Castellano | Euskara | Français | English
42/2015 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 10EKOA, LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA, 2015. URTEAN NAFARROAN IZANEN DEN ARRANTZARAKO BERARIAZKO ARAUDIA ONESTEN DUENA, ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEEN POPULAZIOAK KONTROLATZEKO ZENBAIT NEURRI BARNE HARTUTA
(2015eko 37. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 24an)
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko arrantza-baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, iraunkortasun irizpideen arabera.
Alde horretatik, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxa daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.
Beste alde batetik, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.
Errege Dekretu horrek, bigarren xedapen iragankorraren bidez, aukera ematen du Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak indarra hartu aurretik sartu ziren espezie katalogatuak kudeatzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazten saiatzeko arrantzaren bidez, data horren aurreko hedadura-mugetatik kanpora heda ez daitezen.
Horregatik, foru agindu honetan xedatzen da, Nafarroan indarra duen legediaren babesean harrapatzen ahal diren espezieez gainera, bestelako arrain-espezieen arrantza bideratuko dela abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretu horren helburuak betetzera.
Bi helburu horiek –hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea– bide ematen dute Nafarroako arrantza-baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzeko, 2015eko arrantza-denboraldirako.
Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz, agindu dut:
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea.
Honako foru agindu honen helburua da 2015. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia finkatzea, bi alde hauetatik begiratuta: arrain-baliabideen aprobetxamendu antolatua arautzea eta, gainera, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkortasunez kontrolatzeko neurriak hartzea, espezie horiek harrapatuz eta, behar denean, harrapatutako arrainak desagerraraziz.
1. atala. Espezieak
2. artikulua. Arrantzatzen ahal diren espezieak.
Nafarroan, 2015eko denboraldian, honako arrain-espezie hauen arrantza baimentzean da:
Autoktonoak edo bertakoak:
–Aingira (Anguilla anguilla).
–Haasi barboa (Barbus haasi).
–Graellsko barboa (Luciobarbus graellsii).
–Txipa (Phoxinus bigerri).
–Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).
–Zarboa (Gobio lozanoi).
–Loina (Parachondrostoma miegii).
–Platuxa latza (Platichthys flesus).
–Kolaka (Alosa alosa).
–Izokina (Salmo salar).
–Tenka (Tinca tinca).
–Ibai eta itsas amuarraina (Salmo trutta).
Exotikoak:
–Karpa (Cyprinus carpio).
–Urre-arraina (Carassius auratus).
–Amuarrain ostadarra (Oncorhynchus mykiss).
3. artikulua. Espezie exotiko inbaditzaileen arrantza.
Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako Katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, honako espezie exotiko inbaditzaile hauen arrantza baimentzen da, foru agindu honen 33., 34. eta 37 artikuluetan adierazitako baldintzetan eta eremuetan, espezie horiek kontrolatzeko eta desagerrarazten laguntzeko, edo, behinik behin, haien hedadura mugatzeko.
Arrainak:
–Alburnoa (Alburnus alburnus).
–Lutxo arrunta (Esox lucius).
–Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa (Micropterus salmoides).
–Katu-arraina (Ameiurus melas).
–Silurua (Silurus glanis).
Ornogabeak:
–Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).
–Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).
Ez da baimenik ematen ondoren aipatzen diren espezie exotiko inbaditzaileak arrantzatzeko, ez eta foru agindu honetan baimenduta ez dagoen beste edozein espezie exotiko ere. Uretatik nola edo hala harrapatu, atxiki edo ateratako espezie horretako arrainak ezin dira natur ingurunera itzuli, eta harrapatu bezain pronto hil beharko dira, bereziki debekatua baitago haiekin trafikatzea eta salerosketan ibiltzea.
–Ganbusia (Gambusia holbrooki).
–Eskardinio begigorria (Scardinius erythrophthalmus).
–Lutxoperka (Sander lucioperca).
–Eguzki-perka edo eguzki-arraina (Lepomis gibbosus).
2. atala. Ibaiak eta ur-masak
4. artikulua. Uren sailkapena arrantzari dagokionez.
Araudi honen ondorietarako, Nafarroako ibai eta ur masa guztiak ondoren aipatzen diren bi eremuotako batean sartzen dira:
a) Salmonidoen eremua:
Eremu honen barrenean, bi mota bereizten dira:
–Salmonidoen goiko eremua. Kudeaketaren ondorioetarako, ibilgu nagusiak eta bigarren mailako ibilguak bereizten dira.
–Salmonidoen eremu mistoa.
Eremu bakoitzari dagozkion ibilguen zerrenda Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzaile indardunean ezarrita dago (uztailaren 16ko 59/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
–Izokin-tartea: Bidasoa ibaiaren ibilgu nagusia izokin-tartetzat hartzen da, Berako Fundizioen presatik Nafarroak Endarlatsan duen mugaraino.
b) Ziprinidoen eremua:
Ziprinidoen eremua salmonidoen eremuan sartuta ez dauden Nafarroako gainerako ibaibideek eta ur masek osatzen dute.
5. artikulua. Idoi eta urtegietako urak.
Ur horietan egiten den arrantza tokian tokiko arrantza eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremutzat jotzen baita.
Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, bildutako uren inguruko perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.
6. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide pribatuak dituzten urak.
–Nafarroako Errege Bardeako natur parkean, hango Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.
–Lorko aintziran, hango Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.
3. atala. Debekuak
7. artikulua. Espezieak sartzea.
Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenik ematen ez badu.
8. artikulua. Arrantzatzeko debekua duten tarteak.
Arrantzatzeko debekua duten tarte mota hauetan ezin da inolako espezierik harrapatu:
a) Arrantzatzeko debekua duten eremuak, haietan ugalketa errazteko: debeku-eremu iraunkorrak dira, Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarriak (uztailaren 16ko 59/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
b) Arrantzatzeko aldi baterako debekua duten eremuak: unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira. Foru agindu honen I. eranskinean zehaztu dira.
9. artikulua. Presetatik hurbil arrantzatzea.
Gutxienez distantzia hauek utzi behar dira arrantzalearen edo bere beitaren eta presen oinarriaren edo arrainentzako eskalen edo pasaguneen sarreraren edo irteeraren artean.
a) Izokin-tartean:, .
b) Izokin-ibai ez diren salmonidoen ibaietan eta ziprinidoen ibaietan:
–Arrainentzako pasabidea duen presa: .
–Arrainentzako pasabiderik gabeko presa: .
10. artikulua. Beita, tresna eta prozedura debekatuak.
Debekaturik dago ondoko beita, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:
a) Mota guztietako sareak, eta selektiboak ez diren gainerako aparailu guztiak.
b) Arrantza errazteko asmoz, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo hesiak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.
c) Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko substantziak.
d) Atzaparrak, burni-kakoak, hiruhortzak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako arrantza-tresnak.
e) Esku-arrantza eta urpekoa.
f) Atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik, hori ziprinidoen eremuan erabil baitaiteke atxamarta batekin baino gehiagorekin, bestetan ez.
g) Ninfa edo eulia “harrarekin” edo “puruarekin” erabiltzea.
h) Arrain naturalak beitarako erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan. Dena dela, beitarako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiko salmonidoen eremu mistoan, bertako iktiofaunako espezie batekoak badira.
i) Debekatuta dago abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuaren eranskinean sartutako espezie exotiko inbaditzaileetatik edozein erabiltzea beita gisa, osorik edo zatika, hilik edo bizirik.
j) Salmonidoen eremuan, debekatuta dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak eta “haragiaren harra” edo “asticot” izenekoa erabiltzea, eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa edo ninfak edo bertako faunakoak ez diren espezieak.
k) Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, beita gisa amuan sartuta ez dauden boilieen erabilera barne. Entrenamendu fasean dauden arrantzaleei baizik ez zaie baimenik emanen ziprinidoen eremuko tarteetan ibaia beitaz ereiteko, betiere arrantzale federatuak badira eta Nafarroako Arrantza Federazioaren eta bertan federatutako kluben urteko egutegiaren barreneko kirol lehiaketetan bada.
11. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.
Nafarroan arrantzarako debekualdiak dirauen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez arrantzatua dela frogatzen duen dokumentazioa ez baldin badute aldean.
Debekatua dago espezie guztietako arrainak merkaturatzea, salbu eta denboraldiko lehen izokina.
Zilegi da foru agindu honen arabera arrantzatzen ahal diren espezie exotiko inbaditzaileen aleak eduki eta garraiatzea, betiere arrainak hilik badaude eta desagerrarazteko toki egoki batean uzteko asmoz edo autokontsumorako harrapatzen badira.
Urteko kirol egutegiaren barreneko kirol lehiaketak egiten direnean, espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzeko neurriak kirol probaren bukaeran aplikatuko dira.
4. atala. Arrantzarako baldintza orokorrak
12. artikulua. Lizentzia.
Foru agindu honen 2. eta 3. artikuluetan baimendutako espezieak harrapatzeko, Nafarroako arrantzako baimena eduki behar da.
13. artikulua. Salmonidoen goiko eremurako baimenak.
Arrantzako baimena izateaz gainera, salmonidoen goiko eremuan (izokin-tartea salbu) baimendutako edozein espezie harrapatzeko, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emana.
Bi baimen izanen dira: arraina harrapatu eta eramatekoa, edo arraina harrapatu eta askatzekoa. Arraina harrapatu eta askatzeko modalitateko baimena eskatuz gero, baimenaren titularra modu horretan baizik ezin izanen da aritu arrantzan. Beste baimena duenak, berriz, bi moduetan aritzen ahalko da arrantzan, betiere modalitateko bakoitzerako ezarritako betebeharrak errespetatuz.
14. artikulua. Ibaien mugaldeko tarteetan arrantzatzea.
Beste lurralderen batekin muga egiten duten ibai tarteetan, arrantzaleak Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden arauak eta baldintzak bete beharko ditu, betiere arrantza Nafarroan egiten bada.
15. artikulua. Arrantzarako egunak.
Arrantzarako egunak ezagutzeko, espezie bakoitzerako arrantza-denboraldia hasi eta bukatzeko egunak aintzat hartuko dira.
16. artikulua. Arrantzarako orduak.
Nafarroan arrantzarako ordutegia, karramarroarena alde batera utzita, ondoko hau izanen da, hilabetez hilabete:
–Martxoan eta apirilean, 07:00etatik 21:00etara.
–Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:30 arte; izokin-tartean arrantzatzeko, berriz, 07:00etatik 21:30 arte.
–Abuztuan: 07:00etatik 22:00etara.
–Irailean eta urrian: 07:00etatik 20:00etara.
Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke arrantzan, eguzkia sartu eta ordubete pasatu arte (betiere, ordu ofizialaren arabera, 06:00etatik 14:00ak bitarte), salbu eta Carp Fishing modalitateko kirol lehiaketetan, lehiaketa horrek bere ordutegia izanen baitu.
17. artikulua. Hil beharreko arrainak.
Ondotik aipatzen diren espezieetatik arrantzatzen diren aleak arrantzatu eta bertan hil behar dira:
Arrainak:
–Alburnoa.
–Urre-arraina.
–Lutxoa.
–Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa.
–Katu arraina.
–Siluroa.
–Ostadar amuarraina.
Ornogabeak:
–Paduretako karramarroa.
–Karramarro seinaleduna.
Arrantzako kirol lehiaketetan, atal honetan ezarritakoa kirol probaren bukaeran aplikatuko da.
18. artikulua. Aprobetxatzen ahal diren espezieen neurriak eta neurtzeko modua.
Legezko ondorioetarako, buruaren aitzineko muturretik isats-hegats edo buztan irekiaren gibelaldearen erdiko punturainoko luzera izanen da arrainen neurria.
Debekatuta dago espezie bakoitzerako ezarritako gutxieneko neurrietara iristen ez diren edo gehieneko neurrietatik pasatzen diren arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.
19. artikulua. Arrantzako kirol lehiaketak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, dagokion ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatzen edo babesten dituen arrantzako kirol lehiaketak egiteko baimena ematen ahalko du. Ondorio horietarako, lehiaketa horiek egiteko eskaerak martxoaren 1a baino lehen aurkeztuko ditu Nafarroako Arrantza Federazioak.
Kirol lehiaketek Nafarroako Arrantza Federazioaren arauei jarraituko diete, betiere foru agindu honetan ezarritakoarekin bat.
Lehiaketak egiten diren egunetan, lehiaketatik kanpoko arrantzaleek ezin izanen dute arrantzarik egin tarte horretan.
20. artikulua. Arrantzako hezkuntza jarduerak.
Arrantzan ikasteko eskola, 40. artikuluan definitzen dena, Nafarroako Arrantza Federazioak edo arrantzaleen elkarteek sustatzen dituzten hezkuntza jardueretarako baizik ez da erabiliko, arraina harrapatu eta askatzeko arrantza mota eginez, betiere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena badute.
21. artikulua. Arraina harrapatu eta askatzeko arrantzarako baldintzak.
Harrapatu eta askatzearen modalitatean, apeu artifizialekin baizik ezin da arrantzan aritu. Gehienez ere hiru apeu artifizial erabiltzen ahalko dira aparailu bakoitzeko, eta haietako bakoitzean amu arrunt bakarra, garranga gabea. Arrantza-koilaran, arrain artifizialetan, biniloetan eta abarretan, amu arrunt bakar bat jartzen ahalko da, garranga gabea.
Sare ez-metalikoa duen hargailua erabili beharko da nahitaez, eta gomendatzen da sare horrek korapilorik ez izatea eta harrapatutakoak uretan bertan maneiatzea, arrainei kalte ez egiteko.
Harrapatutako arrain guztiak berehalaxe itzuli behar dira uretara, eta behar diren bermeak jarri behar dira hil ez daitezen. Harrapatzean hiltzen direnak ere uretara botako dira. 17. artikuluan bildutako espezie exotikoetako arrain guztiak hil egin behar direla nahitaez.
Arraina harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteetan -33. artikuluan definitzen dira-, arrantzaleak ezin izanen du amuarrainik aldean eraman, ez eta beste leku batzuetan harrapatutakoak ere.
22. artikulua. Izokin-tartean arrantzatzea (Bidasoa ibaia).
Izokin arrunta eta baldintza hidrauliko desegokietan dauden gainerako espezieak babesteko asmoz, honako arau hauek ezarri dira Bidasoa ibaiaren izokin-tartean arrantza egiteko:
a) Basozaintzak egiaztatzen badu uraren baldintzak direla-eta (ibaiko ura uherregia izatea, esate baterako) espezieen osotasuna arriskutan egon daitekeela, izokin-tartean koilararekin eta deboiarekin arrantzatzea debekatuko da aldi baterako. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta dagokion seinalea jarriko du, koilararekin arrantzatzeko aldi baterako debekuaz ohartarazteko. Ura berriz ere arrainentzako arriskurik gabe dagoela egiaztaturik, arrantzarako aldi baterako debekualdia kenduko da. Basozaintzak egoera horren akta eginen du, eta koilararekin eta deboiarekin arrantzatzeko aldi baterako debekuaren seinaleak kenduko ditu.
b) Basozaintzak ikusten badu “Las Nazas” alderdian 24 ordutik gorako epean Irun-Endarako zentralaren presaren gainaldetik urak ez duela gainezka egiten presa txikiaren eskuineko erdialdean (erdiko uhartearen eta ibaiaren eskuineko ertzaren artean), arrantzatzea debekatu eginen da aldi baterako, presa txiki horretatik hasi eta Irun-Endarako zentraleko karga-biltegiaren hustubideraino. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta dagokion seinalea jarriko du, arrantzatzeko aldi baterako debekuaz ohartarazteko. Egiaztatzen denean 24 ordutik gorako denbora tarte batean ura berriro dabilela eskuin aldeko presaren gainaldetik, arrantzatzeko aldi baterako debekua kenduko da. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta arrantzatzeko aldi baterako debekuaren seinaleak kenduko ditu.
23. artikulua. Ontzietatik arrantzatzea.
Baimena ematen da txalupa edo ontzitik arrantza egiteko. Nolanahi ere, Nafarroako ur kontinental nabigagarrietan baizik ezin da egin arrantza mota hori, ibai-arroaren ardura duen erakundeak ezarritako arau eta baldintzei jarraikiz. Foru agindu honetan ezarritako guztia aplikatuko zaio arrantza modalitate horri.
Ahate batekin edo bestelako flotagailu batekin arrantzatzea motorrik gabeko ontzi batetik egindako arrantza gisa hartuko da.
24. artikulua. Salbuespeneko neurriak.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, salbuespen gisa, arrantza-denboraldiak eteten ahalko dira, ingurumeneko baldintzek arrain populazioak arrisku larrian jartzen badituzte edo departamentuko kudeaketa-teknikariek eskaturik.
II. KAPITULUA. Espezie bakoitzerako xedapen bereziak
25. artikulua. Izokinaren arrantza.
a) Zonifikazioa: Bidasoa ibaiaren izokin-tartean baizik ezin da harrapatu izokina, Tartea 4. artikuluan dago definitua.
b) Arrantza-denboraldia: maiatzaren 1ean irekiko da, eta 83. izokina harrapatzen den momentuan itxiko. Gehieneko kopuru hori harrapatzen ez bada ere, uztailaren 31 izanen da arrantza-denboraldiaren azken eguna.
Negu bat baino gehiagoko izokinak babesteko, kopuru osotik kalkulatu zenbatek izan behar duten negu batetik gorako izokin: 28 hain zuzen. Negu batetik gorako 22. izokina harrapatu eta biharamunetik (negu batetik gorako izokinen %80), arrantzarako astebeteko debekualdia jarriko da, eta, aste hori pasatuta, berriz harrapatzen ahalko da izokina. Ondorio horietarako, 70 zentrimetrotik gorako izokina hartuko da negu batetik gorakotzat.
Aipatu arrantza-denboratik kanpo, debekatuta dago edozein espezie arrantzatzea izokin-tartean.
c) Arrantza-egunak: aste guztia, salbu eta jaiegun ez diren astearteak.
d) Neurria: 40 zentimetro gutxienez.
e) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 10. artikuluan aipatzen direnak, eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.
c) Amuak: beita naturalerako amuek 13 mm-ko edo gehiagoko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik amuaren puntaraino neurtua, eta 14 mm-ko zabalera oinean. Euli-arrantzarako amuek 7 mm-ko edo gehiagoko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik amuaren puntaraino neurtua, eta 8 mm-ko zabalera oinean. Atxamarten kasuan, multzoaren tamaina ezin da amu arruntentzat adierazitakoa baino txikiagoa izan. Koilarek gutxienez 7 cm-ko luzera izanen dute, goiko zirrindolatik amuaren makurduraraino neurtua.
g) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.
h) Arrain kopurua: gehienez izokin bat, arrantzale eta eguneko.
i) Debekatuta dago ugalketa egina duten izokinak harrapatzea.
j) Jatorriaren ziurtagiria: eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko basozaintzak luzatua. Ez zaie jatorriaren ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinei.
k) Arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa izanen da, betiere beste arrantzaleren bat baldin bada txandaren zain.
l) Mikromarka jarrita duen izokin bat harrapatuz gero, arrantzaleak hura atxikita dagoen buru puska eman beharko dio eskualdeko basozaintzari, jatorriaren ziurtagiria egiteko unean.
26. artikulua. Itsas amuarrainaren arrantza.
a) Zonifikazioa: itsas amuarraina Bidasoa ibaiaren izokin-tartean baizik ezin da harrapatu. Tarte hori 4. artikuluan dago mugatua. Tarte horretan debekatuta egonen da ibai amuarraina arrantzatzea.
b) Arrantza-egunak: maiatzaren 1ean irekiko da, eta 17. arraina harrapatzen den momentuan edo izokinaren arrantza-denboraldia bukatzen denean itxiko da.
c) Arrantza-egunak: aste guztia, salbu eta jaiegun ez diren astearteak.
d) Neurriak: 35 zentimetro gutxienez, eta 50 zentimetro gehienez.
e) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 10. artikuluan aipatzen direnak eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.
f) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 25 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 9 mm-ko zabalera oinean.
g) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.
h) Arrain kopurua: itsas amuarrain bat, arrantzale eta eguneko.
i) Jatorriaren ziurtagiria: eduki eta garraiatzeko, arrain bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko basozaintzak emana.
27. artikulua. Ibai amuarrainaren arrantza.
1. Salmonidoen goiko eremuan:
a) Salmonidoen goiko eremuan arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emanen du, edo telefono bidez.
b) Arrantzaleak arrantza egunetan lortzen dituen arrainen berri eman beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, dela eko inkestak betez, dela behar bezala betetako baimenak postaz itzuliz.
c) Arraina harrapatu eta eramateko arrantza mota egiten dutenek izan eraman behar dute aldean ibai-txartela arrantza-egunean zehar. Txartel horretan idatziko dute arrantza egunetan zenbat amuarrain harrapatu dituzten, amuarrainak hartu eta berehala, eta arrainaren tamaina eta ordua apuntatu, basozainek eta bestelako agintaritzaren agenteek tokian-tokian egiten duten kontrolerako. Ibaiko txartel hori Nafarroako Gobernuak argitara ematen duen arrantza-araudiaren liburuxkan aurkitzen ahal da, edo, bestela, ehizari eta arrantzari buruzko webgune honetan: (www.cazaypesca.navarra.es).
d) Zonifikazioa: libre da amuarraina harrapatzea Salmonidoen Goiko Eremu guztian, salbu eta Bidasoa ibaiaren izokin-tartean eta debekua duten eremuetan.
e) Arrantza-egunak: maiatzaren 1etik ekainaren 30era. Salbuespen gisa, arrantza-denboraldia uztaila bukatu arte luza daiteke, kudeaketaren arloko arrazoiengatik, baina harrapatu eta askatzearen modalitaterako bakarrik, eta denboraldian aplikatutako baimen sistema bera erabiliz. Luzapen hori Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak onetsi beharko du ekainaren 15a baino lehen.
f) Arrantza-egunak: asteko egun guztiak, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.
g) Neurriak:
–Ibilgu nagusietan gutxieneko neurria 23 zentimetro dira, eta gehienekoa 35 zentimetro.
–Bigarren mailako ibilguetan, gutxieneko neurria 20 zentimetrokoa da, eta gehienekoa 35 zentimetrokoa.
h) Arrain kopurua: 3 amuarrain, arrantzale eta eguneko. Ateratzeko gehieneko kopurura iristen den arrantzaleak, harrapatu eta askatzearen modalitatean arrantzatzen jarraitu nahi badu, 21. artikuluan ezarritakoa bete beharko du zorrotz.
i) Tresnak: kanabera besterik ezin da eraman. Kanabera bakar bat izan daiteke eskuan, eta beste bat ere eraman daiteke, baina aparailurik gabe, salbu eta kirol lehiaketetan, lehiaketetan arrantzaleak beste kanabera batzuk izan baititzake montaturik unean unekoaz gainera.
j) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 20 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 7 mm-ko zabalera oinean Salmonidoen goiko eremuan, Bidasoa ibaiaren izokin-tartean salbu, ez da zilegi garrangadun amurik erabiltzea. debekatuta dago atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea. Arrain artifizialik erabiltzen bada, atxamarta guztiak kendu beharko dira, bat izan ezik, edo, bestela, gehienez hiru amu arrunt erabili.
2. Salmonidoen eremu mistoan:
a) Arrantza-denboraldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra.
b) Arrantza-egunak: asteko egun guztiak, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.
c) Neurriak: 20 zentimetro.
d) Kopurua: gehienez hiru amuarrain arrantzale eta eguneko. Ateratzeko gehieneko kopurura iristen den arrantzaleak, harrapatu eta askatzearen modalitatean arrantzatzen jarraitu nahi badu, 21. artikuluan ezarritakoa bete beharko du zorrotz.
e) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko, eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
f) Amuak eta aparailuak: debekatuta dago atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea. Arrain artifizialik erabiltzen bada, atxamarta guztiak kendu beharko dira, bat izan ezik, edo, bestela, gehienez hiru amu arrunt erabili.
3. Ziprinidoen eremuan:
Salmonidoen eremu mistoan ibai amuarrainen debekualdian ustekabez ibai amuarrainen bat arrantzatzen bada ziprinidoen eremuan, ahalik eta min gutxien emanez itzuli beharko da uretara, arrantza-barrutietan izan ezik, kasu horretan dagokion Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraituko baitzaio.
28. artikulua. Aingiraren arrantza.
a) Zonifikazioa:
–Salmonidoen eremu mistoan eta ziprinidoen eremuan arrantzatzen ahal da.
–Debekatuta dago aingirak harrapatzea salmonidoen goiko eremuko ibai guztietan.
b) Arrantza-denboraldia:
Salmonidoen eremu mistoan: apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.
–Ziprinidoen eremuan: urteko egun guztietan.
c) Neurriak: 20 zentimetro.
d) Kopurua: gehienez 2 aingira arrantzale eta eguneko.
e) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko. arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremu mistoan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.
29. artikulua. Kolakaren, hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantza.
a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia: espezie horiek izokinarentzat finkatutako toki eta arrantza-denboraldi berberetan harrapatzen ahal dira.
b) Neurriak: kolakaren kasuan, 30 zentimetro gutxienez. Hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantzarako, ez dago neurri mugarik.
c) Kopurua: gehienez kolaka bat arrantzale eta eguneko. Ez dago inolako mugarik hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren harrapaketa kopuruaren gainean.
d) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko, eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.
e) Amuak eta aparailuak: itsas amuarrainaren arrantzarako berberak.
30. artikulua. Loinaren arrantza.
a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:
–Ziprinidoen eremuan, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte arrantzatzen ahal da, egun guztietan. Apirilean, maiatzean eta ekainean debekatuta dago espezie hori harrapatzea, kirol lehiaketetan izan ezik. Halakoetan, arrainak ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.
–Salmonidoen eremu mistoan, uztailaren 1etik 31ra arte, jai ez diren astearteetan izan ezik.
–Salmonidoen goiko eremuan, debekatuta dago loina arrantzatzea.
b) Neurriak: 12 zentimetro gutxienez, salbu eta kirol lehiaketetan, non eta neurri horietara iristen ez diren aleak uretara botatzen ahalko diren kirol proba bukatutakoan.
c) Kopurua: 20 ale arrantza eta eguneko, salbu eta kirol lehiaketetan.
d) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.
31. artikulua. Barboaren, tenkaren, ezkailuaren eta zarboaren arrantza.
a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:
–Ziprinidoen eremuan, espezie horiek urte osoan arrantzatzen ahal dira.
–Salmonidoen eremuan, amuarrainaren arrantzarako denboraldi berean harrapatzen ahal dira.
a) Neurriak: barboak 15 zentimetro gutxienez eta tenkak 15 zentimetro gutxienez, salbu eta kirol lehiaketetan, non eta neurri horietara iristen ez diren aleak uretara botatzen ahalko diren kirol proba bukatutakoan. Ezkailuek eta zarboek ez dute neurri mugarik izanen.
c) Kopurua: ez dago gehieneko mugarik.
d) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.
32. artikulua. Arrain exotikoen arrantza: karpa, urre-arraina eta amuarrain ostadarra.
a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:
–Ziprinidoen eremuan, espezie horiek urte osoan arrantzatzen ahal dira.
–Salmonidoen eremuan, amuarrainaren arrantzarako denboraldi berean harrapatzen ahal dira.
b) Neurriak eta kopurua: ez dago inolako debekurik arrainen neurriaren edo harrapaketa kopuruaren gainean.
c) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.
d) Foru agindu honen 11. eta 17 artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.
33. artikulua. Arrain exotiko inbaditzaileen arrantza: perka amerikarra edo black-bass izenekoa, lutxoa, alburnoa, siluroa eta arrain katua.
a) Zonifikazioa: ziprinidoen eremuan harrapa daitezke bakarrik, salbu eta perka amerikarra edo black-bass delakoa, Itoizko urtegian ere arrantza baitaiteke amuarraina harrapatzen ahal den egun beretan.
b) Arrantza-denboraldia: espezie horiek urte osoan arrantza daitezke.
c) Neurriak eta kopurua: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.
d) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Itoizko urtegian bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.
e) Foru agindu honen 11. eta 17 artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.
34. artikulua. Karramarro exotiko inbaditzaileen arrantza: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.
a) Zonifikazioa: zilegi da karramarroa harrapatzea ondoko ibai eta tarte hauetan:
–Ebro ibaia: ibilgu nagusian, eta Lodosatik Arnedorako errepide nazionaleko zubitik behera ura Ebron isurtzen duten ibai adarretan; eta ibai horrek zeharkatzen dituen udalerri guztietako ureztatzeko erreten eta ubideetan.
–Ega ibaia: ibaibide guztian eta adarretan, Alloko zentraletik Ebro ibaiarekin bat egin arte, ureztalurretako erreten eta ubideak barne direla.
–Arga ibaia: ibilgu guztian eta adar guztietan, Larragako zubitik Aragoi ibaiarekin bat egin arte, ureztatzeko erretenak, ubideak eta uberkak barne direla.
–Zidakos ibaia: ibilgu guztian eta eskuinaldeko adarretan, ureztatzeko ubide eta erretenak barne, Puiuko eta Tafallako mugatik Aragoi ibaiarekin bat egin arte.
–Aragoi ibaia: ibaibide guztian eta ibaian behera ezkerraldeko adarretan, Galipentzu eta Zarrakaztelutik Ebro ibaiarekin bat egin arte, ureztalurretako erreten eta ubideak barne direla.
Barnean gelditzen da idoi, aintzira eta urtegietan egiten den arrantza, libre den ibai-tarte edo adarren arroetan.
Halaber, zilegi da espezie horiek harrapatzea karramarroaren arrantza barruti guztietan. Barruti horien zerrenda 37. artikuluan ageri da, bakoitzerako ezarritako mugekin batera.
Ur haietatik kanpora, debekatua dago karramarroa harrapatzea.
b) Arrantza-denboraldia: karramarroa urte osoan harrapatzen ahalko da, karramarroen arrantza barrutietan salbu. Karramarroen arrantza barrutien barrenean dauden ibai-tarteetan, arrantza-denboraldia barruti horietan karramarroak harrapatzeko ezarritako berbera izanen da.
c) Neurriak eta kopurua: ez dago mugarik, ez kopuruan, ez tamainan.
d) Tresnak: karramarroa salabardoz baizik ezin da harrapatu. Arrantzale bakoitzak gehienez ere zortzi salabardo erabil ditzake. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da, eta, bertan, arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.
e) Harrapatutakoak berehala hil beharko dira, bertantxe, arrantza egiteko tokitik alde egin baino lehen.
f) Ordutegia, hilabetearen arabera:
–Martxoan eta apirilean, 07:00etatik 21:30era.
–Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:00etara.
–Abuztuan, irailean eta urrian: 07:00etatik 21:30era.
Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke, eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.
III. KAPITULUA. Arrantza barrutiei aplikatu beharreko araudia
35. artikulua. Arrantza barrutien araudi orokorra.
a) Barruti batean arrantzan aritzeko, arrantzarako administrazio lizentziaz landa, barrutia administratzen duen arrantzaleen elkarteak emandako baimen pertsonala ere beharko da.
b) Baimenaren erabiltzaileak barrutiko buzoietako batean utzi behar du baimena, fitxako datu guztiak jarri eta gero.
c) Tasak: amuarrainen eta karramarroen arrantza barrutietan, arrantza-baimenaren tasak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legean, martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean eta Tributu-neurriei buruzko abenduaren 24ko 28/2014 Foru Legean ezarrita daudenak izanen dira.
–Amuarrainen barruti naturala (arraina harrapatu eta eramatekoa): 10 euro.
–Amuarrainen barruti naturala (arraina harrapatu eta askatzekoa): 6 euro.
–Amuarrainen barruti intentsiboa: 10 euro.
–Karramarroaren arrantza barrutia: 5 euro.
–Tasa murriztua: 5 euro.
Barrutietako elkarte administratzailek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aurretiazko baimenarekin, arrantzale federatuei, 65 urtez goitikoei, 16 urtez beheitikoei eta ongintzako elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzen duten beste pertsona talde batzuei aipatu foru legean ezarritako tasa murriztua aplika diezaiekete, arrantza gizartean zabaltzeko asmoz.
d) Barrutiaren barreneko edo barrutiarekin muga duten udalerri edo kontzejuetako herritarrak hartuko dira bertakotzat, baita ibaiko izokin-tartean dauden sozietate federatuetako kideak ere.
e) Arrantza barruti intentsiboetan, asteazkenetan, 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzale federatuek izanen dute lehentasuna.
f) Sozietate administratzaileek aparkatzeko guneak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzaleek derrigor erabili beharko dituzte.
36. artikulua. Amuarrainen arrantza barrutiak.
2015. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak amuarrainen arrantza barruti izanen dira:
a) Eugiko arrantza barruti naturala, Arga ibaian.
Eugiko urtegiko presaren neurketa-estaziotik (Eugi) Zubiriko burdinazko zubirainoko tartea (Saigots). Luzera: .
–Harrapatu eta askatzeko tartea: Etxarroko erreka bukatzen den tokiaren eta Zubiriko burdinazko zubiaren (Saigots) arteko sektorea.
–Harrapatu eta eramateko tartea: Eugiko presaren azpiko neurketa-estazioaren eta Etxarro erreka bukatzen den tokiaren arteko sektorea.
b) Uharteko barruti intentsiboa, Arga ibaian.
Akerretako zubiaren (Akerreta) eta Zokorenako presaren (Uharte) arteko sektorea. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat lanegunetan, eta 40 baimen arrunt larunbat, igande eta jaiegunetan.
–Gehieneko kopurua: 5 amuarrain, arrantzale eta eguneko.
–Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.
–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.
c) Arintzanoko barruti intentsiboa, Ega ibaian.
Arintzanoko zubiaren (Arintzano) eta Deikazteluko zentraleko presaren (Deikaztelu) arteko sektorea. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat lanegunetan, eta 45 baimen arrunt eta 5 bertakoentzat larunbat, igande eta jaiegunetan.
–Gehieneko kopurua: 5 amuarrain, arrantzale eta eguneko.
–Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.
–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.
d) Esako barruti intentsiboa, Aragoi ibaian.
Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik beheiti) itoaren harria deitutako tokiraino, Esako arrain-haztegitik beheiti. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 25 baimen arrunt lanegunetan, eta 45 baimen arrunt, larunbat, igande eta jaiegunetan.
–Gehieneko kopurua: 5 amuarrain, arrantzale eta eguneko.
–Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.
–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.
37. artikulua. Karramarroaren arrantza barrutiak.
1. 2015. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak karramarroaren arrantza barruti izanen dira, baldintza hauekin:
a) Karramarroaren Asiaingo barrutia, Arakil ibaian.
–Tokia: Irurtzunen Larraun ibaiarekin bat egiten duen tokitik Asiaingo hodien zubirainoko sektorea. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.
b) Ega ibaiko barrutia, Ega ibaian.
–Tokia: Arabako mugatik (Zuñiga) Alloko zentralerainoko sektorea. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 90 baimen arrunt.
c) Karramarroaren Uharteko barrutia, Arga ibaian.
–Tokia: Akerretako zubitik Uharteko Zokorena izeneko presarainoko sektorea. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.
d) Karramarroaren Esako barrutia, Aragoi ibaian.
–Tokia: Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik beheiti), Zangozako I. Zentraleko presarainoko tartea (luzera: ).
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.
e) Karramarroaren Soraurengo barrutia, Ultzama ibaian.
–Tokia: Eltzarrain eta Ultzama ibaien arteko elkargunetik Azotzerako NA-4251 errepideko zubiraino. Luzera: .
–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.
2. Karramarroaren barruti guztietarako arauak.
–Harrapatu nahi diren espezieak: karramarro seinaleduna eta paduretako karramarroa.
–Tresnak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.
–Kopurua: ez dago gehieneko mugarik.
–Neurriak: ez da finkatu harrapatutakoaren gutxieneko neurririk.
–Denboraldia: ekainaren 15etik urriaren 30era arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.
–Ordutegia: 17:00etatik 21:00ak arte.
IV. KAPITULUA. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak, eta araubide bereziko beste tarte batzuk
38. artikulua. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak.
a) Irati ibaia: Urbeltza eta Urtxuria erreken elkargunetik Irabiako urtegiaren gibel alderaino, betetze kotarik handienean. Luzera: .
b) Irati ibaia: Orbaizetako Gibeleako Bidearen ibitik Berrendiko erreka-zuloraino. Luzera: .
c) Irati ibaia: Orbaizetako zubitik 900 metroko tartea ibaian behera. Luzera: .
d) Irati ibaia: Hiriberri Aezkoako errota zaharreko presatik Exclusa azpiko presaraino (Aribe). Luzera: .
e) Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera: .
f) Erro ibaia: tarteko zubitik hasi eta, NA-2331 errepidearen eta Ardaitzen arteko bidegurutzetik behera, NA-2330 errepidean dagoen zubitik beherako. Luzera: .
g) Arga ibaia: Olazar errekakoa Urtzelgo Plazuelatik Eugiko urtegiko buztaneraino, betetzeko geheineko kotan, Arga ibaiaren gaineko NA-138 errepideko zubiaren parean. Luzera: .
h) Arga ibaia: NA-2336 errepideko zubitik Larrasoañako errotako presaraino (Urdaitz). Luzera: .
i) Leitzaran ibaia: Leitzako arrain-haztegiko presaren eta Astibia Behekoa baserrirako sarbidea den zubiaren arteko tartea. Luzera: .
j) Urumea ibaia: Alduntzin errekarekin bat egiten duen tokitik Isillats errekarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: .
k) Ezpelura ibaia: Donamariako Bentetako presatik Ezpelurako zubiraino (Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino). Luzera: .
n) Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Bidasoak Donezteben Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: .
m) Bidasoa ibaia: Murgesko zentralaren presatik Igantziko errepideko zubiraino (NA-4020). Luzera: .
n) Ziprinidoen eremua: foru agindu honen 39. artikuluan aipatutako kirol eszenatoki guztiak harrapatu eta askatzeko arrantzarako tartetzat hartzen dira.
39. artikulua. Arrantzako kirol eremuak.
a) Irati ibaia: Hiriberri Aezkoako errota zaharreko presatik Exclusa azpiko presaraino (Aribe). Luzera: .
b) Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera: .
c) Erro ibaia: Tarteko zubitik hasi eta, NA-2331 errepidearen eta Ardaitzen arteko bidegurutzetik behera, NA-2330 errepidean dagoen zubitik beherako. Luzera: .
d) Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Bidasoak Donezteben Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: .
e) Arga ibaia: Olazar errekakoa Urtzelgo Plazuelatik Eugiko urtegiko buztaneraino, betetzeko geheineko kotan, Arga ibaiaren gaineko NA-138 errepideko zubiaren parean. Luzera: .
f) Arga ibaia: Arrotxapeko zubitik Biurdanako presa eta errotaraino, Iruñean. Luzera: .
g) Arga ibaia: “Sarria II” Jaurerriko presatik gorago hasi (Gares) eta presa horretaraino. Luzera: .
h) Azkoiengo idoia: Santa Eulaliako lekunearen hegoaldeko idoia, beheko tartea, 260 metrokoa (Argaren lehengo ibilgua). Perimetroa: .
i) Zidakos ibaia: Errekarte zubitik San Martin Unx-Tafalla NA-132 errepideko zubiraino. Luzera: .
j) Ebro ibaia: “Soto de ” eta “Soto de Traslapuente” lekune naturalen mugetatik, ibaian behera, NA-134 errepideak Tuteran duen zubiraino: Luzera: .
k) Ebro ibaia: Lodosako Ubidearen presatik Lodosako presarainoko tartea. Luzera: .
l) Ebro ibaia: El Sotico-ren goiko aldearen ezkerreko bazterretik Errioxako mugaraino (Azagrako parajeraino). Luzera: .
m) Ebro ibaia: ezker bazterreko tartea, Campielgo amildegietatik Azagrako Machinen presaraino. Luzera: .
n) Ebro ibaia: ezkerreko bazterrean, El Marimal-etik San Adriángo futbol zelairaino. Luzera: .
o) Barcelosako urtegia, Tutera. Perimetroa: .
p) Rinuevo Altoko idoia, Cascante. Perimetroa: .
q) Valdelafuenteko idoia: Valdelafuenteko erreka-zuloaren eskuineko bazterreko tartea, Tuteran. Luzera: .
r) idoia, Corella. Perimetroa: .
40. artikulua. Arrantzan ikasteko eskola.
Ezkurra ibaia: Donezteben, Ezkurra ibaiaren eta Ezpelura ibaiaren zubietatik Bidasoa ibairaino. Luzera: .
Lehenengo Xedapen Gehigarria. Zebra muskuiluaren kontrola.
Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) ondoriozko infekzioa prebenitzeko eta zabal dadila saihesteko, arrantza tresnak kontu handiz garbitu eta lehortu beharko dira, baita ur konfederazioek ezartzen dituzten arau guztiak bete ere.
Bigarren Xedapen Gehigarria
Urte naturala bukatuta, Ziprinidoen eremuko arrantza, debekualdiei buruzko hurrengo foru agindua argitaratu arte, aurreko urtean onetsitako arauei jarraituz eginen da.
Azken Xedapena
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Aldi baterako debeku tarteak
1. Aintzirak, urtegiak eta ubideak:
–Salobre edo Las Cañas urtegia (NE-20 natura-erreserba): debekatua eremu osoan.
–Pitillasko aintzira (RN-27 natura-erreserba): debekatua eremu osoan.
–El Pulguer idoia (RN-35 natura-erreserba): debekatua eremu osoan, salbu eta espresuki adierazitako tokietan, hau da, diketik eta kanaberarekin.
–Eugiko urtegia: debekatua eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean.
–Mairagako urtegia: debekatua eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean.
–Nafarroako Ubidea: erabat debekatua, baita ubidearen erregulazio idoi guztietan ere.
–Artikutzako urtegia.
–Leurtzako urtegiak.
2. Ibai tarteak.
–Irati ibaiaren arroa:
–Aragoi ibaiaren arroa:
–Arga ibaiaren arroa:
–Arakil ibaiaren arroa:
–Bidasoa ibaiaren arroa:
–Ega ibaiaren arroa:
–Urumea ibaiaren arroa: