka-zuloraino. Luzera: .
c) Irati ibaia: Orbaizetako zubitik 900 metroko tartea ibaian behera. Luzera: .
d) Irati ibaia: Hiriberri Aezkoako errota zaharreko presatik Exclusa azpiko presaraino (Aribe). Luzera: .
e) Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera: .
f) Erro ibaia: Tarteko zubitik eta NA-2331 errepidearen eta Ardaitzen arteko bidegurutzeaz haratago NA-2330 errepidean dagoen zubiraino. Luzera: .
g) Arga ibaia: NA- Ilarratzera doan NA-2336 errepideko zubitik Setoaineraino. Luzera: .
h) Ultzama ibaia: Zaldazaingo errekastoarekiko elkargunearen eta Iruskietako errekastoarekiko elkargunearen arteko tartea. Luzera: .
i) Ultzama ibaia: N-411 errepidean Gerendiain eta Lizaso artean dagoen zubitik ponpaketa etxolaraino. Luzera: .
j) Urederra ibaia: Artabiako zubi erromatarretik Artabiak Galdiorekin muga egiten duen tokiraino (NA-7136 errepideko zubitik 400 metrora uretan beheiti). Luzera: .
k) Leitzaran ibaia: Leitzako arrain-haztegiko presaren eta Astibia Behekoa baserrirako sarbidea den zubiaren arteko tartea. Luzera: .
l) Urumea ibaia: Urumeak Alduntzingo errekarekin bat egiten duen tokitik Isillats errekarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: .
m) Ezpelurako erreka: Donamariako Bentetako presatik Ezpelurako zubiraino (Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino). Luzera: .
n) Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Doneztebek Bidasoak Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: .
o) Bidasoa ibaia: Murgesko zentralaren presatik Igantziko errepideko zubiraino (NA-4020). Luzera: .
p) Ziprinidoen eremua: Foru Agindu honen 40. artikuluan aipatutako kirol eszenatoki guztiak harrapatze eta askatze arrantzako tartetzat hartzen dira, salbu eta Esako urtegikoa.
40. artikulua. Arrantzako kirol eremuak.
a) Irati ibaia: Hiriberri Aezkoako errota zaharreko presatik Exclusa azpiko presaraino (Aribe). Luzera: .
b) Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera: .
c) Erro ibaia: Tarteko zubitik eta NA-2331 errepidearen eta Ardaitzen arteko bidegurutzeaz haratago NA-2330 errepidean dagoen zubiraino. Luzera: .
d) Bidasoa ibaia: Bertizko zutitik Donezteben Ezkurra ibaia sartzen den tokiraino. Luzera: .
e) Aragoi ibaia: N-240 errepidean Batuecoko iturriaren sakonean dagoen zubitik 650 metro uretan goiti (Esako urtegia). Luzera: .
f) Arga ibaia: Arrotxapeko zubitik Biurdanako presa eta errotaraino, Iruñean. Luzera: .
g) Arga ibaia: “Sarria II” Jaurerriko presatik 500 metro gorago hasi (Gares) eta presaraino. Luzera: .
h) Azkoiengo idoia. Santa Eulaliako lekunearen hegoaldeko idoitik, beheko tartea, 260 metrokoa (Argaren lehengo ibilgua). Perimetroa: 0,65 km.
i) Zidakos ibaia: San Martin Unxeko errepideko zubitik (NA-132) Tafallako Recarteren zubiraino. Luzera: .
j) Ebro ibaia: “Soto de ” eta “Soto de Traslapuente” lekune naturalen mugetatik, ibaian behera, NA-134 errepideak Tuteran duen zubiraino: Luzera: .
k) Ebro ibaia: Lodosako Ubidearen presatik Lodosako presarainoko tartea. Luzera: .
l) Ebro ibaia: El Sotico-ren goiko aldearen ezkerreko bazterretik Errioxako mugaraino (Azagrako parajeraino). Luzera: .
m) Ebro ibaia: El Marimal-en ezkerreko bazterretik San Adriángo futbol-zelairaino. Luzera: .
n) Barcelosako urtegia, Tutera. Perimetroa: .
o) Rinuevo Altoko idoia, Cascante. Perimetroa: .
p) Valdelafuente idoia: Valdelafuenteko sakanaren eskuineko bazterreko tartea, Tuteran. Luzera: .
q) idoia, Corella. Perimetroa: .
41. artikulua. Arrantzan ikasteko eskola.
Ezkurra ibaia: Donezteben, Ezkurra ibaiaren eta Ezpelura ibaiaren zubietatik Bidasoa ibairaino. Luzera: .
Lehenbiziko Xedapen Gehigarria. Zebra muskuiluaren kontrola.
Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) ondoriozko infekzioa prebenitzeko eta zabal dadila saihesteko, arrantza tresnak kontu handiz garbitu eta lehortu beharko dira, baita Ur Konfederazioek ezartzen dituzten arau guztiak bete ere.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Espezie exotiko inbaditzaileak.
Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen azaroaren 14ko 1628/2011 Errege dekretuari jarraikiz, jarraian zehazten diren eta foru agindu honetan baimenduta ez dauden beste espezie exotiko batzuetako arrainak uretatik edozein prozeduraren bidez harrapatu, atxiki edo ateratzen dituztenek ezini izanen dituzte naturgunera itzuli. Horrez gain, debekatuta dago arrain horiek eduki, garraiatu, salerosi eta merkaturatzea.
–Alburnoa (Alburnus alburnus).
–Silurua (Silurus glanis).
–Katu-arraina (Ameiurus melas).
–Ganbusia (Gambusia holbrooki).
–Eguzki-perka edo eguzki-arraina (Lepomis gibbosus).
–Lutxoperka (Sander lucioperca).
–Eskardinio begigorria (Scardinius erythrophthalmus).
Hirugarren xedapen gehigarria.
Ziprinidoen eremuko arrantza, hurrengo foru agindua argitaratu arte, aurreko urtean onetsitako arauei jarraituz eginen da.
Azken Xedapena
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Ugalketarako tarteak
–Ezka ibaiaren arroa:
–Zaraitzu ibaiaren arroa:
–Areta ibaiaren arroa.
–Irati ibaiaren arroa.
–Urrobi ibaiaren arroa.
–Erro ibaiaren arroa.
–Arga ibaiaren arroa:
–Eltzarrain ibaiaren arroa:
–Ultzama ibaiaren arroa:
–Basaburua ibaiaren arroa:
–Larraun ibaiaren arroa:
–Arakil ibaiaren arroa:
–Urederra ibaiaren arroa:
–Ega ibaiaren arroa:
–Araxes ibaiaren arroa:
–Leitzaran ibaiaren arroa:
–Urumea ibaiaren arroa:
–Ezkurra ibaiaren arroa:
–Bidasoa ibaiaren arroa:
–Orabidea ibaiaren arroa:
–Nive ibaiaren arroa:
II. ERANSKINA. Aldi baterako debeku tarteak
1. Aintzirak, urtegiak eta ubideak:
–Salobre edo Las Cañas urtegia (NE-20 Natura-erreserba): erabat debekatuta.
–El Pulguer idoia (NE-35 Natura-erreserba): erabat debekatuta, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.
–Eugiko urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.
–Mairagako urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.
–Nafarroako Ubidea: erabat debekatuta, baita ubidearen erregulazio idoi guztietan ere.
–Artikutzako urtegia.
–Leurtzako urtegiak.
2. Ibai tarteak.
–Aragoi ibaiaren arroa:
–Arga ibaiaren arroa:
–Arakil ibaiaren arroa:
–Bidasoa ibaiaren arroa:
–Ega ibaiaren arroa:
–Urumea ibaiaren arroa: